Aukeratutako atala ◊ Henrike Knörr ◊

• Asteartea, Apirila 30th, 2013

Bost  urte joan zaizkigu Henrike hemendik hil zenetik eta datazioak oraindik ez dira egin.

Henrikek Arabako Iruñaren afera honetan izugarrizko garrantzia izan zuen. Bere jarrera, beste diziplinekiko erabat errespetuzkoa zen eta, horregatik, behin baino gehiagotan zera esan zuen: “arkeologiak ostrakak noizko diren esan beharko digu eta gero hitz egingo dugu besteok”.

Jarrera hori ez da ikusi, noski, Aldudiaren Aholku Batzordeko beste hainbat kideen artean. Adibidez, Eliseo Gilek 100 ostraka polemikoenak datatzea eta kata kontrolatuak egitea eskatu zuenean uko egin zioten. Egun horretan, Aldundiak zer ebatsiko zuen bagenekien.

Henrikek, bere azken hilabeotan oso gaixorik egonda, bere lankide batzuen bazterketa pairatu behar izan zuen errespetuzko jarrera horri eusteagatik eta oso gogorra izan zen berarentzat.

Gainera, Lakarrak eta Gorrochateguik  (ETBko dokumentalean) behin eta berriz esaten ari dira Henrikek ostrakak faltsuak direla esan zuela, gezurra dena. Izan ere, Henrikek grafitoak II-V. mende bitartekoak izan gabe, V-IX mendekoak izan zitezkeela bota zuen hipotesi gisa, San Joan komentua mende hori arte han egon zelako.

Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez dugu gai hau argitzen izandako jarrera irekiagatik. Laster egingo dira datazioak, eta orduan hitz egingo dugu!

Goian bego!

Henrike Knorr eta Txari emaztea

Euskararen Jatorria Elkarteak Henrike Knörri egindako omenaldiaren testua 2008ko maiatzean

“Arratsaldeon eta eskerrik asko etortzeagatik batez ere Henrike Knörr-en alarguntsa den Txari-ri eta Iruri alabari.  Nahi dugu jakin dezazuen goizeko 10etan Euskararen jatorriaren 3. biltzarreko sarrera hitzaldian esan dela, “3. biltzar hau beti markatuta egongo da Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren tamalezko heriotzarekin. Gure blogean bere loturatxoa zuen, doluminak bidali genizkien senideei, artikulua zabaldu dugu hedabideetan, harremanetan jarri gara sendiarekin eta omenaldi xume bat inprobisatu dugu.”

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin.

Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz “urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela”.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta.

Euskararen Jatorriaren biltzarreko partaideak, batzutan ez gara bat etorri Knörr jaunaren iritziekin, gure biltzarretako ponentzietan irakur daitezke iberikoa eta euskararen harremanak defendatzen dituzten autoreak, berak deitoratzen zituenak, nahiz eta tradizio luzea izan Larramendi, Astarloa, Humboldt, Krutwig, Arnaiz… batzuk aipatzeagatik. Irakur daitezke ere euskararen antzinatasuna eta mintzatzen zen azalera handia defendatzen dituztenen iritziak, atzerritarrak batzuk Humboldt, Angus J Huck, Bengtson, Vennemann, Oppenheimer, Arnaiz  eta euskaldunak besteak Krutwig, Mujika, Kapanaga, Naberan, Zubiaga, Lizarduikoa… nahiz eta elkarteak ez duen bat egiten iritzi guztiekin.

Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara.

Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Euskararen Jatorria Elkartea, Iruña Oka 2008-5-17.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 08th, 2020

Aste honetan bere anaia Gorka Knörrek salatu duenez, Henrike minbiziz hiltzorian egon zenean UPVko irakasleek Henrike presionatu zuten grafitoak faltsuak zirela baiezta zezan. Hala ere une oro Henrikek grafitoak egiazkoak zirela defendatu zuen, nahiz eta bere ustean, III-V mendeetakoak izan beharrean berantiarragoak izan zitezkeen (VI-IX mendeetakoak) San Juan komentuak mende hori arte iraun zuelako.

Henrikek argi esan zuen gai arkeologikoa zela eta arkeologiak bere metodoekin datazio zehatzak eman behar zituela eta gero hitz egingo zutela hizkuntzalari eta historialariek, ez alderantziz. Baina hemen hizkuntzalari batzuek esan diote arkeologoei zer agertu daitekeen eta zer ez, Mitxelenaren teoria aldaezina balitz bezala.

Hiltzorian egon zenean Henrikerekin jarrera onartezin hori edukitzeaz gain, hil ondoren, Lakarrak eta Gorrochateguik GEZURRA esan zuten, Henrikerentzat faltsuak zirela baieztatu zutelako. Berria egunkarian honela lagundu zien gezur hori osatzen Alberto Barandiaran kazetariak: “Eta, hil baino lehenago, mezu bat igorri zien bi kideei. Mezua, osorik, ezezaguna izan da gaur arte. Gaur, senideek publiko egitea erabaki dute. Mezu horretan, Arabako hizkuntzalariak bat egin zuen beste bi filologoen tesi nagusiarekin. Idazkunak ez dira, Gilek behin eta berriro defenditu bezala, III. mendearen ingurukoak. Beraz, faltsuak dira”. (2009-03-06).

Nola esan daitezke hiru gezur lau lerrotan???
- Eliseo Gilek ez zuen esaten grafitoak III. mendekoak zirela, III, IV eta V. mendeetakoak baizik .
- Henrikek ez zuen bat egin Lakarra eta Gorrotxategirekin.
- Henrikek ez zuen uste faltsuak zirela, geroagokoak baizik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 20th, 2017
Ostraka euskaldunak gogoratu digunez, apirilaren amaieran Iruña-Veleiako aferan ausardi osoa izan zuen Henrikeren heriotzaren 9. urteurrena izan da:

Henrike Knorr

Henrike Knorr zendu zen duela 9 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 05th, 2016

Henrikek Iruña-Veleiari buruz idatzitako gauzen artean, hauxe idatzi zuen 2007ko urrian Logroñoko Piedra de Rayo aldizkarian:

Piedra de Rayo

En efecto, de la Antigüedad sólo conocíamos, siempre en contextos latinos, nombres vascos (o vascoides) de personas y de dioses, por no hablar de topónimos mencionados en los escritos de geógrafos e historiadores. Y ahora nuestros ojos contemplan, asombrados, inquietos, febriles, esperanzados, palabras de uso común, de todos los días, como éstas:

GEVRE ATA ZVTAN (‘padre nuestro en vosotros’)
IAVN (’señor’)
EDAN (‘beber’)
IAN (‘comer’)
LO (‘dormir’)
GORI (probablemente gorri, ‘rojo’)
VRDIN (en el euskara antiguo, urdin es más bien ‘grisáceo’, no ‘azul’)
ISAR (probablemente izar, sin que haya que pensar que vaya con urdin, pues no es ése el orden esperable)
IESVS IOSE ATA TA MIRIAN AMA (‘Jesús, el padre José y la madre María’)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 11th, 2015

Atzo aurkeztu zuten Henrike Knorren zenbait lankideren ekimenez egindako Eridenen du zertaz kontenta izeneko liburua. Bertan, Henrikek idatzitako zenbait lan, baita berari buruz idatzitako lanak elkartu dituzte Maria Jose Ezeizabarrena eta Ricardo Gomez EHUko irakasleek. Liburuak hiru multzo nagusi ditu:

literatura

hizkuntzalaritza teorikoa nahiz aplikatua, fonologia, morfologia, gramatika zein lexikoa

informatikaren eta hizkuntzalaritzaren arteko harremana

Apirilaren 30ean zazpi urte beteko dira hil zela eta bere omenez egin nahi izan dute.

Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 17th, 2014

Ama-Ata blogean Henrike Knörrek Iruñako grafitoei buruz izandako iritzia nola manipulatu duten aztertu dute:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abendua 20th, 2013

Carlos Aurtenetxek beraren omenez idatzitako poema hamar hizkuntzatan jaso duen liburua aurkeztuko dute:

Non: Ignacio Aldekoa kultur etxea

Ordua: 19:30etan

Eguna: abenduaren 20an, ostirala

Ekitaldian bere familia (Garikoitz semea eta Txari Santiago emaztea), Aldundiko Kultura diputatua (Itziar Lamarain) egongo dira, besteak beste.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 13th, 2013

2009ko martxoan Berriari Lakarrak eta Gorrochateguik emandako gutuna jarri dugu hemen. Bertan, bi hizkuntzalari hauek ziotenez, Henrikerentzat ostrakak faltsuak ziren. Irakur dezagun arretaz Henrikek idatzitakoa:

Iruña-Veleiako euskal idazkunen datazioen inguruan

Argi dago Iruña-Veleian 2006az geroztik aurkituriko idazkunetako zenbaitek, behintzat, harrituta utzi dituela ikastunak. Alde batera utzirik idazkun horietako bestelako mota bat, euskal hitzak dituztenek ezusteko ezaugarriak ageri dituzte, eta, are gehiago, arkeologoek eta haien talde laguntzaileek orain arte iradokitako datazioei jaramon egitera. Argi eta garbi esateko, euskal hizkuntzaren historiaren ikuspegitik, ez liteke inolaz ere pentsa K.o. III. mendekoak direnik, esate baterako, arrain hitza dakarten testuak; horren ordez, *arrani eta arrapi hitzak lirateke espero izatekoak, lotura erromaniko nabarmenekoak -azken batean, latineko rapio-tik eratorriak, jakina-.

Betiere, zientzialariek eta estratigrafiako adituek esaten dutenaren zain, historiara jo beharra daukagu ezinbestean. Eta historiak diosku izan bazela apezpikutegi bat Araban, gutxienez IX. mendearen erdialdeaz geroztik. Alvaro zen apezpikua, eta 881. urtekoa da dokumentua. Guk dakigula, orain arte inork ez du auzitan jarri apezpikutegiaren kontua. Eta, itxura guztien arabera, Veleian egon zen.

Ez da alferrik behin baino gehiagotan aipatu izan episcopus veleiensis. Eta gogora dezagun berantiarra dela, oso, Armentiako egoitza; berantiarra, eta laburra -azkeneko indusketak etsigarriak izan baitira-. Araban izandako azken hiru apezpikuak -Vela, Munio IV.a eta Fortunio- bakarrik jo daitezke Armentiako apezpikutegian erroldatutakotzat. Becerro de Irache dokumentuaren arabera, 1602an ageri da lehenbizikoz Armentiako apezpikutegiaren aipua, San Romango Zorraquino abadeak Santa Engrazia monasterioa -Veremundo buru zuena- Iratxeri dohaintzan eman ziolarik. Eta hurrengo, Calahorrara lekualdatu zuten.

Guk dakigula, ez dute basilikarik aurkitu Veleian, baina litekeena da oro. Iruñako Santa Mariaren lekuan bertan ote zegoen? Litekeena da, oso. Uste izatekoa da jarraitutasun halako bat egon zela Iruña-Veleiatik «Armentiako» garairaino, klerigoen elkarteren bati esker -milites edo borrokalari eta guzti, beharbada-; horrek azalduko luke Iruña ez aipatu ere egitea Donemiliagako kartularioan. Hain zuzen ere, geroago ezarri zuten San Joanen ordena militarra.

Jarraitutasun horrek azalduko luke, halaber, euskal hitzen itxura «modernoa», hala nola arestian aipaturikoak eta corduniai delakoa -zeina debitoribus baita, ezbairik gabe, gure lan bileran proposatu nuen bezala-.

Latineko idazkunei dagokienez, lehen adierazitakoa baiezta dezaket pontifex hitzari buruz. Clermonteko Sidonius apezpikua (V. mendea) baino lehenago, bazerabilten Pontifex Maximus izendapena, bai adiera ironikoz bai berezko adieraz; hala ageri da, 200. urte inguruan, Tertulianoren testu ugaritan miatuz gero.

Henrike Knörr.

Oharrak

  • Mezu hau Henrike Knörrek posta elektronikoz bidali zien lankideei zituen Lakarra eta Gorrochateguiri baina ez zioten erantzun, nahiz eta Henrike hilzorian zegoen.
  • Lakarrak eta Gorrochateguik gutun hau Berrian aurkeztu zutenenean, esan zuten Knörrentzat ere faltsutzat zirela baina gutuna ondo irakurrita ikusi daitekeenez, bere iritzia argi zegoen: ostrakak III-V. mende bitartekoak ezin ziren izan baina bai ordea VI-IX mende bitartekoak, Iruñan San Joan Monastegia egon izanaren frogak bazeudelako. Henrikerentzat Eliseo Gil ez zen faltsifikatzailea!, gehienez arkeologo txarra, estratoz erratzeagatik.
  • Gutun hau,  beraz, ostraken egiazkotasuna defendatzen duten gainerako 23 txosten, irizpen eta gutunekin batera jartzea logikoa da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 28th, 2013

Bidegileak izeneko bilduman, non euskeraren sustatzaileen gogora ekartzen diren, Henrike Knörri buruzkoa argitaratu dute.

Garikoitz Knörrek, bere semea, idatzi du eta bertan, Henrikeren bizitzaren zertzelada asko aipatzen dira.

Bidegileak: Henrike Knörr

Henrike Joxemielekin indusketa batean

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 15th, 2012

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako “Euskarari gorazarre” jardunaldien barruan, atzo, martxoaren 14an, euskara omentzeko ekitaldi instituzionala egin zen Espainiako Errege Akademian. Bertan, jardunaldiok antolatzen dituzten erakundeekin batera, Espainiako Errege Akademiako, Galiziako Errege Akademiako eta Institut d’Estudis Catalanseko ordezkariak izan ziren, baita zenbait euskal ordezkari politiko ere.

Henrike Knörr zena omendu zuten. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak eta José Antonio Pascual Espainiako Errege Akademiako zuzendariordeak ekarri zuten gogora Henrike Knörr zena.

Henrike Knörrek Euskaltzaindiarekin izan zuen lotura estuaz hitz egin zuen Jose Luis Lizundiak. Hala, Euskaltzaindiaren barruan, kargu gehien izan duen pertsona izan dela adierazi zuen: Arabako ordezkari, hiru aldiz izana; diruzain (1983-1986); Jagon sailburu (1989-1994); idazkari (1992-1996) buruorde (1997-2003); Iker sailburu (2004-2008). “Beraz -esan zuen Lizundiak- Euskaltzaindiaren barruan, kargu “recordmana” izan dugu Knörr jauna”.

Kargu guztietan erakutsi zuen prestutasuna goraipatu zuen Lizundiak, eta ondokoa azpimarratu: gainontzeko erakunde eta eragileekin harremanak egiteko erakusten zuen erraztasuna.

Artikulu osoa