Aukeratutako atala ◊ Musika ◊

• Astelehena, Martxoa 26th, 2012

Euskararen jatorriaz dauden teoria batzuk naturaren soinuen interpretazioan oinarritzen dira hizkuntzaren sorrera azaltzeko.

Adibidez Imanol Mujikak horrela azaltzen du bere teoria: “Eskulturak itxura fisikoa imitatzen du. Margolaritzak izakien bizitasun eta eremu magnetikoen adierazpena diren koloreak darabiltza, euren irudia mihisean jartzeko. Musikak etengabeko mugimenduan dauden gorputz eta energien bibrazio edo soinua darabiltza.  Musikari eta konpositoreak kontaktuan daude, eremu bibratorio horiek sentitzen dituzte eta melodia eta sinfonia bihurtzen dituzte.”

Mikel Oihenartek naturan jasotzen ditugun soinuak birsotzen kokatu du bere musika esperientzia.

Deiako elkarrizketa

Mikel Oihenart-en webgunea (bere musika entzuteko aukera dago)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Musika  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 28th, 2019

Azaroaren 3an, igandez, Arriaga Antzokian Gontzalek disko berria aurkeztuko du. Diskoarekin batera liburu bat ere idatzi du eta bertan Bittor Kapanagarekiko izan zuen harremana jaso du, besteak beste.

BIOK: Zu entzule eta Gontzalen arteko gogoetak eta ametsak, ardurak, nahiak eta sentipenak. Guzti horiek bat izango dira bere 18. lan berri honetan, gure bihotz barrenetan zuzenean abiatuko diren kantuak izango ditugu entzungai.

Proposamen berriarekin datorkigu Gontzal,  entzuleen arteko konexio baliagarri baten.  11 kantu berri, eguneroko gai esanguratsuak, sarkorrak,  sentiberazkoak: Ama Gorbeia, Amaren Sua, Agur Ama, Biok,  Altxa Zu, Altxazu!(Altsasuko injustizia), Esperantza bihotzarentzat, Bizitzen ikastea?..  Arragan, zazpi musikari jantziekin ekszenan. Bizi-biziko musikak poema ederrenezko bilduman.

“BIOK”: Ni zurekin, zu nirekin, begiak zabaldu gabe.

Gontzal Menbidilek BIOK izena eman dio bere lan berriari, bere entzule bakoitzarekin, gutariko bakoitzarekin konexio zuzen eta parte-hartzailea bilatu nahian, Zu eta Nire (BIOK) arteko elkartzean. Euskal kantautoreak, bere barneko emozioetatik, sentimendu personal eta kolektiboari dei egiten dio. Maitasun zein biziari abestuz sortzen duen poetika musikal hutsa.

Lan berria osatzen duten hamahiru kantak aukeztuko ditu Gontzal Mendibilek Arriaga Antzokian, sentiberatasun poetikoz blai. Hiru musikari handi izango ditu eszenatokian lagun bere jarraitzaileak zalantzarik gabe gogobeteko dituen kontzertu honetan.

Lan berriaren aurkezpena-45 urtez musikarekin lanean

Ahotsa eta gitarra: Gontzal Mendibil
Gitarra, bouzuki: Angel Unzu
Eskusoinua, bandoneona: Philipe Ezkurra
Kontrabaxua, biolina: Ledian Mola
Soinu-teknikaria: Jean Phocas

Radio Euskadin elkarrizketa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Ekaina 06th, 2017

Josu Larrinaga antropologoak horrela dio Berrian egindako artikulu batean: Musikak oso ondo azaltzen du Euskal Herrian zer gertatu den

berria

Azkeneko 50 urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait prozesuren isla ez ezik, eragile ere izan da musika, Larrinagaren iritziz. Eta gure historia hurbila kontatzeko ere balio du eta balioko du.

Alan Lomaxek Euskal Herrian egindako bidaietatik abiatzen zara, baina 1960ko hamarkadaren amaieran gertatu zen eztanda jotzen duzu euskal herri identitatearen eta euskal musika berriaren abiapuntutzat. Zuk etnogenesi kontrakultural gisa definitzen duzuna…

Alan Lomax Euskal Herrian izan zenean, euskal identitatea oso apal zegoen. Baina hamar urteko epean sekulako aldaketa egon zen, eta euskal identitatearen berrasmatze bat gauzatu zen. Musikan izan zen aldaketa, baina ez bakarrik, baita zineman, literaturan eta artean ere… eta etnogenesi hori bultzatu zuten agenteek jakin zuten mundu osoan zabaldu zen kontrakulturaren olatu hori hartzen. Bat-batean, euskaldun izatea zer den aldatu egin zen. Nekazari giroko zerbait zena kontu moderno eta hiritar bat bihurtu zen. Euskal kultura eta euskal identitatea gazteen ikur bihurtu ziren.

Hor inportantea izan zen munduan gertatzen ari zenarekiko lotura, ezta?

Bai, 1968a mundu osoan da inportantea, baita Euskal Herrian ere. Garai hartako belaunaldiek asko begiratu zioten kontrakulturari. Gogoratu behar dugu Ez Dok Amairukoek Pete Seeger ekarri zutela Euskal Herrira, eta Xabier Letek, bertsolarien ondarea ondo ezagutzeaz gain, Brassensen eta Dylanen eragina ere bazuela… Konexio bat dago munduan gertatzen ari denarekin. Azken batean, musika bilakatzen da kontrakulturaren tresna nagusi.

Garai hartan, kontrakulturak eta euskal identitatearen aldeko fenomenoak folk sonoritateen aldeko hautua egin zuten. Munduan gertatzen ari denari erantzuten dio horrek?

Garai hartan, egon zen proto-pop bat, gaur egun ezagutzen ari garena. Nemesio Etxanizek euskaratu egiten zituen bere garaiko pop kantuak… sinpatiaz ikusten zuen mugimendu gazte hori… baina gero, benetako olatu kontrakulturala iritsi zenean, ezin izan zuten ez ulertu ez onartu. «Gazte hauek erotuta daude», esaten zuten. Kontrakultura, alde horretatik, oso iraultzailea da, aurrekoarekin hautsi nahi duelako. Gazteria ere identitate politiko gisa agertzen da garai horretan.

Trantsizioa da, Pako Aristiren definizio bati jarraituz, txanpiñoien garaia. Kantautoreen eta folk taldeen ugaritzearena… Hor, eta berriro Aristiren hitzei jarraituta, aipatzen da garai koiunturala izan zela. Politikari oso lotua. Aurrekoa eta hurrengoa ez ziren hala izan?

Mugimendu oso katartikoa izan zen, eta, agian horregatik, laburra izan behar zuen. Jaialdi haiek oso katartikoak ziren, eta beterano batzuk, Lete bezala, kexatu egin ziren, jaialdiak zirkutzat hartuta. Ez dakit koiunturala den hitza, baina agortzen den eredua da, musikari horiek berehala hasten direlako beste zerbaitetan. Kontuan izan behar dugu hasten direla abian euskal erakundeak, EITB eta abar, eta hor musikari askok hartzen dute lekua.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 06th, 2016

Itxaropena gogoan, ametsean, bihotzean…

Norbere bere itxaropenarekin,

gu jatorria arakatuz euskeraren etorkizuna segurtatuko dugun egun horretan,

Iruña-Veleia askatuko dugun egun horretan,

hondeamakina txalotzen duten irakasle eta politikariak desagertuko diren egun horretan

Itxaropena

Patxi Saiz Ezenarroren eskutik

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Musika  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Abendua 23rd, 2014
Bittor Kapanagaren letra batzuei musika jartzeaz gain, euskeraren jatorriaz ere kezkatzen den kantari bizkaitarraren disko berria entzuteko aukera gabonetan:

Abenduak 26 DONOSTIA: Victoria Eugenia 20:00

Abenduak 27 GERNIKA:  Lizeoa Antzokia 20:00

Abenduak 30 AZPEITIA:  Soreasu Antzokia 22:00

Urtarrilak 9 BARAKALDO: Barakaldo Antzokia 20:30

Urtarrilak  30 DURANGO:  Plateurena 20:30

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Musika  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 10th, 2013

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Musika  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu