Aukeratutako atala ◊ Liburu, Txosten, Bideoak ◊

• Asteazkena, Martxoa 31st, 2021

Maria Madalena Iruña-Veleian

Ander Elgezabal: Maria Magdalena, Eleazarren ikerketen arabera

https://youtu.be/02DsAFlbV5U

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abendua 04th, 2017

Bideo labur honetan Iruña-Veleiako grafitoekin gertatu dena kontatzen da. Horrez gain, grafitoak euskal kultura eta historiarako zergatik diren hain garrantzitsuak eta Lurmen kaleratzeko eta ez datatzeko arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen azaltzen dira.

Iruña-Veleiako altxorrari egindako erasoaren 9. urteurrenean egin dugu.

Ezagunei bidaltzea eskertuko genizueke, gaia zabal dadin, ahaztu ez dadin:

Iruña-Veleia 9 urte dataziorik gabe

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abuztua 02nd, 2014

Josu Lavinek Algortan emandako hitzaldi honetan euskera batuari buruz, nafarrerari buruz eta hainbat kontu interesgarri aipatzen du.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Bideoak  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Azaroa 11th, 2013

Liburua: GASTEIZKO TOPONIMIA IV, Langraiz, Onomasticon Vasconiae 30

Egilea: Elena Martinez de Madina Salazar

Aurkezpena non: Gasteizko Montehermoso Kulturunean (Fray ZacarĂ­as MartĂ­nez kalea, 2)

Noiz: azaroaren 13an, asteazkenean, eguerdiko 12:00etan

Jakinaraztea: liburuaren aurkezpenera joan nahi duenez, aurretik, adierazi azaroaren 12 baino lehen 945 23 36 48 telefonora deituz edo gasteizordez@euskaltzaindia.net helbidean jakinaraziz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 06th, 2012

Bideoa ikusteko: EITB Nahieran

Balorazio gehiago: Martin Elexpuru Ostraka Mundua Angulo Oscuro Zuzeu

Iruzkinak gai honi buruz webgune honetan: 7 iruzkin 3 iruzkin

Arabako Iruña Argitzeko Batzordearen balorazioa


1) Sortzetiko hutsunea: Nazioarteko Biltzarreko hizlariei betoa jartzea. Gai hau sakon eta zabal aztertzea zuen helburua Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala baina, “kasualitatez”, gai honi buruz ponentzia bana idatzi duten eta Gasteizen azaroaren 24an egon ziren hizlariei ez zieten dokumentalean tarte txikiena utzi nahi izan hitz egiteko: Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Joaquim Baxarias, Luis Silgo, Antonio Arnaiz (Ulrika Fritz, Miguel Thomson ere egon ziren eta baita Elexpuru ere, nahiz eta azken honek dokumentalean bai parte hartu zuen parte).

Badakigu denei hitza ematea agian gehiegi zela baina hauetako bi gutxienez eta Biltzar bera ez agertzeak dokumental hau hankamotz utzi du hasieratik. Adibidez Harris agertu nahi ez izatea oso adierazgarria eta dokumentalak izan behar zuen “oreka” deuseztatu du.

Horrez gain, Euskeraren Jatorria eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea dokumentalean zuzenean ez agertzea, nahiz eta guk orain 4 urte gaia argitzearen aldeko mugimendua hasi genuen ez da oso bidezkoa izan: Durangoko Adierazpena, 2 biltzar Langraizen, ondorengo guztietan hitzaldi bana, bisitak, ekintzak, iritzi artikuluak, webgune hau, oraintxe egindako Nazioarteko Biltzarra…

2) Moderatzailearen papera. Hasierrek orain urtebete eskaini zigun “Euskararen jatorria: enigma europar bat” baino hobeto aritu da hemen, orekatuagoa alegia, baina, hala ere, alde batera egin du nabarmen, eta amaieran Elexpururen eta Alberto Barandiaranen liburuei buruz egindako aipamen hain desberdinak horren laburpen argi eta garbia dira.

Harrigarria izan da nola hasieran batez ere narratzaileak faltsutasunaren aldeko argudio pilo bat botatzen zituen bitartean, egiazkotasunaren aldeko argudioak elkarrizketatutako pertsonen ahotik baino ez ziren ateratzen: Koen, Elexpuru, Filloy, Gil edo Frank. Kasu batean oso nabarmen egin da: hasierako dokumentalean Hasierrek Lakarraren argudioak azaldu dituenean izan da eta ez Lakarrak berak, arbela batean idazten eta bera ahotsik gabe ikusten genuen bitartean.

Hasierrek Amelia Baldeonena aipatu du berarekin hitz egin gabe. Ameliak ez zion kasurik egin Gorrochateguiren gutunari, bera indoeuropeoan katedraduna delako eta Henrike Knorr, benetakotasunaren aldekoa, euskaran katedraduna zelako. Bietatik bat aukeratzekotan, argi zegoen, Henrikeri egin behar ziola kasu.

3) Irudien erabilera maltzurra. Zur eta lur geratu gara Alberto Barandiaran elkarrizketatzean, atzeko irudian ikerketa zentro bat -izena eta guzti- etengabe enfokatzen ikusi dugunean. Ezin genuen sinetsi, kazetari bati “ikerle” itxura ematen. Alberto Barandiaranen “Veleia afera” liburua,  gai polemiko bat nola ez den tratatu behar ikusteko eredu ezin hobea da: alderdi bakarrekoak soilik elkarrizketatu, informazioa ezkutatu, balantza alda dezaketen puntuak ezkutatu (datazioak…), etab.

4) Mertxe Urteaga. Gasteizko I. Nazioarteko Biltzarrean egon zen eta, antza, Harrisen ponentzia ondo harrapatu zuen, Kontraprograman erabili zituen argudioak ez zituelako hemen erabili. Kontrakoa: orain dio Eliseo Gilek ondo egin duela indusketa lana, hau da, Harrisek esan zigun gauza bera. Eta dio gero ostrakak manipulatu egin direla, hau da atera eta gero. Pena izan zen Elexpuruk hau ez aprobetxatzea zuku guztia ateratzeko: Urteagaren iritziz indusketaren 1. fasea  ondo egin bada, EHUko arkeologo taldearen txosten arkeologikoak ez du deus balio fase hori kritikatzen duelako bortizki eta beraz, kontraesan handian daude.

5) Joaquin Gorrochategui. Henrike Knorri buruz esandako erdiegia hori, haien alde jarri zela hil baino lehen, gezur handiak baino gezurragoa izan da, Elexpuruk amaieran ederto erantzun dionez. Jakin dezazuen Henrikek grafitoen datak geroagokoak izan zitezkeela esanez (II.-V. mendekoak baino VI.-IX. mendekoak, San Joan komentua hor zegoelako)  Lakarra eta Gorrochateguiri eposta bat bidali zienean hauek erantzun ere ez ziotela egin. Eta gero bere mezua aipatu, eta Henrikerentzat Eliseo Gil faltsutzailea dela pentsatu izan balu aurkeztea ere!

6) Joseba Lakarra. Esan du “zuzena” ez den gauza bat: grafitoek ez dutela eraginik bere teorian, Mitxelenaren teorian baizik, berea ez delako erromatarren garaiko euskerari buruzkoa aurrerakoari buruzko baino.  Hau ez da horrela eta berak ondotxo daki, bere proposamena kontuan hartuta orduan bai ezinezkoak liratekeelako aurkitu dugun euskera topatzea mendu gutxi batzuk geroago.

Bestetik penagarria telebistan erakutsitako jarrera, edukiak modu egoki batez kritikatu beharrean, pertsona deskalifikatzen: “bekaria”… Horrelako jokaerak onartezinak dira eta bere “maila”ren adierazleetako bat dira!

“Grafologiagatik batzuei 30 urteko zigorra jarri dietela” esan zuenak ez du barkamenik. 30 urte pertsona bat hiltzeagatik proba asko egon eta grafologia beste bat izango zen Grapokoentzat baina hemen hori aipatzea! Ez dute proba bakar bat ere ez eta Eliseo kartzelara sartu nahi. Barrura sartzea merezi duena Lakarra bera da, bere teoria zalantzan jarri duena, hau da, Eliseo, kartzelara eraman nahi izateagatik.

7) Julio Nuñez: Lurmenek indusketa lana txarto egin zuela berriro diosku. Eskerrak Edward Harrisi entzuteko aukera izan genuela: “esan beharra dago Iruña-Veleiako arestiko indusketak metodo moderno ortodoxoen barruan egin direla eta horregatik Iruña-Veleiako aurkikuntzen balio estratigrafikoa zalantzaz kanpo dagoela”.

8. Martin Elexpuru eta Pello Eizagirre. Martin eta Pello gauza batzuetan primeran egon ziren baina, gure uste apalean, gaia ez zen eraman behar izan faltsutasunaren aldekoek nahi zuten lekutik: grafitoak ostrakak garbitzean baino ez zirela agertu, RIP, Nefertiti…

Guztiz kontrakoa: datazioak, datazioak eta datazioak. Barkatu, baita katak eta auditoriak ere. Hau da, Italian 60 urte egon ziren eztabaidatzen fibula prenestina egiazkoa zen ala ez. Argudioak bi aldeetan zeuden! Alemanian 13 urte Nebra diskoagatik! Altamiran 18 urte!…

XXI. mendean nola egon gaitezke horrela denbora galtzen munduan arkeometriako punta-puntako 40 laborategi daudenean! Nola da posible Adituen Batzordeak Eliseo Gili datazioak egitea uko izana! Nola da posible kata kontrolatuak egiteari uko izana! Nola da posible auditoria arkeologiko bat egin nahi ez izana!

Gure uste apalean horixe da une honetan eta 4 urte hauetan izandako milaka eztabaiden ondoren, jende guztia aspertu baino lehen, geratzen zaigu bide bakarra: ZIENTZIA. Gainera,  Epailea bide horretatik joatea behin baino gehiagotan aipatu behar izan zen. Zorionez Koenek bai aipatu zuen gaia, baina eztabaidan ere puntu nagusi bihurtu behar izan zen.

9) Ondo egindakoak zoriondu. Azkenik ETB eta Hasier Etxeberriari zorionak eman beharrean gaude lehenengo aldiz gai honi buruzko informazioa eskaini digutelako (lau urte hauetan ETBl egin ez duena) eta nahiz eta modu orekatuago batez eta iritzi gehiagorekin (Harris) eman gabe geratu den.

Datazioak egiten direnean -ondo egiten badira-, ea ETBn hauteskunde garaian politikariekin ikusten ditugun moduko eztabaida orekatu bat ikusten dugun!

Datazioek dute hitza!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 01st, 2018

Proiektu honetan laguntzeko gonbitea luzatu dute. Mitologia sakon aztertuko da eta hainbat aditu agertuko dira: Josu Naberan, Anuntxi Arana, Ixabel Millet, Juan Inazio Hartsuaga…

Anderearen sua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Bideoak  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Iraila 19th, 2018

Bideo honetan Alicia Ninou kazetariak hiru pertsona elkarrizketatu ditu, gai honi buruz zerbait jakiteko:

Alicia Ninou, Goitia, J.Huertas eta Alman

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (3 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 17th, 2013

Bigarren postean, Jaime Martinek bere azterketa egiteko J. Greenberg.-en hitzen ordenaren tipologia erabili duena aipatu du. Horretan oinarrituta, dogon eta euskeraren arteko egitura sintaktikoen antzekotasuna dagoela dio: SOV, GN, NA, ND eta postposizioen erabilera, baita, bestelako zeinu morfosintaktiko berdintsuak.

Mitxelenaren aipu bat jaso du: “Hoy por hoy, a mi entender, los resultados de la reconstrucciĂłn interna, por dudosos que sean en muchos aspectos, poseen un grado de probabilidad muy superior al que ofrecen los mejores frutos de la comparaciĂłn extravasca. Parece, por tanto, que Ă©sta debe tener muy presentes por ahora los resultados de aquĂ©lla y no a la inversa. Un dĂ­a, y es de desear que no estĂ© muy lejano, podrĂĄn acaso otras lenguas aclarar lo que dentro del vasco mismo no encuentra explicaciĂłn”.

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 24th, 2019

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra Irurtzunen, 2017an.

Felix Rodrigo Morak hitzaldi hau eman zuen:

Ponentzia: Convivencia, comunalidad y lenguaje

Bideoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 22nd, 2019

Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra Irurtzunen, 2017an.

Odon Ulibarrena Irozek euskal herria euskeraren bidez ulertzeko gakoak eman zizkigun grabatuta bidali zigun ponentziaren bidez (erbestean dago eta)

Ponentzia: Gizabidean zehar Eskuaraz. Gizabidea: la forma de ser de un pueblo entendida a través del euskera

Bideoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)