Xabier Renteriak Ama-Atan: Edozein naziok bere jatorriari buruz duen interesa ondo kokatu dute gure kasurako, sarrera ulergarri batean, Gaiak argitaldariko web horrian. Hau dute aurkibide:
1. Nazioarteko ikertzaileak Europari eta Euskal Herriari begira ari dira, V eta H mitokondrioen banaketa aztertzen dutenean
2. H eta Y euskal markatzaileen kokalekua
3. Oppenheimer irakaslea eta britainiarren euskal genetika
4. Ura nagusi zen kontinente baten kolonizazioa
5. Theo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, beste bidetik abiatuta (Eurasiako paleohizkuntzako egitura aurreindoeuroparra) “gu, europarrok, euskaldunak garela” ondoriora heldu da
6. Euskara, lehen europarren hizkuntza
7. Proiektu genografikoa (The Genographic Project)
On egin!
Aukeratutako atala ◊ Genetika ◊
The Origin of Palestinians and Their Genetic Relatedness With Other Mediterranean Populations, Arnaiz-Villena et al.
Zientzia kaiera
Azken urteotan gehien zabaldu den hipotesiak dio hizkuntza indoeuroparrak duela 8.000 urte inguru iritsi zirela Anatoliatik. Antzinako DNA aztertuta egin berri duten ikerketa baten arabera, ordea, ondorioztatu dute hizkuntzetako batzuk behintzat duela 4.500 urte inguru zabaldu zirela kontinente zaharrean, eta Errusiako estepan dutela jatorria.
Hasi Espainiatik eta Errusiara, hasi Islandiatik eta Indiara, familia bereko kide diren hizkuntzak ditugu edonon: hizkuntza indoeuroparrak. Hain zuzen ere, euskara da Europan sendi erraldoi honetako kide ez den hizkuntza bakarrenetakoa. Nola liteke, baina, denak batuta milaka kilometroko hedadura eta milioika hiztun hartzen dituzten hizkuntzok abiapuntu bera izatea? Eta zein da abiapuntu hori? Hizkuntzalari askoren buruan dagoen galdera honek beste erantzun posible bat jaso berri du genetikaren eskutik.
Zientzia kaiera
Orain dela gutxi hipotesi hau planteatu zuten Dennis J. Stanford eta Bruce A. Bradleyk Acrost Atlantic Ice liburuan. Bada antza, lehenengo proba genetikoak egin dituzte eta hipotesia baieztatuta egon liteke. Horri buruz hitz egiteko, ez galdu otsailaren 17an, Hernaniko Orona zentroan Bradleyk eta Oppenhaimerrek emango duten hitzaldia. Hurrengo egunean, San Telmo museoan jarraipena izango du.
Genetikaren eztabaidak darrai. Juan Martin Elexpuruk bere blogean jarri duenez, Sardiniako Paolo Francalacci irakasleak sardiniarren eta euskaldunen arteko harreman genetikoa mahai gainean jarri du. Honek lotura eduki lezake Ribero-Menesesek defendatu izan duenarekin: Iberiatik eta iberieraz mintzo zen Akitaniatik populatu zela Italiako penintsulako iparraldea. Bestetik, nekazaritza orain dela 8.000 mila urte ekialdetik penintsulara etorri bazen, mendebaletik ekialderako norabidean zihoan beste mugimendu honekin nahastuko zen?
Marian Martinez de Pancorbok euskal genetika ikerleak Berrian esan zuenez, Atapuerkako ikerketan esandako ekialdetik Euskal Herrira etorritako migrazio horrek %15eko genomen inguru baino ez zuen ekarri , hau da, ez zela oso garrantzitsua izan genetikoki, gainerako %85a paleolitotik zetozenek aportatu zutelako, Joxemiel Barandiranek defendatu zuen moduan. Sardinian antzeko zerbait gertatu zela dio Paolok.
Bestetik Bittor Kapanaga aipatu beharra dago. Bere iritziz euskerak hiru substratu dauzka eta bat Asiatik etorritakoa litzateke, nezakaritzarekin, genetikoki ez baina linguistikoki ekarpen handia egingo zuena.
Bestetik, Paolok egindako ikerketa Eduardo Blascok esandakoarekin lotuta legoke: paleosardoeraren eta euskeraren arteko harremanaz ikerketa bat egin duelako.
Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera
…
Sardiniarren ezaugarria da Y kromosoma familia berezi baten jabe izatea, I2a1 deitua eta M26 izeneko mutazio zahar batez identifikatua, familia horretako ondorengo guztiek izaten dutena. Sardiniako gizonen % 40 eta Barbagiako (“barbaroen” lurraldea, antzinako erromatarrek esaten zioten bezala) ia erdiak dira kromosoma familia horretakoak. M26 mutazioa oso arraroa da islatik at, baita ondoko Korsikan eta Italiako penintsulan ere, eta ez da existitzen Ekialde Hurbilean, nekazaritza sortu zen lurraldean. Aitzitik, frekuentzia apaletan, I2a1 kromosomak agertzen dira eskualde Atlantikoan, bereziki Euskal Herrian, non %5era iristen diren.
Mutazio komun honek zera iradokitzen du: sardiniarren arbasoak eskualde franko-kantabrikotik helduak direla, ziurrenik izotzak urtu ondorengo birpopulaketaren garaian, banaketa berdina duten mitokondria (emakumeena) lerro batzuekin batera. M26aren ekarleak islara iritsi eta kolonizatu zutenean lurralde osora hedatu ziren, eta kromosoma lerro hau nagusi bihurtu zen “fundatzaile efektua” deiturikoari esker. Etorkinak ez ziren leinu oso jendetsuak izango, kontuan izanda Sardinia elikagaiz urri ibiliko zela, ez baitzeukan ehizarako ugaztun handirik.
Sardiniako biztanleria asko hazi zen nekazaritza eta abeltzaintza nagusitu zirenean, baina I2a1 kromosoma lerroak iraun izanak iradokitzen du ekialdetik etorritako jendeak ez zuela ordezkatu bertan bizi zena (lehen esan dugu kromosoma hori guztiz ezezaguna dela Ekialde Hurbilean), eta iberiar jatorriko aztarna genetikoak zituen populazio zaharrago baten akulturazioa gertatu zela.
…
Antonio Arnaiz Villena
Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedraduna da. Hizkuntzalaritzan jarri du arreta, eta, zehazki, Mediterraneoko hainbat hizkuntzarekin dituen harremanetan, eta honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: El origen de los vascos y otros pueblos mediterráneos, The Usko-Mediterranean Languages, Diccionario Iberico-Euskera-Castellano. 360 artikulu idatzi ditu nazioarteko aldizkarietan antropologiari, genetikari, hizkuntzalaritzari eta immunologiari buruz. http://basques-iberians.blogspot.com/
Vascos, genética y los titulares de los periódicos (Euskaldunak, genetika eta egunkarietako titularrak)
Ikertzaile gehienek desberdintasun genetiko esanguratsuak aurkitu dituzte euskal populazioaren geneen eta beste populazio batzuetakoen artean. Badaude metodo estatistikoak, zeinen arabera, herritarrengan ikusten den gene jakin baten ondorioz jatorri berekoak izan daitezkeela iradokitzen digutenak. Egia esan, hedabideetan maiz agertzen dira, metodologian aldaketa txikiak eginez, aspaldi egindako azterlanak errepikatzen dituzten lanen titularrak, aurreko urteetan edo askoz lehenago argitu gabeko berrikuntzak balira bezala aurkeztuta.
Beste batzuetan, eskura dauden ia hedabide guztietan titular berdin-berdinak agertzen direnean, pentsatu behar da zientzialariak ez direnek ikuspuntu bat inposatzeko saiakeraren aurrean gaudela, eta horrek presio talde jakin batzuei mesede egiten diela. Azkenik, genetika talde etniko eta populazioen identitate absolutua definitzeko gai ote den eztabaidan dago.
Miriam Baeta Bafalluy
Biologian doktorea da, eta gaur egun ikertzaile gisa dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICS Ikerketa Taldean. Bere ikerketa ildo nagusiak honako hauek dira: Auzitegiko genetika, populazioen genetika eta arkeogenetika. Memoria Historikoan egindako lana nabarmentzen da, zehazkiago Espainiako Gerra Zibileko eta gerraosteko biktimen identifikazio genetikoan.
Identificación mediante ADN aplicada a la Memoria Histórica (Memoria Historikoari aplikatutako DNA bidezko identifikazioa)
Espainiako Gerra Zibilean eta ondorengo diktaduran 100.000 pertsona baino gehiago desagertu zirela uste da. Zoritxarrez, gaur egun berreskuratutako edo identifikatutako biktimen ehunekoa guztizkoaren zati txiki bat da oraindik. Analisi genetikoek tresna eraginkorra eskaintzen dute biktimaren nortasuna adierazteko. Hitzaldi honetan memoria historikoan DNAren bidez biktimak identifikatzen dugun esperientzia aurkeztuko dugu.
Marian Marinez de Pancorbo
Biologia Zelularreko katedraduna, Lascaray Ikerketa Zentroko koordinatzaile zientifikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICS Ikerketa Taldeko zuzendaria da. Bere espezializazio-eremua giza populazioei aplikatutako genetika eta auzitegi-esparrua dira, besteak beste. Giza Biztanleen Genetikaren arloan, ikerketa nagusiak DNA mitokondrialaren eta kromosomaren azterketan oinarritu dira, hainbat herritar talderen historia ebolutiboa ezagutzeko, bereziki EAEko herritarrena.
Historia biológica del cromosoma Y en el País Vasco (Y kromosomaren historia biologikoa Euskal Herrian)
Y kromosomaren R-S116 aldaera genetikoaren azterketak erakutsi du aldaera horrek presentzia handia duela Araban ( % 75), Gipuzkoan ( % 86,7) eta Bizkaian ( % 87,3), eta aukera eman du aldaera hori ezartzeko euskal biztanleriak gaur egun okupatzen duen eremuan, eta duela 4.500 urte, Brontze Aroan, bizi zen arbaso baten jatorria duela. R-S116 aldaeraren maiztasun handiak erakusten du Y kromosomaren aldaerak aurretik zeudenak ordezkatu dituela; hala ere, argitu gabe dago zer faktorek bultzatu zuten aldaketa hori.
Datorren urriaren 18an, ostiralez, Hernaniko Orona Ideon, Jauzarreak euskaldunei buruzko ikerketa lanen biltzarra egingo du:
Jauzarrea biltzarra
08:30 Biltzarraren Hasiera.
08:40 Xabi Otero. Jauzarrea. Sarrera. ATLANTIAR egitasmoa
09:00 Dennis Stanforden Oroimenez. Antropologoa. Arkeologoa. Antropologia saileko zuzendaria. Paleoindiar eta Paleoekologiako programa.
09:30 Bruce Bradley dokt. Arkeologoa. Azken Izotzaldi Nagusian.
10:00 Atsedenaldia.
10:30 Michael Collins dokt. Arkeologoa.Clovis kultura eta Gaulteko arkeologia gunea.
11:00 Xabi Otero. Itsasontzien lehen irudiak Amerikan, duela 13.000 urtekoak.
11:30 Margaret Jodry dokt. Antropologo eta arkeologoa. Clovis jendeak urki-azalez egindako kanoen zantzu posibleak.
12:00 Atsedenaldia.
12:30 Ron F. Williamson dokt. Antropologo eta arkeologoa. Wendat herria eta San Laurendi ibaiaren arroa. Datu berriak
13:00 Lionel Sims dokt. Antropologoa. Euskal Herriko arkeologia eta arkeo-astronomia barnebilduz, Herensuge euskal mitoan oinarrituta.
13:30 Stephen Oppenheimer dokt. Egun Amerikan diren antzinako europar leinu iraungiak.
14:00 Bazkaria
15:00 Maria Pala dokt. Genetista. Ipar Amerikako Ipar Ekialdeko Lehen Nazioen ikerketa genetikorako proiektua. Emaitzen aurrerapena.
15:30 Martin Richards dokt. Genetista. Euskal Historia Genetikoaren Proiektua, Euskal Mitogenoma Modernoa.
16:00 William Fitzhugh dokt. Arkeologo eta antropologoa. Euskaldunak eta Inuitak batera lanean Iparraldeko Behe Kostaldean (Quebec). San Laurendi golkoa.
16:30 Atsedenaldia.
17:00 Stephen Augustine. Etnohistorialaria. Unama’ki Proiektua, Jauzarrearekin batera abiarazia.
17:30 Eddy Kennedy. Euskal Programa Jauzarrearekin eta CBUrekin batera Louisbourgen.
18:00 Andrew Parnaby dokt. historialaria. Euskaldunak Louisbourgen.
18:30 I.N.T.E.R.C. International Network for Training, Education, and Research on Culture. Munduko Hamabi herri Matrikultural Chengduko erakusketan, (成都市 hiria,Txina.Asante (Ghana), Euskaldunak (Euskal Herria), Batwa eta Mbuti (Kongo), Huaorani (Ekuador), Ki Khun U Hynñiewtrep (India), Ju/‘hoansi (Afrikako hego-mendebaldea), Urang Minang (Indonesia), Na (Mósuō 摩梭) (Txina), Naabeehó (Navaho), Ahtna (Athabaskan) eta Yakutsk Tinglit (AEB).
19:00 Biltzarra ixteko ekitaldia.
Hitzaldien aldi bereko itzulpena euskarara, gaztelaniara
eta ingelesera.
www.jauzarrea.com
jauzarrea@gmail.com
Elhuyar aldizkariak Sciencen agertutakoa euskeraz eskaini digu. Hedabide askotan ere agertu da albistea: Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa.
Antonio Arnaiz biologo eta hizkuntzalaria ez dago oso ados lan honekin. Berak dioenez atlantiar aldeko herrietan (Bretaina Handian, Kantaurikoetan gu barne, Portugalen, Kanarietan) K.a.4500 urteetatik jarraipen genetikoa ere ikusten dela eta ez dute aipatu. Azterketa asko agertzen ari direla eta kontraesankorrak direla eta tentu handiz hartu behar direla albiste hauek.
Adibidez El Correok orain urtebete Atapuerkako lan baten berri ematen zigun non esaten zen euskaldunak Asiatik etorriak ginela orain 8.000 urte. Eta azterketa hura oraingoarekin ez dator bat.
Bestetik Marian Martinez de Pancorbok Euskalerrian egindako azterketetan Santimamiñetik hona jarraikortasun genetikoa dagoela dio, hau da, 8.500 urtez. Berak dioenez, kanpoko ekarpen genetikoa %15 ingurukoa baino ez da izan. Barandiaranen lanak ere ildo beretik zihoazen. Bestetik Stephem Openhaimerren lanak inork ez ditu aipatu baina Manrianek esandakoaren ildo beretik badoaz eta jarraikortasuna 15.000 urteetara luzatu du.
Beraz, Marianen eta Stephemen lanak ez letozke bat orain argitaratu denarekin, non esaten den duela 4.500 urte, brontze aroan, gizonezko populazioa erabat aldatu zela Iberiar penintsula osoan, baita Euskalerrian ere. Gure herrian, egonkortze genetikoa brontze garaitik baino ez dagoela dio.
Baina, bestetik, Europako zelta guztiak tokian tokiko biztanle berdinak zirela eta nekazari bihurtu ziren lehenak izan zirela dioen hipotesiarekin bat letorke, alegia, genetikoki ez dela zelten eta iberiarren arteko alde genetikorik ikusten.
Lan genetiko gehiagoren zain egon behar dugula uste dugu, orain artekoekin kontraesan gehiegi daude eta.
Ikus dezagun albistea:
Science aldizkariak Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa azaltzen duen lana argitaratu berri du. Hainbat aztarnategitan bildutako 271 iberiarren DNA aztertu dute, eta zehaztu dute zer-nolakoa izan zen urte haietako migrazioek eragindako fluxu genetikoa. Erdialdeko Europatik penintsulara etorritako migrazioen eragina oso handia izan zela argitu dute; ia gizonezkoen populazio osoa ordezkatzerainokoa. Eta agerian jarri dute euskaldunok penintsulako beste populazioekin ditugun desberdintasun genetikoak azken 2.000 urtekoak besterik ez direla.
…
Geroko Burdin Aroa ere garai interesgarria da, hori baita Iberiar penintsulan hitz egiten ziren hizkuntzen berri dagoen garairik zaharrena. Hizkuntza ez indoeuroparrak hitz egiten ziren Euskal Herriko eremuan (euskararen aurrekaria) eta mediterraneoan (iberoa), eta hizkuntza indoeuroparrak penintsularen erdi eta mendebaldean (hizkuntza zeltikoak). “Eremu horietako indibiduoak aztertu ditugu, argitzeko hizkuntzetan ikusten ziren desberdintasun horiek bat egiten ote zuten arbasotasunarekin”-dio Olaldek. “Oso jatorri desberdineko hizkuntzak hitz egin arren, antzeko arbasotasuna zutela ikusi dugu: Erdialdeko Europatik penintsulara etorritako haiekiko antzekotasun genetiko handia dute”. Burdin Aroa amaitu eta Garai Klasikoan sartutakoan galdu ziren guztiz hizkuntza zeltikoak eta iberoa, erromatarrak iristearekin batera.
Euskal Herrian, ordea, ez zen hizkuntza galdu, ez duela 4.500 urteko Erdialdeko Europako migrazioekin, ez eta erromatarren etorrerarekin, eta Mendebaldeko Europako hizkuntza aurre indoeuropar bakarra da egun. “Ikusi duguna da egungo euskaldunek antza genetiko handia dutela Burdin Aroko populazioekin. Gainerako populazioetan, geroago iritsitako populazioen arrasto genetiko handiak dituzte: erromatarrak, musulmanak… Euskaldunongan, ordea, ez zuten eragin genetikorik izan” –dio Olaldek. “Lehen esaten zen euskaldunak mesolitikoko populazioen jarraipena izan zitezkeela, duela 8.000 urtekoa. Gero neolitikoko jarraipena zirela esan zen. Baina gure datuek erakusten dute duela 4.500 urteko migrazioek gurean ere eragina izan zutela, eta azken 2.000 urteetakoa dela desberdintasun nagusia, Burdin Arotik”, argitu du Olaldek.
Iberiarrek milurteko hauetan Afrikako iparraldearekin izandako interakzioa ere aztertu dute ikertzaileek. Izan ere, duela 4.500 urteko afrikar gizoneko baten hezurrak identifikatu dituzte penintsulako erdialdean, musulmanak iritsi baino askoz ere lehenagokoa. “Gure emaitzek erakutsi dute garai hartan jada bazegoela jendearen mugimendua ere, txikia izango bazen ere. Handik ekarritako marfila aurkitu izan da. Gibraltarko Itsasartea zeharkatuta etorri ziren”.