Aukeratutako atala ◊ Euskararen Jatorriaren Biltzarrak ◊

• Asteartea, Azaroa 08th, 2022

Trespuentes-Iruña-Veleia 2022ko azaroaren 19

Egitaraua

09:45 Sarrera- Zergatik eta zertarako asmatu omen zuten zeltiberismoa?
Introducción: ¿Por qué y para qué crearon la teoría del celtiberismo?
10:00 Antonio Arnaiz Villena: ÂżDĂłnde estan los celtas en Iberia?
11:00 Josu Naberan Naberan: Martin Almagro Gorbea eta ideologia borroka
12:00 Juan Martin Elexpuru Arregi: Euskeraren ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburuaren aurkezpena
13:00 Jabi Goitia Blanco: Lekuizenen mezua: Ez dago zeltiberoen aztarnarik.
13:45 Irulegiko eskua: informazioa eta eztabaida

16:00 Bisita gidatua harresiko inskripzioetara: ATA
 / Visita guiada a la muralla: ATA
17:00 Joseba Mintegi Eskisabel:  Euskaliberiar hitzak hilarrietan penintsula osoan
17:30 Odon Ulibarrena Iroz: PresentaciĂłn de CeltimanĂ­a del siglo XXI: hitos de una estrategia para nublar la memoria histĂłrica de los aborĂ­genes pirenaicos
18:15 Roberto Iturriotz Leza: Presentación del libro: El sustrato semantico universal“
19:00 Luis Silgo Gauche: La comunidad cristiana de Iruña-Veleia
19:45 ComunicaciĂłn: Jesus Gonzalez Artabe: Breve aportaciĂłn a la euskaldunizaciĂłn
20:00 Amaiera

Izena emateko

Lekua: Trespuenteseko txokoa (eskola zaharrak)
Zenbatekoa: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne). Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Informazioa eta izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

Zeltiberismoa: baskoiberismoa baztertzeko asmakizuna?

Azaroaren 19an lotuta dauden bi gauza gertatu ziren. Batetik Arantzazun Euskeraren Jatorriaren 1. Biltzarra egin genuen 2005ean. Egun hartan euskera hizkuntza isolaturen teoria gainditzeko eta gure hizkuntzak Europako hizkuntzen sorreran duen zentraltasunaren garrantziaz jabetzeko abiapuntu kolektiboa hasi zen. Bestetik, hiru urte geroago, 2008ko azaroaren 19an Aldundiak, estatu kolpea emanez, Lurmen Iruña-Veleiatik kaleratzeaz gain, faltsukeriaren bertsio ofiziala zabaltzeari ekin zion inolako proba zientifikorik gabe.

Guk ordurako bagenuen ikuspegi eta lantalde bat eta bide zientifikotik kudeatzeko aldarrikatzen hasi ginen, gaur egun jarraitzen duguna, Iruña-Veleia Martxan elkartearekin batera. Grafito horiek argitzeko 14 urte daramatzagu datazioak eskatzen, eta dirua jartzeko ere prest gaude, puntako laborategietan azter ditzaten. Gaur egun arkeometriaren bidez, ez dago gauza errazagorik: adreiluen testuak datatzeko termoluminiszentzia bat egin, letren gainean daudenen karbonatoek edo patinek zenbat denbora daramaten hor gainean jakiteko analitikak
 Baina ez dute nahi, grafitoek euskalduntze berantiarraren argudio guztiak kareletik botatzen dizkietelako.

Trespuentes-Iruña-Veleian azaroaren 19an Euskeraren Jatorriaren 16. Biltzarra egingo dugu, hain zuen ere, gai hau sakon aztertzeko, Josu Naberanek bertan azalduko duen moduan, euskalduntze berantiarra une honetan gure herrirako eta hizkuntzarako borroka ideologikoaren muinean dagoen gaia da. Jakitun izan behar gara une honetan leku guztietatik erasoan ari direla (ETB, National Geographic, testu liburuak, El Correoren hileroko artikulua…) hurrengo belaunaldira gezur handi hau hedatzeko: gu zeltak ginela (hurrengo hamarkadarako hau utzi digute: euskera gaztelera bezalako hizkuntza ordezkatzailea, hau da “zapaltzailea”, izan dela).

Gaia ondo kokatzeko biltzarrean zeltiberismoaren sorrerara joango gara, teoria hori noiz eta nortzuek zabaldu zuten jakiteko, euskalduntze berantiarra hortik datorrelako. Lan batzuk argitaratzen hasi  dira, adibidez, Juan Francisco M. Corbiren  “El franquismo en la arqueologĂ­a: el pasado prehistĂłrico y antiguo para la España una, grande y libre”. Bertan dioenez, Francok irabazi ondoren, Alemaniarekiko eta naziekiko zegoen miresmenean zabaldu zen zelten kontu guzti hori. Horrela, Francok izendatutako hiru katedratiko izan ziren eragile nagusienetetakoak: LuĂ­s Pericot GarcĂ­a, Julio MartĂ­nez Santa-Olalla eta MartĂ­n Almagro Basch, oraingo Almagroren aita.

Erabili zuten argudioetako bat toponimia izan zen: zelta omen den “briga” erroa penintsularen mendebaldean baino ez zegoenez, zeltak hor kokatu zirela dioskute. Baina biltzarrean Jabier Goitia geografoak azalduko digun moduan, erro hori euskaliberiarra izan daiteke eta penintsula osoan dago, baita ekialdean ere. Horretarako, penintsulako 1.200.000 toponimoz osatutako Instituto Geografico Nacionalaren datu base erraldoia erabili du eta dio toponimia aztertzeko modu sakon eta zabalean egin behar dela.

Antonio Arnaiz irakasleak eta Odon Ulibarrena etnografoak ere gai horri buruz ere hitz egingo digute eta zeltiberismoa hankaz gora ere jartzen duten hilarrietako testuak azalduko dizkigu Joseba Mendia irakasleak. Latinezko testuen tartean euskal ala iberiarrak diren berbak maiz agertzen direlako, ez soilik Iruña-Veleiako harri zahar baten, Euskal Herriko beste lekuetan, Sorian, Burgosen edo Akitanian, baizik eta Portugalen, Gaztela-Leonen edo penintsulako beste lekuetan, AMMA eta ATTA esate baterako.

Laburbilduz, esan dezakegu frankismoak nahiago izan zuela penintsulako biztanleen jatorria Alemaniako arioekin lotzea, edo ondorengo konkistatzaileei ere indarra ematea (erromatarrak
) jatorrizko herriei zegokiena ematea baino (herri iberiarrei, euskaldunei
), azken finean bi eredu erabat kontrajarriak daudelako: iberiarrak berdintasunean bizi omen zirelako eta kanpotik etorritakoek (zeltek, erromatarrek, bisigodoek, musulmanek
) eredu zentralista eta zapaltzailea zutelako. Azken finean Antonio Machadok azaldu zizkigun bi Espainia baino, Espainia eta Iberia omen ditugu, bakoitza bere mundu ikuskerarekin eta balioekin.

Biltzarrean Iruña-Veleiako harresian agertu den ATA inskripzioa ikustera joango gara eta hizlarietako bat, Luis Silgok, kristautasunari buruz agertutako grafitoez emango du bere ponentzia. Azkenik bi liburu aurkeztuko dira, batetik euskerak beste lurraldeetako toponimiarekin izan litzakeen loturak azalduko dizkigu Juan Martin Elexpuruk eta, bestetik, Roberto Iturriotzek hizkuntza guztiek erro batzuk amankomunean dituztela defendatuko du.

Azkenik Irulegin aste honetan izan dugun opariaz ere hitz egingo dugu: hasteko, badaudela garai bereko edo lehenagokoak izan daitezkeen euskal testuak (Bianako txerria, Andelosekoa, euskal txanponak: barkunes
), alegia ezin dela baieztatu zaharrena denik nahiz eta izugarrizko garrantzia izan noski; Larramendik bota zuen teoria baieztatu dela berriz ere, alegia euskera aspalditik hizkuntza idatzia ere izan zela; Iruña-Veleiakoko grafitoak ez direla salbuespen bat gure hizkuntza idatziaren historian; iberierazko grafiak izugarrizko garrantzia duela euskaldunontzat (orain arte baztertu izan delako erabat) eta noski, hamaikagarren froga, ETB eta Alberto Santanaren Euskalduntze Berantiarrari buruzko dokumentala gezur hutsa dela esateko,.

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Iraila 23rd, 2020

Euskeraren Jatorriaren 14. Biltzarra: Euskaldunok eta iberiera

Egino (Aterpea-Otoitz etxea) –Araba - 2020ko urriak 17

Aurkezpena

Iberiera: hain ondoan dagoen eta hain urrun dagoen hizkuntza.

Ondoan? Etxean bertan dugu: Nafarroan hainbat testu agertu dira: Mendigorrian, Erriberrin, herri askotan topatutako txanponetan (Barskunes
), Iruña-Veleian zeinu batzuk, Errioxan


Iberiera ez da soilik iberiar penintsulako hizkuntza, askotan horrela uste den arren. Testu iberiarrak Kanariar uharteetatik Akitaniaraino topatu dira. Hau da, oso eremu zabalean erabili izan zen. Eta Euskal Herria Iberia eta Akitania esparru horren erdi-erdian dugu. Kasualitatea?

Astiro-astiro, bi hizkuntzen arteko loturak gero eta ageriago geratzen ari dira, adibidez, zenbaki sistema biak ama beretik datozela frogatuta geratu da, iberierazko zenbakiak ikusita: ban, bi/bin, irur, laur, borste/bors, sei, sisbi, sorse, abar, orkei


Baina Euskal Hizkuntzalaritza ofizialak iberieraren aurrean hartu duen jarrera Iruña-Veleiarekin, euskalduntze berantiarrarekin edo Soriako hilarrien altxorrarekin hartu duen berbera izan da: gezurrak esan, balioa kendu, ostrukarena egin
 Horrela iberieraren eta euskeraren zenbakien artean loturarik ez dagoela esatera ausartu da, eta gainerako mundu “akademikoak”, Euskaltzaindiak
 astakeri berri horren aurrean mutu jarraitzen dute, jadanik harritzen ez gaituena.

Bilkura honetan bi hizkuntzen arteko loturak hobeto ezagutu ahal izango ditugu eta euskaldunok iberiera argitzeko dugun erantzukizuna eta gure hizkuntza prestigiatzeko dugun aukera aztertuko ditugu.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Jaime Albillos Arnaiz oroimenean
10:15
Carme Jimenez Huertas bideoz: Aproximación a la escritura ibérica. ¿Por qué no se ha descifrado?  Propuesta metodológica
10:45 Inizituak ikerketa taldea: Can Rodon de L’Horteko tortzela
11:30 Atsedenaldia
12:00
Antoni Jaquemot Ballarin bideoz: Los nombres de los nĂșmeros en ibero revitalizan la teorĂ­a iberovasca
12:30
Josu Naberan Naberan: Euskera Dantzara Iberiera euskeraren arabera
13:15 Antonio Arnaiz Villena: La larga lucha de los vascos por el Vascoiberismo a través del tiempo
14:00 Bazkaria

16:00 Mahai ingurua: Euskaldunok eta iberiera

17:00 Patxi Alaña Arrinda: Iberiera Euskal Herrian Azkona eta Arnaizen lanetan oinarrituta

17:30 Jesus Glez Artabe-Marianne van der Sluys Tiserant: La lengua del Sahara verde
18:00
Iosu Urrexola Atxa: Zaratatik hitzera egindako bidea

18:30 Xabier Renteria Uriarte: Krutwing, Garaldea, euskera eta guantxera

19:00 Gontzal Fontaneda: Iruña-Veleia: lehen, orain eta gero

19:30 Biltzarraren amaiera

Izena emateko

Aurrez aurreko parte hartzea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne)

Online hitzaldi guztiak urriaren 20tik abenduraren 31 ikusteko: 20 €
Partaideen artean espazio zabalak utziko dira, areto handia delako.

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)

Izena emateko: Izena emateko fitxa

Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com
Zenbaki iberiarrei buruzko bideoa (oso polita eta laburra)


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 01st, 2015

Euskal Herriak mendebaldeko Europaren sorreran izan duen garrantzi historikoa erabat finkatua gelditu da azken urteotan, genetikaren bi ekarpenei esker. Batetik, horko herri asko (Irlanda, Eskozia, Gales, Ingalaterra
), hein handi batetan, glaziazio ostean hemengo aterpetik (Kantabria – Euskal Herria – Akitaniatik) joandako gure arbasoen ondorengoak direla. Bestetik, Joxemiel Barandiaranen teoria baieztatu da: euskal etniak gure lurraldean gutxienez 8.500 urte daramatzala zioen berak eta gainera, epe hori 15.000 urtetara  luzatu da.

Bitartean, inbasio indoeuroparren datuei buruz zalantza berriak zabaldu dira. Zenbait genetistek esandakoaren arabera, inbasio indoeuroparrak ustez baino berantiarragoak izan dira (orain 4.500 urte), eta Anatoliatik baino, errusiar estepatik etorri zirela ondorioztatu dute. Eta Auñamendien edo Pirinioen mendebalde honetara  heldutako ‘lehen ez-euskaldun’ horiek, kelta indoeuroparrak, Kristo aurreko 400-600 urte ingurutan etorri omen ziren, zenbait genetisten arabera. Oteitzak esan bezala, guk beraien historia ñimiñoa baino, aurrehistoria zabal eta oparoa dugula sustrai kontuan hartu behar dugu.

Genetikak emandako datu berri hauek ez dira orain arte euskal hizkuntzalaritzara eraman, nahiz eta Europan hori kontuan hartzen hasi duten zenbait hizkuntzalari egon badagoen, Theo Vennemann, esate baterako. Horrez gain balio heuristikoa kendu zaio euskerari, hau da, teoria desberdinak proposatzeko eta berraztertzeko balioa. Adibidez, erro, hitz edo egitura bat berdintsua denean euskeran eta zenbait hizkuntza indoeuroparretan, indoeuroparrari onartzen zaio iturria, eztabaidarik gabe, hipotesi alternatiboen kontrasterik gabe. Beraien historia ñimiñoak gure aurrehistoria zabala zapalduz, berriz ere. Euskalari akademiko ausarten etorreraren esperoan, dena den, badago zer aldarrikatu euskaltzaleen ekarpenetan.

Horrela, indoeuroparrak beretzat dituen erro asko eta asko, zaharragoa den euskeran oso zabalduta izatean, zalantzaz betetako testuinguru baten aurrean jartzen gaituzte. Eremu askotan, toponimia eta hitz familia zabalak euskeran baditugu, eta familiarik gabeko kasu isolatuak hizkuntza indoeuroparretan badira, nola da posible euskerara indoeuroparretik etorri izana fermuki baieztatzea? Beste norantzak askoz zentzu gehiago izango luke ezta?

Adibide xume bat: (h)aitz-atx lanabesen sendi osoa dugu euskeran. Latinen, aldiz, asciola delako hitz soltea. Hipotesi indoeuroparraren arabera, bai bitxia! euskal aizkora asciolatik dator eta, inplikazioz, beste haitz sendi guztia ere, nahiz eta sendi hori hizkuntza indoeuroparretan ez existitu. Askoz zentzu gehiago du honakoak: latineko asc-iola eta indoeuroparren beste ‘adz-atx‘ adibideak euskeratik edo Europa mendebaldeko hizkuntza baskonikoen sendi zabal batetik etortzea, atx-aitz forma eta sendia izan omen zutenek.

Bestetik, ez dugu ahaztu behar, paleolito garaian eta ostean ere, Asturiasko kobetatik Alemaniako hegoaldeko kobetaraino, ehiztari-biltzaile komunitateen arteko harremana oso handia izan zela, arkeologiak frogatu digun moduan. Toponimia, hitz sendiak, egitura sintaktikoak, eta abar, berrirakurtzeko garaian geundeke. Hainbat xehetasun dago kontuan hartzeko; adibidez, koba paleolitikoen inguruko toponimiak (Lascaux, Cromañoneko kobak
) euskal toponimoz beteta daude, baita beste lurralde askotan ere. Beraz, glaziazioaren ondoren hango biztanleak Europa osora zabaldu zirenean, genetikak frogatu bezala, irteera egunetik bertatik bere hizkuntza maitatua ahaztuko zuten? eta populaziorik gabe zeuden guneetara hizkuntzarik gabe joan? Zentzuzkoa da Europa euskera eta hizkuntza baskonikoez busti zela pentsatzea.

Ondorioz, erro eta hitz asko non sortu ziren, nork zabaldu zituen eta jatorriz norenak diren baieztatzea, gure uste apalean, ez da erraza. Eta hemen tenisaren paradigma aipatu behar dugu. Nazioartean kirol ingelestzat daukate baina Jose Maria Bellido Kirolak aldizkarian (111. zk.) proposatu zuen moduan, Iparraldeko joko garbian oinarritutako aldaera bat baino ez litzateke izango. Izan ere, tenisean sarearen altuera, bat dator guztiz joko garbian erabiltzen denarekin eta frontoietako aurreko aldeko txapekin. Horrez gain tenisean jolasteko ezinbestekoa den “xarea” ere hor daukagu, baita beste zenbait kontu ere: zelaiaren zabalera, sake eta pasaren arteko aldea, jokalari eta epaile kopurua
 Bellidok zioenez, Frantziako eta Nafarroako errege-erreginek Iparraldetik Parisko gorteetara eraman zuten, han zabaldu zen eta handik hartu omen zuten ingelesek. Arau desberdin batzuk jarri eta mundutik hedatu zuten geroago, euren kirola balitz bezala.

Indoeuropeismoaren proposamen askorekin tenisaren antzeko zerbait gertatu ote den susmoa dugu, hau da, jatorriz euskal hitzak hartu zirela eta horietako batzuk hedatu zirela Europan zehar. Eta gaur egun, haien ondorengoek hitz horiek haientzat hartu nahi izatea. Bitxia da, adibidez, indoeuropeoismoaren teoriaren bultzatzaileen gehien-gehienek euskera ez ezagutzea, ez aipatzea eta ikertu nahi ez izatea, nahiz eta gutxienez 15.000 urtez, bere milaka aldaerekin bada ere, Europan iraun duen hizkuntza “bakarra” izan seguraski.

Eta argi geratu behar da euskal hiztzat hartzeak ez duela esan nahi gaur egun Euskal Herrian sortuak direnik, baina bai guk hizkuntza indoeuroparrek baino askoz lehenagotik –batzuk paleolito garaitik agian- erabiltzen ditugula.

Horregatik, indoeuropeismoaren teoriarekin batera euskoeuropeismoaren teoria ere eraiki behar dugula  uste dugu, eta, horretan aritzeko, maiatzaren 9an Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra egingo dugu. Bertan, erro hauek ikuspegi anitzetatik ikertu dituzten eta zenbait lan argitaratu dituzten hizlariak izango ditugu Zestoan: Eñaut Etxamendi, Mikel Urkola, Felix Zubiaga, Jabier Goitia eta Jon Nikolas goizeko saioko hizlariak izango dira. Bost ikerle hauek, zenbait erro oinarri hartuta, horiengandik atera dezakegun informazio etimologikoaren berri emango digute.

Arratsaldean Ekain kobako erreplika bisitatu eta Oteitzari buruzko ikuskizun bat izango dugu Una filologia para nuestro Preindoeuropeo argitalpenaren 20. urteurrenean. Oteitzaren lan hau mugarria izan zen bere garaian, paleolitoaurreko euskal mundu ikusketari dagokion garrantzia itzuli ziolako eta euskal hizkuntzalaritza ikuspegi hori gabe aurrera ez duela egingo proposatu zuelako.

Ondoren Antonio Arnaiz Villenak Mediterraneo inguruko hizkuntzen arteko harremanez egingo du hitz, Nerea Rementeriak bere aitak sortutako semantismo literalaren teoriaren berri emango digu, euskeraren eta beste hizkuntzen sorrerantz begira dagoena, eta Luis Azkonak iberiera dezifratzeko egin dituen ikerketak eta bere liburuaren azken bertsioa ezagutaraziko dizkigu.

Biltzarra amaitzeko Miguel Thomson ikerlariak, Iruña-Veleiaren ikerketan metodo zientifikoa baliatuz, grafitoak seguruenik egiazkoak direla ondorioztatu daitekeela azalduko  du. Izan ere, aurkitu zirenetik faltsutzat emandako ebidentzia asko eta asko garai erromatarreko beste indusketetan edo bazeuden –nahiz hemengo adituek ez jakin- edo agertzen ari dira azken 5 urte hauetan.

Atzera begirako euskeraren ikerketa honetan etorkizunera begirako ildoren bat ere izango da. Felix Zubiagak esaterako, patriarkalismoak hizkuntzen aldaketetan izugarrizko garrantzia izan zuela azalduko du eta, gizakiok bizirauteko, gizateriaren eta hizkuntzen sorreran egon zen amaren mundu ikuskera eguneratu bat behar dugula proposatuko du.

Egitaraua.pdf

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 12th, 2017

1-Euskeraren_Jatorriaren_11_Biltzarraren egitaraua PDFn
Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Euskal senaren gaia zinez berezia da. Eta horri buruz hitz egiteko, batetik, Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek euskeraren ekohizkuntzalaritzan ardatz diren hitzen garrantzia azalduko digute: elkar, lagun, ote, -ok
. Ondoren, Felix Zubiagak euskera amaren mundu ikuskeran oinarritzen dela azalduko digu. Odon Ulibarrenaren audio hitzaldian, Gizabidea eta euskera euskal etniaren biziraupenaren eta orekaren muinari buruz hitz egingo digu. Ondoren Jabier Goitiak giza portaerako hitz pilo bat, gaztelerazkoak barne, nondik etor daitezkeen azalduko digu.

Arratsaldez Jose Ulibarrenak sortutako Artetako Museo Etnografiko liluragarria bisitatuko dugu eta beste lau hitzaldi interesgarri izango ditugu. Batetik, Felix Rodrigo Morak elkarbizitza, komunalitate eta hizkuntzaren arteko harremanaz egingo du hitz. Ondoren Imanol Agirren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua aurkeztuko digu bere semea den Luisek. Gero Licenciado Pozak 1587an idatzitako lana ezagutzeko aukera izango dugu Antonio Arnaizen bidez eta, amaitzeko, Iruña-Veleiaren gaian dauden azken albisteak eta partaideek, taldeka, gai honi buruzko iritzi eta proposamenak jasoko ditugu World Kafe baten bidez.

Gidaliburu osoa:

Euskeraren_Jatorria_11_Biltzarra

Ponentziak banan banan:

Sarrera Euskal_sena_euskerak_ematen_digun_izateko_era

Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar, lagun, ote-ei-omen, -ok…

Felix Zubiaga Legarreta: Ekologiazko armonikak euskeran

Jabier Goitia Blanco: Giza harremanen arloko euskerazko eta gaztelerazko berben etimologiak

Odon Ulibarrena Iroz: Gizabidean zehar Eskuaraz. Gizabidea: la forma de ser de un pueblo entendida a través del euskera

Joseba Mintegi Eskisabel: 11an zorionez

Bisitaldia: Artetako Museo Etnografikoa

Felix Rodrigo Mora: Convivencia comunalidad y lenguaje

Luis Agirre Colon: Semblanza de Imanol Agirre y Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo

Antonio Arnaiz-Villena: Licenciado Poza

Iruña-Veleia: Azken_urteko_albisteak,_Epailearen_autoa,_Bertsio_ofizialaren_historia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 15th, 2013

Iaz argitaratu zuen Hartsuagak bere “Hitzak fosil” liburua. Horren berri webgune honetan eman genuen. Orain, liburuan plazaratu zuen teoria azalduko digu Lazkaon, Euskeraren Jatorriaren VIII. Biltzarrean.

Hitzak fosil:

Antzinateko fosilak aurki ditzakegu hitzetan, antzinateko fosilak aurki daitezkeen moduan harrietan. Harri nahiz hitzetan fosilak ez daude nonahi, ez dira guziak garai berekoak eta ez dira ugariak. Bakanak dira eta hainbat ezaupide behar dira egiazkoak itxurazkoetatik bereizteko.

Zenbait irizpide eta adibide aipatuko ditut aurrekoaren argigarri. Eta guztiaren oinarrian, Mitxelenak, besteak beste, aipaturiko aholkua, nire ibilbidean egia borobila frogatu dena: euskarari sekretu berriak erauzteko euskararen hiztegia harrotzeari utzi eta kanpora jalgi behar da une batez, gako eta argi berriz hornituta itzultzeko.

Juan Inazio Hartsuaga ikerlea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Apirila 26th, 2014

Egitaraua

Inprimatzeko egitaraua (PDF)

Izena emateko

Biltzarraren lekua: Gernika-Lumoko Astra bilgunea.

Izena emateko bidali mezua helbide honetara: euskararenjatorria@gmail.com.

45 € (bazkaria barne). Ikasle edo langabetuak: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469. Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (jarri abizena+e-posta)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Apirila 20th, 2013

Maiatzaren 25eko Biltzarrean, Kalifornian jaioa den eta Iowako Unibertsitateko  irakasle emeritua den Roslyn . Franken hitzaldi hau entzuteko aukera izango dugu:

La figura de Hamalau es entre los personajes mitolĂłgicos vascos menos conocidos y hasta hace poco menos estudiados, aunque quedan bastantes restos lingĂŒĂ­sticos y folclĂłricos de su paso milenario por la mente de los euskaldunes. Por ejemplo, la gente mayor de Gipuzkoa todavĂ­a conoce expresiones como “Ese, ÂżquiĂ©n se cree, Hamalau?” o “ese se cree Hamalau con alkondora.”

Y en el caso de otras personas que tienen conocimientos mĂĄs profundos del acervo folclĂłrico vascos, sabrĂĄn que Hamalau es el nombre del protagonista de un cuento que nos narra la vida y aventuras de un ser mitad oso, mitad hombre, llamado a veces Harzkume o Harzko, ademĂĄs de Hamalau.

Pero no se ha profundizado en el papel clave de este personaje en la cosmología vasca de antaño: el hecho de que antes los vascos creían que descendían de osos, una creencia que seguramente se remonta mås allå del Neolítico.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Apirila 30th, 2011

Maitzaren 7an, larunbatez, Euskararen Jatorriaren 6. Biltzarra egingo da Garesen. Oppenhaimerren 2. hitzaldia Donostiako Kutxa Aretoan, maiatzaren 11an, 19:00etan

Izena emateko (45 euro bazkaria eta Andeloseko bisita barne) harremanetan jarri euskararenjatorria-abildua-gmail.com.

Jatorriari buruzko 6. biltzar honetan genetikaren gaia izango da hizpide. Genetika arloan egindako azterketak,  Joxemiel Barandiaranek abian jarri zuen teoria baieztatu dute: euskal populazioa, gutxienez, 9.000 urtez bizi izan da euskal lurraldean.

Genetika arloan egindako lanak ezagutzeko, EHUko DNA bankuko Biomics enpresako Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso genetiskek arlo honetan egin dituzten lanen berri emango digute.

Ondoren, Complutense Unibertsitateko Antonio Arnaizek iberiar penintsulako lan genetikoak azalduko ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik.

Gero, Oxfordeko irakaslea den Stephen Oppenheimerrek britainiarren jatorriaz egin duen ikerketa famatua azalduko du. Bertan, britainiarren osagai genetikoen %66 inguru iberiar penintsularen iparraldetik, Euskal Herritik bereziki, datorrela frogatu du (Irlandan %90 esaterako).

Arratsaldean Andelos herri erromatarra bisitatuko dugu, bertan iberieraz idatzitako eta agian euskara izan daitekeen esaldi garrantzitsua aurkitu zelako. Ondoren, Garesen berriro, esaldi honen esanahia aztertuko da eta etimologiari buruz lehenenetariko liburu bat idatzi zuen Agosti Xahoren jaiotzaren 200. urtea ospatuko dugu bere “Aitor kantabriar kondaira” liburuaren proposamen etimologiko batzuk gogoratuz. Euskararen jatorrian herri ekarpena gogoratzen duen bideo bat eman ondoren, Arabako Iruñan azken urte honetan izan diren gertaera nagusiak gogoratuko dira biltzarraren amaieran.

Egitaraua

Hedabideetan:  Erabili.com Deia Sustatu Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 09th, 2017
“Lehengoen eta gure arteko hutsartea da euskal sena, hori da eskuararen jatorria, misterioa”

Info7

(Loturan audioa entzun daiteke)

Ainara Mayaren ustez, euskararen xarma haren jatorriarekiko dugun misterioan datza. 11. Euskeraren jatorriaren biltzarrak eman dio horretaz pentsatzeko aukera.

Joan den maiatzaren 13an egin zuten biltzar hori Irurtzungo kultur etxean, eta Maya kuriositatez hurbildu zen hara. Hala ondorioztatu du Europako hizkuntzarik antzinakoenak esaten digula hogeinaka kontatzen hasi ginela gure historia. Eta Europako beste zenbait hizkuntzatan ere hogeinaka kontatzen denez, horren arrazoia gure ‘ESKUaran’ ote dagoen galdetu dio bere buruari. Uste baitu euskaldunok ezinbestekoak garela Europako aborigenentzat. Eta euskararen jatorriarekiko misterioak berak gordetzen duela euskal sena.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 07th, 2018

2018ko irailaren 29an Oñatiko Araotzen egindako Euskeraren Xarman ekarpen hauek izan ziren:

Euskeraren_Xarma_Ekarpenak (liburuxka osoa)

Sarrera
Pablo Arrieta
Agurtza eta Aintzane Lazkano
Joseba Mintegi Eskisabel
Jabi Goitia Blanco
Jon Goitia Blanco
Maixa Bilbao Uriarte
Pako Iriarte
Xebe Diez
Leire Saitua, Felix Zubiaga

Eranskinak: ekarpen osoak (ez laburtuak):

Joseba_Mintegi

Jon_Goitia_1_hitzak

Jon_Goitia_2_Cielo_Zeru

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)