Aukeratutako atala ◊ Wilhelm von Humboldt ◊

• Astelehena, Abendua 29th, 2014

Urtarrilaren 18 arte Gernikako Euskal Herria Museoan “Wilhem von Humboldt. Euskal Herrian barrena” erakusketa ikusgai dago, hemen egin zuen bidaiari buruzko hainbat informazio eskainita.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 06th, 2018

Gaztelerazko aldean Bernat Mirak zeltei buruz idatzitako post bat argitaratu dugu. Bertan, lehendabizi Humboldt eta Hervasek gai horri buruz zuten eritzia jaso du eta ondoren, bere ustean, BRI erroa BIR erroaren aldaera dela uste du eta ibaia adieraz dezakeela.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 20th, 2012

Filoblogian Humboldt-en lanei buruzko 2. liburukiari buruzko informazioa agertu da.

Handik hartu dugu testu zati hau:                     Osorik: Humbolen lanak

“Bigarren liburuki honetan Bernhard Hurch hizkuntzalari austriarrak Wilhelm von Humboldtek euskal gramatika eta lexikoari buruz idatzi zituen lanak bildu eta argitaratu ditu:

Wilhelm von Humboldt. Baskische Wortstudien und Grammatik. Mit einer Einleitung und Kommentar (Paderborn [etc.]: F. Schöningh, 2012).

Lehenengo liburukian bezala, testu bakoitza sarrera batez eta ohar argigarriez lagunduta dator. Bigarren liburuki honetan sartzen diren testu asko lehen aldiz argitaratzen dira, guztiz edo beren jatorrizko bertsioan; izan ere, II Mundu Gerrarekin, Humboldten paperak desagertu ziren, harik eta 1992an haren ondarea Krakovian aurkitu zuten arte (Hurch 2006, Mueller-Vollmer 1993).

Euskarari buruzko lanei dagokienez, zenbait testu, hala nola Bilboko gramatika eta Krakoviako gramatika deiturikoak, II Mundu Gerraren aurretik Justo Garatek Berlinen ezagutu, gaztelaniara itzuli eta argitara eman zituen (Garate 1933). Hala ere, Garateren itzulpenak nahiko kaskarrak dira eta, gainera, maizegi zail da bereiztea zein diren Humboldten beraren pasarteak eta zein Garatek haietan tartekatutako oharrak. Orain, jatorrizko testuen edizioari esker, ziurtasun gehiagoz ezagutu ahalko ditugu Humboldtek euskarari buruz egin zituen analisiak eta adierazi zituen ikuspegiak (ik. halaber Hurch 2004).”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 15th, 2011

Iturria: Los primitivos habitantes de España. Investigaciones con el auxilio de la Lengua Vasca. Egilea: Gl. de Humboldt. Urtea: 1879

Iberiar leku izenetan, euskararen jatorrikoak direnak ikus daitezke, hasiera edo amaieragatik.

Ohiko hitzen amaierak honakoak dira: uris, briga, ba eta pa; tani eta tania; gisa, ula eta ippo.

Ba eta pa atzizkiak, frogatu den moduan, astapa eta alabe-ri dagokienez, beste gauza baten beheko aldean kokatutakoa adierazi nahi du baina, ba, askotan, beste hitz bati egoki ahal zaio, Salduba esaterako. Kasu hauek kenduta, ba atzizkiz amaitutako leku izenenen artean honakoak aipatu daitezke: Adeba, Alaba, Astapa, Ilipa, Noliba, Norba, Serpa, Menoba. Azken izen hauetan, o bokala, altuera adierazi  nahi duena, ba aurretik kokatuta dago; gaur egun ere herri askok dute honako izena: Oba.

Astarloaren iritziz, tani eta tania atzizkiak, eteni eta etania formapean ikusten direnak, eta atzizkiaren bilakaerak dira. Baieztapen hau, oro har hartuta, ez da zuzena. Askotan, tanus eta tania, eta nus eta nia, atzerritar hizkuntza bati dagozkion amaierak dira. Horrela, Toletanus, Toletum-etik dator eta Benexantanus Beneventum-etik.

Adjektibo amaiera hau eta-rekin zerikusirik ez duten eta erromatarren -is amaierako izenetan ikus daitezke: Bilbilis, Bilbitanus, Arandis, Aranditani, : eta -ia amaierarekin Belia,  Belitan; edo -i amaierarekin Astigi, Astigitanus, Acci, Accitani.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 23rd, 2011

Garan artikulu interesgarria agertu da euskeraren eta euskaldunon laguntzaile handi bati buruz: Wilhelm von Humbolt.

Astarloaren ezaguna izan zen eta “Los primitivos habitantes de España” liburuan euskera eta iberieraren arteko loturak aztertu zituen.

Alemanian oso ezagunak dira bera eta bere anaia, Berlingo Unibertsitatea sortzeaz gain, Alemanian izan den hezkuntza erreformarik handiena bultzatu zutelako.

Gararen artikulua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)