Aukeratutako atala ◊ Etnografia ◊

• Larunbata, Ekaina 24th, 2017

Berrian Elixabete Garmendia Lasaren artikulu polita agertu da, Karmele Goñi zena ezagutzeko. Bitxia da, Karmele, Gotzon Garateren antzera, motor batez baserri baserri ibili zen, Joxemiel Barandiaranek sortu zuen eskolumea legez, gure herria sakon ezagutzeko helburua duen etnografia gidari. Karmele etnografia jasotzeko eta Gotzon esaera herrikoiak biltzeko.

Joxemielek zelako zaletasuna sortu zuen, zelako lan erraldoia egin zuten gero bere inguruan elkartutakoek, eta ETBk ze gutxi eskaini digun jakindura horretatik. Nahiago du Santana eta Veneroren euskalduntze berantiarrari buruzko moduko dokumentalak eskaintzea.

Pizkundearen alaba

Hogeita gutxi urteko neska bat Vespan herriz herri eta baserriz baserri inkesta etnografikoak egiten; hori joan den mendeko 40ko hamarkadan. Karmele Goñi (Tolosa, 1926) zen neska hura. Bere osaba Manuel Labordek jarri zuen arrasto horretan; enpresaria zen Laborde —gaur egun BERRIA egunkariaren egoitza dagoen lantegiaren jabea—, eta denbora librea etnografiari eskaintzen zion; Aranzadi elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen Laborde 1947an; Karmelek elkarte jaio berriko Antropologia eta Etnografia atalean idazkari jardun zuen hamar urtez.

Etnografiarako zaletasuna lehendik zetorkion, gaztetxotatik, artean etnografia zer zen jakin gabe. Amaren aldeko amona zeraindarraren alboan piztu zitzaion kantuak eta kontuak biltzeko afizioa, eta hamabost-hamasei urte zituenerako horiek denak idatziz jartzen hasia zen.

Zerain izan zuen Karmele Goñik landa lanerako gune ia bere bizi osoan. Zeraingo meatzeei buruzko ikerketan laguntzaile hasi zen Laborderekin. Geroxeago bere kabuz jarraitu zuen, meatzeetatik artzaintzara pasata. Aizkorriko Partzoneriaz eta udaldia Urbian igarotzen zuten hiru artzain zeraindarri buruz idatzi zituen bere lehen artikuluak (Eusko Folklore Urtekaria, 1955 eta 1956). Hortik aurrera, Zeraingo etxe barruetan sartu zen etnografoa, eta miatu zituen altzariak, oihalak eta ontziak; apuntatu zituen gaixotasun eta ondoezetarako errezetak eta erremedioak; idatzira pasatu zituen esaerak, legendak eta kantak; deskribatu zituen umeen jolasak, nagusien jokoak eta gazteen dibertimenduak, ordura arte aipatu gabeko kontuekin: «Galdeketak gizonezkoek egiten zituzten, ez amodiorik, ez horrelako konturik batere». Bizitzaren zikloa osorik errepasatzeko, igarotze erritualei buruz egin zuen azken lana, heriotzaren inguruko usadio eta protokoloak jasoz. Euskal Herrian etnografiari heldu zion lehen emakumeak gizonezkoak sartzen ez ziren barrunbeak miatu zituen, ordura arte ikusezin eta ezdeus ziren alderdiak azaleratuz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 25th, 2017

Pasa den astelehenean hitzaldi interesgarri bat egon da Koldo Mitxelenan: Euskal sinismen zaharrak, Sustraiak Bizirik Kultur Elkarteak antolatuta

Euskal sinismen zaharrak: indigenismoa,  Mari eta elkartasunean oinarritutako gizarte antolaketa

Ematen ari garen bi hitzaldi hauen bidez, gure aintzinako sinismenak beste ikuspuntu batetik aztertzen dira. Alde batetik, Euskal pentsamendu indigenista nolakoa izan zen aztertzen da eta hiriko pentsamenduarekin alderatu eta bestaldetik, Mariren esanen inguruan, izandako gizarte antolaketa aztertzen da. Lan ildoa, sinismenetatik abiatuta, gizarte antolaketarako baliabideak garatu zirela da eta hauek, auzolana, batzarrak, herri lurrak eta auzoan oinarritutako tokiko burujabetasuna izan zirela.

Euskal sinismen zaharrak, Mari eta elkartasunean oinarritutako gizarte antolaketa
Arbasoen sinismenak. Mariren berri. Sinismenetatik gizarte eredura. Mariren esanak. Auzolana, Batzarrak, Herri lurrak eta Tokiko burujabetasuna.
Hizlaria: Gurutz Garmendia.

Euskal pentsamendu indigena
Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren hausnarketak abiapuntutzat hartuta. Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik. Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta zer-nolako eragina duten arrazionalismoak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut). Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre). Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.
Hizlaria: Aitor Puy.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Urtarrila 24th, 2017

Whatsappean jasota

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abendua 24th, 2016

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Iraila 17th, 2016

Datorren urriaren 1etik 15era Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren 30. Urteurrena ospatuko dute, Artetan , Ollaranen (Nafarroan).

Museo Etnografikoa 1982 urtean inauguratu zen Napartxo etxean, Berriobeitin, Joxe Miguel de Barandiaranen eskutik. 1986an Artetan dagoen Fantikorena Etxera eraman zuen Joxe Ulibarrenak, eta bertan 30 urte irekita daramatza, gaur egun arte.

Pedro de Navarra Mariskala Fundazioak, Museo Etnografikoaren bilduma kudeatzen duenez, 30. Urteurrena ospatu nahi du eta horretarako ekitaldi programa hau prestatu dugu Euskal Kultura gogora ekartzeko asmoz. Betidanik, Euskal kultur herrikoia funtsezkoa da Joxe Ulibarrenaren lanetan,  horregatik ospakizun hontara gonbidatu dugu egun kultur bertan oinarritzen diren talde batzuk.

Programa

Urriak 1a
• 18h. Argazki aurkezpena. A.R.Elizalde
• 19:30 h. Dokumentala "Esculpiendo la historia, Joxe Ulibarrena" zuzendari: Angel Sanchez Garro.

Urriak 2a eta 9a
12h. 14etara. Museoa ireki. bisita gidatuak.

Urriak 12a
• 18h. "Las pelotaris" (40 min.) Dokumentala. zuzendaria: Andrés Salaberri
• 19:30h. "Neskatoak" (55 min) Dokumentala. Zuzendaria: Jon Abril.

Urriak 15a
• 11h. Museo etnografikoaren 30. urteurrena ospakizuna.
• 11:30h. Kontzertua: Enrike Zelaia
• 12h. Hamaiketako*
• 12:30h. Beltxaren bikotea kontzertu
• 13h. Josetxo Goia-Aribe eta Ana B. Garcia kontzertu
• 13:30h. Nafar Laiariak
• 14:30h. Bazkaria (karpa frontoiaren ondoan) Paella erraldoia*
• 16h. Ortzadar Euskal Folklore taldea. Plaza-dantza. (Karpa)
• 19h. Erakusketa Iñaki Perurenarekin (karpa)
• Egun osoan: eta puzgarriak artisautza azoka
* Izena eman mesedez (eserleku kopurua gordetzeko)
Harremanetarako: Elur Ulibarrena ulibarrenamuseo@gmail.com / ulibarrena@yahoo.es
Tel. 636845984

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 25th, 2015

Odon Ulibarrena

Odonen webgune honetan eta Gizabidea liburuan herriak bi motatan banatzen ditu:  oinarria kulturan izan dutenak eta zibilizazioetan oinarria izan dutenak. Lehenengo multzoan Euskal Herria dago, bigarrenean Espainia edo Frantzia. Bi ikuspegi erabat kontrajarriak.

“La Conciencia de la Etnia es el nivel de conocimientos que un ser humano tiene acerca de los elementos de cultura de su Pueblo. Dado que los elementos de una cultura han sido forjados por diferentes generaciones, en buena medida, la Conciencia de la Etnia debe considerarse histĂłrica.

Estado no es sinónimo de Pueblo ya que se observa con facilidad que muchos Estados tienen en su seno Pueblos diferentes. Aunque no es único, si es peculiar el caso de los aborígenes europeos, el del Pueblo Eúskaro, porque dos Estados proclaman su posesión. En efecto, tanto el Reino de España como la República Francesa dicen que el Pueblo Basko les pertenece, sin embargo, el poeta Mikel Labegeri, expresa el punto de vista aborigen: “Arrotz edo maketok ez dugu etsaiak, bainan euskal semeak da gure anaia. Hemen dela España, han dela Frantzia: ¡mugaren bi aldetan da Euskalherria!” (A los extranjeros no tenemos por enemigos, pero el hijo eúskaro es nuestro hermano. Que aquí es España, que allí Francia: ¡en ambos lados de la frontera es el Pueblo Eúskaro.)

A mediados del siglo XIX los Eúskaros tenían muy poca autoestima. Tal vez no fue Antoine Abadie el primero en percatarse de ello pero si fue el promotor que comenzó a revertir la situación. Su primer acto fue un premio de 1.000 francos al mejor pelotari. Continuó mediante la difusión de versos y culminó con la puesta en marcha de las Fiestas Eúskaras. Lo más característico es que su método consistía en que los eúskaros se conociesen a sí mismos. Dicho de otro modo, que fortaleciesen su Conciencia de la Etnia.

La Conciencia de la Etnia es el elemento de cultura que mejor le permite a un ser humano saber a qué Pueblo pertenece. ¿Cómo lograr este conocimiento? El famoso arquitecto catalán Gaudi decía que “ser original es volver a los orígenes” y don José Miguel Barandiarán recomendaba; “..es bueno que volvamos a las raíces y las conozcamos; BASANDONOS EN ELLAS ELEVEMOS NUESTRA CULTURA, LA CULTURA ACTUAL…Si nos dejamos llevar sin hacer caso de nuestras raíces, entonces ya, dentro de poco, ya no seremos ni vascos, ni de ningún pueblo determinado, seremos mundiales, pero mundiales en el peor sentido de la palabra, o sea, en la superficie de la cultura ..” (clase  impartida  el 4 de mayo de 1979 en la Universidad del Opus Dei de Pamplona, Navarra).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Martxoa 15th, 2015

Jesus V.-ek bidalitakoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 10th, 2015

Diman egin genuen etnografiari buruzko Euskeraren Jatorrariaren Biltzarrera gonbidatu baina etortzerik ez zuen izan. Adinak ez duela bakarkatzen esan zigun. Orain joan zaigu euskal sena ondo baino hobeto ezagutzen zuen euskaldun hau:

Berria

Hiru laurdeneko botilan ezin litroa sartu. Esaera horrekin laburbiltzen zuen Juan Garmendia Larrañagak euskaltasunari, euskaldun izateari buruzko bere pentsamendua. Norberak jakin behar duela nor den eta non dagoen. «Hortik abiatuta, hau da, geure nortasunaren gaineko konbentzimendutik, bide erdia eginda daukagu». Eta konbentzimendua zuen berak.

Lepora diezaieketenaren gainetik, beste edozeren gainetik, euskaldunak euskaldun direla. «Gutxi garela? Noiztik neurtzen da kalitatea buruen kopuruaren arabera?». Euskal kultura eta, zehatzago esanda, Euskal Herriko etnografia izan zituen aztergai Garmendiak bizitza osoan, eta horrek euskararekin lotzen zuen haren lana.

Eusko Ikaskuntzak 2005ean argitaratutako elkarrizketa luzerako Josemari Velez de Mendizabalek galdetzen ziolarik zertarako balio duen etnografiak, Garmendiak hitz gutxirekin laburbiltzen zuen bere lana: «Gure kasu konkretuan, euskalduna zer izan zen eta zer den ezagutzeko. Euskaldunaren bizimodua aztergai izan dugu eta dugu, oraindik ere, etnografian».

Wikipedia

Mikel Zalbide

Hizkuntza kontuan gabiltzanok, zahar eta gazte, beti dugu kulturarekiko mira. Jakin badakigu, aditu handi izan gabe ere, elkarren eskutik doazela maiz hizkuntza eta kultura. Ez da harritzekoa, horregatik, euskal kulturaren alorreko bide-urratzaileak gogoko eta erakargarri gertatzea gehienoi. Bidegile horietarikoa genuen Juan Garmendia Larrañaga. Gipuzkoan bereziki, baina ez Gipuzkoan bakarrik, aparteko sona izanik du Juanek, bere lanaren zabalaz eta zintzoaz. Aparteko sona, ongi merezitakoa…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Abendua 09th, 2014

Anuntxi Arana etnografo, filologo eta idazleak jaso du aurten Euskal Herriko Kultura Azokako saria.

Sari hau euskal mitologiaren ingurun egindako ikerketa lanagatik bereziki irabazi du. Beste lanen artean “Mito hurbilak: euskal mitologia jendeen bizitzan” dugu. Bertan, erakusten digu mitologia ondare zaharra baino, gaur egun dirauten sinesmen batzuk ere  badirela.

Berak egindako ikerketan ez du “Amalur” aipamena jaso. Kontzeptu berria dela dio.

Feminismo arloan ere lan anitz egin du.

Euskonews

Gara

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Uztaila 26th, 2014

Uztailean “Barbau Hamalau” ikuskizuna eman zuten Ozazen, Zuberoan. Dominika Rekalt, “Titika”k 1914 gudua oinarri hartuta, gaur egungo gizartearen kritika egin du. Berrian elkarrizketa interesgarria egin diote:

Zeri egiten diozue barre?

Jendeak bere erabakitzeko ahalmena nola beti delegatzen duen, alderdiei, edo alderdi buruei, edo politikako profesionalei… alde horretatik da fartsa bat. Frantziako Estatuan, lau-bost urtean behin ikusten ditugu hautagaien argazki politak, eta gero kristoren hitz ederrak, eta denda batean bezala aukeratu behar dugu gure ordezkari produktu hori. Eta horrek digu gero agintzen guri. Nola ote den posible pertsona heldu batek bere bizitza delegatzea ezezagun bati. Eta, gero, delegatu horrek nahi duena egiten du.

Zer egiten dute agintariek, bada?

Badira mekanismo politikoak, badago arazo sozial edo zer edo zer, agintariek ezin dutela kontrolatu? Ba, orduan aterako dizkigute krisiak; krisi ekonomiko, krisi soziopolitiko edo arabiarra izango da hobenduna, edo ijitoa, edo homosexuala, edo lesbiana. Behar dute beti norbait hatzarekin erakutsi: dugun egoera larriaren erruduna hori da. Ez da politikarien ezin egina edo ideia falta. Ez, beste bat da. Etsai bat sortu behar digute beti. Eta pixka bat mekanismo horren inguruan dihoa Barbau Hamalau.

Gizartearen kritika bat da?

Fikzio bat da, baina gaurkoa ikusten ahal da barruan. Mundu bat sortu dut, Urdintegi deitzen dena, zeren eta ohartu bainaiz, telebistan ikustearekin, alderdi handiek edo nazioarteko egitura ekonomiko edo enpresek telebistan agertzen direlarik, urdina beti presente dela.

Zer gertatzen da Urdintegin?

Urdintegiko jendeak, momentu batean, bere balioak ikusten ditu galtzen ari direla, eta galdua sentitzen da. Orduan, aukeratuko dute buruzagi bat, agintari bat, oso balio patriarkalak aldarrikatzen dituena, lehia, indarra, irabaztea… Eta behin, aukeratuta, berak eramango ditu jendarteak nahi ez duen bide batera, baina aukeratu dute, eta tranpan sartu dira beraiek.

Geure buruaren aurka ari gara?

Ez da ahaztu behar 1933an, Alemanian, jendeak demokratikoki aukeratu zuela Hitler. Eta pixka bat hori da. Nolaz denek, dauzkagun ahulezien estaltzeko, aukeratzen dugun diskurtso maskulino bat erabiltzen duen agintari bat, iduriz eta bere gizon diskurtsoak gure ahuleziak aseko edo estaliko dituen.

Zein zerikusi du horrek gerlarekin?

Boterearen gakoa jendeari beldurra sorraraztea da. Izan gerla, izan Sadam Husseinen arma kimikoen mehatxuak, izan ETAren terrorismoa, homosexualitatea edo etorkinak, edo… Beti beldur bat behar dute elikatu, jendeak beldurra duelarik ez baitu gehiago ausardia pertsonalik. Eta ausarta dena pertsona librea da. Libre ez izateko, beldurrarekin mantentzen gaituzte.

Lanaren izena, “Barbau Hamalau” Lazkaon egin zen Biltzarreko Roslyn M. Franken ponentzia batekin lotua dago: En busca de los atributos y huellas cognitivas de la figura de Hamalau…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)