Aukeratutako atala ◊ Theo Vennemann ◊

• Asteazkena, Otsaila 19th, 2014

Xabier Renteriak Ama-Atan: Edozein naziok bere jatorriari buruz duen interesa ondo kokatu dute gure kasurako, sarrera ulergarri batean,  Gaiak argitaldariko web horrian. Hau dute aurkibide:
1. Nazioarteko ikertzaileak Europari eta Euskal Herriari begira ari dira, V eta H mitokondrioen banaketa aztertzen dutenean
2. H eta Y euskal markatzaileen kokalekua
3. Oppenheimer irakaslea eta britainiarren euskal genetika
4. Ura nagusi zen kontinente baten kolonizazioa
5. Theo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, beste bidetik abiatuta (Eurasiako paleohizkuntzako egitura aurreindoeuroparra) “gu, europarrok, euskaldunak garela” ondoriora heldu da
6. Euskara, lehen europarren hizkuntza
7. Proiektu genografikoa (The Genographic Project)
On egin!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 16th, 2012

“Euskara hizkuntza kontserbadorea da; ez da askorik aldatu 2.000 urtean” izenburua erabiliz aurkeztu dute gaur Berrian Alemaniako hizkuntzalari, matematikari eta filosofoa. Maiatzaren 18an, Iruneko Ficoban, beste zenbait aditurekin batera Atlantiar Biltzarrean hartuko du parte.

Vennemanen iritziz hizkuntza indoeuroparrek protoeuskaratik edan zuten. Izan ere, Paleolitoan euskaldunak Europa guztian barrena hedatuz joan ziren. Indoeuroparrak iristearekin batera, kontinentean zabalduta zeuden euskaldunek antzinako euskara hartan hitz egiteari utzi zioten pixkanaka, eta hizkuntza indoeuroparrak bereganatuÂĄ. Inguru honetan bakarrik gordez.

Zertaz hitz egingo duzu zehazki ostiralean?

Europara indoeuroparrak iritsi aurretik, orain dela hogei mende inguru, kontinentean zein hizkuntza hitz egiten ziren interesatzen zait. Gaur egungo hizkuntzaren batek garai hartan hitz egiten zen hizkuntza multzo horren aztarnaren bat ba ote duen ikertu dut.

Euskararen arrastorik aurkitu al duzu?

Europako mendebaldeko hizkuntzetan izatez indoeuroparrak ez diren ezaugarriak agertzen dira maiz. Salbuespen horiek bestelako hizkuntzen hondarrak dira, eta euskararekiko hainbat antzekotasun aurkitu ditut nire ikerketetan. Hizkuntza askotan ibili naiz arakatzen: ingelesean, frantsesean, alemanean eta italieran, besteak beste. Euskara hizkuntza kontserbadorea da; ez da askorik aldatu azken 2.000 urteetan, alderdi linguistikoari begiratuz gero.

Zure teoriak Stephen Oppenheimerrenarekin bat egiten du.

Bai, hala da. Oppenheimerrek migrazioen alorrean egindako ikerketak ere bide horretatik doaz. Izotz aldiaren ondotik, Europaren birkolonizazioa ingurune honetatik abiatu zela dio berak.

Toponimiarekin frogatu duzu protoeuskara Europako kontinentean zabaldu zela.

Ibaien izenekin ikusi ahal izan dut hori batez ere. Euskal Herrian, Okondon (Bizkaia), Izalde ibaia dago, eta iz aldaera hori Europako beste leku askotan aurki daiteke: Val d’Isere Frantzian edota Isar ibaia. Azken horrek Austria, Tirol eta Bavaria zeharkatzen ditu. Halako adibide ugari topatu ditut.

Gramatikari dagokionez, zer adibide daude?

Sistema bidezimala da adibiderik argienetako bat hogeinaka kontatze hori da: berrogei, hirurogei, laurogei… Frantsesez eta danieraz hala kontatzen den arren, hori ez da indoeuropar hizkuntzen berezko ezaugarria. Horrez gain, ingelesezko to be aditzaren aldaera emateko bi aditz dauzkazue euskaraz: izan eta egon. Espainiarrez eta Europako mendebaldeko zenbait hizkuntzatan ere berdin gertatzen da, baina gainerako hizkuntza indoeuropar gehienetan, ez. Hori ere euskararen aldaera dela pentsa dezakegu, beraz. Euskarak duen lehen silabako azentua ere aztertu dut. Hizkuntza germanikoetan, zeltikoetan eta italikoetan mantendu den ezaugarria da, eta latinak ere lehen silabako azentua zuen. Ez da indoeuroparren bereizgarri bat, ordea. Antzinako euskal hizkuntza horretatik datorrela uste dut.

Gazta hitzarekin emandako azalpena bitxia da.

Latinez caseum hitzak gazta esan nahi du, eta latinezko hitz horretatik hedatu zen gazta hitza Europako beste hizkuntzetara. Ingelesez cheese, esaterako. Guztiak latinetik eratorritakoak dira, baina galdera da, nola iritsi zen latinera? Euskarazko gatz hitzetik iritsi zela pentsatzen dut. Gatzak gaztarekin duen loturan oinarritzen naiz hori esateko. Adibide horrek irauli egiten du orain arteko ideia. Izan ere, euskararen eta latinaren artean antzekotasunak bilatzean, beti pentsatu izan da euskarazko hitzak latinetik eratorriak direla. Kasu honetan, aurkakoa esaten da.

Theo Vennemann Berrian

Theo Vennemann

Atlantiar nazio arteko biltzarra Ficoban ostiralean 2012-5-18

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 16th, 2012

Iberaldea webgunean InvestigaciĂłn y Ciencia aldizkarian 2003ko urtarrilean artigaratutako artikulu bat dakar. Bertan, Elisabeth Hamel eta Theo Vennemann ikerle hauen teoriaren laburpena irakurtzeko aukera paregabea dago: El vascĂłn, lengua original del continente europeo .

“En muchos topĂłnimos y nombres de rĂ­os europeos se agazapan palabras emparentadas con el vasco. Estos nombres se pusieron poco despuĂ©s de la Ășltima glaciaciĂłn. AĂșn hoy todos los europeos estĂĄn estrechamente ligados con los vascos, un pueblo preindoeuropeo. LingĂŒistas y genĂ©ticos dan cuenta aquĂ­ del estado actual de esta teorĂ­a.

Ebersberg es un pueblo pintoresco prealpino, a orillas del rĂ­o Ebrach. Tras esa villa de la regiĂłn de la Alta Baviera se extiende una amplia zona de bosques. ResultarĂ­a, pues, inmediato, para un alemĂĄn de la Ă©poca, inferir que el lugar debe su nombre a la abundancia de caza mayor: “Monte del jabalí’ (de Eber, jabalĂ­, y Berg, montaña). De hecho, en su escudo figura un macho de prominente col­millo.

Pero ese sentido que hoy se le da al topĂłnimo carece de fundamento. La designaciĂłn no procede de la Edad Media, ni tampoco de la Ă©poca celta. Arranca, presumiblemente, de los vascones, quienes, partiendo de los Pirineos occidentales, poblaron esta regiĂłn poco despuĂ©s de la Ășl­tima glaciaciĂłn.

Muchos nombres de asentamientos, rĂ­os, montañas, valles y paisa­jes de Europa tendrĂ­an su origen en lenguas preindoeuropeas. SegĂșn la investigaciĂłn reciente, predominan las relaciones y conexiones con el vasco. Se confirma asĂ­ la opiniĂłn de que pueblos emparentados con los vascos  habitaron, en otros tiem­pos, casi toda Europa. Eran estos los vascones ‑para seguir la designaciĂłn latina de los vascos en la antigĂŒedad.”

Artikulu osoa: El vascon fue la lengua original del continente europeo
Artikulua irudiekin

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Martxoa 06th, 2012

Latinizatutako grandis hitzari dagokionez (gazteleraz grande eta frantseseraz grand),  esan beharra dago ez daukala etimologia argirik, “a” motz bat duelako (hau da, ingurune kontsonantiko batean ezin da fonologikoki “a” bat azaldu laringe teoriaren bidez). Bestetik euskal handi hitzak ez dauka onartutako etimologiarik (Agud/Tovar).

Handi hitza latinetik hartu izatea ez da onartua izan, Agud/Tovarrek esaterako. Euskera zaharrak ez zuenez hitzaren hasieran talde kontsonankorik, latin eta erromantzen hitz horiek anaptixis baten bidez asmilatu ziren:  cruce -> kurutze / granu -> garau  / gratia -> garazia.

Beraz, latinezko grande hitza garande bihurtu beharko zen eta ez (h)andi. Beraz, ezin da latinetik etorri dela onartu.

Latinezko grandis eta euskerazko handiren artean lotura bat egon behar izatekotan alderantziz izan beharko litzateke. Ideia hau ez da inoiz aipatua izan. Latina, edo hobe esanda, italiera edo aintzitaliera nahiz eta euskal substraturi lurraldeak kentzen joan, berarekin kontaktuan zegoen erromatarrak baino askoz lehenagotik. Bestetik, kontaktuan zeuden garaian, agian, euskeraz ez zen handi forma erabiltzen, beste bat baizik.

Euskeraren fonotaktikaren eta garapen fonotaktikoaren teoria orokorraren arabera, handi hitza ez litzateke oso zaharra. Garapen modernoko hitzak albo batera utzita, hitzen hasieran ez da hitzaren hasieran kontsonante talderik onartzen, ez da “r-” fonemaz hitza hastea ere. Hau da, grandi edo randi ezinezkoak lirateke. Gainera, gaur egungo alderaketa linguistikoak frogatzen duenez, murrizpen fonotaktikoak mende batzuetan alda daitezke, baina ez dira betirako.

Balizko euskal murrizpen fonotaktiko bat honakoa izan zitekeen: lehenengo hasierako kontsonante taldeak murriztu ahal izan ziren taldearen ahostunek bultzatuta; ondoren, hasierako -r soinua hasperendun bihurtu ala galdu ahal izan zen, hau da, r->h- (>ezer e).

Hemen aipatu liteke, euskal hitzetan, latinaren eta hizkuntza germanikoen maileguen islatzen dutenaren arabera,  talde kontsonantikoak ez zirela sinplifikatu hitzak galduz, anaptixiaren bidez baizik. Argudio hau ez da erabatekoa. Maileguaren aldaketa fonetikoa eta egokitzapena erabat desberdinak diren prozesuak dira.  Hizkuntzan errotuta dauden egiturak sinplikatuak izaten dira etengabeko ulergarritasunaren bidez, baina, beste aldean, adierazpen arrotzak, talde fonetikoa sendotzen den ahala, hizkuntza propiora egokitu egiten dira ahal den neurrian.

Adibidez, ingeleseraz, mailegu prozesuan, kn- taldeak, euskaraz bezala, anaptixiaren bidez: egokitzen dira:

Murrizpen fonotaktikoaren prozesuan, gaur egun anaptixira jotzen duena, hau da, kn- talde kontsonantikoak ez egotera, plosiboa desagertu egin da resonantearen aurrean: kn- > n-    /  knife [knif] > [naif]  / knee [kne] > [ni:].

Eta argudia daitekeen bigarren gauza da, euskeraz, maileguan hartutako -r hasierako hitzetan ez da asperendun egin edo desagertua izan, protesi bokaliko baten bidez hartu delako, onartutako posizio fonotaktikora desplazatuz:  rosa > arrosa  / rege > errege / fraga  > arraga

Baina protesi hau ez da aldaketa fonetikoarekin batera gertatu behar izan, hizkuntzan -r hasieratik desagertu zen garaikoa. Hurrengo garapena ere bideragarria da:

Hasierako -r fonemaren desozenketa greziera klasikoaren “begian”   ondoko zeinua  gertatu da eta Rhytmus eta Rhemaren rh- multzoa gaur egun goratzen da. Hasierako -r kontsonantearen hasperendun egitea Brasileko portugeseran ezaguna da, adibide, rĂ­o [hiu].

Pentsa dezagun murrizpen fonotaktiko hau ez zela aitzineuskeran gertatzen, euskeran baizik (historiaurrean hala ere noski). Horrela latinaren grandis hitzaren etimologia argi geratuko litzateke euskal mailegu gisa.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 11th, 2012

Iturria: www.blogari.net/euskjatorria

Theo Vennemann Deustuko Unibertsitsatean 2009ko abenduaren 4an emandako hitzaldiaren bideoak, The basque substratum in Europa hitzaldia ematera. Theo hizkuntzalaria, matematikaria eta filosofoa da eta Eustatu Batuetako eta Munitxeko Unibertsitateetan egin izan du lan.

1/6 http://www.youtube.com/watch?v=hOnFyf23Crk

2/6 http://www.youtube.com/watch?v=-thKOF_pHZo

3/6 http://www.youtube.com/watch?v=yVzIJxoXI-w

4/6 http://www.youtube.com/watch?v=sHFeoqjAZbE

5/6 http://www.youtube.com/watch?v=qDqlqLHuer8

6/6 http://www.youtube.com/watch?v=gRVNkDKb8xk

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urria 15th, 2011

W.A. Frhv v Ritzenstein eta H. Krhe ikerleek,  Isar izena (736-748. urteko idazki batean jasota), eta Isen eta Isana, denak ibai izenak, bortizki mugitzea esan nahi duen*eis/*is erro indoeuroparrekin lortzen ditu.

Etimologia honen kontra H. Bahlow-k idatzi zuen, *is erroa duten beste ibai askoren antzera, adibidez, Holandako Ijssel ibaia ere, leku lauetatik igarotzen dutelako, bortizki mugitzearekin lotzea zaila izanik.

Italiako ibai askotan ere badugu erro hau, estarerako Isella, Isasca, Isesete, Isacrcus, Isapis, Isaurus. Cerdeñan ere Isalle.

Etimologia hauetan, nire ustez, *is euskal erroa dugu, *iz erroan oinarrituta dagoena eta “ura” esan nahi duena, Izura euskal ibaian bezalaxe (J. Lemoine).

Ismaning ibaia

Egilea: Theo Vennemann

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)