Aukeratutako atala ◊ Hitzaldiak ◊

• Ostirala, Abendua 14th, 2018

Datorren asteartean, abenduaren 18an, Oionen Euskeraren Jatorriak beste hitzaldi bat emango du, gure hizkuntzaren jatorriaz eta bizindarraz.

Bestetik, Euskeraren Egunean, abenduaren 3an hitzaldi polit bat eman zuen Euskeraren Jatorriak Buzunaritzen, Donibane Garaziren ondoan. Afal ostean, 20:30etan hasi eta 23:00 arte luzatu zen. Ia 30 lagun elkartu ginen sutondo baten inguruan eta ondo pasa genuen.

Lehenengo zatian euskerak komunitate sena indartzeko dituen hitz edo elementu garrantzitsuak aipatu ziren: lagun, elkar, zuk eta biok, bai ba lokailua, baita, untsa… Baita beste hizkuntzetik omen datozen baina euskeratik azaldu daitezkeen berbak, hala nola, harmonia (harremonia), etab.

Bigarren zatian etimologiak aztertzeko orduan hitzen familia osoak aztertu behar direla aipatu zen adibidez, Barandiaranek proposatutako “aitz” erroa: aizkora, aitzurra, zulakaitza, azkona, aiztoa, azturra, azpila… Latinak, ordea, berba bakarra du: asciola (atx eta olaren batuketa dirudi gainera, atxak egiteko lekua). Gainerako guztiak “aitz” edo “atx”etik erabat aldenduta daude: cuter (aiztoa)… Hau familia askotan ikusten dugu.

Hirugarren zatian Iruña-Veleia aipatu zen eta hor “zientzia” berba etengabe erabiltzen dutenek datazioei uko ekin diotela, hondeamakina sartu dutela eta gezurrak etengabe esaten ari direla aipatu zen. Hor gertatutakoa Iruñako Gaztelu plazako suntsiketarekin edo EITBren Euskalduntze berantiarraren astakeriarekin batera etorri direla aipatu zen.

Gure zatiaren ostean Auritz-Hiriberri aldeko Euskara Elkarteak haien lana azaldu zuen. Jende gaztea batuaz gain, bertako euskalkia elekatzen laguntzeko besteak beste belaunaldien arteko bazkariak eta abar egiten dituzte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 09th, 2011

Eduardo Aznar antropologo eta historialariak  hitzaldi bat emango du Bilbon, argitaratu duen liburuari buruz: “El euskera en la Rioja, primeros testimonios”.

Bertan, euskarak lurralde horretan izan zuen hedapenari buruz hitz egingo du, esanez, ez dela kanpoko hizkuntza, baizik eta aurretik hor egondakoa.

Euskararen jatorriari buruz edo euskalkien sorrera datari buruz ere hainbat iruzkin egin ditu Eduardok.

- Eguna: azaroaren 11an

- Ordua: 19:30etan

- Lekua: Enpresarialen Eskola, Elkano kalea 21.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Ekaina 25th, 2013

Gai interesgarri bati buruz hitz egingo da bihar Iruñeko Kondestable Jauregian, Arratsaldeko 19:00etan: Euskalkien sorrera. Hitzaldi hau Noaian 2013 hitzaldi zikloaren barruan  kokatuta dago.

Koldo Zuazok, Mitxelenarekin bat eginez, euskalkiak berriak direla diosku, Erdi Aroan sortutakoak, Nafarroako Erreinua galtzearen ondorioz, batik bat.

Badira horren kontra dauden teoriak baina horiek beste post baterako utziko ditugu.

Irudia: Koldo Zuazoren euskalkiden mapa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 01st, 2018

Martxoaren 2an, Algortan, Jon Nikolas Lpez de Ituiñoren 5. liburuaren aurkezpena egin da Algortan: Orígenes del lenguaje oral y del euskara/eskuara.

Hasieran, Zelai Nikolasek, bere alabak, aitaren liburuaren aipamen laburra egin du. Ondoren, Paco Letamendiak, Ortzik, Jonen liburua irakurri ondoren burura etorri zaizkion kontu asko aipatu ditu. Lehendabizi aipatu du unibertsitatean gaur egun ikerketa eta ezagutza zatituegi daudela eta jakintza alorren artean zubiak eraiki behar direla, adibidez Jonek egin duena: arkeologia, historia, hizkuntza…. batera lantzea. Barandiaranek jaso zuen Kixmiren mitoa non kokatu daitekeen ere aipatu du, Jonen liburuan horri garrantzi handia eman diolako, kristautasuna heldu zenean edo agian lehenago, giza taldeen arteko aldaketa sakonen bat egon zenean.

Jon Nikolasen txanda heldu denean, bere liburuaren azalpen orokorrak eman ditu. Batetik homo sapiensetik homo sapiens sapiens aldira pasatzean tresnen manipulazioaren bidez transmititzen zen jakintzatik sinbolismo fasera igaro zela dio eta hor, aurretik onomatopeietan eta eskuen keinuetan oinarritutako komunikazio batetik berbazko hizkuntza nagusi izango zen aldira igaro zela. Eta hor kokatu behar da euskal nitxo kultural eta ekologiko zabalean (Asturiasetik Perigordraino) topatzen ditugun labar artearen adierazpen ikusgarriak.

Bere ustez euskera berba esku hitzetik dator, esku-ara (la traza de la mano), Xahok proposatu zuen antzera. Eskua mundu osoko kobetan ikusten dugu marraztuta eta bera da, nolabait esateko, giza garapenaren eta komunikazioaren ikur nagusia.

Ehiztari-biltzaile herriei buruz ere hitz egin zuen. Gaur egun bizirik dirauten herri hauetako batzuek ederki erakusten digute giza talde kohesionatuak direla eta ingurumena erabat zaintzen dutela. Horien bidez jakin dezakegu gure arbasoen bizitza nolakoa izango zen, dena elkarrekin egiten zutenean, bat eginda. Auzolana antzinako komunitate lan hori elkarrekin egitearen azken aztarnetako bat da. Pentsatzen denean kontra, ehizak elikadura osoan zeregin gutxiago zeukan, %35 inguru, eta beste guztia biltzen zituzten janarien bidez osatzen zuten.

Jonek onomatopeiei garrantzia ematen die eta naturatik sortutako lehenengo berbak izan zitezkeela aipatu zuen: txo erroa (txokea), etab.

Latintzat ematen diren berba batzuk zaharragoak direla esan zuen, “arbola” esate baterako. Proposamen bat arba+bola izan daiteke, hau da, arba hitzak adarra esan nahi du eta bola asko (txoribola = txori asko). Hau da, arbola adar asko dituena izango litzateke.

Toponimo bat ere aipatu zuen: Gorliz. Euskaltzaindiaren arabera erromatar baten izen baten bilakaera da baina ondoan dugu Urduliz, biak amaiera berdinarekin (iz). Bere ustez toponimo nagusiak erromatarrak etorri aurretik jarrita egongo ziren eta Gorliz/Urdulizen artean go/ur bereizketa dugu: bata leku altua izan litekeena eta bestea ur ondokoa. Horrek agian zerbait azalduko liguke.

Txabolaren sinbolismoa aipatu zuen, eta horretarako Afrikako Koisan tribua aipatu zuen. Haientzat etxea biribil bat da, eta txaboletan zein poloko igluetan ikusten dugun biribila forma garrantzitsua dela esan zuen, bizitzeko kabia nolabait irudikatzen duena (kabiak ere biribilak dira). Hau bat dator Jabi Goitiak eta Eñaut Etxamendik etxearen erroa “txa” dela esateko eta maila askotan babesa adieraziko lukeela esateko: etxe zentzuan (etxea, txabola, txamizoa, , txaleta, frantsesezko chez…), arropa zentzuan (txanoa, txapela, txanbergoa, chaal…), itsasoan babesteko (txalupa…), etc.

Amaierako eztabaidan emakumeari buruz galderak eta ekarpenak egon ziren. Komunitate ehiztari-biltzaile askotan, esaten denaren aurka ere, bera zen nagusi eta janari gutxi zegoenean umeek eta emakumeek zeukala lehentasuna. Berak batzen zuen janari asko, botika gisa erabiltzen zituzten landareak, arropak osatzeko gaiak… Adibidez, Jonek aipatu zuen nola gaur egungo emakumeen poltsa garai horren atabismoaren jarraipena izan liteke, non emakumeek denetarik sartzen duten, non edonora joaten direla alboan eraman behar izaten duten. Gainera poltsek askotan alde bat gutxienez biribil izaten dute, kabiarekin eta etxearen sinbolismoarekin lotuta.

Liburua zoritxarrez ez dago liburudendetan salgai. Nahi izanez gero: euskerarenjatorria@gmail.com (25 euro eta bidalketa gastua)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 05th, 2013

Gotzon Garateren omenez egindako hitzaldi honetan, Martin Elexpuruk euskeraren jatorriaren gaia modu didaktikoan landu du: Bittor Kapanagak proposatutako erro batzuk, Liguriako toponimia…

Merezi du ikusteak.

Hitzaldia Vimeon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Martxoa 17th, 2013

Datorren astelehenean Deustun kultur arloan diharduten zenbait pertsonek hitzaldi bat antolatu dute Ikastolan, Iruña-Veleiari buruzko informazioa izateko: zer gertatu den, zergatik, hor dagoen balioa historia, hizkuntza eta erlijioaren aldetik, etab.

Bertan Arabako Iruña Argitzeko Batzordekoak egongo dira hizlari. Batzorde hau Euskeraren Jatorria eta Agiñalde Elkarteek sortu zuten gai hau argitzeko.

Euskerarako gai hau argitzea zergatik den hain garrantzitsua jakin nahi baduzu, ez galdu aukera.

Eguna: martxoak 18, astelehena

Ordua: arratsaldeko 17:30etan

Lekua: Deustuko Ikastola

iruña veleia1

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urria 27th, 2023

Ostiral honetan, urriaren 27an, Everest Valladolideko Mendi Klubak antolatu ohi dituen «Arratsalde Geografikoak» hitzaldien esparruan, hitzaldi bat egingo da Lengua y Cultura Ibérica elkartearen parte-hartzearekin. Elkarteko kide diren Javier eta Jon Goitia Blanco anaiek hitzaldia emango dute Iberiar Penintsulako toponimiari buruz eta, zehazkiago, mendien izenei eta haien esanahiari buruz.

Urriaren 27an, ostirala, Pilarica Gizarte Etxean bilduko gara eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 19th, 2017

Hitzaldiaren ondoren, 20:00etan, Arabako Foru Aldundiaren aurrean egiten den enkarteladara ere joan daiteke. Abendu honetan hiru urte beteko dira SOS Iruña-Veleiak Eliseo Gilen eta justiziariaren aldeko enkartelada hau egiten hasi zuenetik, 2015eko urtarriletik.

Emilio Ilarregik 21ean emango duen hitzaldian azalduko du, besteak beste, txanponei buruzko alderdi hauek:

- Txanponetan agertzen diren testuak zeren arabera idazten eta agertzen diren

- Txanponetan agertzen diren irudi motak hemen eta Iberian

- Txanponak egiten dituzten lekuak (zekak-cecas) eta nortzuk egon daitezkeen bakoitzean (euskaldunak-baskoiak, erromatarrak, zeltak…)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 15th, 2017

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 03rd, 2016

Arkitekturan herrietako plazetan ditugun pilotalekuen garrantzi arkitektonikoa izango dute gaur dute  hizpide, Bizkaiko Arkitektoen Elkargoan (Mazarredo, 63, Bilbo). Solasaldia gazteleraz egingo da.

Urriaren 3a, astelehena, 19:30etan

Partehartzaileak:

Daniel Carballo Ostolaza, arkitektoa

Carlos LĂłpez de Ceballos, arkitektoa

Anton Mendizabal, eskultorea

Antolatzaile eta moderatzailea: Iñaki Uriarte arkitektoa

Mahai Inguruaren ondoren, mahai luzatua Piperrak Txokoan (Uribitarte zeharkalea, 1),
non “Afari Pelotari” bat ospatuko den jardunaldira bertaratutakoen artean (15€).

Aldez aurretik izena ematea ezin bestekoa da: uriartearkitekto@gmail.com.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)