Aukeratutako atala ◊ Seme ◊

• Asteartea, Otsaila 14th, 2012

Osagaiak: seni+behe

Esanahia: seni txikia

Bilakaera:
- seni + behe
- senibehe
- senbe
- semme
- seme

Azalpena: Euskara zaharraren *seni hitza gaurko sehi-ri dagokio, eta behe kasu honetan izenondo gisa erabili bide zen. Beraz *seni-behe-k “ume behea, baxua den umea, txikia den umea” adierazten zuen. Geroago, luzeegia izatearren, laburpen handia jasan zuen hitz elkartu honek, eta lau silabatarik bakarrik bitara iragan zen, *senbe forman sortuz, akitaniera zaharrean SEMBE- bezala idazten zena. Azkenean -NB- > -MM- > -M- prozesu fonetikoa bete egin zen, euskaran oso normala eta ezaguna dena.

Irudia: blogseitb

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Seme  |  Iruzkina gehitu