Aukeratutako atala ◊ S ◊

• Astelehena, Urria 16th, 2017

3.- sen-

Senitartekotasunari dagokionean, badugu beste hitz bat ere bere garrantzia duena: “sen”.

Senide

Seme

Senar

Sein

Senide “co-descendiente” dugu, beraz jatorri ustea ere adierazten digu “sen” hitzak. Eta beste zenbait zentzu ere ekarten dizkigu hitz honek. “Sena”, “Zentzu”… Gaztelaniako “sentir” eta “sentido” ere hor nonbaitekoak ditugu. Hiztegietan ere, “senton” eta “senbage” bezelako hitzak ageri zaizkigu, aintzinakoak eta zalantzarik bage arlo honetakoak.

-–Ipar Euskalerrian “sehi” dana?

“Sein” haur jaio berria da sartaldeko eskualde batzuetan. Eta “sehi” morroia da sortaldean; beraz, beste gauza bat dela uste dut.

–Baina Deba Goiena alderdian edo “sein” morroia ere bada, “otsein”.

Bai, horrela dirudi kasu honetan, baina astiro ikertu beharreko arazoa dugula uste dut.

–Duela 2.000 urteko idazkunetan “senbe” azaltzen zaigu, gero seme edo bihurtu zana.

Bai, oso bidezkoa dirudi bilakaera horrek.

Erderazko “semen” ere arlo honetan ikertu beharreko hitza genuke. Eta areago, hitz honek latinean izan dezaken hedadura ere aztergarria izan daiteke.

–Eta sen hitzak “ene” hitzarekin harremanik ote du?

Ez, inondik ere ez, nire ustez.

Eta azken ohartxo bat, arabieran eta hebraieran “aba” edo “ab” hori aita zentzuz agertzeak eragina izan du gure euskal munduan ere, praile artean eta. Gero hortik, Arana Goirik ere gogoan erabilia. Baina pentsatzekoa da gurean “ugezaba” hitzarekin gertatu izan dana beste kultura hoietan “aba” hitzarekin gertatu dala.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 09th, 2017

Jon Goitiak dioenez txanponen erabilera erromatarrak baino asko lehenagotik ditugu eta beraz ez du zentzu handirik haiek atzera egin eta gatza (sal) erabiltzea, legionarioak ordaintzeko. Bere proposamena:

SALDU = vender, hitz eratorri asko ditu: SALATU (etsaiari saltzea), SALE (ingelesez SALTZEA)

SALARISAL = vender + ARI = dedicación, hau da, bere lana saltzen duena

SALARIKO lanagatik jasotzen duena.

La palabra SALDU

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Jon Goitia Blanco, S  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Urria 03rd, 2017

Lan honetan Jabier Goitiak proposamen bitxia bota du. Berak dio zelten jatorriari buruz zalantza gehiegi daudela eta ea ez ote ziren izango ibiltariak ginen garaian sendentarizatzen hasi ziren lehenak, besterik gabe. Alegia zeltak Europako txoko askotan agertuko ziren, aldi berean, lur zati bat ustiatzeko baimenak zabaldu ahala.

Bere lanean ikusten denez, pribatizazioaren hastapenak “sel-ak” izan ziren. Sel bat espazio txiki bat zen, biribila, eta erdian mugarri bat jartzen zen, non sutea eta etxea kokatzen zen.

“Sel” gehien zabaldu zen izena da baina beste baliokide batzuk ere erabili ziren: “saroi”, “korta” edo “olha”. Azken hau oso adierazgarria da, biribila ere esan hi duelako, erabilera esklusiborako lagatzen zen espazioaren forma hain zuzen ere.

Horrela, “kortabarria” sel berriagoa izango zen eta “kortabitarte” bi  selen artean sortzen zen beste bat, hain biribila agian izango ez zena, sel kopurua handitu ahala espazioak gero eta txikiagoak zirelako.

Los Celtas

Jabik dioenez, sel batzuen egiturak gaur egun ere ikus ditzakegu:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Iraila 30th, 2014

Antonio Arnaizen blogean sardana hitzari buruz zenbait proposamen egiten ditu:

La sardana es un baile que hoy se efectúa por un grupo de personas en Cataluña cogidas de la mano en un corro. Se considera que hay 2 tipos la ampurdanesa y la de la comarca de La Selva y algunos otros subtipos.

Aunque en el siglo XIX Pep Ventura hizo una especie de estandarización del baile, dejando la sardana llamada de “pasos largos”, ya en el siglo XVI en Olot se asimila por la Iglesia la Sardana a un baile “deshonesto y de brujería”. Documentación esculpida aproximadamente del año 1280, se encuentra en la puerta de la Catedral de Barcelona, con personas agarradas de la mano en posición de baile.

La traducción propuesta por nosotros para explicar su significado Ref.2. es de SARTU (vasco)= agarrados, ensartados (castellano) ANA (o ANAI, vasco)=hermandad (castellano)

Es decir, “el grupo de la hermandad (ya sea o no en lenguaje religioso ritual) agarrados o unidos”. En este caso, la unión se efectúa por las manos.   Esta es la traducción más plausible, ya que los iberos de San Miguel de Lliria (Valencia), la antigua Edeta, sí que bailan de esta forma, como se muestra en el fragmento de cerámica siguiente, allí encontrado. (Museo Arqueológico de Valencia). Aquí.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Antonio Arnaiz Villena, S  | Etiketak:  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Otsaila 14th, 2012

Osagaiak: seni+behe

Esanahia: seni txikia

Bilakaera:
- seni + behe
- senibehe
- senbe
- semme
- seme

Azalpena: Euskara zaharraren *seni hitza gaurko sehi-ri dagokio, eta behe kasu honetan izenondo gisa erabili bide zen. Beraz *seni-behe-k “ume behea, baxua den umea, txikia den umea” adierazten zuen. Geroago, luzeegia izatearren, laburpen handia jasan zuen hitz elkartu honek, eta lau silabatarik bakarrik bitara iragan zen, *senbe forman sortuz, akitaniera zaharrean SEMBE- bezala idazten zena. Azkenean -NB- > -MM- > -M- prozesu fonetikoa bete egin zen, euskaran oso normala eta ezaguna dena.

Irudia: blogseitb

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Seme  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urtarrila 23rd, 2012

Osagaiak: seni+ar

Esanahia: umea

Euskalkien araberako aldaerak: senhar, senaar

Bilakaera:
- seni + ar
- sen + ar
- senar

Azalpena: Seni-k euskara zaharrean “sehia, umea” adierazten zuen, eta akitanieran maiz agertzen da. Ar-ek gaur egun oraindik “sexu maskulinoko pertsona edo animalia” esan nahi du, eta oro har, *seni-ar-ek “gizon guztiz gaztea, oso gaztea den mutikoa, mutil gaztea” esangura bide zeukan. Honela bada, bai senar-ek bai emazte-k egitura bera lukete, eta antzina jendea oso gaztetan ezkondu ohi zelako sortu bide ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Senar  |  Iruzkina gehitu