Aukeratutako atala ◊ Bestelako biltzarrak ◊

• Astelehena, Otsaila 16th, 2015

Maiatzaren 15ean Irungo Ficoban Atlantiar Biltzarra:

Goizez
Ron Williamson
Brad Loewen
Gustav Henningsen  
Robert Grenier
Iñaki Egaña
Juan Jose Ibarretxe
Arratsaldez
Stephen Oppenheimer   
Theo Vennemann
Peter Bakker   
Bruce Bradley  
Dennis Stanford
Margaret Jodry
Lionel Sims   
John Koch
Laurier Turgeon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 04th, 2022

Irulegiko idazkunak bide berriak zabaldu dizkigu euskeraren ikerketan, alde askotatik begiratuta.
Horregatik, abenduaren 17an bilkura berezi bat egingo dugu Barrikan.
Euskeraren Jatorria elkarteak antolatzen duen, dugun…
5gn Euskeraren Xarma  izango da.

Uste dugu aukera historikoa dugula
euskerari,
baskoiberismoari,
euskal historiari eta
benetako hizkuntzalaritzari
aupada ederra emateko,
besteak beste orain arte itxita egon diren ateak zabaltzen hasi garelako.

Bilkuran, Irulegiko Eskuan idatzita dagoenaren orain arteko proposamenak izango ditugu hizpide
eta
ekarpenak egiteko zein ezta/baidatzeko aukera izango dugu denon artean.

Ikerle batzuek ziurtatu digute euren presentzia dagoeneko:
- Josu Naberan
- Paulo Arrieta

Irulegiko eskuaz gain Euskal Herriko iberierazko grafiaz ditugun beste testuak ere erakutsiko dira
eta iberiera lantzeko gaur egun dauden tresnak azalduko dira (datu baseak, hiztegiak, etab.).

Amaieran, ikuspegi askotatik euskeraren jatorria landu duten ikerleak omenduko ditugu, besteak beste Felix Zubiaga ,
Jon Nikolas ,
Jabi Goitia eta
Josu Naberan.

Ekarpena:
- Bazkaria barne, 30€
- Bazkari barik, 15€
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747
Abonuan izen-abizena jarri eta emaila bidali.

Izena eman: euskerarenjatorria@gmail.com
Info + proposamenak aurkezteko: 663 901 248

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 26th, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 22nd, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 24th, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 26th, 2023

Egitaraua

Ostirala – Abuztuak 25

12:30-12:35 PresentaciĂłn – PresentaciĂł – Aurkezpena

12:35-13:00 Jesus Glez Artabe-M. van der Sluys T. Desaparición de la grafía ibérica (video)

13:00-14:00 Joseba Mintegi Eskisabel Estelas y altares de los siglos I a IV en la penĂ­nsula

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-17:00 Iosu Urrexola Apuntes previos para abordar la interpretación y comprensión de la lengua ibérica con la ayuda del euskera

17:00-17-20 Bernat Mira Tormo La charla de CastellĂł (video)

17:20-17:45  Atsedena

17:45-18:45 Josu Naberan: Desciframiento de dialectos ibéricos por medio del euskera

18:45-19:45 Antoni Jaquemot Ballarín: Escritos ibéricos sobre rocas de la Cerdanya

Larunbata –Abuztuak 26

09:00-10:00 Antonio Arnaiz Villena La mano de Irulegi

10:00-11:00 Luis Silgo Gauche: El posible origen de la palabra vasca para”trueno”

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Inizituak Una pequeña  aproximación a las costumbres y al imaginariode los iberos: los objetos también hablaban

12:30-13:30 Sinto Cortés Conti e Innassi Martí Gallego Escorca: un sustrato prerrománico, místico y espiritual

13:30-14:00 Montse López. Aproximación al territorio de las tribus celtibéricas de Belos, Titos y Lusones

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-20:00 Visita al yacimiento de la Bilbilis Itálica (Calatayud)

Igandea – Abuztuak 27

09:15-10:15 Roberto Iturrioz Leza Euskoibérico  o iberorromance

10:15-11:15 Jabi Goitia Blanco Toponimia de Portugal, Azores y Madeira

11:15-11:45 Atsedena

11:45-12:15 Jon Goitia Blanco ¿Somos los euskaldunes de la tribu de los “pajaros bobos”?

12:15-13:15 Pedro MÂŞ Urquijo: RevisiĂłn de la genealogĂ­a de las lenguas a partirdel vascuence: una visiĂłn crĂ­tica de la lingĂĽĂ­stica indoeuropea

13:15-14:00 Asamblea General de la Asociación Lengua Ibérica (abierta)

14:15 Clausura – Amaiera

Izen ematea

  • Izena ematea: 25 €
  • Pentsio osoa lagun bat (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 110 €
  • Pentsio osoa bi lagun (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 100 € x 2 = 200 €
  • Sarrera: ES13 2095 0113 10 9119981655  (izen-abizena jarri, ez “jornadas”…).
  • Bidali baieztapen mezu bat: lenguaiberica@gmail.com
Egitarau osoa: hizlariak eta gaien azalpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 22nd, 2013

Diario Vascok Iñaki Segurolak Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketan emandako hitzaldian esandakoa jaso zuen:

Ez du merezi euskararen jatorria ikertzea

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa egin da Udako Euskal Unibertsitatearen barruan, Eibarren, eta, hizlari gonbidatu gisa, Iñaki Segurola hiztegigilea jardun da. Esan zuenez, badaki zer ez den ikertu behar, adibidez, euskararen jatorria: «Ez dago sekula iristerik hizkuntza familia baten jatorri absolutu batera.”

“Hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esateak ez dauka logikarik, hizkuntzan beti baitago jarraipen, kontinuazio bat». Euskararen iraupena ere hartu zuen hizpide, eta bere ustez «300 urte barru penintsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskara. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta agian katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena».

Segurolak urte asko eman ditu lanean Euskaltzaindian, Orotariko Euskal Hiztegia prestatzen, eta orain hiztegi etimologiko bat ari da ontzen, hori ere Akademiarako.

Hitzaldiaren hasieran esan zuen berak ez dakiela zer ikertu behar den: «Horretarako, zer jakin behar dugun jakin beharko genuke». Ikerlariei zer ikertu behar duten ez litzaiekela esan beharko adierazi zuen Segurolak. Ikertzeko gogoak bultzatuta mugitu beharko lirateke, bere ustez. Hitzaldiko izenburura bueltatuz, Segurolaren ustez, hizkuntza oharkabeko jakintza moduan interpretatu izan da, hots, inkontzienteki barneratzen duguna. Eta ikerketa-prozesuan ere ezagutza horiek beren lekua dutela aldarrikatu zuen, hau da, igartzen den hori.

Ikertzea hori dela dio Segurolak, ikertze logikoa baino, errespetuzko lotura bat bezala hartu behar dela, ikertuarekiko amodiozko elkarrizketa bat bezala.

Doktoretza tesiei buruz ere jardun zen Azpeitiko hizkuntzalari eta idazlea. Tesiek garai bateko soldaduskaren funtzioa betetzen omen dute: jendea nekaturik eta penaturik edukitzeko helburua dute. Segurolarentzat ikerketa eta jakintza ez datoz bat.                 Hemen informazio gehiago

Euskeraren Jatorria Elkartearen iritzia

Iñaki Segurolak Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketan emandako hitzaldiaren harira ohar batzuk egin nahi ditu, gai hau ikuspegi zabalagotik ikus dezagun:

1. Iñaki Segurolaren kontraesanak

a) Zer ikertu eta zer ez ikertu. Segurola hitzaldian kontraesan handitan jausten da. Batetik diosku “ikerlariei zer ikertu behar duten ez litzaiekeela esan beharko” baina jarraian euskeraren jatorria ez dela ikertu behar diosku, ez dagoelako “sekula iristerik hizkuntza familia baten jatorri absolutu batera”.

Bizitzaren arlo askotan egoera absolutuetara ezin garela iritsi gertatzen zaigu: kutsadura erabat kentzea, herritarrek bizitza publikoan erabat parte hartzea, genero indarkeria desagertaraztea…  Baina horregatik uko egingo diogu, mekanismo batzuk jarrita, hobekuntza handiak lortzeari? Euskeraren jatorrian gai asko argi daude, beste batzuk ez, baina zergatik ez horiek ikertu eta zabaldu, egunero erabiltzen ditugun hitzen atzetik dagoena hobeto ezagutu dezagun?

b) Hizkuntza guztiek adin bera dute? Segurolak dioskunez “Hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esateak ez dauka logikarik, hizkuntzan beti baitago jarraipen, kontinuazio bat”. Hau ere erabat kontraesanean dago ondoren esaten duenarekin: “300 urte barru penintsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskara. Ingelesa gailenduko da”. Hau da, hizkuntza guztiak kontinuazio bat badira, nola esan dezake desagertuko direla, penintsulan hitz egingo litzatekeen ingeles horretan jarraitu beharko luketela esaten badu?

Segurola jauna, hizkuntzak pertsonak bezalakoak dira: jaio, garatu eta hil egiten dira. Pertsonak bezala, nahiz eta hil, bere gene batzuek ondorengoengan jarraitu dezakete (ez beti) baina gauza bat da hori eta beste bat bizirik egotea. Latina eta gaztelera bi hizkuntza desberdinak dira nahiz eta bata bestearen ondorengoa izan, egituran, terminologian eta abarretan aldaketa handiegiak daudelako batetik bestera.

Beste hizkuntzetan, euskera kasu, ez dakigu horrenbeste aldaketarik egon denik eta beraz ez dakigu antzineuskera eta euskeraren arteko aldeak horrenbestekoak diren ala ez baina jatorria ikertuz zerbait argitu ahal izan dezakegu. Beraz, hizkuntzek, pertsonek bezala, ez dute iraupen bera izaten: batzuena laburragoa da eta beste batzuena askoz luzeagoa.

c) Hiztegi etimologikoa egin jatorria ikertu gabe? Baina Segurolaren kontraesan erraldoiena hauxe da: Nola da posible, bera, Euskaltzaindiaren hiztegi etimologikoa egiten egonda,  euskeraren jatorrian ikertzea ez duela merezi esatea? Zer da ba hiztegi etimologiko bat, ez bada hitzen jatorria azaltzen duen hiztegi bat? Edo beste era batera esanda, nola egiten ari dira Segurola eta Euskaltzaindiko gainerako kideak hiztegi hori? euskeraren jatorria ikertu gabe?

2. Gaztelera penintsulan desagertuko dela?

Iñaki Segurolak lasai asko 300 urte barru penintsulan gaztelera desagertuko dela diosku. Soziolinguistikaz apur bat dakienak, eta Euskal Herriko hizkuntzalari guztiek zertxobait jakin beharko lukete, ondotxo daki estatu bat atzean duzunean, eta hizkun kopuru hain handia, ederki eutsi ahal diozula hizkuntzari. Segurolak esandakoa ez du zentzurik.

3. Zergatik merezi duen jatorria ikertzea

Iñaki Segurolak jatorria ikertzea ez duela merezi diosku. Gure ustean guztiz kontrakoa da eta hori arrazoitzeko adibide batzuk emango dizkiogu:

a) Euskera batua hobeto egiteko. Euskera estandarra jatorria ikertu gabe egiten ari da eta horren kalteak leku askotan ikusten dira, adibidez, geure hizkuntzaren izendapenean: euskara. Bere etimologiari dagokionez, lehenengo osagaian (eusk) proposamen asko egon dira baina bigarren osagaian adostasuna erabatekoa izan da: -era atzizkia (modua).

Horretan oinarrituta, hizk-era moduko hitzak ditugu, edo Azkuek ederki sortu zituen gipuzk-era, nafarr-era, lapurt-era…, edo Euskaltzaindiak orain gutxi atzizki hau erabiliz izendatutako munduko hizkuntzak (egipto-era, japoni-era, ukrani-era…). Baina, orduan, nola da posiblea, Euskaltzaindiak eusk-ara eta erd-ara hobetsi izana? Zergatik ez zen, Bittor Kapanagak zioen moduan, eusk-era hobetsi?

b) Jendarte ala gizarte-ren artean erabakitzeko. Jatorria ikertzeak ere egunero erabiltzen ditugun hitzak hobeto ulertzeko eta erabiltzeko balio du. Adibidez, azken urteotan jendarte hitzaren erabilera zabaltzen ari da, gizartea ordezkatuz. Jatorria ikertuz gero, argi ikusten da erabaki hau ez dela egokia, gizarte ez delako gizonen artekoa, gizakien artekoa baizik. Eta, bestetik, giza erroa bi generoetarako erabiltzen dugulako: gizajo, gizaldi…

Edo genero gaietan jarraituz, gazteleraz modan jarri den empoderamiento esateko ahalduntzea hitz egokia ez dela jakiteko balio du. Zergatik ez bultzatu euskeraz orain dela ehunka urte dugun burujabetzea hitza?

c) Iruña-Veleia argitzeko. Jatorria ikertzeak gauza askoz gehiagotarako ere balio du, adibidez, Iruñako grafitoak argitzeko. Txillardegik, Hector Iglesiasek, Martin Elexpuruk eta Jean Baptiste Orpustanek, oso atzera joan gabe egin duten ikerketetan, egiazkoak direla ondorioztatu dute. Beste bi ikerlek, Joseba Lakarrak eta Joaquin Gorrochateguik faltsuak direla ondorioztatu dute. Ikerketan aurrera egiteko eta nor dagoen zuzen eta nor oker jakiteko datazioak zeuden baina, kasualitatea!, eztabaidan interes zuzena zuen alderdi batek (Lakarrak eta Gorrochateguik) datazioak egiteari uko egin zion Adituen Batzordeko guztien adostasunarekin noski.

Iñaki Segurolaren Iruña-Veleiaren grafitoei buruzko iritzia: faltsuak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urria 20th, 2017
Urriaren 19tik 21era, Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren III. Sinposioa ospatuko dugu Iruñean, Nabarralderen eskutik.

Zer nolako eragina du Globalizazioak gure kulturan, gure hizkuntzan, gure paisaian? Hirugarren sinposio honetan Globalizazioaren hipotesitik abiatzen gara, giza geografia osoan (ingurugiroan, ekonomian, zientzian, hedabideetan, politikan) hedatzen den joera horrek eskaintzen dituen alde onak baloratuz (mugen irekitzea, teknologia aurrerapenak, kulturartekotasuna eta ezagutzea forma berriak), baina ondorio kaltegarriak eta egoera kezkagarriak ere azpimarratuz.

Horretarako, sektore desberdinetako adituak bildu ditugu jardunaldian: Santiago Alba, Julen Rekondo, Amaia Apraiz, Joseba SantamarĂ­a, Paul Bilbao…
Atxita, jardunaldiaren programa osoa eta xehetasuna atxikitzen dizugu.


Egitaraua

Urriak 19 osteguna: In the same boat filmearen proiekzioa

Urriak 20, ostirla: La condiciĂłn humana y la globalizaciĂłn. Santiago Alba Rico.

Urriak 21 larunbata:

9:30 El paisaje industrial globalizado. Del poblado industrial al polĂ­gono. Amaia Apraiz (Euskal Industria Ondarearen Elkartea)

10.15, GlobalizaciĂłn: de Euskal Herria a Euskal Hiria. Alberto FrĂ­as (Lurra)

11.30, Paisaje y globalización. Retos y perspectivas. Joan Nogué (Instit. d’Estudis Catalans)

12.30, Euskara eta globalizazioa. Paul Bilbao (Kontseilua)

16.30, Nuestra cultura ante la GlobalizaciĂłn/Gure kultura Globalizazioaren aurrean. Ainara MartĂ­nez (Euskal Industria Ondarearen Elkartea), Joseba Santamaria (Diario de Noticias), Carlos Vilches (NUP), Aitor Aranburu (EH Kolektiboa), Jokin del Valle (biologoa, Nafarroako Gobernua), Mikel Belasko (filologoa).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 25th, 2016

Izenburua

Corpus informatizado de la lengua ibérica y herramientas de trabajo

Laburpena

Hitzaldian, iberiera lantzeko dauden tresna informatiko berriak azalduko ditu. Batetik gaur egun, excel batean iberieraz dauden 2.800 hitz jaisteko aukera dago, baita iberiera idazteko ordenagailurako tipografia bat ere (www.ibers.cat + “iberian” letra tipoa). Lan hau, David berak eta Carmen J. Huertasek egin dute.

Horrez gain, Joan Vilasecak egindako bilatzailea zertan datzan ere azalduko du.

Ponentzia

14_David_Folch Florez

Iruzkina

Iberiera lantzeko gaur egun ditugun hiru tresna hauei esker (letra mota, datu basea eta bilatzailea) etorkizunean urrats handiak emango dugula espero dugu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Iraila 14th, 2016

Izenburua

Euskera, íberos y celtas en el contexto insular y peninsular atlántico

Laburpena

Arnaizek dio Iberiako kultur adierazpen guztiak kanpotik ekarritakotzat hartu izan direla historian zehar: Greziatik ekarriak, Feniziatik, Erromatik…

Kultura transmititu dutenak beti Europako Ekialdera begira egon dira eta ez dute jakin izan Iberiari dagokion garrantzia ematen Europako eraikuntzan.

Ponentzia

10_Antonio Arnaiz Villena

Iruzkina

Arnaizek betidanik teoria dene-kaukasiarra defendatu izan du eta orain genetikak Kaukaso, Iberia eta Amerikako Ipar Ekialdearen arteko migrazioa egon zela frogatu digunean (magadaleniensean), bere ustean teoria hau indartuta atera da eta kontuan hartu beharko da inoiz. Teoria horretan Iberiaren zeregina garrantzitsua da, Europako eta Amerikako lotune gisa. Antoniok Iberiari dagokion zentralitatea eman nahi dio.

Bestetik gaeliera eta iberieraren arteko harremana aztertzen ari direla Galesen aipatu zuen. Europako alde atlantiarraren arteko harremanak garrantzitsuak izan direla.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)