Aukeratutako atala ◊ U ◊

• Ostirala, Otsaila 03rd, 2012

Osagaiak: ur+din

Esanahia: uraren antzekoa

Bilakaera:
- ur+din
- urdin

Azalpena: “din” atzizkia antzekotasuna adierazten du, berdin hitzan bezala (bera+din>berdin)

Egilea: Bittor Kapanaga eta beste zenbait

Iturria: Royalty Free Photos and Pictures

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 06th, 2013

Jabier Goitiak, artikulu honetan (9 orrialde), “ur” hitzaren etimologia goitik behera aztertzen du, inguruko hizkuntzetako “aqua”, “agua”, “water”… ere ikertuz.

Bere ustean Europako eta inguruko hizkuntza batzuek ura izendatzeko duten hitzen artean harreman handia dago eta jatorria euskarazko “i” erroa izan liteke.

El Agua y sus etimologĂ­as

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 15th, 2017

2.- ugetz-

“Ugetz” eta “ugatz” formen arteko arazoa erabakitzeko, gauza batzuk izan behar ditugu gogoan. “Ugetz” honetako “ug” hori, nire ustez, “ur” izango dugu seguruenik, eta “ur” aintzinako garaietan emakume zentzua zuen fonema dugu. Gaur ere “urruza” (hembra) bizirik dugu. Baserriko berri dakitenek badakite behietan, ardietan, ahuntzetan eta behorretan ez dala izaten emerik, urruzak baizik. Eta Zuberoan eta Bizkaian (hemen ia gutxi) neskatilei buruz ere asko erabilia. Mutiko nintzelarik, erromeriarantz zoazen mutilei egindako galdera hau sarritan entzuten nuen: “Zer, urruzatan?” (ÂżA por chavalas?).

Beraz, “ur-etz” edo “ur-atz” izango genuke aukera. Eta “esne” esan beharrean “asne” erabiliko bagenu, bigarrena izango litzateke zuzenagoa. Baina alderantziz dugunez…

Zerrendan erakutsi ditugun izenei buruz gutxi esan dezakegu lehen zatiari dagokionean. Ugezaba dugu argia ematen duen bakarra. “Asaba” horretan “as” hasiera ageri ote dan pentsatu daiteke. “Arreba” eta “neba” direlakoetan “ar” eta “eme” ote diren ere, baina ez da segurua, nahiz eta izenen zentzuak horretara bultzatzen duen. “Auba”, Bizkaiko eskualde baten amaginarreba esateko erabilia, oso iluna dugu. Eta “iloba”, bigarren zatia aldaturik ageri duen bakarra, “il-aba” izango dugu seguruenik.

Eta ama zentzua adierazten digun “aba/eba” horren aldamenean bakardadean dugu “atta”, aita zentzua adierazten digun hitza. Sortaldean “atta” eta sartaldean “atte”, gauza bera dugu, gero erderaren fonetika eraginez “aita” bilakatu zaiguna. Baina edozein ikerketa egiteko nahiz eredutzat hartzeko, “atta” dugu formarik zuzenena. Ziberutar idazle bati irakurri nion arestian: “attatta (aitona) Beskoitzekoa nuen”.

-–Eta toki izenekin loturarik ba ote du? Arba, Ezkaba, Ezlaba…

Ez. Ezin daiteke abiatu bide horretatik. Fantasiak egin daitezke, ez besterik.

–Araba?

Izen horretan ere ez dut ikusten “aba” zatirik, nahiz eta ikuste batean izan baduen. Araba izenari buruz ikertzekotan, Aragoi hartu beharko litzake bidelaguntzat. Baina hori beste arlo bat da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 22nd, 2012

Osagaiak: ur+te

Esanahia: irtetzea

Bilakaera:
- ur+te
- urte

Azalpena: urte-aren urteeran, erritualki urteko urak soskatzen ziran. Beraz urte/urtza eta urten dator

Izenkideak: urtza, urten (irten)

Egilea: Felix Zubiaga
Irudia: Ezkabako talaitik bloga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)