Aukeratutako atala ◊ Hitz familiak ◊

• Ostirala, Urria 02nd, 2015

BORTZ/BOST – eskuko azken atzamar/numeroa delako (5) dago sorta honetan,  Bat, bi, hiru, lau, bortz, eskuko atzamarrekin (atzamau/amaitu) bostgarrenera heldu eta zikloa amaitu eta batekin batzen gara bat eginez, atzera be bat..bi….

OUROBOROS:

Ouroborosek gauzak ziklikoak direla adierazi nahi du, gauza bat etengabe sortzen ari dela bere baitan, bere sorlekura itzulita aldi berean. Horrez gain, zerbaitek iraun egiten duela adierazten du, hasieran zuen indarrak birsortzen delako, indargabetu ezinik. Ouroboros iruditeri erlijiosoan eta mitologikoan garrantzitsua izan da. Horrez gain, gnostizismo eta hermetismoarekin erlazionatu izan da.

Puntu honetan berriro aipatuko dugu BILDUren BIL erroa zeren eta punta biak biltzen dira buruak buztanari ainka egiten dion lekuan. (beitu berriro serie honi Bor/bil)

Ildo honetatik jarraituta ematen du borobil, buru bil izan litekela norberaren buruan biltzen baita dena, dena hasi eta amaitzen baita.

lurra borobila denez Ibiltzea  biltzea litzateke eta gazteleraz ere “transitar”  “circular da”

Bittor Kapanagak bere Erro eta Gara liburuan (187orr.) honako hau esaten digu:

AMA

“Ahoski honek, amaiera edo atzen/azken zentzua ageri du eta oso egoki adierazten digu: amar, amaike, amai, amaitu, amatau/atzamau”. Hortaz amaiera adierazten badu hasiera ere bai amagandik jaiotzen gara eta,  zikloa osatuz eta biribila marraztuz.

Horregatik  “berriro-k” eta “atzera be-k” esanahi berbera dute eta baita ere “ostera be-k”, zer da ostera bat? Buelta bat. Atzera eta aurrera ( Zer? Dagoeneko zorabiatuta?)

Horregatik hasiko lirateke hasi/hazi eta amaitu hitzak  A-z , bata hasten den puntuan bestea amaitzen delako, alfa-omega delakoa.

Horregatik baita agur/kaixo eta agur/addio→ zikloa

Horregatik euskerak adieraziko liguke atsoa antzinako kontua dela atzokoa, hatxa/haitzarekin duela zerikusia hau da aurre-historiarekin, atzekaldearekin, azkenarekin baina baita berriro eta berrizekin.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Bor  | Etiketak: , , , , , ,  |  3 iruzkin
• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: aitzur, aizkora, aizto, aiztur, azpil, azkon, aitzur, eta, garrantzitsuena, ehunka toponimo, hala nola Aizkorri, Atxarte, Udalaitz… Zenbat mendi izen, zenbat toponimo ditugu aitz edo atx erroekin eginak? 200etik gora? Izen guzti horiek ere erromatarrek jarritakoak, edo latina hona heldu eta gero jarritakoak al dira? Ordura arte ez ginen gai gure mendiei izenak jartzeko? Ala atx edo aitz duten mendien izen guztiak aldatu egin zuten izenez erromatar garaian?

Hau da, paleolito eta brontze garaiko lan tresna nagusien izenetan, zein erromatarrek ia zapaldu ez zituzten eremuetan (Bizkaia eta Gipuzkoako barruko eremu asko), pilo bat aitz (ekialdean) zein atx (mendebaldean) erroekin egindako izendapenak ditugula.

Eta aizkora, aiztoa, aitzurra… paleolitotik datozela dioen teoria hori bertan behera botatzeko, hauxe besterik ez digu esaten Xabier Kintanak: “berba horiek seguruenik latinetik helduriko mailegu zaharrak direla irakatsi zigutela”. 10 hitz erabilita, Xabierrek nahi du teoria bat bertan behera utzi?  Izan ere, teoria bat pikutara bidaltzeko argudio sendoak eta ondo eraikinak behar dira eta hemen, Xabier, ez diguzu horrelakorik inondik inora eskaintzen. Gainera, guzti hori horrelako tonu paternalista erabiliz egiten duzu, hori sinisten dugunok hezkuntza zaharkituaren ondorioa baitginen.

Saia gaitezen asmatzen Xabierren 10 hitzeko esaldiaren atzetik egon daitekeen edukia. Bere lana izan behar zen hori, gauzak ondo frogatzea, baina saia gaitezen.

Lehendabizi, ikus dezagun, atx edo aitz erroez osatutako euskarazko hitz guzti hauek latinez zelan esaten ziren: aitzur: ligo, bidentis; aizkora: ax, securis; aizto: ferro, culter, novacula; azpil: bin, fossa, lacus; azkona: auge. Hemen jaso ez ditudan sinonimo gehiago egon daitezke, nahiz eta interneteko 3 hiztegi erabili dudan. Horregatik, eskertuko nieke Xabierri eta irakurleei osatzea, egon daitezkeelako. Nik antzekotasun bakarra topatu dut: ax, baina aizkorarekin baino, gaztelerazko hacharekin du antza gehiago.

Hemen kontu garrantzitsua ikusten da, latinez ez dago jarraikortasunik mozteko diren tresnen artean, hau da, ematen du hitz bakoitzak ez duela zerikusirik besteekin, bakoitzak jatorri desberdina duela. Euskaraz ordea, etimologiaren arabera, haitzez egindakoak dira denak eta, hitz guztiak, leku beretik sortutakoak direla dirudi.

Egileak: Joxemiel Barandiaran eta Arturo Kanpion izan ziren mozteko tresna guzti horien erroa aitz eta atx erroak izan daitezkeela esan zutenak. Testu hau Xabi Larraberena da.

Irudia: “Euskal Herriko Kirolak” webgunea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (1 vote cast)
• Igandea, Uztaila 24th, 2011

Osagaiak: osagai nagusia: “aba”

Esanahia: familiaren inguruko berbak

Bilakaera:

- asaba = asi-aba (arbasoa). as ahoskia “hasiera” ustea adieraziko luke: as-i. Hau da, hasierakoak

- ozaba = oz-aba (osaba)

- izaba = iz-aba (izaba, izeba). iz ahoskia (izatasuna), izeko eta aizpan bezala

- iloba = il-oba. il ahoskia du

- alaba = al-aba. al ahoskia  ar-en aldakia izan daiteke. Hau da, “aba”ri jarraipena emateko gaitasuna duena, umeak egiteko gaitasuna duelako

- arreba = ar-eba.  ar ahoskia du

- neba = n-eba. Agian: eme-aba->emeba ->meba->neba

- ugazaba = ugatz-aba. ugatz: beste ama baten (amaordea) esnez hasitakoa. Hau da, “ugazaba” jatorriz amaordea izendatzeko erabiltzen zen. Gero, langileak dituen pertsona izendatzeko aldatu zen.

Azalpena: “aba” familiarekin zerikusia duten hitz askoren osagai nagusia dugu

Izenkideak: asaba, osaba, izeba, iloba, alaba, arreba, neba, ugazaba

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (1 vote cast)
• Asteazkena, Martxoa 06th, 2013

Jabier Goitiak, artikulu honetan (9 orrialde), “ur” hitzaren etimologia goitik behera aztertzen du, inguruko hizkuntzetako “aqua”, “agua”, “water”… ere ikertuz.

Bere ustean Europako eta inguruko hizkuntza batzuek ura izendatzeko duten hitzen artean harreman handia dago eta jatorria euskarazko “i” erroa izan liteke.

El Agua y sus etimologías

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urria 13th, 2011

Osagaiak: argi

Esanahia: argia (luz)

Hitzak:

- Argizar: argi eta izar, hau da, argi izarra (estrella de luz), ilunabarra baino lehen ikusten delako

- Argizagi: ilargi hitzaren sinonimoa,  argi, z (materiala) eta agi (agerpena), hau da, argia agertzea (aparición de luz)

- Argizagi (argizari): argi, z (materiala) eta agi (materia), hau da, argi materia (material de luz)

- Ilargi, irargi, idargi, iretargi: il, ir edo id -> il (iluntasuna-oscuridad) eta  ir-eta edo il-eta (iluntasuna-tinieblas) eta argi (argia), hau da iluntasunaren argia (luz de la oscuridad)

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 17th, 2015

Gaztelerazko aldean erro honi buruzko ezbaida hau egon da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 16th, 2017

3.- sen-

Senitartekotasunari dagokionean, badugu beste hitz bat ere bere garrantzia duena: “sen”.

Senide

Seme

Senar

Sein

Senide “co-descendiente” dugu, beraz jatorri ustea ere adierazten digu “sen” hitzak. Eta beste zenbait zentzu ere ekarten dizkigu hitz honek. “Sena”, “Zentzu”… Gaztelaniako “sentir” eta “sentido” ere hor nonbaitekoak ditugu. Hiztegietan ere, “senton” eta “senbage” bezelako hitzak ageri zaizkigu, aintzinakoak eta zalantzarik bage arlo honetakoak.

-–Ipar Euskalerrian “sehi” dana?

“Sein” haur jaio berria da sartaldeko eskualde batzuetan. Eta “sehi” morroia da sortaldean; beraz, beste gauza bat dela uste dut.

–Baina Deba Goiena alderdian edo “sein” morroia ere bada, “otsein”.

Bai, horrela dirudi kasu honetan, baina astiro ikertu beharreko arazoa dugula uste dut.

–Duela 2.000 urteko idazkunetan “senbe” azaltzen zaigu, gero seme edo bihurtu zana.

Bai, oso bidezkoa dirudi bilakaera horrek.

Erderazko “semen” ere arlo honetan ikertu beharreko hitza genuke. Eta areago, hitz honek latinean izan dezaken hedadura ere aztergarria izan daiteke.

–Eta sen hitzak “ene” hitzarekin harremanik ote du?

Ez, inondik ere ez, nire ustez.

Eta azken ohartxo bat, arabieran eta hebraieran “aba” edo “ab” hori aita zentzuz agertzeak eragina izan du gure euskal munduan ere, praile artean eta. Gero hortik, Arana Goirik ere gogoan erabilia. Baina pentsatzekoa da gurean “ugezaba” hitzarekin gertatu izan dana beste kultura hoietan “aba” hitzarekin gertatu dala.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 15th, 2017

2.- ugetz-

“Ugetz” eta “ugatz” formen arteko arazoa erabakitzeko, gauza batzuk izan behar ditugu gogoan. “Ugetz” honetako “ug” hori, nire ustez, “ur” izango dugu seguruenik, eta “ur” aintzinako garaietan emakume zentzua zuen fonema dugu. Gaur ere “urruza” (hembra) bizirik dugu. Baserriko berri dakitenek badakite behietan, ardietan, ahuntzetan eta behorretan ez dala izaten emerik, urruzak baizik. Eta Zuberoan eta Bizkaian (hemen ia gutxi) neskatilei buruz ere asko erabilia. Mutiko nintzelarik, erromeriarantz zoazen mutilei egindako galdera hau sarritan entzuten nuen: “Zer, urruzatan?” (¿A por chavalas?).

Beraz, “ur-etz” edo “ur-atz” izango genuke aukera. Eta “esne” esan beharrean “asne” erabiliko bagenu, bigarrena izango litzateke zuzenagoa. Baina alderantziz dugunez…

Zerrendan erakutsi ditugun izenei buruz gutxi esan dezakegu lehen zatiari dagokionean. Ugezaba dugu argia ematen duen bakarra. “Asaba” horretan “as” hasiera ageri ote dan pentsatu daiteke. “Arreba” eta “neba” direlakoetan “ar” eta “eme” ote diren ere, baina ez da segurua, nahiz eta izenen zentzuak horretara bultzatzen duen. “Auba”, Bizkaiko eskualde baten amaginarreba esateko erabilia, oso iluna dugu. Eta “iloba”, bigarren zatia aldaturik ageri duen bakarra, “il-aba” izango dugu seguruenik.

Eta ama zentzua adierazten digun “aba/eba” horren aldamenean bakardadean dugu “atta”, aita zentzua adierazten digun hitza. Sortaldean “atta” eta sartaldean “atte”, gauza bera dugu, gero erderaren fonetika eraginez “aita” bilakatu zaiguna. Baina edozein ikerketa egiteko nahiz eredutzat hartzeko, “atta” dugu formarik zuzenena. Ziberutar idazle bati irakurri nion arestian: “attatta (aitona) Beskoitzekoa nuen”.

-–Eta toki izenekin loturarik ba ote du? Arba, Ezkaba, Ezlaba…

Ez. Ezin daiteke abiatu bide horretatik. Fantasiak egin daitezke, ez besterik.

Araba?

Izen horretan ere ez dut ikusten “aba” zatirik, nahiz eta ikuste batean izan baduen. Araba izenari buruz ikertzekotan, Aragoi hartu beharko litzake bidelaguntzat. Baina hori beste arlo bat da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Iraila 29th, 2015

BOR-BOR:  Onomatopeia ei da eta likidoan egiten duen irudia borobila da.

Hausnarketa honen bitartez saiatuko naiz azaltzen euskerak behin eta berriz adierazten digula espazioaren eta denboraren borobiltasunaren ideia eta honi lotuta gure kosmos-ikuskera, bizitzaren ikuskera ziklikoa eta osotasunaren ideia, hau dela eta euskaldunontzat denbora ez litzateke linealki gertatzen den zerbait eta espazioaren zeharkatzea ere ez. Guzti honek  esan nahiko luke borobiltasuna, zikloa, osotasuna, absolutua eta perfekzioa familia batekoak liratekeela. Erderek ere lagunduko digute lan honetan.

Esandakoaz jabetzeko  BOROBIL eta DENBORA hitzak begiratuko ditugu lehenengo eta behin, euren barnean isladatzen baidute borobiltasuna/zikloa. Beitu hitz biek BORO eta BORA dutela barnean eta euskeraren fonetikaren arabera ekibalenteak direla baso/basa bezala, beitu baita ere BOROBIL BORO eta BIL direla, BIL dakigun bezala BILDU da eta honek bere garrantzia du gero OUROBOROSari buruz esango dugunari begira.

Koadroan agertzen den sortarekin jarraituko dugu, horretarako begiratuko dugu fonetikaren arabera ekibalenteak izaten diren kontsonanteak, adibidez  p/b pake/bake bezala eta baita ere kontsonanteak hitzen eraikitzaile gisa, hau da, kontsonanteek lagunduko digute sorta eta familiak egiten:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Iraila 19th, 2015

Txa

Txæ, Txa, Txe.

Gorputzaren babesa adierazten duen erroa: koba, etxea, ontzia edo zenbait arropa. Gehien erabiltzen dena etxea da baina jatorrizkoa “txæ” izan zen agian, artikulua aurretik jarrita aldarazi zutena gero.

Atziki lez, txikia edo gaztea adierazi nahi du. Bururako babesa ere bada: “txapela”, “txanoa”. Barkuetarako ere erabili izan zen:  txanel”, “txalana edo txalanta” eta “txalupa, barku hauskorra, laua eta handia esateko erabili izan direna, baita “lantxa” zerbitzu edo lanterako zena.

Nahiz eta etxea erabili gaur egun ez ditugu ahaztu behar zaharragoak diren berbak: txabola, txabiski, txamizo, txalé, txosna (txa-osna), txoza (txa-osa), etab.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)