Aukeratutako atala ◊ Hitzaldiak Iruña-Veleiaz ◊

• Osteguna, Abuztua 19th, 2021

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 20th, 2021

Iruña-Veleiako III. Biltzarra

Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Aurkezpena

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideak, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Egitaraua

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de síntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, anbigramatikoak , etab.

Nekane Jurado Perez: La corriente subterránea que riega Iruña-Veleia

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…

20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan

Aurrez aurre eta online bidezko izenemateak

Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 06th, 2021

Iruña-Veleia Martxanek hitzaldi bat antolatu du Zegaman, ostegun honetan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 20th, 2020

Gontzal Fontanedak 14. biltzarraren azken hitzaldia eman zuen,  Iruña-Veleia: lehen, orain eta gero.

Bideoa: https://youtu.be/o0nNsJsjFy8

Ponentzia


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 24th, 2020

Aste honetan Iruña-Veleiari buruzko bi hitzaldi emango dira: lehenegoa Oreretako Mikelazulon asteazkenean eta bigarrena Itziarko Burugorrin ostegunean.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 23rd, 2020

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 12th, 2020

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 27th, 2020

Epaiketa

Datorren astean, Otsailaren 3an San Blas egunean, Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa hasiko da: Epaiketari buruzko datuak

Aste honetan egingo diren hitzaldiak, Bizikleta Martxa eta Kontzentrazioa

Gasteiz: urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan, Goiuri-Villasuso
Arrasate: urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan Gaztetxean
Oion: urtarrilaren 31n, ostirala, 19:30etan, Bazterra aretoan
Gasteiz: eta larunbatean Bizikleta Martxa 11:00etan Lakuako karabanen aparkaletutik hasita eta Kontzentrazioa 13:00etan Epaitegietan (Gasteiz etorbidean).

Hedabideetan agertu diren azken albisteak

Alea Iruña-Veleia auziaren epaiketa
Tolosaldeko Atarian Asier Imaz kazetariak eginiko elkarrizketa.
lahaine.org agerkari digitalean Patxi Zabaletari eta Juan Martin Elexpururi eginiko bideo elkarrizketa.

Informatuta egoteko kanalak (astero bi mezu gehienez)

Telegram euskeraz: t.me/irunaveleia
Watxap euskeraz: https://chat.whatsapp.com/J1elMr2yubhHDEw5fMGp7P
Telegram gazteleraz: t.me/veleia3
Watxapa gazteleraz: https://chat.whatsapp.com/E9YSVmFT0iiJuHDpti3a0S

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 12th, 2020

Iruña-Veleian estatu sakonaren hatzapar guztiak elkartu dira (gobernu espainiarra eta bere hemengo ordezkariak, hedabideak, unibertsitateko zati bat, epaitegiak, Vatikanoa…) euskerari eta gure historiari erasoa egiteko. Epaileak ez ditu Eliseoren defentsak eskatutako datazioak onartu, nahiz eta Eliseo berak ordaintzeko prest zegoela esan (ez Eliseok arrazoi barik kanporatu zutenetik diru barik utzi dutelako, baina bai lagun talde zabal batek, 10.000 euro jartzeko prest zegoena, 4 grafito Europako laborategi onenetan datatzeko). Horrez gain Epaileak ez dizkio Eliseori berak nahi zituen lekuko gehienak aurkeztu, bera defendatu ahal izateko.

Euskalerriaren aurkako hamaikagarren sasiepaiketaren aurrean gaude, otsailaren 3an hasiko dena.

Informazioa: bideoak, txostenak, berripaperak…

Urtarrilean 10 hitzaldi egongo dira, euskeraren aurkako eraso honen berri emateko. Hurrengo hitzaldiak

Bilbo: urtarrilaren 14an, martitzenan, 19:00etan Burtsan (La Bolsa), Zazpikaleetan
Ortuella:
urtarrilaren 17an, barikuan, 19:00etan, Kultur Etxean
Iruña:
urtarrilaren 22an, asteazkenean, 18:30etan, Condestablen
Markina-Xemein:
urtarrilaren 24an, ostiralean, 18:30etan, Uhagonen
Ibarra:
urtarrilaren 24an, ostiralean, 18:30etan, Gaztetxean
Kanpezu:
urtarrilaren 25ean, larunbatean, 18:00etan, Kultur Etxean
Ondarru:
urtarrilaren 25ean, larunbatean, 18:30etan, Gaztetxean
Gasteiz:
urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan, Goiuri-Villasuson

Epaiketa otsailaren 3an hasiko denez, aurreko larunbatean, otsailaren 1ean, Bizikleta Martxa egingo da Gasteizen zehar, eraso honen atzean dauden erakundeen jarrera salatzeko eta amaieran kontzentrazioa egingo da Epaitegietan


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abendua 30th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)