Aukeratutako atala ◊ Felix Zubiaga ◊

• Igandea, Urtarrila 01st, 2017

Felix Zubiagak “herexia” “eritziatik” ote datorren proposatu du, boteareak kristautasunaren kontrola hartzean beste ildo guztiak (beste “eritziak”) “herexia” bihurtzeko eta zokoratzeko:

a) Iruña-Beleiako ostraken garaia, herexien unea

Erromatarren garaia Amaren magal zaharreko kulturaren amaiera eta erromatar Inperioko aitatiar agintearen hasiera izan zan. Iruña-Beleian aurkitu den ara be horren lekuko da, uria Ama Inkoaren zaindaritza­pean eraikia izan zena eta aitatu ara oparitzen dauen morroia bera be Ama Inkoaren joputzat emoten dau burua.

“Honek eritsi barrikoak dira” –esango eben uritarrek etorkinekaitik- guk Inkoa Amatzak geunkan eta halatan adoratzen eta besteok ostera, Aita dela dinoe eta aitatzat adoratu behar dogula… Ama Inkoaren harrizko irudi ederrari burua moztu deutsoe eta ez dakigu nora eroan daben, ez eta ze Dama-edo ipiniko deuskuen ordezko… Zuek leengo eritsian jarraituko dozuela”…?

Eritsiak eritsi, eritsi ez bardinak sortu ziran Iruña-Beleian. Baina eritsi batzuk gaiztotzat emonak izan ziran, batzuk etorkinenak zirelako edo beste batzuk botere barrien aginduz ezarriak izan zirelakoz eta eritsia>eresi da orduan, grekoentzat, barriz, >herejia, h ta guzti, batzuk besteei hereje deitzeraino.

Iruña-Beleiako Valentina etxean etorkinek eskola barria antolatu eben halatan, kristinau deituriko maisuek eta han euren otoitzak egiten eutsezan Jainko kurutzatuari eta marrazkiak egiten eta idazten erakusten eutsen umeei…

b) Kanpotarren erlijino eritsiak

Kanpotarren gehiengoa erromatar gudariak ziran edo Erromak Sortzaldetik bildutako arma gizonak, euren sendikoak alde batetik, eta bestetik, misiolariak, maisu barriek lez, baserritarrei, hotz, paganoei, jakinduria barriko bidea erakusten etozenak, denak, halan be, Erromako Aginte militarraren menpeko itxura egiten ebenak.

Gudariek Mitra jainkoa adoratzen eben. Iranen sorturiko erleginoa zan hau, Hormuzen eskolatikoa. Zezenaren odola ixuri eta haren indarraz jabetze asmoa zan euren erritoetariko bat. Euren ikurretan, barriz, Hormuz eskolako hegadun eguzkiaren aroa agertzen zan. Erroman Sol invictus deitzen eutsoen ikur honeri, hotz, eguno zuntzitzen ez den eguzkia. Eguzkiak, ekaitz handien artetik eta negu gorrien erasoetatik beti goitik urteten dauelako.

c)  Eguzkiaganako jaiera Iruña-Beleian

Iruña Oka zaharrean Ekaiñez eta Oronzaroz, edo Subilaroz ospatzen ziran Eguzki jaunaganako jaiak eta jaierak. Ekaineko sutean sasiak erreteko seinuaz gaizkinak garbitzeko erritoa zan eta negu-mugan, barriz, sugatzaz edo subilaz etxeko sutea berotzen zan. Halako amainua, amaren sua (B. Kapa­naga) amak erritualki antolatzen ebalako haren garra eta beroa, “ez biztu, ez itzali”… (J. Mª Satrustegi) edo “etxeko sua etxeko autsaz eztal zazu” jakituriaz etxeko guztien onerako urtean zehar beroak iraun egian. Arte honen lekuko, ikatz arrastoak ere ba-dagerz Iruña-Beleiako aztarnategian.

Etxea bera ere santutegia zan, jainkozko su seinuak bertan irauten ebalako, hotz, suaz garbitua eta duindua zelako. Beraz, Inko Ama-Aita artekoak arremon onean bizi ebazan Iruña Okako jendeak eta halako armonian ospatzen ebezan urteko eguzki-mugak, negukoan aita surgaiez eta ama suaz arduratzen zirela.

Eguzkiaganako otoitzetan haulakoak bildu dira Gorbeiako artzainen artean: “Eguzkia ba doa bere amagana, bihar etorriko da, denbora ona bada”, edo beste hau: “Gaur poztu nauzu, eguzki, zatoz bihar ere, poztu naitean”.

Eguzkia, gainera, gizakien lagun zan eguneko bide eta ahaleginetan, hotz, bizitzan, eta gau ostean, heriotz ostean, alegia, gizaki barri berbizteko magia egina. Guzti hori ziurtatzen datoz gure hilobietako oroitarri asko, eguzkiaren irudia antzezten dutela eta harrigizon edo Iduzki Saindu deitzen direla.

d) “Gure Aita”, kristinauen otoitza

Kristinauek Aita Aginteko erleginotik etozen Ama Aginteko lurraldera. Kristinauek ez dabe izan fedea inkulturatzeko ardurarik gure egunotaraino, izan ere, eta ezin euki egikeen halako ardurarik Erromatarren Inperioan. Beraz, “Pater noster qui es in caelis” honela aldatzen dabe: “Gure Aita sutan sarena”… Ez dabe aldatzen Aita gurea latinaren eratara (J. Nikolasek ohartzen dauenez) euskeraren legera baino.

Zergaitik ez dabe aldatzen“zeruetan sarena”? Alde batetik, zerua Inko Amaren sinboloa, seinua edo tokia dalako, Nut formaren arketipoetan eta irudi ezagu­nean ikusten dogunez. Eserita egotea Ama jainkoari dagokio, bestalde. Ohar Isis Amaren sela. Izan ere, eseri>essere>ser dator eta bide beretik assier erromani­koetan. Aitaren ganora, barriz egon/ jagon zan eta, halatan zeruetan zagozana aldatu eben geroago baten. Kontuan hartzekoa da bestetik, Mitra-ganako jokerak, edo Sol Invictus seinuaren aitorpenak Iduski errainura, hotz, Utu>su arketipora bultzatzen zituela eta, zeruetan barik, sutan aitortzera behartzen.

Eguzkiaren errainuak, edo Ormuz eskolako eguzki hegadunak, izan be, ba dauka “eguzkia sutan” irudikatuaren antzik. Alde honetatik ikusita, Iruña-Bele­ia­ko euskaldunek eta etorkin maisuek sormen ederreko erkideak izan zirela emoten dau eta, eztalakoan, euren jakinduria ahal bestean zaindu ebela.

e)  Herexia ala jakituria?

Euskaldunek, logika onean, bere hizkuntzako eta hizkuntzaren jakituria jarraitzen dabe, Gure Aita sutan serana onartuz, euren gogoko Gure Ama zeruetan serana formara ezin ebelako aldatu, eta gaitzerdiko herexia onartzea erabagi eben halabeharrez.

Halan ere, helduko da eguna eta jadanik ateetan dago, “Ama gurea zeruetan sarena…” formula esateko aldia etorriko dena, inork inori hereje deitu edo “hable usted cristiano” ohar egin barik, fedezko eskaria egin ahal izateko, bada Ama Agintea itzulerako bidean da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 10th, 2013

Felix Zubiaga ikerleak bere teorian oinarrituta hiztegi etimologikoa egin du. Hiztegian 2.000 hitz ingururen osagaiak azaltzen ditu:

adei<ad-+egi

aker<ak+erra…

Hiztegian leku eta pertsonak izenak ere aztertzen dira: Ainhoa<Ain+koa…

Prezioa: 6 € + 2 € bidalketa = 8 €

Eskaerak: euskararenjatorria[abildua]gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 02nd, 2015

Unicefek laguntza eskatu du lurrikadararen ondorioak arintzeko: BBVA Unicef ES65 0182 2370 41 0010033337

Mikel Urkola Eleizegik Nepali buruz idatzitakoa:

AMA  NEPALIERAZ.

Jakingarria, baita, Nepalieraz -ama- hitzak duen esanahia. Nepaliera hizkuntz indoeuroparra da, Sanskritoeraren adarra, indoiraniar taldekoa hain zuzen, non -AMAk-  euskerazko -amak- duen esanahia berbera du. Ondobidean,  Bhabendra Bhandari jaunak, nepaliarra berez eta Euskerako ikaslea Donostian, emandako informazioa  plazaratuko dut.

Nepalerriko kulturan eta erligioan, dirudienez, badira gizonezko jainkoak, bainan, halakoei ez zaie, ezta  otoitzetan ere, “aita” deitura itsasten. Alderantziz gertatzen da emeak diren jainkoetan. Hauei, otoitzetan, <ma> edo <mata> esaera erasten zaie, horrela ama-jainkoa deitu nahi zaiela adieraziz. Delako <ma/mata> deitura horrek ama-jainkoa esan nahi du eta otoitzetan bakarrik erabiltzen da. Gainera, Bhabendra jaunak azpimarratu zidanez, <ma/mata> bukaera hau ez omen da atzizkia, sustantiboa baizik, beste sustantiboari bukaeran erasten zaiona alegia.

Adibide bat ipiniaz, esan zidana hitzez hitz itzuliko dut, Manokamana-ma(ta): Diosa que cumple los deseos del devoto, esan nahi omen du.

Ez omen dute abere emeren aragirik jaten, izan ere emeek birsorkuntzarako balio baitdute. Abere arren aragia, ordea, jan egiten dute, zezenarena  ez beste guztiak.

<Gau> behia esan nahi du. Baino Gau (Behia) sagaratua baitda, otoitzetan,  jainkoa bailitzan,

< ma/mata> bukaera erasten zaio. Ondorioz, otoitzetako esaera osoa , Gau-ma edo Gau-mata izaten da. 

Beste adibidea ipiniaz, Kali-ma: jainko eme babesleari egiten zaion deia omen da. Berez, Kali jainko emea da; baino, otoitzetan, <ma/mata> erantsiz, <Kalima> edo <Kalimata> deitzen zaio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Felix Zubiaga  | Etiketak: , ,  |  2 iruzkin
• Igandea, Urtarrila 08th, 2017

Felix Zubiaga: a-h-o; abu-o

Josu Naberan: a-h-o; abu-o: “a” mugagabea “o” lekuan; jatorrizko gunea

Eñaut Etxamendi:

AHO, AGO < AH ! oiene (interjekzio)+ -O /-U  ahoski lemazalea, OIHU < OI ! + -U bezala. Hizkuntzak hasieran oihu batzutarik abiatu datezke, gero oihua aberastuz hitza eraikitzeraino, noizbait deklinbideen kodoak bideratu, etabar luze bat. Ferdinand de Saussure-kin ez-ados, uste dugu mintzaira ihakinetarik (onomatopeietarik) datorrela.

AHO, OIHU-ren erantzukizunetan aipu izpi  batzuren emaiteko: AUSEKI “morder”< AHOZ+ SEK-I (secâre…)= hortzez ebaki edo SAKU egin. Beste hau ABEST-I, batzuk forma arbitrariotzat asma lezaketena,  << AU-/AHO- + ETSI , cf.gr.aeidoo “abesten dut”, aêdoon >Hsch. abêdona “errexiñola: ruiseñor”; audê “giza-abotsa”.

Jabier Goitia: Ao (Ao, Ago, Abo)

Esanahia: badia, golkoa, ahoa, sakonunea

Concavidad (sakonunea) latinezko “cavus”etik datorrela diote baina kunk-aba aukera ez genuke baztertu beharko, hau da, txeparen sakoneunea

Morvan

(1571) Aldaerak: ago, abo. Jatorrizkoa abo (1320) bazen, *gab- “hueco” eurasiarretik etorri zitekeen.

Cf. protoaltaico gabu, xabu > abu “ahoaren barrukaldea”. Agian aho “soplo”?

Cf. hokan shasta ahu “boca”.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Martxoa 12th, 2019

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra Irurtzunen, 2017an.

Felix Zubiaga Legarretak Iruña-Veleiaz eta euskeraren jatorriaz hitz egin zuen

https://www.youtube.com/watch?v=wTsQ2SxVuMw

Ponentzia: Ekologiazko armonikak euskeran

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Ekaina 11th, 2016

Hitz honi buruz hona hemen proposamen etimologikoak (Jabi Goitiak ere berea bidali digu):

Naberan: kara-koro-tz: aurpegian koro antzekoa

Zubiaga: ko-+okotz.: Hociko (gaz)

Jabier Gotia: Erderazko “Cogote” berbaren jatorria.

Gorputzaren ale edo zatien izenak gure inguruko hizkuntzetan aberatsak badira, kokotearenak, marka guztiak hautsi egiten dabez.

Germaniar hizkuntzetan, dozena erdi mota hartzen badu (“agterkop, haken, hnakki, nakken, nape, nek…”),  eslaboetan gehiago (“chie, kark, karak, potjllak, satrivok, til, tilot…” Indietako hizkuntza Bedikoetan, antzerantz (“jahr, oda, clab…”), baltikoetan ere, nahiko ezbardiñak (“parkausis, sprandas…”), latiñan deitutakoetan ere izen ugari: “Chafa, caluga, cervix, clatell, nuca, nuque…”. Grezierak ere ez digu ezer esaten: “afgienas”. Garbitan, Maltesak bakarrik, bere “koz” hitzak ekartzen digu zeozer…

Gure hizkuntzalariak galduta daude Latiñezko “cervix” eta Griegoen “afgienas”, urrun daudelako, baina ez eduki dudarik, ez dabe ikerketarik Euskerean egingo; hara hemen zein dan “egi ofiziala”:

Zer diosku hiztegiak?… Ezer ez; Korominasek bakarrik aitatzen du, antzinako “koka” (burua) izan litzakela iturria. Oraingo beste batzuk, gauza bera edo iñusenteagoa eskaintzen digu, hau da, “kok” onomatopeiatik, koskorroi bat ematen daneko hotsa.

Gure abazarrak ez ziren hain tentelak; izen danak daukate zentzu sakona eta (gehienetan) bakuna. Itsua izan behar da edonor, Euskerazko izena jakinik (“kokota”), horrelako jokoetan sartzeko.  Gure “kokota” nondik?

Nire ustez, “kok” eta “kota”ren batuketatik.  “Kok” erro zahar eta argi bat da, kasu honetan, muga, ertzea esangurarekin (ikusi nire ADN tik atariko esaldian, “llegar a término”).  “Kota”, hala ere, bere ingurutik gailendu, nabarmentzen den edozein gauza fisiko (sobresalir, resaltar, cabeza) bat da.

“Kokota” orduan da, gorputz ertzearen lotura… buruarekin. Ezinezkoa da deskripzio hobea.

Kok: Quebrar, romper, llegar a término.

Kot (Kot, Got.): Masa rocosa emergente, batolito. Ente o cuerpo robusto, de proporciones equilibradas. Como verbo, indica la propiedad de contraerse, apelmazarse, unirse.

Kotorro”  (de “kot” y “orr”, agudo, elevado) es un cabezo emergente y conspicuo. En la costa vasca, un “arkote”, (de “ar”, masa pétrea y “kote” emergente) es una masa rocosa de formas regulares (no agudas) y que generalmente no aflora en la bajamar, resultando peligrosa para la navegación. Es posible que uno de los nombres del algodón (“kot-oi”) que ha cuajado en los del tipo “koton”, “cotton”, “qoton”, muy diferentes de los de forma “baum”, “bomull”… y de los “bambak”, “bamba”, sea el vasco, con la significación de “apto para hilar”, para unirse uns fibras con otras.

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 11th, 2011

Osagaiak: esku+er

Esanahia: eskumaren ondoan ezain edo ER/eri bezala dena

Bilakaera: s

- esku+er

- esker

- ezker

Azalpena Eskumak (esku+uma/umant) du ahalbide osoa, harekin konparatuz beste eskua EKU+ER>ESKER da

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (1 vote cast)
• Igandea, Otsaila 19th, 2017

Etxamendi

-Laster: Lats+ter .LATS: (Azk.I, 532) „uhaitz: arroio“ + TER „zarraz-,tarras-„ diokeena „ zarrastan,  zirristan : resbalar“ ,  beraz  zalu-ren   ideia.  Parrez   gr. dramein (L II) „laster egin: correr“, Chtr.296 „Racine *der-  d’où *dr-ea- .(Ikus III. atala).

Eta  ikusi  grezieraz “derein: larrutu, larraztu, zarraztu… “: desollar“, derma „larru“; got. ga- tairan „urratu““; g.- g.  z. (fir)-zeran, All. (ver)-zehren „larraztu,  lit. deru   „larraztu“…. Bidenabar  LARRAZKENA <<<LARRAZKO-ENA  bazterrak (zuhaitzak) buluzten direneko urtaroa ;  eta  LARRE, LARRAZ  (Otxabagi) „erial : hutsik den  eremua“.

Morvan

Rapide. Cp. mordve laste “courir”.

Rapido. Cp. mordvino laste “correr”.

Zubiaga

la-aster

Naberan

lats-ter: lats azkarra

Goitia

Nire eritzi, zati bat dator Eñauten atzeko parterekin, hau da, “der,ter”, eroatea, naharrastea, da (llevar, arrastrar), baina aurrekoa, uste dot “la-ez”, “laz”, “las” ( beharbada, Latinaren “laxus”, flojo, ligero, Euskeratik dator); orduan, “la -ez”, lotura bagekoa da, ariña. “Las-ter”, da ” marcha ligera”.
Ez dot uste errekarekin zerikusirik daukana.

Agud-Tovar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Iraila 20th, 2010

Osagaiak: auzko + era

Esanahia: menditarren edo goi haranetakoen hizkera

Bilakaera:

- auzko+era

- eusko+era edo eusko+elea

- euskera

Azalpena: eusko/euzko gure herriaren izenari dagokionez eta gure hizkuntzan dagoen erroa izanik, *auz-ko izan daiteke (latinez Ausci deitua) “

Egileak: Josu Naberan, Felix Zubiaga.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (6 votes cast)
• Ostirala, Martxoa 24th, 2017

Morvan

(s. XI ) Rama, arco, cuerno. Ha sido comparado con el antiguo irlandés adarc “cuerno”, lo que no es seguro. Cf. también dravídico adar “rebaño de vacas” (?), adaru “rama” (?), munda dar “id.”, checheno addar “arco”. Hay posible cruce con abar. No hay relación con burushaski tur, ltur y con el caucásico nakh kur como algunos investigadores afirman.

(XIe s.) Branche, arc, corne. A été comparé au vieil irlandais adarc “corne”, ce qui demeure incertain. Cp. dravidien adar “troupeau de vaches”(?), adaru “branche” (?), munda dar “id.”, tchétchène addar “arc”. Croisement possible avec abar. Pas de lien avéré avec le bouroushaski tur,ltur ni avec le caucasien nakh kur comme prétendu par certains chercheurs.

(XIth c.) Branch, bow, horn. Was compared with old irish adarc “horn” (uncertain). Perhaps cognate with dravidian adar “cows herd” (?), adaru “branch” (?), munda dar “id.”, chechen addar “bow”. Possible crossing with abar. No link with burushaski tur, ltur and with caucasian nakh kur as pretended by some scholars.

Lakarra


Zubiaga

Adar <UtU+RA “ekaitz,ada” m. adargo<adar+-ko, >adarga(gaz)

Naberan

Adar: adu-arre (- adu nabarmena)

Goitia

Alde batetik “at, ato” (Erderaren “atar” eman duena), “lotura, eutsia…” esangurarekin. Bestalde, “arr”-en  balio bat “aerroa”, “erroa” da, Erderaren “vástago, eje…”; horrela, “at arr” sonorizatua, egin du “adarr”: Vástago fijado.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)