• Igandea, Apirila 14th, 2024

Euskeraren Jatorriaren 18. Biltzarra

2024ko maiatzaren 11n, Segura-Errastiolatzako Turimo Etxean

Iruña-Veleiaren afera piztu zenetik euskal hizkuntzalaritzak bidegurutze batean aurkitzen da. Grafitoen gai horretan ez zitzaion utzi arkeometriari bere lana egiten, alegia, grafitoak datatzea eta horrek inflexio puntu bat ekarri zuen, bazirudielako ez zituztela nahi eztabaidan jarri ordura arte euskal hizkuntzalaritzari buruz zabaldutako teoriak.

Ondoren beste tsunami bat ere gertatu da,  EHUko irakasle askok, batera, Irulegiko Eskua euskera ez dela lau haizeetara zabaldu dutenean.

Horregatik EHUko Letren Fakultatea ze paper betetzen ari den aztertu nahi dugu aurten, zenbait gai eztabaidagarri ekarrita: aitz erroaren eztabaida, toponimiaren substratua, euskalduntze berantiarra, Irulegi, Iruña-Veleia, iberierazko grafiaren presentzia Euskal Herrian, etab.

Egitaraua

09:45 Sarrera
10:00 Europako substratuaren ukapena? Jabi Goitia, Jon Goitia
11:00 Latinarekiko morrontza? “aitz” erroa Ander Ros,  Xabier Renteria
12:00 Atsedenaldia
12:30 Irulegiko eskua ez dago euskeraz? Juan Inazio Hartsuaga
13:15 Euskalduntze berantiarrari buruzko jarrera Antonio Arnaiz

14:00 Bazkaria
16:15 Bisita gidatua: Errastiolatzako Museo Etnografikoa

17:15 Iruña-Veleia: datazioen debekua eta suntsiketari laguntzea? Josetxo Mendia
18:30 Euskal Herriko iberierazko testuak baztertzea? Josu Naberan
19:00 Euskeraren ikerle gehienekiko jarrera Karmele Agirre eta Patxi Alaña
20:00 Amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria, bisita gidatua eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Eta mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 14th, 2024

Eñaut Nekazal peritua ikasi zuen Purpan Toulouse 1957. Gero – I.E.P.(Institut d’Ă©tudes politiques 1958) eta berriz unibersiterat 2003 (filologia), 2007 doktoregoa (Baiona-Pau unibertsitatea)

2 urte lan Senegal-en (M.A.S. Mission d’AmĂ©nagement du SĂ©nĂ©gal) aritu zen eta beste 2 urte Nantes (F), nekazal lizeo batean erakasle. 1963 Benafarrorat (Garazi-Amikuze-Hazparne) erakasle lizeoetan eta aprendizgoko neska-mutil eskoletan aritu zen. 1967 Mitiriñen (BN) lur bat eros ta negutegi bat eraiki zuen andrearekin batera eta han lanean 2009 arte, eta erakasle ere (asti zatituz) 2005 eraino-

Kantagintza eta kantari Larralde lagunarekin 1968-2013 zazpi eskual herrietan- Idazle (ipui-eleberri, Maiatz-en) 1970tik hunaraino.

Lau liburu argitaratu ditu:
- Doktorego lana EUSKERA-ERDERAK: Basques et Langues Indo-européennes, erkaketasaioa.
-
-

Harremanetarako: arnaudetchamendy[abildua]gmail.com

Ponentziak Euskeraren Jatorriaren Biltzarrean:

2015 Zestoan: Euskera eta erderen erkaketa saioa

2019 Bermeon: “L’origine de la Langue Basque” liburuaren aurkezpena, Bideoa

Webgunea:

Avertissement Introduction

Partie I : Reconstruction

Phonologie

Partie II : Morphologie 


SystÚme et matériel

Noms et formes nominales

Flexion nominale

Derivation nominales

Pronoms i.e. et basques

Numeraux

Verbe

Formes nominales du verbe

Les invariants

Partie III : Syntaxe

Composition

Phrases simples et complexes

Conclusions + Bibliographie

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 20th, 2024

Bakoitzari-berea-gizalegea

Diario de Noticiasen zenbait egilek sinatutako artikulu luze hau agertu da. Bertan, EHUko Letren Fakultateko irakasle askok Irulegiri buruz esaten hasi diren edukiei buruzko azterketa egin dute. Horietako bat Juan Inazio Hartsuaga da, Zizurkilen hitzaldia emango duena.

Bakoitzari berea, gizalegea

La mano de Irulegi.

La mano de Irulegi. Patxi Cascante

Laburpen azkar-takar samarra eginez,esan dezagun joan den mendeko lehen erdia bitarte, ohikoa zela euskararen jatorriaz idazten zutenen artean arinkeria handiko edozein erkaketa fantastiko proposatzea, axaleko antzekotasunen bat aurkitu orduko. Anabasa hartan, ongi etorria izan zen, zorroztasuna eta metodoa lagun, euskararen aitzin egoera aztertzeari ekin zion Koldo Mitxelena maisu handia. (Azkar-takarra, Mitxelenaren aurretik ere izan zelako jakintsu zorrotzik eta erkaketa fantastikoak egundaino dirautelako tamalez).

Berak azaldu zuen, besteak beste, gaur egungo hitz batek ez duela zertan izan behar aspaldian zen bezalakoa, hitzak eta ahoskerak aldatu egin ohi direlako, arau erregular jakin batzuen arabera, eta posible dela arau horiek ezagutuz gero, orain baino lehenagoko egoerak berreraikitzea. Adibide ospetsu bat aipatuz, gure gaurko ardau, ardo, arno forma dialektalak, lehenagoko *ardano baten ondorengoak zirela ondorioztatu zuen, egun oraindik ardantza edo ardandegi bezalako hitzetan fosildurik zirauena.

Mitxelenak eta gerora hari jarraitu zitzaizkionak, euskararen egoera zaharragoen berreraikitzeari ekin zioten, eskura zituzten dokumentuak baliatuta, hitzen bilakaera gidatzen zuten mekanismo morfo-fonetikoak bilatuz, aztertuz eta, aurkituz gero, azalduz, argituz eta arau moduan ezarriz. Euskal gizarteak, teknika horien sakontasunak oro har gehienbat ulertzen ez baditu ere, badu Mitxelenak ekarritako metodoaren eta zorroztasunaren pertzepzioa eta jakintsu estatusa eratxiki dio haren ondorengo Euskal Filologia Ofiziala (EFO) iritzi geniezaiokeen jakintsu multzoari.

Bilakabide fonetiko erregular arautuen aurkikuntza, aurrerapauso itzela izan zen aurreko egoerarekin erkatzen badugu, baina metodoaren eta batez ere datu urritasunaren erruz,ez da halere erabat arriskurik edo hutsik gabeko jakituria,ez da matematikaren zehaztasun eztabaidaezinarekin erka daitekeen zerbait, euskal filologo nagusiek hainbat aldiz gogorarazi digutenez. Honatx hainbat adibide:

It should be clear that, if in all reconstruction work the results must be taken as provisional, the specific circumstances of the Basque case force us to be very aware of the fact that we cannot go beyond a certain degree of plausibility for our proposals. Lakarra1995

LOS LÍMITES DE LA METODOLOGÍA

Aun siendo interesantes estas cuestiones de historia externa de la lengua, nuestro propĂłsito se centra en el anĂĄlisis y discusiĂłn de determinadas estructuras escogidas de la lengua, con el fin de obtener de su estudio cierta verosimilitud sobre estadios lingĂŒĂ­sticos mĂĄs arcaicos que los habitualmente conseguidos por la investigaciĂłn hasta hace pocos años. Quede bien claro que, si en todo trabajo sobre reconstrucciĂłn lingĂŒĂ­stica hay que aceptar muchas conclusiones con prudencia o cautela, las circunstancias especĂ­ficas del caso vasco nos obligan a ser conscientes de que nuestras propuestas difĂ­cilmente irĂĄn mĂĄs allĂĄ de un cierto nivel de verosimilitud. Gorrochategui&Lakarra1996

Zuhurtzia hauek ordea, badirudi haizeak ez ote dituen eraman. Izan ere, ordutik gaurdaino ez da inolako argitalpenik azaldu, esanez, aurrerapen metodologiko hau edo bestea dela-eta, bertan behera utzi behar direla badaezpadakoak eta zalantzak, eta aurrerantzean berreraikipen teorikoen egiantza %100ekoa bailitzan ulertu behar dela. Inon ez da horrelakorik argitaratu baina praxia ordea bide horretan barrena abiatu zaigu, salbuespenak salbuespen.

XXI mendea Lazarragarenustekabe pozgarriarekin hasi zen, pozgarria eta arazo larriegirik gabea, euskara historikoaren baitan kokatzen zenez. Hurrena ordea, Iruña-Veleiakoostrakak azaldu ziren, eta gorago aipatzen diren zuhurtziak eta tentuak baztertuta, faltsutasunaren zantzuak zabaltzeko gurutzadari ekin zitzaion EFOtik, gizarteak esleitu dion autoritateaz baliatuta, bai eta arrakastaz burutu ere. Egun oraindik, ostraken taxuzko azterketa fisiko-kimikoak egiteke diraute, faltsutasunaren hipotesia erraietaraino irentsi duten erakundeek eta gizarteak alferreko irizten dietelako. “Egiantza maila batez harago nekez joan daitezkeen” proposamen horiek, Jainkoaren hitz berria bihurtuta, erruduntasun presuntzioa zabaldu zuten, froga zientifikoak egin zitezen oztopatzea eragiteraino. Eta oraingoz azkena dugun ustekabea, Irulegiko eskuarena izan da. Honetan, Iruña-Veleiakoaz eskarmentatutako arkeologoek iruzurraren hipotesia zabaltzeko zirrikiturik utzi ez dutenez, eta azaldu den testua berreraikipen teorikoekin bat ez datorrenez, hizkuntza misteriotsu eta orain arte ezezagun batean idatzirik dagoela erabaki du EFOk duela gutxi. “Egiantza maila batez harago nekez joan daitezkeen” proposamenak berriz inork ez ditu auzitan jartzen, inork ez du, haiek berriro aztertu beharraz hitzerdirik esaten.

Aspaldiko berreraikipen teorikoek badute beste ahulune bat, inoiz gutxitan aipatzen dena, filologia honen teologia bihurtze bidean oztopo bilaka ez dadin: Kronologiarena. Bilakabide fonetiko bat bikain aztertuta egonda, eta bera gidatzen duten arauak zalantza izpirik gabekoak izanda ere, ez dago modurik (salbuespen bakanen bat edo beste alde batera utzita), aldaketa horiek noiz gertatu ziren esateko. Gaurko hitz baten lehenagoko egoera ezagutu dezakegu, baina gehienetan ezingo dugu esan egoera hori duela mila urtekoa den, duela bi mila urtekoa den edo duela bost mila urtekoa den. Ez dakigu esaten ezta ere, hitz horren egoera horiek, gaurkoa eta lehenagokoa, elkarren ondoan bizi ahal izan diren edo zenbat denboraz bizi ahal izan diren. Horren inguruan egiten diren hipotesiak, gehienetan ez daude metodologia zientifikoan oinarrituta, filologoaren intuizioan baizik, eta beraz, dagokien balioa eman behar zaie. Mitxelenak hainbat pasartetan aipatu zuen gai hau.

En otro orden de cosas, es esencialmente correcta, a nuestro entender, la intemporalidad que Pulgram asigna a las protolenguas. La comparaciĂłn, en principio, restituye fonemas y formas que sitĂșa de una manera uniforme en un pretĂ©rito plano, sin profundidad sin que haya mayor garantĂ­a de que se trate de fonemas y formas rigurosamente contemporĂĄneas y coexistentes: mejor dicho, han podido coexistir durante cierto tiempo sin que su primera apariciĂłn y su abandono o cambio en algo distinto hayan sido simultĂĄneos. KM 1990

Se ha propuesto recientemente que las protolenguas deben también fecharse, aunque naturalmente en términos relativos, no absolutos. Se trata de una definición convencional: convenimosen llamar proto-germånico a la fase de una protolengua que empieza con tales o cuales cambios y acaba cuando se producen tales otros. Una definición de esta clase es naturalmente irreprochable, pero necesariamente vaga. Tiene ademås el inconveniente de que, por ser arbitraria, cada uno podrå fijar sus límites de una manera distinta. KM 1990

Creo que, de acuerdo con lo que llevo expuesto, es razonable suponer que, en algĂșn momento, aun por fechar ni siquiera aproximadamente, existiĂł algo que con todo derecho podemos llamar protovasco (no *protovasco ) que no fue una simple vue de l’esprit ni un espejismo de la reconstrucciĂłn, como deciaKurylowicz, sino la fuente unitaria dentro de lo posible de los dialectos vascos histĂłricos.KM 1990

Hemen ere, harrigarri bezain irakasgarri gertatzen da Mitxelena irakurtzea eta egiaztatzea zeinen urrun dauden EFOrengaurko jarrera dogmatikoak maisuaren zalantza zuhurretatik. Mitxelenaren gutxigorabehera ere esleitu gabe dagoen datatik, Irulegiko eskua idatzi zen garaian euskalkirik ez zegoela idaztera igaro gara. Egia da Mitxelenak data bat proposatu zuela balizko euskara batu horrentzat, baina garbi zehaztuta ez zuela egiten metodo zorrotz batek eman lezakeen sendotasunetik, sen hutsaren arinetik baizik, aukera txar guztien artean txukunena iritzi zionaren alde eginez, hoberik ezean. Eta azpimarratuta gainera, koinée do aldaera nagusitu horren aurretik, euskalki mordoa bide zegoela, edozein hizkuntzaren egoera naturala hori baita.

Si postulo, pues, un euskaro (trato de evitar confusiones molestas con protovasco o con vasco antigua, que podrĂ­an tener distinta definiciĂłn) coma base hasta cierto punto unitaria de las variedades vascas histĂłricas que nos es dado conocer a lo largo de la historia, lo hago sĂłlo en el supuesto de que se trataba de una koinĂ©, de una lengua comĂșn que aproximo y uniĂł una dispersiĂłn y una diversidad que habĂ­an sido mucho mayores. KM1990

Bidezkoa dirudi galdetzea zer gertatu den urte hauetan, esan bezala, ez dagoelako argitalpen espliziturik, berreraikipenen ingurukolehenagoko zuhurtziak eta badaezpadakoakbaztertu behar direla iragartzeko. Bistan da endekapen bide batean abiatu dela oro har EFOa, agian, kontraste aukera gutxi eta teorizazio asko dagoen beste edozein jakintza arlotan gertatu ohi den moduan.

Seguru asko berreraikipen teorikoek datu berriekiko erakutsi duten egokitze maila eskasak kezkatuta, iazko abenduaren 28an argitaratu zen FLV 136. zenbakian, honako paragrafo hau irakurri zitekeen, EFOko bi kide gaztek Irulegiko eskuaren inguruan sinatutako artikulu batean:

No pensamos ni concluimos, porsupuesto, queuntextodatadoen el s. I a. C. debaajustarseperfectamente a lasreconstrucciones del protovasco presentadas y consensuadas a lo largo del Ășltimo medio siglo,
 Zuloaga &Ariztimuño 2023.

Gogoan hartuta 1995z geroztik berreraikipenen egokitasun absolutua zalantzan jartzen duen lehen aipamen idatzia dela, efemeride itzela da zalantzarik gabe. Halere, esaldi hutsean geratu da oraingoz, hortik berehala sortzen diren galderak ez baitira plazaratzen, eta are gutxiago noski horien erantzunak.

Berehalako lehen galdera zera da: posible baldin bada K.A.-ko I. mendeko euskarazko hitzen bat, espero dugunberreraikipen teorikoarekin bat ez etortzea, nola ezagutuko dugu hitz hori? Alegia, berreraikipen teorikoarekin bat ez datorren guztia baztertu ohi badugu, nola jakingo dugu bat ez datozen horien artean, zein onartu eta zein ez, zein euskaratzat jo eta zein ez? Hori argitzen ez den artean esaldia txorrotxio antzua da, ez du inolako ondoriorik.

Galdera horri erantzutea gakoa da, azken urteotako endekapen bidea zuzentzeko, dogmatismoari atea ixteko, metodoaren balioa eta irismena zehatz-mehatz definitzeko, baieztapen absolutuak, benetan egin daitezkeenean bakarrik egiteko, berreraikipen teoriko bakoitzaren sendotasunari, gradazio bat esleitzeko. Hitz bat, espero daitekeen berreraikipen teorikoarekin bat ez etortzea posible bada, horrek esan nahi du berreraikipen teoriko guztiek ez dutela sendotasun bera. Eta hori horrela bada, ezin dira guztiak Jainkoaren hitza bailiran erabili. Bereizten hasi beharko gara eta dagokion sendotasun maila esleitzen hasi bakoitzari.

Berreraikipenaz esan berri dugun guztia berdin edo are indar handiagoz esan daiteke kronologiari dagokionez. Ezin bestekoa da zuhurtzia eta apaltasun handiagoaz berrikustea esku artean darabilzkigun esleipen kronologikoak, batik bat azaltzen diren datu berriek zalantzan jartzen dituztenean. Mitxelenari irakurri dizkiogunak irakurri ostean, Irulegiko eskuaren garaiaz zera irakurtzen dugunean

En relaciĂłn a ello y, especialmente, a la bĂșsqueda de paralelos en datos y distribuciones dialectales, no debe obviarse la modernidad absoluta o relativa de los mismos: debe recordarse que las innovaciones y distribuciones dialectales que conocemos en Ă©poca histĂłrica no van mĂĄs allĂĄ del Vasco ComĂșn Antiguo propuesto por Michelena (1981/2011) y datado Ășltimamente en torno a los siglos VIII-X.

bistan da Mitxelena berriro irakurtzea gomendatu behar zaiola hainbati.

Eta honenbestez iristen gara gutun honen azken salaketara. EFOkokideek asko dakite, erudizio handia dute, baina, salbuespenak salbuespen, ez dira zientzialari, bere buruari izen horrez iriztea oso gustuko badute ere. Erdi Aro usaineko metafora baliatuz, Zientziaren etxean Datua da jauna, Zalantza da andrea, eta Teoria berriz, morroia, andrearen agindupean jaunaren zerbitzuan diharduen morroia. Morroiak andrearen agintea arbuia dezake eta jauna bere mirabe ipini, baina hori ez da jadaZientziaren etxea izango, hori Dogmarena izango da. Zientziaren etxean datua da zerbitzatu beharrekoa. Teoria datuaren zerbitzurako dago, eta ez badu ongi zerbitzatzen, egotzi egiten da eta beste bat hobea ekarri. Datua ez dago inoiz teoria zerbitzatzeko. Datua eta teoria elkarrekin ondo ezkontzen ez direnean, teoria aldatzen da, hori baita Zientziaren etxean indarrean dagoen hierarkia.

Dogmaren etxean berriz hierarkia hori itzulipurdika iraulita aurkitzen dugu: Teoria da jaun eta jabe, eta datua, haren mesedetan diharduen morroia baino ez da. Zalantza berriz aspaldi egotzi zuten, etxe horretan etxekoandre premiarik ez dagoela esanda. Dogma-enean, Teoria eta Datua elkarrekin ondo ezkontzen ez direnean, Datua arbuiatzen da, Teoria ez duelako ondo zerbitzatzen. Honenbestez edonork ehiki ondoriozta dezake nor zein etxetan bizi den, eta nor ari den okerreko helbidea ematen.

EFOkokideek zientzalaritzat har ditzagun nahi badute, bi baldintza bete beharko dituzte: Lehena, hizkera aldatu eta zientzialarien esamoldeetara egokitu, oker-ezintasun usainak Aita Santuarentzat utzita. Zientzialari batek ezin du esan Irulegikoa euskara zaharra ez denik edo testu hori euskaratik ulertezina denik. Zientzialari batek esan behar duena da, esatekotan, Irulegiko testua ez datorrela bat euskara zaharra berreraikitzeko garatu den eredu teorikoarekin, modu honetan orobat zalantzan jarriz, bai testuaren euskaltasuna, bai eta haien metodoaren egokitasuna, biak baitira ezbaian daudenak, eta ez lehena bakarrik. Eta behin eta berriz azpimarratu esamolde hori, kazetariek eta orokorrean era guztietako berriemaileek ñabardura ongi barnera eta heda dezaten. Eta bigarrena, aurrekoari lotuta, orain arte erabili duten berreraikipen metodoa edo/eta horren irismena auzitan jartzen hasi, bertan hainbat oker egon daitezkeelakoan, Zientzian, datuak teoriekin ondo ezkontzen ez direnero egin ohi den legez. Bi baldintza horiek bete ezean jakintsu izaten jarraituko dute, baina ez zientzialari.

Jonjo Agirre, Asier Bidaurrazaga, Lehu Egiazabal, Roslyn Frank, Juan Inazio Hartsuaga, Xabier Renteria y Juanma Sarasola

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 28th, 2024

Euskeraz eta euskal kulturaz kezkatuta dauden guztiei:

Honen bidez jakinarazi nahi dizugu Iruña-Veleiako aztarnategia arriskuan dagoela. Arriskua benetako da eta errez atzeman daiteke: azken urteotan ESKABADORA aztarnategiko toki esanguratsuetan sartu dute: lehenengo BI ALDIZ EHU-UPVko Arkeologia Sailak aztarnategiaren kudeaketaren ardura hartu zuenean eta Aldundiak gero kontratatu dituen enpresek beste BI ALDIZ (guztira 4 aldiz). Lan horien ondorioz SEI EREMU ARKEOLOGIKO ABERATS suntsitu dituzte: Macelus ingurua, Errosetoien Etxea, harresi ondoko bidea, harresiaren barrualdeko 100 metroko alboa, ate txikia eta San Juan konbentua. Arabako Diputazioak interbentzio guztiak babestu egin ditu. Esan beharra dago bi txosten daudela eta horien arabera eskuartze hauek lan arkeologiko baino suntsiketak direla.

Ekintza hauek ez dute inolako oinarri edo helburu arkeologikorik izan eta arkeologiaren ikuspuntutik aberatsak diren geruzak betirako suntsitu dituztela aipatu behar dugu. Izan ere, suntsitutako hiru eremutan grafitoak azaldu ziren. Grafitoak latinez eta euskaraz zeuden.

Ofizialistek “ez-ohiko grafitoak” deitu zituzten eta , jarraian, guztiak faltsuak zirela esan zuten, inolako froga arkeometrikorik egin gabe eta egiten utzi gabe: analitikak karbonato kaltzikoz estalitako testuetan, termoluminiszentzia egosi aurretik idatzitako adreiluetako testuetan edo karbono 14 izeneko analitika kedarra aztarnak gainean dituzten testuetan.

Gure iragana ikertzeko aukera ezabatu nahi dute. Ez dute “ohikoa” ez den ezer agertzerik nahi: hormak besterik ez. 2008an abiatutako estrategiarekin jarraitzen dute, batez ere, euskalduntze berantiarraren teoria jausiko litzaiekeelako. Noiz arte?

Egoera hau bertatik bertara ezagutu nahi izanez gero BISITA GIDATUAK antolatzen ditugu hilero eta, egoera berezi hau salatzeko asmoz, martxoaren 10eko bisita gidatu berezira gonbidatu nahi zaitugu, suntsiketa bertatik bertara ezagutu ahal izan dezazun. Ondoren bazkari bat egingo da suntsiketari nola egin ahal diogun aurre denon artean aztertzeko.

Denon ondarea hondatzen ari dira eta horren aurrean isiltzea hondatzaileei babesa ematea dela uste dugu.

Geldi dezagun txikizio hau!! Gure ondarea babestu dezagun!

Iruña-Veleia Martxan eta SOS Iruña-Veleia elkarteak 2024.02.12

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 14th, 2024

Fontes Linguae Vasconum aldizkarian(https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/3652/2588) Irulegiko Eskuari buruzko hainbat ikerlek idatzitako ponentziak argitaratu dituzte, gehienak EHUko Letren Fakultateko irakasleek egindakoak. Laburbilduz, irakasle gehienek esaten dute Irulegiko Eskua ez dagoela euskeraz idatzita, ezta berarekin harremana duen beste hizkuntza batean.

EHUko irakasleen argudioak guztiz eztabaidagarriak dira. Adibidez, Lakarrak dioenean “ezinezkoa da hitz horrek zorion hitzari erreferentzia egiten dionik esatea
 forma horiek guztiak Irulegiko pieza baino «berankorragoak» direlako”. Esan beharra dago Letren Fakultatean irakasten dena Mitxelena eta Lakarraren “teoriak” direla, antzinako idazkun oso gutxi izan ditugulako. Beraz, idazkun gehiago agertu ahala, teoria horiek moldatu ala zuzendu egin beharko dituzte eta ez esan, teoria horiengatik horren antzeko euskerazko testurik ezin dela izan.

Manterolak eta Mounol irakasleek Irulegiko “sorioneku” hitza “lekuine, eskuin eta aitoa hitzen bilakaera fonetikoaren ispiluan ikertu” dute, eta ondorioztatu dute “Irulegiko Eskuko lehen hitzak ez diola beste eredu horiek izandako bideari jarraitu”. Hizkuntza guztietan irregulartasunak daudela denok jakitun gara eta horregatik “zorioneku” hitza euskeratzat ez hartzea logikaren kontrakoa iruditzen zaigu.

Bestetik Mikel Martinez-Aretak dioenez “…ezin da zubirik eraiki Irulegiko Eskuan agertutako hizkuntzaren eta mende batzuk geroago agertzen den euskararen artean.” Baina ikerle askok Irulegiko Eskuaren interpretazio proposamenak euskeratik egin dituzte Orotariko Hiztegian oinarrituta. Kontua da sakon ezagutu behar direla euskalkiak “kebe” “hemen” esan nahi duela jakiteko, etab.

Azkenik, idazkunean zuloz egindako letren ondoan marra batzuk daudela eta, agian “zorioneku” ez duela jartzen eta bai “sorioneke” dioskute Velazak eta Gorrochateguik. Gure ustez, azken bertsioa -idatzi zena-, izan behar da balio behar duena: “sorioneku”. Eta idazkuna Marokon topatu izan balitz, agian irakurketa zalantzan jarri liteke, baina Euskal Herrian irakurketa hori zalantza jartzeak ez du intentzio onik.

Ikerketa batzuk ezagutzea ezinbestekoa da gai honi ikuspegi zabalagotik begiratzeko. Adibidez, “Euskaliberiar hitzak penintsula osoko hilarrietan” hitzaldian (http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2019/03/06-Mintegi.pdf) ikusi genuen I, II., III. mendeetan euskerazko ala iberierazko hitz asko agertzen direla penintsula osoan, Portugaleraino. Horiek irakaskuntza ofizialak bultzatu duen “eremu zeltiberikoan” agertu dira eta, beraz, zalantzan jarri behar dena da “zeltiberia” horren atzean zer dagoen: ATTA (Guadalajara, Portugal…), ATTAEGINA (Extremadura), AMMA (Portugal, Leon, Salamanca, Zamora…), AMOENA (Extremadura, Portugal…), LETONDO (Portugal, Soria…), EGUSCO eta EGUZCINI (Zamora), IBARRA (Extremadura), SESENCO (Soria)


Hauek ez dira teoriak, ebidentzia zientifikoak baizik. Hauek ikusita, nola ausartzen dira esaten, hemen, euskera hizkuntza berria dela, edota zeltaz hitz egiten zela
 zelta egiten omen zen eremu osoan (penintsulako mendebaldea) euskal ala iberierazko hitzez josita badago?

Baina ebidentzia zientifiko gehiago dago euskerak eta iberierak gauza batzuk partekatu zituztela esateko, ez soilik grafia, Irulegin bezala, zenbakiak adibidez. (https://www.youtube.com/watch?v=fTm0RATxAqY). Eta beraz, Irulegikoa euskaraz egotea guztiz normala dela. Orduña eta Ferrer irakasleek berretsi zutenez, iberierazko eta euskerazko zenbakiak leku beretik datoz. Horren aurrean, Lakarrak eta De la Hozek esan ziguten ezetz, ez dagoela loturarik. Zuk zer uste duzu? BAN, BIN, IRUR, LAUR, BORSTE-BORS, SEI, SISBI, SORSE, ABAR-BAR, ORKEI (HOGEI).

Baina ebidentziak ez dira amaitu, eta hor dugu Iruña-Veleia, hilabete hauetan, laugarren aldiz, eskabadoraz zenbait eremuren suntsipena jasan duen indusketa. Hor agertu ziren hitzek, 16 urte geroago, Europako laborategietan datatu gabe jarraitzen dute. 3.000 euro baino gutxiago balio duten proba zientifikoen bidez kedarra duten testuak, adreiluetanegosi aurretik idatzi diren testuak, letrak karbonatoz estalita dituzten hitzak datatu daitezke baina ez dute egin nahi eta ez dute utziko egiten, hainbat euskal filologoren teoriak eta euskalduntze berantiarra muturrez aurrera jausiko litzaiekeelako.

Esan beharra dago, une honetan borroka ideologiko handia dagoela. Estatu espainiarra, Academia de La Historia eta hemengo bere laguntzaileen bidez, gure hizkuntzari balioa kentzen saiatzen ari da (gehiena beste hizkuntzetatik hartu duela…) edota euskalduntze berantiarra zabaltzen (eskoletako liburuetan, ETBko dokumentalean…). Horren helburua euskera gutxiestea edota hizkuntza zapaltzaile gisa azaltzea da, delako zelta ordezkatu omen zuelako. Euskaldunok kontziente izan beharko ginateke eraso ezkutu honen irismena norainokoa izan daitekeen eta nortzuk ari diren bultzatzen.

Azkenik, Euskeraren Jatorriak urrian egindako bilkuran, Irulegiko Eskuari buruz jaso ditugun 17 interpretazio proposamenak erakutsi zirela gogoratu nahi dugu. Egile askok euskeratik interpretatzen dute, beste batzuk iberieratik eta baita bietatik ere, eta bat “zeltiberismotik”: http://euskerarenjatorria.eus/?page_id=41514

Ez, EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 29th, 2024

Lehendabizi informatu nahi zaituztegu webgunea hackeatu digutela eta horregatik egun batzuetan ezin izan da sartu. Badirudi baten bati min egiten diola egiak esatea.

Gaur Gasteizen Iruña-Veleia argitzeko eta eskabadoraz ez suntsitzeko manifestazioa egin da

Manifestazioa Arabako aldunditik atera da, Bibat Museoara heldu da, grafitoak omen dagoen lekuraino eta Andramari Zurian amaitu da.

Amaieran aipatu den moduan, gaur hona etorri gara ozen esateko Euskal Herriak bere ondarea maite duela eta ez dugula utziko suntsitzen, kultura kolonial zeltiberikoak jarraitzen duelako hemengo administrazioetan agintzen, dela Arabako Aldundian, dela Eusko Jaurlaritzan.

Euskalduntze berantiarrari eutsi nahi diote, bai ala bai, baina Iruña-Veleiako grafitoek frogatzen digute, toponimian jadanik frogatzen diguten bezala, euskera dela hemengo betiko hizkuntza eta zeltiberistek ezin dute hori onartu. Eta prest daude Iruña-Veleia eskabadoraz suntsitzeko.

Orain arte, gainera, 200.000 euroko aurrekontua zuten bertsio ofizialari eusteko baina hemendik aurrera miloi bat izango dute urtero. Beraz, arriskua boskoiztu zaigiu. Iruña-Veleia harresi multzo bat baino ez dute erakutsi nahi eta horko balio kultural eta linguistiko osoa errotik ezabatu.

Gogoratu nahi dugu Eliseo Gilek 2007an, orain dela 16 urte eskatu zituen 50 grafito datatu gabe jarraitzen dutela. Eliseok eskatu zituen data kontrolatuak jarraitu gabe jarraitzen dutela. Zergatik? Argi baino argiagoa dago. Eurek grafitoak faltsuak direla sinistuko balute, haiek bidaliko zituzten ez 50 grafito, 100 bat baizik datatzera, haiek proposatzen duten faltsukeria frogatzeko. Baina Eliseori datazio horiek egitea debekatzeak dena esaten digu. Ez diote datatzen uzten haien gezurrak jausiko zitzaizkielako.

Erasoa ez da soilik Iruña-Veleiaren aurka, erasoa gure kulturaren eta euskeraren beste alor askotara heltzen ari da, azkena Irulegiko Eskua. Testuan “ZORIONEKU” jartzen du eta EHUko Letren Fakultateko irakasle asko ausartu dira esaten ez dela euskera, ez duela zerikusirik euskerarekin harremana eduki lezakeen beste inolako hizkuntzarekin. Eta badakizue zergatik? Ba, Irulegi, Iruña-Veleia bezala, euskalduntze berantiarrerako izugarrizko zaplastekoa izan delako. Horregatik etorri dira, oraingoan, Irulegiren aurka.

Iruña-Veleiako suntsiketa gelditu dezagun!

Iruña-Veleia Martxan

24.01.28

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ekintzak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Urtarrila 10th, 2024

Arabako Foru Aldundia apiriletik aurrera eskabadora behin baino gehiagotan erabiltzen ari da Iruña-Veleian. Haiek esaten dute harresia egonkortzeko dela baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere hondeamakinaren erabilera gehiegizkoa izaten ari da. Hasieran harresiaren barnealdetik 120 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta metro bateko sakonera duen zerrenda zulatu zuten. Hau da, 360 metro karratu erabat suntsitu zuten, bazekitenean harresiari lotuta aztarna arkeologikoak zeudela.

Hori gutxi balitz, bigarren atearen inguru arkeologiko osoa suntsitu dute. Horretarako berriro hondeamakina erabili eta 6 metro zabalera, 15 metro luzera eta 4 metro sakonera dituen zulo handi bat egin dute, bertan zegoen guztia isurtegira botaz eta den-dena altxatuz. Hau da, beste 90 metro karratu erabat suntsitu dute eta hor zeuden estratu arkeologiko guztiak betiko galdu dira.

Historian doktore den Xabier Gorrotxategik eskuartze hau salatzen duen txosten arkeologiko bat idatzi du. Bertan, ondorioztatzen du ezin daitekeela eskuartze arkeologiko batez hitz egin. Izan ere, aztarnategiaren zati bat suntsitzeko lan bat besterik ez da izan.

Hau ez da lehen aldia eskabadoraz eremu batzuk suntsitu dituztenak, laugarrena baizik. Lehenengoan Eliseo Gilek penintsulako abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten, eskabadora metro eta erdira baino sakonago sartuta, indusketetan erabat debekatuta dagoena. Bigarrenean Errosetoien etxean sartu zuten eskabadora, Eliseok euskerazko eta kristau testu gehienak topatu zituen lekuan. Hirugarrena harresi ondoko bidea altxatu zuten. Eta eskabadora sartu duten laugarren honetan, esan bezala, 450 metro karratu suntsitu dituzte. Oraingoa basatiena izaten ari da, beste eremu batzuetan berriro sartu nahi dutela dirudielako (marka batzuk
).Esan beharra dago Lurmenek bertan topatutako grafitoen egiazkotasunaren inguruko eztabaida oraindik argitu gabe dagoela, Eliseo Gilek orain del 16 urte egin zuen eskaera oraindik bete gabe dagoelako: topatutako 50 grafito garrantzitsuenak Europako prestigioko laborategietan datatzea, termoluminiszentzia, karbonato kaltzikoen analisia edo karbono-14ren bidez. Baina, hala ere, Arabako Foru Aldundiak, dirua datazioetan inbertitu beharrean, Iruña-Veleia suntsitzen jarraitzen du, unibertsitate, kultura, euskalgintza eta hedabideen eragile gehienen bildotsen isilkeriaren aurrean.

Horregatik herritarrei deitu egiten diegu Gasteizen, urtarrilaren 28an, 12etan Arabako Foru Aldunditik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, Iruña-Veleia argitzeko, suntsiketa gelditzeko eta babesa eskatzeko.

Zure zain gaude!

Xabier-Gorrotxotagiren txostena: Informe-obras-muralla

Iruña-Veleia Martxan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 05th, 2024

2023ko abenduan Fontes Linguae Vasconum aldizkarian Irulegiri buruzko artikulu multzo bat agertu da. Egile mota asko dago, iberiera sakon aztertzen eta objetibotasun batetik lan egiten duten Ferrer eta Orduña modukoak zein euskalduntze berantiarraren gezurrari edo Iruña-Veleiako suntsipenari buruz hemengo unibertsitatean isilik egon dinenak nahiz eta haien lanpostu akademikotik ardura handiena izan. Ama-Atan iruzkin batzuk jaso dira, horien artean Miguel Thomsonen iritzia non esaten duen “akademiko” gehienak piskat galduta daudela oraindik ez badakite Irulegiko testua euskera zaharra dela.

Ponentziak

La mano de Irulegi: reflexiones desde la paleohispanĂ­stica y la vascologĂ­a [Dosier] 485-637 JoaquĂ­n Gorrochategui (ed.), Ekaitz Santazilia (ed.)

La mano de Irulegi: ediciĂłn y comentarios epigrĂĄficos y lingĂŒĂ­sticos 491-502 JoaquĂ­n Gorrochategui, Javier Velaza

Una mano cortada 503-514 Francisco BeltrĂĄn Lloris

La inscripción vascónica de la mano de Irulegi desde la perspectiva ibérica 515-538 Joan Ferrer i Jané

Observaciones sobre la inscripción de la mano de bronce de Irulegi 539-549 Eduardo Orduña Aznar

Un enigma envuelto en un misterio: la interpretaciĂłn lingĂŒĂ­stica de la mano de Irulegi 551-563 IvĂĄn Igartua

Sobre la lengua de la mano de Irulegi: apuntes y conjeturas 565-581 Eneko Zuloaga, Borja Ariztimuño

An assessment of the Basque Interpretation Hypothesis on the inscription contained in the hand of Irulegi 583-595 Julen Manterola, CĂ©line Mounole

Zorioneko y zorion: lo que nos dice de ellos la historia de la lengua vasca 597-615 Joseba A. Lakarra

ÂżEs la lengua de la mano de Irulegi la antecesora directa del euskera histĂłrico? 617-637 Mikel MartĂ­nez-Areta

Editatu sarrera

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 24th, 2023

*Arabako Aldundiaren eskabadorak, gelditu gabe, Iruña-Veleia suntsitzen ari dira!!

⏩ Lehenengoan Eliseo Gilek abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten.

⏩ Bigarrenean Errosetoien etxean, euskerazko eta kristau testu gehienen lekuan.

⏩ Laugarren honetan harresi inguruko zenbait eremu suntsitu dute. Oraingoa basatiena izaten ari da, ez direlako gelditzen. ASKI DA!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Azaroa 23rd, 2023

Maiatzean, azpian sinatzen dugun taldeok salaketa jarri genuen Arabako Auzitegian Arabako Foru Aldundiaren (AFA) aurka. Arrazoia, Iruña-Veleian eragindako lur mugimenduak hondeamakina erabiliz: 100 m luze, metro 1 sakon (batzuetan 3’50 m) eta 3 m zabal den lubakia. Salaketaren harira, uztailaren 23an AFAk ohar bat bidali zuen Norte ExprĂ©s-era EFEren bidez. Besteak beste, zera zioen: “Talde hauek (laguntzen dituzten arkeologoak barne) epai judizial irmo bidez faltsutzat jotako inskripzioen egiazkotasuna defendatzen dute”. Behin baino gehiagotan errepikatu du gauza bera.

Ondorengo lerroetan, ‘epai judizial irmo’ hori aztertuko dugu, AFAk dioena eta Epaiak dioena kontraesanean daudela erakutsiz. Epai judiziala irakurtzea gomendatzen dugu,  bilatzailean “Sentencia Iruña-Veleia” ipinita,  eta aipatutako orrialde eta paragrafoak bertan begiratzea.

291 pieza. “
Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo bere enkarguz beste pertsona batek, aurkitutako piezetatik 291ri ustez ez zeukaten balio historiko-kultural-erlijiosoa emateko asmoz, kalteak eragin zizkien, azalerak marratuz, haien gainean ustezko ezohiko inskripzioak egiteko
” (12. or, 2.par; 12, 13 eta 250 or).

36 pieza arkeologiko ebakiekin: “Beraz, 2005eko uztailetik 2006ko ekainera bitartean, ELISEO GIL ZUBILLAGAk ebaketak egin zituen erromatar-berantiarreko zeramikazko benetako 36 pieza arkeologikotan, hainbat inskripzio egiteko, eta hori guztia aztarnategiko aurkikuntzei ustez ez zeukaten balio historiko-kultural eta erlijiosoa emateko asmoz
” (21, 2)

39 grafito bakarrik aztertu zituen IPCEk, “LURMEN SLren inbentarioan ia 300 pieza arkeologiko erregistratu ziren grafitoekin
 Horietatik, terra sigillatazko eta zeramika arruntez eginiko 39 pieza baino ez zituen aztertu Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak” 
  “Beraz, nire ustez, ezin da 39 piezekin egindako proba gainerako grafitodun piezetara [254] hedatu, akusazio partikularrak eskatu bezala”. (67, 2; ikus baita 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 eta 250 or.).

AFAk aipatzen ez duen benetako pieza bat. “12799 zenbakidun pieza guztiz benetakoa da, zeramikazko euskarriaren garai bereko jatorrizko grafitoak dituelarik”
 “39ko multzotik 17194 eta 17050 zenbakidun piezak kendu behar dira 2006ko ekainaren ondoren aurkitu zirelako” (21, 4). Beraz, Epaiaren arabera, 37 grafito bakarrik aztertu dira, horietatik 36 grafito faltsu eta 1 benetakoa.

Piezen balioa. “Kaltetutako 36 pieza arkeologikoen balioa gutxieneko 2€-tan kalkulatu da pieza bakoitzeko, guztira 72€.” (23, 1). Euskal Gobernuak 600na eurotan baloratu zuen bakoitza.

Nor da faltsifikatzailea? “Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo beste pertsona batek haren enkarguz, kalteak eragin zituen
” (12, 2); “ELISEO GIL ZUBILLAGAk, bere kabuz edo hirugarren pertsonen bitartez, ebakidurak egin zituen hainbat inskripzio egiteko
” (21, 2); ” ELISEO GIL ZUBILLAGAk manipulatu zituen, edo ELISEO GIL ZUBILLAGAk hirugarren pertsonen bitartez, ebaki garaikideekin
” (21, 4). ‘Hirugarren pertsona’ horiek inoiz ez dira ikertu.

Epaiak onartzen du adituen artean eztabaida dagoela: “Bai akusazio partikularrak bai ELISEO GIL ZUBILLAGAren defentsak autoei erantsitako txostenetan ikus daitekeenez, eztabaida dago piezak aztertu dituzten aditu desberdinen artean piezen benetakotasunari buruz
”  (124, 2; 155, 1).

Ez da piezen dataziorik egin. “Baina ez da piezak datatzeko analisirik egin gaur egun dauden metodo desberdinen bidez; horietako batzuk ez dira ez inbaditzaileak ez suntsitzaileak
” (124, 3) Datazioa ezinbestekoa da grafitoen antzinatasuna jakiteko. Irulegiko Eskuaren datazioa Uppsalako Unibertsitatean egin zen, Suedian, eta 2.100 urte dituela ondorioztatu zuten.

Laburpen gisa, Epaia irakurrita ez da egia AFAk dioena, grafitoak -denak- faltsutzat joz. Analisiak zeramikazko 37 piezari bakarrik (%13) egin zaizkie ezohiko irizpide bat erabiliz, grafitoetan agertutako metal arrastoena, alegia. Beste materialetan egindakoei -hezurrean, adreiluan eta beiran- ez zaie inolako azterketarik egin. Beraz, AFAri, eta baita Eusko Jaurlaritza eta EHUri ere, dagokien erantzukizunagatik, pieza guztien azterketa osoa egin -edo eginarazi- dezatela eskatzen diegu: azterketa linguistikoa, azterketa fisiko-kimikoak, datazioa, termoluminiszentzia, C14a eta abar., Irulegiko Eskuarekin gertatu bezala, zalantza txikienik ere gera ez dadin.

2023ko azaroaren 19ean

SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan elkarteak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)