Aukeratutako atala ◊ Hitzaldiak - Biltzarrak ◊

• Larunbata, Otsaila 09th, 2019

Noiz: asteartea

Ordua: 19:15etan

Lekua: Algorta, Azebarri elkartea (Euskal Herria kalea, 14)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 08th, 2022

Trespuentes-Iruña-Veleia 2022ko azaroaren 19

Egitaraua

09:45 Sarrera- Zergatik eta zertarako asmatu omen zuten zeltiberismoa?
Introducción: ¿Por qué y para qué crearon la teoría del celtiberismo?
10:00 Antonio Arnaiz Villena: ÂżDĂłnde estan los celtas en Iberia?
11:00 Josu Naberan Naberan: Martin Almagro Gorbea eta ideologia borroka
12:00 Juan Martin Elexpuru Arregi: Euskeraren ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburuaren aurkezpena
13:00 Jabi Goitia Blanco: Lekuizenen mezua: Ez dago zeltiberoen aztarnarik.
13:45 Irulegiko eskua: informazioa eta eztabaida

16:00 Bisita gidatua harresiko inskripzioetara: ATA… / Visita guiada a la muralla: ATA
17:00 Joseba Mintegi Eskisabel:  Euskaliberiar hitzak hilarrietan penintsula osoan
17:30 Odon Ulibarrena Iroz: PresentaciĂłn de CeltimanĂ­a del siglo XXI: hitos de una estrategia para nublar la memoria histĂłrica de los aborĂ­genes pirenaicos
18:15 Roberto Iturriotz Leza: Presentación del libro: El sustrato semantico universal“
19:00 Luis Silgo Gauche: La comunidad cristiana de Iruña-Veleia
19:45 ComunicaciĂłn: Jesus Gonzalez Artabe: Breve aportaciĂłn a la euskaldunizaciĂłn
20:00 Amaiera

Izena emateko

Lekua: Trespuenteseko txokoa (eskola zaharrak)
Zenbatekoa: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne). Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Informazioa eta izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

Zeltiberismoa: baskoiberismoa baztertzeko asmakizuna?

Azaroaren 19an lotuta dauden bi gauza gertatu ziren. Batetik Arantzazun Euskeraren Jatorriaren 1. Biltzarra egin genuen 2005ean. Egun hartan euskera hizkuntza isolaturen teoria gainditzeko eta gure hizkuntzak Europako hizkuntzen sorreran duen zentraltasunaren garrantziaz jabetzeko abiapuntu kolektiboa hasi zen. Bestetik, hiru urte geroago, 2008ko azaroaren 19an Aldundiak, estatu kolpea emanez, Lurmen Iruña-Veleiatik kaleratzeaz gain, faltsukeriaren bertsio ofiziala zabaltzeari ekin zion inolako proba zientifikorik gabe.

Guk ordurako bagenuen ikuspegi eta lantalde bat eta bide zientifikotik kudeatzeko aldarrikatzen hasi ginen, gaur egun jarraitzen duguna, Iruña-Veleia Martxan elkartearekin batera. Grafito horiek argitzeko 14 urte daramatzagu datazioak eskatzen, eta dirua jartzeko ere prest gaude, puntako laborategietan azter ditzaten. Gaur egun arkeometriaren bidez, ez dago gauza errazagorik: adreiluen testuak datatzeko termoluminiszentzia bat egin, letren gainean daudenen karbonatoek edo patinek zenbat denbora daramaten hor gainean jakiteko analitikak… Baina ez dute nahi, grafitoek euskalduntze berantiarraren argudio guztiak kareletik botatzen dizkietelako.

Trespuentes-Iruña-Veleian azaroaren 19an Euskeraren Jatorriaren 16. Biltzarra egingo dugu, hain zuen ere, gai hau sakon aztertzeko, Josu Naberanek bertan azalduko duen moduan, euskalduntze berantiarra une honetan gure herrirako eta hizkuntzarako borroka ideologikoaren muinean dagoen gaia da. Jakitun izan behar gara une honetan leku guztietatik erasoan ari direla (ETB, National Geographic, testu liburuak, El Correoren hileroko artikulua…) hurrengo belaunaldira gezur handi hau hedatzeko: gu zeltak ginela (hurrengo hamarkadarako hau utzi digute: euskera gaztelera bezalako hizkuntza ordezkatzailea, hau da “zapaltzailea”, izan dela).

Gaia ondo kokatzeko biltzarrean zeltiberismoaren sorrerara joango gara, teoria hori noiz eta nortzuek zabaldu zuten jakiteko, euskalduntze berantiarra hortik datorrelako. Lan batzuk argitaratzen hasi  dira, adibidez, Juan Francisco M. Corbiren  “El franquismo en la arqueología: el pasado prehistórico y antiguo para la España una, grande y libre”. Bertan dioenez, Francok irabazi ondoren, Alemaniarekiko eta naziekiko zegoen miresmenean zabaldu zen zelten kontu guzti hori. Horrela, Francok izendatutako hiru katedratiko izan ziren eragile nagusienetetakoak: Luís Pericot García, Julio Martínez Santa-Olalla eta Martín Almagro Basch, oraingo Almagroren aita.

Erabili zuten argudioetako bat toponimia izan zen: zelta omen den “briga” erroa penintsularen mendebaldean baino ez zegoenez, zeltak hor kokatu zirela dioskute. Baina biltzarrean Jabier Goitia geografoak azalduko digun moduan, erro hori euskaliberiarra izan daiteke eta penintsula osoan dago, baita ekialdean ere. Horretarako, penintsulako 1.200.000 toponimoz osatutako Instituto Geografico Nacionalaren datu base erraldoia erabili du eta dio toponimia aztertzeko modu sakon eta zabalean egin behar dela.

Antonio Arnaiz irakasleak eta Odon Ulibarrena etnografoak ere gai horri buruz ere hitz egingo digute eta zeltiberismoa hankaz gora ere jartzen duten hilarrietako testuak azalduko dizkigu Joseba Mendia irakasleak. Latinezko testuen tartean euskal ala iberiarrak diren berbak maiz agertzen direlako, ez soilik Iruña-Veleiako harri zahar baten, Euskal Herriko beste lekuetan, Sorian, Burgosen edo Akitanian, baizik eta Portugalen, Gaztela-Leonen edo penintsulako beste lekuetan, AMMA eta ATTA esate baterako.

Laburbilduz, esan dezakegu frankismoak nahiago izan zuela penintsulako biztanleen jatorria Alemaniako arioekin lotzea, edo ondorengo konkistatzaileei ere indarra ematea (erromatarrak…) jatorrizko herriei zegokiena ematea baino (herri iberiarrei, euskaldunei…), azken finean bi eredu erabat kontrajarriak daudelako: iberiarrak berdintasunean bizi omen zirelako eta kanpotik etorritakoek (zeltek, erromatarrek, bisigodoek, musulmanek…) eredu zentralista eta zapaltzailea zutelako. Azken finean Antonio Machadok azaldu zizkigun bi Espainia baino, Espainia eta Iberia omen ditugu, bakoitza bere mundu ikuskerarekin eta balioekin.

Biltzarrean Iruña-Veleiako harresian agertu den ATA inskripzioa ikustera joango gara eta hizlarietako bat, Luis Silgok, kristautasunari buruz agertutako grafitoez emango du bere ponentzia. Azkenik bi liburu aurkeztuko dira, batetik euskerak beste lurraldeetako toponimiarekin izan litzakeen loturak azalduko dizkigu Juan Martin Elexpuruk eta, bestetik, Roberto Iturriotzek hizkuntza guztiek erro batzuk amankomunean dituztela defendatuko du.

Azkenik Irulegin aste honetan izan dugun opariaz ere hitz egingo dugu: hasteko, badaudela garai bereko edo lehenagokoak izan daitezkeen euskal testuak (Bianako txerria, Andelosekoa, euskal txanponak: barkunes…), alegia ezin dela baieztatu zaharrena denik nahiz eta izugarrizko garrantzia izan noski; Larramendik bota zuen teoria baieztatu dela berriz ere, alegia euskera aspalditik hizkuntza idatzia ere izan zela; Iruña-Veleiakoko grafitoak ez direla salbuespen bat gure hizkuntza idatziaren historian; iberierazko grafiak izugarrizko garrantzia duela euskaldunontzat (orain arte baztertu izan delako erabat) eta noski, hamaikagarren froga, ETB eta Alberto Santanaren Euskalduntze Berantiarrari buruzko dokumentala gezur hutsa dela esateko,.

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 08th, 2021

Maria Madalena Iruña-Veleian – 2021ko otsailak 21, igandea, Ziordi-Amarauna

Iruña-Veleian agertutako grafito garrantzitsuenen artean bat indusketaren ikono bihurtu zaigu:

Azken Afaria (III. mendea)

Momentuz munduko “Azken Afaririk” zaharrena izango litzatekeena.
Ez Palestinan, ez Erroman, ez Frantzian. Non eta Euskal Herrian agertu da.

Azken Afari horrek bi berezitasun ditu, oso nabarmenak:

- Jesusen ondoan agertzen dena, ezberdina da, emakumezkoa: Maria Madalena?
- Iruña-Veleiako Azken Afarian Jesus eta ondoan dagoena eskutik helduta daude: emaztea?
Bien artean M bat osatzen dute? (Madalenaren M ikurra?)

Gerora Leonardo Da Vincik XV. mendean  pintatuko duen Azken Afari ospetsuaren aurrekaria?

Kristautasunarekin lotutako beste hainbat aparteko grafito agertu dira Iruña-Veleian:

- Munduko orain arteko kalbariorik eta Jesusen bizitzako pasarteen irudirik zaharrenetarikoak…
- Andre eta gizon kristau martirien seme-alaben testigantzak…
“Gure Aita” otoitzaren pasarteak euskeraz, beste hizkuntza gehienetakoak baino askoz zaharragoak…
- Gay-ek zaindaritzat dituzten Sergio eta Baco martirien aipamena…

- Etab.

Askoren iritziz, grafito horiek eta ager litezkeenak izan daitezke Lurmen kanporatzeko eta jazarpen juridiko eta mediatikoa abiatzeko arrazoi izkutua.

Horregatik egin genuen 2016an “Iruña-Veleia eta Kristautasuna” izeneko jardunaldia http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2016/10/01-Iru%C3%B1a-Veleia_eta_Kristautasuna_gidaliburua.pdf

- Ze garrantzi dauka Maria Magdalena mahai horretan egote edo ez egoteak historian?
- Zergatik horrenbeste Magdalena festa, eleiza, eleizate… Euskal Herrian?
- Erromatar inperioak kristauak lehoietara jaurtitzen zituen garaian, zergatik ziren bada hain arriskutsuak?
- Euskal Herrian bizi eta Roman hil, martiri. Zer dela eta?

Topaketa streemingen bidez jarraitzeko aukera egongo da Iruña-Veleia Martxanen Yotububeko kanalean.

Otsailak 20 larunbata Iruña-Veleia

11:00 Bisita gidatua  indusketara (Iruña-Oka)

Otsailak 21 igandea Ziordi (Nabarra)

9:30 Harrera eta aurkezpena
10:00 Nekane Jurado
11:00 Ander Elgezabal
12:00 Marisa Ventura
13:00 Elsa Farrux

14:00 Bazkaria

16:00 Paulo Arrieta
17:00 Ana Maria Vazquez
18:00 Mahai ingurua
19:30 Amaiera

Izena emateko

Ekarpena: 20 €. Bazkaria barne 26 €

irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Iraila 23rd, 2020

Euskeraren Jatorriaren 14. Biltzarra: Euskaldunok eta iberiera

Egino (Aterpea-Otoitz etxea) –Araba - 2020ko urriak 17

Aurkezpena

Iberiera: hain ondoan dagoen eta hain urrun dagoen hizkuntza.

Ondoan? Etxean bertan dugu: Nafarroan hainbat testu agertu dira: Mendigorrian, Erriberrin, herri askotan topatutako txanponetan (Barskunes…), Iruña-Veleian zeinu batzuk, Errioxan…

Iberiera ez da soilik iberiar penintsulako hizkuntza, askotan horrela uste den arren. Testu iberiarrak Kanariar uharteetatik Akitaniaraino topatu dira. Hau da, oso eremu zabalean erabili izan zen. Eta Euskal Herria Iberia eta Akitania esparru horren erdi-erdian dugu. Kasualitatea?

Astiro-astiro, bi hizkuntzen arteko loturak gero eta ageriago geratzen ari dira, adibidez, zenbaki sistema biak ama beretik datozela frogatuta geratu da, iberierazko zenbakiak ikusita: ban, bi/bin, irur, laur, borste/bors, sei, sisbi, sorse, abar, orkei…

Baina Euskal Hizkuntzalaritza ofizialak iberieraren aurrean hartu duen jarrera Iruña-Veleiarekin, euskalduntze berantiarrarekin edo Soriako hilarrien altxorrarekin hartu duen berbera izan da: gezurrak esan, balioa kendu, ostrukarena egin… Horrela iberieraren eta euskeraren zenbakien artean loturarik ez dagoela esatera ausartu da, eta gainerako mundu “akademikoak”, Euskaltzaindiak… astakeri berri horren aurrean mutu jarraitzen dute, jadanik harritzen ez gaituena.

Bilkura honetan bi hizkuntzen arteko loturak hobeto ezagutu ahal izango ditugu eta euskaldunok iberiera argitzeko dugun erantzukizuna eta gure hizkuntza prestigiatzeko dugun aukera aztertuko ditugu.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Jaime Albillos Arnaiz oroimenean
10:15
Carme Jimenez Huertas bideoz: Aproximación a la escritura ibérica. ¿Por qué no se ha descifrado?  Propuesta metodológica
10:45 Inizituak ikerketa taldea: Can Rodon de L’Horteko tortzela
11:30 Atsedenaldia
12:00
Antoni Jaquemot Ballarin bideoz: Los nombres de los nĂşmeros en ibero revitalizan la teorĂ­a iberovasca
12:30
Josu Naberan Naberan: Euskera Dantzara Iberiera euskeraren arabera
13:15 Antonio Arnaiz Villena: La larga lucha de los vascos por el Vascoiberismo a través del tiempo
14:00 Bazkaria

16:00 Mahai ingurua: Euskaldunok eta iberiera

17:00 Patxi Alaña Arrinda: Iberiera Euskal Herrian Azkona eta Arnaizen lanetan oinarrituta

17:30 Jesus Glez Artabe-Marianne van der Sluys Tiserant: La lengua del Sahara verde
18:00
Iosu Urrexola Atxa: Zaratatik hitzera egindako bidea

18:30 Xabier Renteria Uriarte: Krutwing, Garaldea, euskera eta guantxera

19:00 Gontzal Fontaneda: Iruña-Veleia: lehen, orain eta gero

19:30 Biltzarraren amaiera

Izena emateko

Aurrez aurreko parte hartzea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne)

Online hitzaldi guztiak urriaren 20tik abenduraren 31 ikusteko: 20 €
Partaideen artean espazio zabalak utziko dira, areto handia delako.

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)

Izena emateko: Izena emateko fitxa

Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com
Zenbaki iberiarrei buruzko bideoa (oso polita eta laburra)


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 24th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 06th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 23rd, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abendua 14th, 2018

Datorren asteartean, abenduaren 18an, Oionen Euskeraren Jatorriak beste hitzaldi bat emango du, gure hizkuntzaren jatorriaz eta bizindarraz.

Bestetik, Euskeraren Egunean, abenduaren 3an hitzaldi polit bat eman zuen Euskeraren Jatorriak Buzunaritzen, Donibane Garaziren ondoan. Afal ostean, 20:30etan hasi eta 23:00 arte luzatu zen. Ia 30 lagun elkartu ginen sutondo baten inguruan eta ondo pasa genuen.

Lehenengo zatian euskerak komunitate sena indartzeko dituen hitz edo elementu garrantzitsuak aipatu ziren: lagun, elkar, zuk eta biok, bai ba lokailua, baita, untsa… Baita beste hizkuntzetik omen datozen baina euskeratik azaldu daitezkeen berbak, hala nola, harmonia (harremonia), etab.

Bigarren zatian etimologiak aztertzeko orduan hitzen familia osoak aztertu behar direla aipatu zen adibidez, Barandiaranek proposatutako “aitz” erroa: aizkora, aitzurra, zulakaitza, azkona, aiztoa, azturra, azpila… Latinak, ordea, berba bakarra du: asciola (atx eta olaren batuketa dirudi gainera, atxak egiteko lekua). Gainerako guztiak “aitz” edo “atx”etik erabat aldenduta daude: cuter (aiztoa)… Hau familia askotan ikusten dugu.

Hirugarren zatian Iruña-Veleia aipatu zen eta hor “zientzia” berba etengabe erabiltzen dutenek datazioei uko ekin diotela, hondeamakina sartu dutela eta gezurrak etengabe esaten ari direla aipatu zen. Hor gertatutakoa Iruñako Gaztelu plazako suntsiketarekin edo EITBren Euskalduntze berantiarraren astakeriarekin batera etorri direla aipatu zen.

Gure zatiaren ostean Auritz-Hiriberri aldeko Euskara Elkarteak haien lana azaldu zuen. Jende gaztea batuaz gain, bertako euskalkia elekatzen laguntzeko besteak beste belaunaldien arteko bazkariak eta abar egiten dituzte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 16th, 2015

Maiatzaren 15ean Irungo Ficoban Atlantiar Biltzarra:

Goizez
Ron Williamson
Brad Loewen
Gustav Henningsen  
Robert Grenier
Iñaki Egaña
Juan Jose Ibarretxe
Arratsaldez
Stephen Oppenheimer   
Theo Vennemann
Peter Bakker   
Bruce Bradley  
Dennis Stanford
Margaret Jodry
Lionel Sims   
John Koch
Laurier Turgeon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 08th, 2013

Igotzeko falta ziren bideoak jarri dira sarean: Silgo, Arnaiz, Arabako Iruña Argitzeko Batzordea eta Alicia Satue. Bestetik Colmeneroren ponentzia berritua, dagozkien grafitoen irudiekin ere jarri da.

Ponentzia edo txostenetan egileen CV, ponentziaren laburpena ingelesez, euskaraz eta gazteleraz eta, ondoren, ponentzia bera dagokion hizkuntzan irakur daiteke. Bideoak ere ikusgai jartzen ari gara.

Liburu osoa deskargatu nahi izanez gero, klikatu hemen: Congress-Biltzarra-Congreso

Sarrera, Programa, Babesleak, Talde Zientifiko eta Antolatzailea Testua –  Bideoa

Antonio Rodriguez Colmenero Txostena 2. ber. Txostenean aipatutako ostrakakBideoa

EHU Arkeologia Saila + Idoia Filloy  Txostenaren laburpena+Ponentzia –  Bideoa (Nuñezen lab.) Bideoa (Filloyren erantzuna)

Edward Harris TxostenaBideoa

Eliseo Gil Txostena Bideoa

Francisco Javier Santos TxostenaBideoa

Joaquim Baxarias Txostena –  Bideoa

Goizeko mahai ingurua

Luis Silgo TxostenaBideoa

Antonio Arnaiz TxostenaBideoa

Joaquin Gorrochategui eta Joseba Lakarra Txostenen laburpenaBideoa

Pandoraren Kutxa: Historia honen zergatiak ulertzeko giltza TxostenaBideoa

Alicia Satue  TxostenaBideoa

Gorazarrea Knorri eta Txillardegiri Testua

Conclusions_Ondorioak_Conclusiones

Iruña-Veleiari buruzko 29 txostenen zerrenda

Bideo produkzioa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)