Aukeratutako atala ◊ Xabier Kintana ◊

• Larunbata, Maiatza 24th, 2014

Xabier Kintanaz artikulu oso interesgarria argitaratu du erdarazkotzat hartutako euskal abizenei buruz:

Duela zenbait egun, Espainiako telebista bateko albistegi batean, Euskal Herrian giroturiko eta arrakasta handia lortu duen film baten izenburua dela eta, berriaren aurkezleek umorezko iruzkina egin zuten, gaurko Euskal Herrian deitura ezagunenen artean ez dela euskal jatorrizkorik bat ere ageri azpimarratuz. Hori frogatzeko, bai Euskal Herrian eta bai Espainian ere deiturarik ugariena Garcia zela aipatzen zuten.

Beherago ukituko ditut -ez amaiera duten gainerako deituren ustezko gaztelau jatorriaz bat ez etortzeko arrazoiak, baina, hasteko, Garcia deiturari buruzko datu batzuk eskaini nahiko nituzke, ene ustez garrantzizkoak.

Euskaraz idatziriko liburuetan Arnaut Oihenarten Les proverbes Basques recueillis par le Sr. D’ Oihenart, plus les poésies basques du mesme auteur obrako 182. atsotitzean azaltzen da: Garzea, gaxto batak diazaguk bertzea, hau da, Garzea, gaixto batak ezagutzen dik bestea. Lehenago ere, bai latinezko eta bai erromantzezko testuetan, izen hau maiz ageri da aipaturik, non eta Nafarroako erresuman, euskaraz mintzatzen zen tokian, lehenik 789. urtean eta Nafarroa Berrean, hain zuzen.

Gaurko euskalarientzat hitzak etimologia argia du: Alfonso Irigoyen euskaltzainak bere garaian idatzi bezala, Garzea edo Garcia antzinako «garzea» hitzetik datoz, hots, «gaztea» esan nahi zuen berbatik. Hor, berze, borz, ortzadar eta hertze toki batzuetan beste, bost, ostadar eta heste bilakatu diren bezala, antzeko eboluzioa gertatu da garze/gazte hitzen artean…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: … Horrela, ustekabean, euskara Europako hizkuntzetarik urtetsuena bihurtu zitzaigun, eta dauzkan sustrai sakonak harri-aroraino heltzen ziren, aitzur, aizkora, aizto, aiztur bezalako hitzek erakusten omen zutenez, guztiak, antza, haitz erro zaharretik sortuak, antzinako gizakiek, gauza jakina denez, hasierako lanabesak harriekin egiten zituzten eta. Era horretako azalpenak behin eta berriro errepikatu dira gaur arte, eta euskaldunon belaunaldi askori geure mintzaira, historiaurre eta nortasunaz harro egoteko arrazoiak eskaini dizkigute.

Zoritxarrez, geroago, bai bertoko eta bai atzerriko beste hizkuntzalari batzuek ere, berba horiek segurenik latinetik helduriko mailegu zaharrak zirela irakatsi ziguten.

Egilea: Xabier Kintana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 04th, 2011

Xabier Kintanak idatzitako artikulu bati Xabi Larrabek erantzun dio. Ondoren beste artikulu batzuk etorri dira. Bitxia da eztabaida, Kintanak zientzia hitzetik hotzera darabil baina argudio bakarra eta ez oso sendoa erabili du 2. artikuluan. Xabi Larrabek azken genetika azterketak, Vennemann eta Iruña Veleia jarri du mahai gainean:

1. Xabier Kintanaren 1. artikulua

2. Xabi Larraberen erantzuna eta ondorengo eztabaida: Erabili.comSustatu

3. Kintanaren erantzuna Larraberi

4. Larraberen erantzuna Kintanari

5. Kintanaren erantzuna Larraberi

6-Larraberen azken erantzuna

Eta zeu, irakurle, zer diozu?  Barandiaranekin (“haitz” erroarekin aizto, aizkora, aitzur… sortu dira) ala Kintanarekin (haitz erroa dute hitz horiek latinetik datoz)?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)