Aukeratutako atala ◊ Senar ◊

• Astelehena, Urtarrila 23rd, 2012

Osagaiak: seni+ar

Esanahia: umea

Euskalkien araberako aldaerak: senhar, senaar

Bilakaera:
- seni + ar
- sen + ar
- senar

Azalpena: Seni-k euskara zaharrean “sehia, umea” adierazten zuen, eta akitanieran maiz agertzen da. Ar-ek gaur egun oraindik “sexu maskulinoko pertsona edo animalia” esan nahi du, eta oro har, *seni-ar-ek “gizon guztiz gaztea, oso gaztea den mutikoa, mutil gaztea” esangura bide zeukan. Honela bada, bai senar-ek bai emazte-k egitura bera lukete, eta antzina jendea oso gaztetan ezkondu ohi zelako sortu bide ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Senar  |  Iruzkina gehitu