Aukeratutako atala ◊ I ◊

• Asteazkena, Otsaila 13th, 2013

Garan Joseba Aurkerenaren artikulu interesgarria agertu da, inauteriaren etimologiaz eta esanahiaz:

a) Etimologiaz: Julio Caro Barojaren teoria

“Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IÑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, eurite…) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeria…)

Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iñotea, ihotea, iñautea, ihautea…) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergela…), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoa…).”

Irudia: euskaraz.net

b) Esanahiaz

“Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu. Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri:

Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira.

Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelats…) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriak…) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean….”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 20th, 2011
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (1 vote cast)
Atala: Izen  |  Iruzkina gehitu
• Ostirala, Otsaila 15th, 2013

Felix Zubigaren iritziz, “Inatueria”, “Inu” arketipoarekin lotuta dagoen hitza dugu. Adibidez, gure mendi askoren izenak ere horen lekuko dira: Inomendi/Mendino, Añomendi/Montaño, Inamendi/montaña, etab.

Egitura hauxe litzateke: Inoteri < INO+te+eri.

Azalpena:

Iñote<Inu+haita “Inu garaia”, Inu jainkoaren omenez ospatzen den erritoa da, Inu jainkoa “zeru” amaren semea da eta, analogiaren buruz, seme-alaba guztiak.

Inu jainkoaren erakarmenez asmaturiko hitza asko dira: Inote, ino, ene!, aini!, ni, mi, inude, aiña, uin, eñe, nano, nana, nini, inoso, unai, anai, nahi. (Intz, inisitu, inusturi hitzei begira J. M. Barandiaranek zera ebasten zuen: “IN behar zuela izan euskaldunen antxinako “zeruaren” izena). (Barandiaran, J. M. Mitología vasca, 136. or.).

Inu arketipoaren ondare dira ere: on, un, une, onu, ama, eme, mu, ume, ino, amai, umo, aina, eñe, anai, in+autsi, etab. Hitza arketipoen ardatzean bilduriko aria bezala da eta hizkuntza hitzen bilbea “gazteak, ariari tiratuz, osa dezala bere jainkoaren hitza” (El hombre y su dios, 2-3, Documentos Bíblicos, 26. or.)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 19th, 2017

Mujika, Imanol

Lege naturalek egindako hitzak egon badaude, gauzen izenak bibrazio natural eta funtzional baten ondorioak direlako da. Euskaraz, “izena” da erabiltzen dugun hitza -izena- izendatzeko. Eta honen etimologia hauxe izan daiteke: “iz” (argia) eta “ena” (posesiboa), hau da, argiarena edo energiarena, “iz” erroa gure hizkuntzaren oinarrizo erroetako bat delako. Eta “argia”z gain “ura” ere esan nahi du, energia sortzaileetako bat delako, antzina “las aguas de la vida” erabiltzen zen, esaterako, naturaren energia sortzaile gisa, lurreko eta telurikoak diren energiak katalizatzeko edo finkatzeko likidoa delako.

Euskeraren moduko hizkuntza zaharrek berezko erroak dituzte eta, horien azpian, jatorrizko fonemak ditugu, eta horietan, bibrazio naturalak aurki ditzakegu. Zientziak, kontzientziaren bidez, lege naturalak gure mundura aplikatzen dituen antzera, hizkuntzak ere bibrazio naturalen erreprodukzio eta interpretazioaren bidez sortuz ziren.

Gauza bakoitzak, naturak emandako kualitate eta izateko eraren arabera, izango du eremu magnetikoa eta, euskal aztiak, fonemaren bidez, eremu hori itzuli eta birsortzen zuen fonemaren bidez.

Horrela, gure arbasoek Lurrean gauzak izendatzen hasi zirenean, “izenak” ipintzen hasi zirenean, gauza bakoitzari, bizigabe zein bizidunari, ente bakoitzak agertaratzen zuen energiaren arabera izan zen izandatua, “izen-ena”  berbak horixe esan nahi duelako.

Iturria: “Iainkoa” liburua, Imanol Mugika

Zubiaga

Izen < iz+en.  IZ edo ITZ “palabra” zein “nombre” litzateke eta “izena”, beraz, “Nire ezaupideko hitza”

“izena dune guztik ba du izana”, esakera eta mitoa. “izena/izana” izkune, edo “omen/nomen” =fama/izena. Hots, izenak ematen diola ofizialki norbaiti edo zerbaiti izatea. Izenez deitzea bera sortzea da Biblian eta beste mitologietan. “cuanto tiene nombre tiene ser” esaera mitikoaren arabera. Horregatik , “izena/izana” hizkuntzaren formula bat da, “omen est nomen”, latinizatua bezala: “la fama es el nombre”.

Morvan

(1545) Nombre. Ha sido comparado con el semítico ism “nombre”? Una relación con izan “ser” no es imposible. Cp acaso también seneca hsen “nombre”.

(1545) Nom. A été comparé au sémitique ism “nom”? Un lien avec izan “être” n’est pas impossible. Cp. aussi peut-être seneca hsen “nom”.

(1545) Name. Was compared with semitic ism “name”? A link with izan “to be” is not impossible. Cp also perhaps seneca hsen “name”.

Naberan

Bi hipotesi ildotik jo daiteke: i-zen; iz-en. Nik azken ildo honetara lerratuko naiz:  izanetik edota izaeratik ondorioztatzen dena; haren osagaia edo zatia.

Bilakaeran beharbada izan/izen alderaketa edo kontraste-jokotik sortua da. Bestela izan-en izan daiteke jatorrizko eraiketa (izan-enàizen). IZ hizkia berba askoren osagaia da, argia eta bizitza adierazten duen onomatopeia arkaikoa. –EN- hizkiak, berriz, zerbaiten ondorena edo zatia adierazi ohi du: oren (oro-en), osotasunaren zatia; heren, hiruren (hiru-en); enbor (en-boro) zuhaitz-buruaren ondorena… Bizkaiko toki batzuetan UZEN erabiltzen da, IZANen aldaera.

izen/uzen: (d)ei-zen; uku(u)-zen; (g)u-zi-en, hau da: zenaren izena

Etxamendi

IZ- ek dio, ene ustez, “hats”, “haize”. Beraz “BIZIA” (hitz hau bera beste bi hitz elkartuzkoa delarik: “BE/BI “izango dena, izan behar dena” cf, ingelez “to be”,  gazteleraz “fue”…+ IZ = BI-IZ > BIZ-I, eta hortik dugu latinezko “spiritus” (=has-pera=bizidun), grezieraz “an-(haize) + emos (duena) > latinez “animus”… Bai eta oraiko euskeraz “IZ-AN”. Baliteke IZ-EN dela aspaldiko era hori bera , Cf, Bibliako (semiteraz)”deitzen naiz “NAIZEN-A”

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: I  |  Iruzkina gehitu
• Osteguna, Martxoa 09th, 2017

Naberan

indi-ur(ra): Indiatiko urra

Zubiaga

in-+etxa+ur

Lakarra

Etxamendi

INTZAUR , GILTZAUR dator  GILTZA + HUR -tik (cf. Azk.I, 346 BN giltzagur “nuez : noix”) ,

1) Izan ere  hur- / or-/  har- /por- = “janari”, cf. hurr-itz, har-itz (-itz =aitz), ezkur (ez- =aitz ,k=h, ur=janari) , eta ORGI (<<OR  + KI) “pan :pain” codex Calixtinus) …. parrez ikus sanskriteraz urjia “nourriture : alimento” eman duena  modern orgia:orgie. Bestalde, ikus lat. uorare , gr. eboron “irentsi dut, klikatu, jan”,  bibroskô “jaten” , eusk.broska “borona , Azk. 181, gazt. hartar..

2) GILTZ “gako, hertsgailu : llave, ”  giltzaurrak mamia hertsirik baidauka . GILTZ  , ILTZ , ITZE soroetako langak hesten dira zaraitz bihurtuzko esteka batez, hunek daukala begite bat zointan iragaiten den Y erako matzarde bat  langaren giltzatzeko . Y hori egiten  da (zen) sahetseko edo aldameneko arbasta bat hautsiz = KALITUZ >>KLASKATUZ,,,, gaur KAL-i  aditza sugeari buruan joiteko, edo,eguzkiak jendeari buruan eman ukaldiaren izendatzeko derabilagu (BN); bainan badu 2, arpegia (lema II) bekana euskal formetan, eta  oso ugaria erderen forma beretan : adi-bidez porroska (L;I) forma betea, eta, broska (L;II) forma hertsia; beraz,badugu GILTZ (L;I) eta badugu KLIS-katzen (begi-kliska). Parrez  gr; KLEÏS “giltza” , lat, CLAUUS “iltze” (lema II erderek) ; Ikus eusk, kali (I) eta klas-katzen (II)

Goitia

Eztabaide gordina daukat intxaurraren gain.  “indi” (Bizkaian “intx”) hasten diren berba gehienak (indibabak, indipiku, indiollar, indimats…), Ameriketatik etorriak dira, baina intxaurraren jatorria, sortalde ertaina da. Orduan baliteke “indi urra” izatea, sortaldeko frutua izateagaitik, eta izena, Amerika bertopatu baino zarragoa izan leikela.

Bizpairu berba, badaude, “indi” tik hasita ez daukatenak zerikusirik Amerikaz; adib. “indi arrain” (guk, “itxuki” esaten dioguna, “indisagar” edo menbrilloa (hau Kaukasokoa da, ia ia Indietako mugan).

Ameriketako intxaur famatuenak, Kaliforniakoak, han deitzen ziran “nueces de Castilla”, iberiatik eroanak zirelako.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 22nd, 2012

Osagaiak: itz + al

Esanahia: argirik eza

Bilakaera:

-iz + il

-iz + al

-itz + al

Azalpena: “iz” argiaren erroetako bat da (izar, izpi, iztasun…) eta “al”, “il” erroaren aldaera. Beraz, “itzal” berbak argirik eza adieraziko luke

Egilea: Bittor Kapanaga

Irudia: marimendiblog

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 10th, 2012

Osagaiak: iz + la

Aldaerak: isla

Esanahia: argiaren berregilea, errepikatzailea?

Bilakaera:

- iz+la

- izla / isla

Azalpena: “iz” izatasun erro garrantzitsua eta argiaren zentzuan hainbat hitz sortu ditu: iztasun, ixetu, itzal… Hemen ortzmugaren soslaia esan nahi du, silueta. Baina bere kidea den “isla” hitzak eguzkiaren isla(da) (reflejo del sol) dugu.

Egilea: Bittor Kapanaga

Irudia: Bligoo

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abuztua 24th, 2011

Osagaiak: hitz+il

Esanahia: hitza amaitzea

Bilakaera:

- hitz-il

- hizil

- isil

Azalpena: “Nire ezpain dardarakorrak luzaroan mutu gelditu ziren; mintzamena hila zen nitan, hitz-il, zeinak mintzoaren deuseztatzea erran nahi baitu.”

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)