Aukeratutako atala ◊ Arkeometria ◊

• Ostirala, Urtarrila 30th, 2015


Adreilu honetan lurra eta sua ikusten ditugu idatzita. Artikulua dutenez, faltsuak direla esan digute Lakarrak eta Gorrochateguik, frogatu gabe dagoen Mitxelenaren teoriaren arabera.

Kontua da adreilu hori datatu daitekeela, eta horrek Mitxelenak artikulua euskeraz gauza berantiarra dela dioten teoria balekoa den ala txarto dagoen frogatuko liguke.

Eliseok datazioa eskatu zuen eta EHUko bi irakasle hauek uko egin zioten. Zergatik?

Datatu gabe ere egiazkoa dela ondorioztatzen dugu, Iruña-veleian orain 100 urte agertu zen harri hau ondo ikusten badugu. Hemen ere artikulua dago argi eta garbi: txikiA, ilunA, eta Eliseo Gil jaio gabe zegoen. Ala Eliseok ere faltsutu zuen harri hau? Harri hau eta bere interpretazioa Juan Martin Elexpururen txostenetik hartuta dago. Harri hau Tresponteseko auzoki batek hartu zuen Iruña-Veleiatik bere etxea egiteko. Inskripzioa, hala ere, erromatar garaikoa da:

Mitxelenak kontuan hartu behar izan zuen indizio garrantzitsu hau bere teoria egin baino lehen. Ez zuen egin eta orain, horrez gain, hitz gehiago agertu dira artikuluarekin: Lurra, Sua. Faltsuak?, bai zera, Iluna eta Txikia bezain egiazkoak!

—————————————————————————————————————————————-

Datazioen aldeko katiluak

Azaroan Euskeraren Jatorria Elkarteak 6 katiluetako bildumaren berri eman zuen, Arabako Foru Aldundiari honako hau eskatzeko:  grafito bat berme guztiak eskainiko dizkigun Europako laborategi batean datatzea.

Kanpainan laguntzeko bi modu daude:

a) Katiluren bat erosi (bakoitzak 15 € balio du eta seiko bilduma osoa 80). Katiluak erosteko:

- Araban: Nonbait dendan (Andra Mari Zuriaren plaza)
- Gainerako lekuetan eskatu euskararenjatorria@gmail.com-en bidez

b) Edo diru ekarpen txiki bat zuzenean kontu honetan egiten (e-posta jarrita, kanpainaren informazioa helaraziko dizugu)

- Laboral Kutxa:  Iruña-Veleia Datazioak oraintxe
- 3035-0038-96-0380086410

Une honetan grafitoak faltsuak direla dioten 7 txosten daude baina 24 (txosten, irizpen eta Txillardegiren eta Knorren gutun bana) egiazkoak izan daitezkeela diotenak:

http://euskararenjatorria.net/?p=2236

Bilduman jaso diren testuak:

– lura (lurra), sua
– urdin x izar
– eda(n), ian (jan), lo
– neu Veleia Gorin bizi na (naiz)
– Geure ata (aita) zutan (zeruetan)
– Veleian oso lagun Marcus

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 30th, 2013

Elexpururen blogean jasotakoaren arabera, Instituto del Patrimonio Cultural de Españak, Epailearen aginduz datazioak egin behar zituen Madrileko laborategiak, grafitoak datatzeko luzapena eskatu du. Izan ere, laborategi honek pasa den urtearen amaieran jaso zituen grafitoak eta uztailerako eginda eduki behar zituen.

Baina, antza, udan epea luzatzea eskatu zuen, abendura arte. Onartezina da,  hilabete batean gehienez egiten daitezkeen datazioak egiteko urtebete behar????

Dena dela, kezkagarriena da eskatutako hiru multzoetatik bakarra egingo omen duela jakitea izan da. Eliseo Gilek grafitoak, hezurrak eta adreiluak datatzea eskatu zuen baina laborategiak lehenengoak baino ez ditu onartu eta esan du ezin dituela hezurrak ezta adreiluak datatu. Horren aurrean, logikoena izango zen beste leku batera bidaltzea beste bi multzoak baina Epaitegiak ez du hori egin.

Hezurrak, gutxienez, estatuan bi laborategietan datatu ditzakete eta adreiluak Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Adibidez, Astorgako buztinei, hamarkada batzuetan faltsutzat hartu ondoren, unibertsitate honek termoluminiszentzia proba egin eta egiazkoak direla ebatzi zuen orain hilabete gutxi.

Gogoratu behar dugu hezurretan NEFERTITI (niifiiertiti) idazkun famatua dagoela eta adreiluan SUA (Mitxelenaren artikuluaren zabalera berantiarraren teoria indargabetuko lukeena).

DATAZIOAK ORAINTXE!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Arkeometria  |  2 iruzkin
• Osteguna, Uztaila 18th, 2013

Ama-Atan artikulu bat agertu da Kantabria eta Asturiaseko datazio sistema berri bati buruz, uranio eta torioren bidez sortutakoa. Datazio sistema hau jadanik aurreko post batean aipatu genuen eta orain SOS Iruña-Veleiako partaidea den Koenraad Van den Driesschek horri buruzko informazioak mahai gainean jarri ditu.

Momentuz, datazio teknika berri hau hormetako labar artean aplikatu daiteke  baina zoluetan aurkitutako materialetan ez, nahiz eta epe erdira agian teknikak hobetu ahal izango diren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 03rd, 2013

Iberiar penintsulako iparraldeko 11 kobetan egindako kobetako margoen datazioen emaitzak Science aldizkari estatubatuar famatuan agertu ziren iaz. Artikulu horri buruzko erdarazko laburpen honetan egindako lana ikus daiteke.

Datazio horien arabera, Altamira, Tito Bustillo eta Kantabriako eta Asturiasko beste 9 koba gehiagotako labar artea munduko zaharrena dela jakin izan dugu.

Bertan irakurri daitekeenez, Ingalaterrako Bristoleko laborategi baten laguntzarekin, uranio serien bidezko sistema berria erabili dute. Margoetan zeuden kostra kaltzikoak neurtzeko itzelezko sistema da eta horri esker margoen datak inoiz baino hobeto zehaztu ahal izan dira:

Se han datado por el método de la serie del Uranio costras calcíticas situadas por encima y/o por debajo de figuras pintadas en las cuevas, entre otras, de Altamira, El Castillo y Tito Bustillo declaradas Patrimonio Mundial porla UNESCO.
Los resultados obtenidos permiten afirmar que figuras de manos negativas,  grandes discos rojos y grandes signos triangulares curvos de las cuevas de Altamira y El Castillo constituyen las primeras evidencias de la creación artística realizadas hace más de 37.300 años.
En El Castillo, uno de los motivos de discos tiene una edad mínima de 40.800 años. En la cueva de Tito Bustillo se dataron costras de calcita asociadas a un figura antropomorfa roja que se realizó entre hace 35.000 y 30.000 años.
Iruñako grafitoetan kostra kaltziko asko dago, letrak estaliz
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 27th, 2011

Gazteizko Epaitegiak Iruñako ostrakak Ertzaintzara bidaltzea agindu du, egiazkoak diren ala ez azter dezan. Ertzaintzak, besteak beste, honako azterketak egin beharko ditu: piezen ezaugarri morfologiko eta kimikoak, azaleren alterazio eta antzinatasuna, tresnen hondakinen balizko presentzia, etab.

Informazio gehiago:  Diario de Noticias

Harrigarria da Epaileak hartutako erabakia. Agindu bera Guardia Zibilari eman zion 2010eko uztailean eta, urte bete pasatu ondoren, ezin zituela datatu erantzun zion Epaileari. Izan ere, Epailea oraindik ez da konturatu kimika laborategi bat ez dela arkeometria laborategia . Piezok datatzeko  Guardia Zibilak zein Ertzaintzak ez dituzten aparailu bereziak behar direla, hala nola masen espektrometiak  edo termoluminiszentziak egiteko aparailuak.

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak Aldundiari ostrakak datatzeko eskatu dionean etorri da erabaki hau, justu 3 urte gaia argitu gabe bete denean. Erabaki desegokia berriro ere eta gaia beste urte bete luzatzeko balioko duena, ezer argitu gabe.

Termoluminiszentzia egiteko aparailua, Guardia Zibilak zein Ertzaintzak ez dutena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)