Aukeratutako atala ◊ Idazkunak - Hitz familiak ◊

• Ostirala, Urria 02nd, 2015

BORTZ/BOST – eskuko azken atzamar/numeroa delako (5) dago sorta honetan,  Bat, bi, hiru, lau, bortz, eskuko atzamarrekin (atzamau/amaitu) bostgarrenera heldu eta zikloa amaitu eta batekin batzen gara bat eginez, atzera be bat..bi….

OUROBOROS:

Ouroborosek gauzak ziklikoak direla adierazi nahi du, gauza bat etengabe sortzen ari dela bere baitan, bere sorlekura itzulita aldi berean. Horrez gain, zerbaitek iraun egiten duela adierazten du, hasieran zuen indarrak birsortzen delako, indargabetu ezinik. Ouroboros iruditeri erlijiosoan eta mitologikoan garrantzitsua izan da. Horrez gain, gnostizismo eta hermetismoarekin erlazionatu izan da.

Puntu honetan berriro aipatuko dugu BILDUren BIL erroa zeren eta punta biak biltzen dira buruak buztanari ainka egiten dion lekuan. (beitu berriro serie honi Bor/bil)

Ildo honetatik jarraituta ematen du borobil, buru bil izan litekela norberaren buruan biltzen baita dena, dena hasi eta amaitzen baita.

lurra borobila denez Ibiltzea  biltzea litzateke eta gazteleraz ere “transitar”  “circular da”

Bittor Kapanagak bere Erro eta Gara liburuan (187orr.) honako hau esaten digu:

AMA

“Ahoski honek, amaiera edo atzen/azken zentzua ageri du eta oso egoki adierazten digu: amar, amaike, amai, amaitu, amatau/atzamau”. Hortaz amaiera adierazten badu hasiera ere bai amagandik jaiotzen gara eta,  zikloa osatuz eta biribila marraztuz.

Horregatik  “berriro-k” eta “atzera be-k” esanahi berbera dute eta baita ere “ostera be-k”, zer da ostera bat? Buelta bat. Atzera eta aurrera ( Zer? Dagoeneko zorabiatuta?)

Horregatik hasiko lirateke hasi/hazi eta amaitu hitzak  A-z , bata hasten den puntuan bestea amaitzen delako, alfa-omega delakoa.

Horregatik baita agur/kaixo eta agur/addio→ zikloa

Horregatik euskerak adieraziko liguke atsoa antzinako kontua dela atzokoa, hatxa/haitzarekin duela zerikusia hau da aurre-historiarekin, atzekaldearekin, azkenarekin baina baita berriro eta berrizekin.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Bor  | Etiketak: , , , , , ,  |  3 iruzkin
• Osteguna, Abuztua 23rd, 2012

Luis Silgoren lan honetan iberierazko testuetan agertutako bi osagai antroponimikoak aztertzen ditu: -kibas eta -tibas.

Horitan agertzen den -bas osagaia, Serretan agertutako esaldi batean “bask” moduan agertutakoa, hipotesi asko planteatzen ditu: iŕike:orti:gaŕokan:dadula:baśk

Luis Silgoren artikulua: -kibas -tibas

Serreta hiri iberiarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 26th, 2012

Behean lotura duen PDFn Luis Silgoren txosten bat dago idazkun honi buruzko ikerketaren oinarri gisa. Lana Domingo Fletcherrek hasitakoaren jarraipena da. Hauxe da testua:

1. labeisiltuni™. abirkakie
2. ni™. koroiekers. te™kekine™tin
3. iku. kauniste. anbo¶iltunu
4. baiseltunu. te. ukalkebarsbelaikeberta
5. se. kali¶kase. ebe™eike. e™kunin
6. ™eskinake. u™i. e™kubete. V. ™i ™kinu
7. ™er san?
8. ¶alir. labeisi™. kebelkai™a. kiteiborskul
9. e¶belau™te. borariku. esasi™a. eta™e
10.ertiketorkali. ¶ali. bale V-. o™tine
11. ]etuibelau™[

IInterpretazio orokor bat egitea zaila bada ere, ideia nagusiak atera daitezke. Antza, Labeis izeneko herri bateko biztanleak hegazti batzuen izurritea dela eta artadietan eta beste produktuetan sortutako kalteen berri eman dute. Horren ondorioz, zerga txiki bat eskatu dute.

Ondoren, KulesGbelauF izeneko pertsona batek, bost “kitei” izeneko zerga jarri die, kopuru handia antza. Ekoizle bakoitzak e™ku erdia ordaindu behar duela dio eta pertsonen zerrenda moduko bat agertzen da, ondo irakurri ezin dena idazkuna moztuta dagoelako.

Luis Silgoren Pico de los Ajos AII delakoari buruzko ikerketa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 27th, 2010

Esanahia: Alaitzen gara. Ez dagokigu guri, ez da egokia guretzat.

a)

- Jçioq dugu

- Izioki dugu (Gaudeamus)

b)

- guec ajutu eç dugu

- guek aiutu ez dugu (non nobis sufficit)

Azalpena:

a) Izioki dugu: Gaur egun Bizkaiko tokiren batzuetan ixioki hitza aurkitzen dugu, gutxi gora behera “sugarri, su egiteko gaia” adieraziz. Baina nire ustez, antzina beste esanahi metaforiko bat zeukan, eta emozio bizi baten ideia seinalatzeko erabiltzen zen. Gaur egun Bizkaian ere antzeko konposizioak agertzen dira, esate baterako irisigi / irizigi aditzak “pozik, asebete egotea” adierazten du, hitz hau izio aditzaren kausatibozko forma bat delarik. Honela, izioki dugu estruktura “nahi dugu / behar dugu / atsegin dugu” bezalako esamoldeetako taldeari legokioke, sustantibo eta aditz laguntzaile batez formaturikoak. Gainera, jatorrizko testuan “gaudeamus” aditz latindarra ikus dezakegu, eta ziurrenez izioki dugu esaldi horren itzulpena bide da.

b) guek aiutu ez dugu. Esaldi hau aurrekoa baino askoz errazagoa da ulertzea, zeren bere osagai guztiak oso ongi ezagunak baitira. Berriro “nahi dugu / behar dugu” bezalako esamolde baten aurrean gaude, oraingoan aiutu = “egoki” hitz bizkaitarra aurkitzen dugularik. Jatorrizko testuan “non nobis sufficit” = “guri ez dagokigu, ez da gauza aiutua guretzat” esaldi latindarra agertzen da, beraz, ziurrenez guek ajutu ez dugu horren itzulpena litzateke.

Egilea: Eduardo Aznar

Informazio gehiago:

http://www.errioxa.com/3_personajes/4_1_varios/aznar_martinez.htm

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Izioki dugu  |  Iruzkin bat
• Asteartea, Urria 19th, 2010

Osagaiak: mihi+-zka+arte

Esanahia: Dialogoa, hitzaldia

Bilakaera:

- mihi + -zka + arte

- mizkarte

- miscart

Azalpena: Ostrakako idazkuna gezurrezkoa ala egiazkoa den epaitzeko gaitasuna ez daukat eta, nire hurrengo hitzak “suposizio filologikoren ariketa” bat bezala ulertu behar dira: testua egiazkoa balitz, hausnarketa ttipi hau hitzaren esanahia konprenitzeko proposamen bat izan daiteke; faltsuzkoa bada, behintzat ustezko faltsutzailearen gogamena erabilgarria izan liteke.

Nire ustez, MISCART- misteriotsua euskarazko hitz elkartu bat litzateke. Gaur egun “mihiz” esamoldea dugu, “ahoz, hitzez, hitz eginez” adierazten duena. -Z finala kasu instrumentalari dagokio, eta mota honetako forma askok -KA iteratibozko atzizkia aurkeztu ohi dute. Izan ere, gaur egun “miazkatu / mizkatu” aditz bat ezagutzen dugu, bere erroa “mihiazka / mihizka” esamolde adberbialetik datorrena. Aditz horrek bestelako esanahia badu ere (“mihiaz milikatu”), ez legoke problemarik uneren batean eta eskualderen batean esamolde berak “ahoz, hitz eginez” ere adieraz zezakeela onartzeko. Gainera, “arte” hitzak kasuren batzuetan “denboraldi, aldi” zentzua eduki dezake. Adibidez, badago “hitzarte” esamoldea, “hitz egiten deneko aldia” adierazten duena.

Honela bada, *mihizka-arte antzeko forma bat proposa genezake, “hitzaldi, dialogo” esanahia izanen zukeena. Geroxeago, oso hitz luzea zen eta, laburpen bat sufrituko luke, *mizkarte formarekin geratuz (maila fonetikoan), alfabeto latindarraz -SC- idatziz.

Ostrakari begiratzen badiogu, MISCART-en gainean hiru egile klasikoen izenak ditugu, eta pertsona hauek gauza bat partekatzen zuten: hirurek dialogoa maila literarioan landu zuten. Socrates bakarrik ahozkoan, baina bere solasaldiak Platonek bilduak ziren. Virgiliok “Bukolikak” lanean artzainen arteko hitzaldiak konposatu zituen, eta azkenean Senecak dialogo luzeak ere idatzi zituen.

Orduan, kontestu honetan MISCART- < *mizkarte = “dialogo” hitz hipotetikoaren koherentzia oso handia litzateke, eta agian egile haiek zertan nabarmentzen ziren irakasten ari litzateke. Hapax interesgarri baten aurrean geundeke beraz, baina ez dugu ahantzi behar idazkun hauek oso susmagarriak direla, eta oraingoz —hasieran esan dudan bezala—, hau guztia hausnarketa hutsa da. Hala eta guztiz ere, baldin ostraka hau fraude bat balitz, faltsutzailearen burmuina oso “ezohikoa” bide da, honelako hitz bat asmatzeko…

Egilea: Eduardo Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.2/10 (10 votes cast)
• Igandea, Otsaila 13th, 2011

Argazkia

Irudia

Lekua: Arabako Iruña

Idazkuna: 13368

Testuak: Gogoratu garai erromatarrean E idazteko II (bi I letra) erabiltzen zituztela:

-          DIINOS (ala DIINOK)

-          ZURE

-          NAIA

http://ostraka.mundua.com/2010/12/11/iesus-iruna-veleian/

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: aitzur, aizkora, aizto, aiztur, azpil, azkon, aitzur, eta, garrantzitsuena, ehunka toponimo, hala nola Aizkorri, Atxarte, Udalaitz… Zenbat mendi izen, zenbat toponimo ditugu aitz edo atx erroekin eginak? 200etik gora? Izen guzti horiek ere erromatarrek jarritakoak, edo latina hona heldu eta gero jarritakoak al dira? Ordura arte ez ginen gai gure mendiei izenak jartzeko? Ala atx edo aitz duten mendien izen guztiak aldatu egin zuten izenez erromatar garaian?

Hau da, paleolito eta brontze garaiko lan tresna nagusien izenetan, zein erromatarrek ia zapaldu ez zituzten eremuetan (Bizkaia eta Gipuzkoako barruko eremu asko), pilo bat aitz (ekialdean) zein atx (mendebaldean) erroekin egindako izendapenak ditugula.

Eta aizkora, aiztoa, aitzurra… paleolitotik datozela dioen teoria hori bertan behera botatzeko, hauxe besterik ez digu esaten Xabier Kintanak: “berba horiek seguruenik latinetik helduriko mailegu zaharrak direla irakatsi zigutela”. 10 hitz erabilita, Xabierrek nahi du teoria bat bertan behera utzi?  Izan ere, teoria bat pikutara bidaltzeko argudio sendoak eta ondo eraikinak behar dira eta hemen, Xabier, ez diguzu horrelakorik inondik inora eskaintzen. Gainera, guzti hori horrelako tonu paternalista erabiliz egiten duzu, hori sinisten dugunok hezkuntza zaharkituaren ondorioa baitginen.

Saia gaitezen asmatzen Xabierren 10 hitzeko esaldiaren atzetik egon daitekeen edukia. Bere lana izan behar zen hori, gauzak ondo frogatzea, baina saia gaitezen.

Lehendabizi, ikus dezagun, atx edo aitz erroez osatutako euskarazko hitz guzti hauek latinez zelan esaten ziren: aitzur: ligo, bidentis; aizkora: ax, securis; aizto: ferro, culter, novacula; azpil: bin, fossa, lacus; azkona: auge. Hemen jaso ez ditudan sinonimo gehiago egon daitezke, nahiz eta interneteko 3 hiztegi erabili dudan. Horregatik, eskertuko nieke Xabierri eta irakurleei osatzea, egon daitezkeelako. Nik antzekotasun bakarra topatu dut: ax, baina aizkorarekin baino, gaztelerazko hacharekin du antza gehiago.

Hemen kontu garrantzitsua ikusten da, latinez ez dago jarraikortasunik mozteko diren tresnen artean, hau da, ematen du hitz bakoitzak ez duela zerikusirik besteekin, bakoitzak jatorri desberdina duela. Euskaraz ordea, etimologiaren arabera, haitzez egindakoak dira denak eta, hitz guztiak, leku beretik sortutakoak direla dirudi.

Egileak: Joxemiel Barandiaran eta Arturo Kanpion izan ziren mozteko tresna guzti horien erroa aitz eta atx erroak izan daitezkeela esan zutenak. Testu hau Xabi Larraberena da.

Irudia: “Euskal Herriko Kirolak” webgunea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (1 vote cast)
• Igandea, Uztaila 24th, 2011

Osagaiak: osagai nagusia: “aba”

Esanahia: familiaren inguruko berbak

Bilakaera:

- asaba = asi-aba (arbasoa). as ahoskia “hasiera” ustea adieraziko luke: as-i. Hau da, hasierakoak

- ozaba = oz-aba (osaba)

- izaba = iz-aba (izaba, izeba). iz ahoskia (izatasuna), izeko eta aizpan bezala

- iloba = il-oba. il ahoskia du

- alaba = al-aba. al ahoskia  ar-en aldakia izan daiteke. Hau da, “aba”ri jarraipena emateko gaitasuna duena, umeak egiteko gaitasuna duelako

- arreba = ar-eba.  ar ahoskia du

- neba = n-eba. Agian: eme-aba->emeba ->meba->neba

- ugazaba = ugatz-aba. ugatz: beste ama baten (amaordea) esnez hasitakoa. Hau da, “ugazaba” jatorriz amaordea izendatzeko erabiltzen zen. Gero, langileak dituen pertsona izendatzeko aldatu zen.

Azalpena: “aba” familiarekin zerikusia duten hitz askoren osagai nagusia dugu

Izenkideak: asaba, osaba, izeba, iloba, alaba, arreba, neba, ugazaba

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (1 vote cast)
• Larunbata, Maiatza 29th, 2010

Lekua: Arabako Iruña

Idazkuna: 51144

Testua: Gogoratu garai erromatarrean E idazteko II (bi I letra) erabiltzen zituztela:

- Lehenengo hitza Seneca da (SIINIICA).

- Bigarrena Socrates (SOCRATIIS).

- Hirugarrena Virgilio.

- Laugarrena zalantzan dagoena da: Descartes, Miscar, mizkarte

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.4/10 (5 votes cast)
• Igandea, Otsaila 13th, 2011

Esanahia: izen propioa

Azalpena: “Denos zure (a)naia”, hau da, Denos izeneko pertsonaren anaiaz ari da, ez Lakarrak dioen moduan “Denok zure na(h)ia”.

Izenkideak: mona (amona) eta reba (arreba) agertzen dira eta gainera, bizkaieraz loba (iloba) dugu, hau da hasierako bokala faltako zen, ilobari bezala.

Egilea: Martin Elexpuru eta Hector Iglesias

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)