Aukeratutako atala ◊ Hitzaldiak ◊

• Astelehena, Urria 03rd, 2016

Arkitekturan herrietako plazetan ditugun pilotalekuen garrantzi arkitektonikoa izango dute gaur dute  hizpide, Bizkaiko Arkitektoen Elkargoan (Mazarredo, 63, Bilbo). Solasaldia gazteleraz egingo da.

Urriaren 3a, astelehena, 19:30etan

Partehartzaileak:

Daniel Carballo Ostolaza, arkitektoa

Carlos LĂłpez de Ceballos, arkitektoa

Anton Mendizabal, eskultorea

Antolatzaile eta moderatzailea: Iñaki Uriarte arkitektoa

Mahai Inguruaren ondoren, mahai luzatua Piperrak Txokoan (Uribitarte zeharkalea, 1),
non “Afari Pelotari” bat ospatuko den jardunaldira bertaratutakoen artean (15€).

Aldez aurretik izena ematea ezin bestekoa da: uriartearkitekto@gmail.com.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 03rd, 2015

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abendua 02nd, 2015

Hitzaldia: Euskera Iruña-Veleian

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Eguna, ordua, lekua: abenduak 3, eguena, 18:00, Olaran Kulturetxea

Antolatzailea: Antzuolako Udala

Elexpururen blogetik hartua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Hitzaldiak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Abendua 03rd, 2014

Gaur 19:00etan Elorri kultur etxean

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 22nd, 2014
Zikloa: OREINA URKIAN KANATA Euskaldunak eta Lehen Nazioak
SAN TELMO MUSEOA MINTZALDIA · ELIZAN – 2014ko AZAROAK 25 · 19:00
PETER BAKKER. Hizkuntzalaria. Aarhuseko Unibertsitatea. DANIMARKA
ALGONKIN-EUSKARA PIDGINA SAN LAURENDI IBAIAREN ESTUARIOAN
Euskara izan zen gaur Kanada den ekialdeko kostaldeko indigenek ikasitako lehen hizkuntza ez amerindiarra.
Euskaldunak urtero joaten ziren bakailao arrantzara eta baleak harrapatzera, eta oro har, adiskidantzazko harremanak sortu ziren haien eta amerindiarren artean.
Euskal bisitarien eta herri amerindiarren artean, merkataritzarako hizkuntza berezi bat (pidgina) sortu zen.
Euskal mailegu batzuk oraindik ere erabiltzen dira hizkuntza algonkinoetan eta frantses kanadarrean.
Nire aurkezpenean, merkataritzarako hizkuntza horretatik berreskuratu ahal izan den guztiaz mintzatuko naiz, hau da, hitzak, izenak eta esaldiak.
———————————————————————————————-
JAUZARREA Zikloa: EUSKARA hizkuntza eta haren kultura
ORONA IDEO AUDITORIUMA, Hernani, AZAROAK 27 · 16:30
laguntzailea ORONA FUNDAZIOA

EUSKARA
hizkuntza eta haren kultura
PETER BAKKER. Hizkuntzalaria. Aarhuseko Unibertsitatea. DANIMARKA.
EUSKARA MUNDUKO HIZKUNTZEN ARTEAN ·
Harremanetan egondako hizkuntzak eta mintzaira berriak ikertu ditu, hala nola pidgina, kreolerak eta mintzaira mistoak.
Bere argitalpenetan gai asko jorratu ditu: besteak beste,  munduko hizkuntzen egiturazko dibertsitatea (tipologiak),
hizkuntzaren aldaketa (linguistika historikoa), eta hizkuntzaren eta kulturaren arteko loturak.
Aspaldian erakutsi zuen euskararekiko interesa, eta idazgai izan ditu, adibidez, bai euskararen morfologia, bai Erromintxela
(hau da euskararen eta romaniaren arteko hizkuntza mistoa), bai euskara, Atlantikoko (Islandia, Kanada) merkataritza-hizkuntza baten gisara.
Orain euskararen jatorriak ditu aztergai, hizkuntzaren egitura egonkorren bitartez.
Hitzak alderatuz, hizkuntzalariek hizkuntzen aurreko etapak berreraiki eta esan dezakete bi hizkuntza edo gehiago enbor beretik ote datozen.
Teknika horien bidez, atzera egin dezakegu, baina gehienez ere 6.000 urtez, edo beharbada, 10.000 urtez datu onak erabilita.
Handik harata, seinalea ahulegia da.
Dena dela, azkenaldiko ikerlan linguistikoek aditzera eman dute hizkuntzen egitura-kontu batzuek askoz ere gehiago iraun dezaketela denboran.
Nire aurkezpenean, egitura egonkorrei buruz izan diren aurkikuntzak erabiliko ditut Euskara munduko hizkuntza batzuekin lotzeko –batez ere,
Asiako hegoaldean, Ameriketan eta Hegoaldeko Ozeano Barean–.
JUAN MARTIN ELEXPURU. Hizkuntzalaria. Bergara. Euskal Herria.
EUSKARAREN ARRASTOAK SARDINIAN
Juan Martin Elexpuruk azkeneko lau urtean egindako ikerketen berri emango du.
Toponimia da bere lanaren oinarria, baina ez ditu alde batera utzi historia, epigrafia, antropologia edo genetika.
Datorren urtean edo argitaratuko litzatekeen liburu bat idazten ari da, non mapa toponimikoek pisu handia izango duten.
Korsikan eta Italiako iparraldean bila daitezkeen aztarnak ere aipatuko ditu.
Aurrekariak.
Ia ehun urte dira Substratu mediterraneo batez mintzatzen hasi zirela hizkuntzalariak.
Bertoldi, Hubschmid, Wagner eta beste batzuk kidetasunak ikusten hasi ziren Sardiniako erromantzeko eta euskarako lexikoaren artean:
gorosti-golosti, kukulu-kukuru, goi-goni, zakur-giagaru eta abar.
Latina nagusitu aurreko paleosardiniera eta gure euskara senideak izan zitezkeen.
Azken hamabost urtean, Eduardo Blasco Ferrer katalanak,
Cagliariko Unibertsitatean sardinierako eta latineko katedratikoa denak, gaia irauli du.
Toponimia aztertuz bereziki, euskal erro eta leku-izen ugari aurkitu du Sardinian,
eta islaren kolonizazio nagusia Mesolitikoan Euskal Herria-Iberiatik egin zela proposatu du.
KOLDO ZUATZO. Hizkuntzalaria. Euskal Herriko Unibertsitatea.
EUSKARA BATUA ETA EUSKALKIAK GAURKO GIZARTEAN
Iraganeko eztabaidak ahaztuta, gaur egun inork gutxik jartzen du zalantzan euskara batuaren beharra.
Hura erabiltzeko modua eta euskalkiei dagokien balioa eta lekua zehaztea da oraingo kezka.
Baita euskara batua tokian tokiko beharrizanetara egokitzea ere.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 12th, 2014

Sos Iruña-Veleiak bi ekintza antolatu ditu Arabako Foru Aldundiak Lurmen arrazoi zientifikorik gabe kaleratu zuen 6. urteurrena gogoratzeko:

a) Hitzaldia astelehenean

Noiz: azaroak 17, astelehena, 19:00, Villasuso Jauregia, Gasteiz.

Hizlariak: Idoia Filloy (arkeologoa, aztarnategiko zuzendari ohia) eta Koenraad Van den Driessche (geokimikaria).

Izenburua: ÂżGrafitos verdaderos, conclusiones analĂ­ticas manipuladas?

b) Elkarretaratzea larunbatean

Noiz: azaroak 22, larunbata, 12:30, Andramari Zuriaren Plaza.

Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 09th, 2014

Usurbilen asteartean Euskal Herriko bi Iruñei buruz hitz egingo da, dokumental bana emanda:

  • Azaroak 11, 19:00, Sutegin
  • Solasaldia: Angel Rekalde (Nabarralde) eta Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña-Veleia)
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 03rd, 2013

Donostia: 19:00etan, Koldo Mitxelena: Antonio Mendizabal “Lo basko” liburuaren aurkezpena

Markina-Xemein: Uhagon-en, 19:00, Martin Elexpuru: euskara, liguriera eta paleosardoa

Idiazabal: Udaletxean, 19:00, Euskeraren Jatorria Elkartea

Bihar, asteazkena: Mungia: 19:00, Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 06th, 2013

Mikel Belaskoren blogean maiatzean Koldo Mitxelenan Patziku Perurenarekin batera eman zuen hitzaldiaren informazioa ikus daiteke: bideoa, pasarte nagusiak…

Ibaiak, errekak, iturriak… Urak beti erakarri egin gaitu. Esker onez urari
izena ematen diogu eta gure munduan barneratzen ditugu: Deba, Urola, Oria,
Urumea, Bidasoa, Arga, Irati, Eska, Urederra, Ebro…

Batzuentzat, urarekin dugun harremana hain estua da non gure eguneroko hiztegiko hitzik zaharrenak horiexek baitira, ibai izenak. Hizkuntzalari batzuek, esate baterako, euskara ikusten dute Europa iparraldeko hainbat ibai izenetan. Aldiz, herriz herri ibili denak bestelako informazioa hartzen du: urak ez du izenik, lurretik hartzen baitute izena ia beti.

Hitzaldian, beraz, ura izendatzeak sortzen dituen arazoak eta teoriak jorratuko dira. Nola izendatzen dugu ibai bat? Noiztik?

Bideoa ikusteko blogera joan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abuztua 11th, 2012

Juan Carlos Moreno Cabrera, Madrileko Unibertsitate Konplutenseko hizkuntzalaritza irakaslearen espainiar nazionalismo linguistikoari buruzko hitzaldi interesgarria Hitzaldia Youtuben




VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)