Aukeratutako atala ◊ 1-Aldundiko Batzordea ◊

• Astelehena, Urtarrila 24th, 2011

Beste zenbait agiri:

1.- Informe pericial caligráfico: Cotejo entre grafitos inscritos en ‘letrinas’ e inscripciones en cerámicas y huesos del yacimiento de Veleia
Alicia Martínez-Carrasco,  GRAFOTEC enpresako peritajea

Adituen Batzordeko aktak

1.- 16 de enero de 2008
2.- 14 de febrero de 2008
3.- 17 de abril de 2008
4.- 26 de junio de 2008
5.- 19 de noviembre de 2008

6.- Sesión de la Comisión de Cultura, Euskera y Deporte del 19 de noviembre de 2008, donde la Comisión Cientifica Asesora presentó sus conclusiones

7. Sesión de la Comisión de Cultura, Euskera y Deporte del 14 de enero 2009, comparecencia de Eliseo Gil

8.- Sesión de la Comisión de Cultura, Euskera y Deporte del 16 de febrero 2009, comparecencia de Amelia Baldeón

Foru Agindua

Orden foral 444 19/11/2008

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 17th, 2009
1.-Honako txostenari buruzko txostena: “Iruña-Veleiako eremu arkeologikoaren txostena. Izaera bereziko grafitoen aurkikuntzari buruzko txostena” eta 5. sektoreko 59. eremuko dokumentazioari buruz –>01-Nuñez eta beste batzuk ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Agustin Azcarate Dok., Belen Bengoetxea, Julio Núñez Dok., Jose Antonio Quiros Dok., EHUko irakasleak, University College London-eko Dominic Perring Dok eta Sassariko Unibertsitateko Marco Milanese Dok. Iraskasleen laguntzarekin.

Gaia: Lurmenek egindako txostenaren balorazioa

Laburpena: Txosten honetan EHUko irakasleek Lurmenek egindako lan arkeologikoa desegokia izan dela aipatzen dute. Perring doktoreak, jasotako informazio partziala izanik, Lurmenen lana ez dirudiela txarto eginda dagoela dio eta kata kontralatuak egitea proposatzen du. Batzordeak ez zuen proposamen hau onartu.

Balorazio hau egin zen Batzordeko inor indusketan egon gabe, arkeologoen taldearekin egon gabe eta Eliseo Gilen taldeak hasieran aurkeztutako txostenaren gainean inolako argibide edo informazio osagarririk eskatu gabe.

Luzera: 62 orrialde

Sarrera data: 2008ko abenduaren 3

—————————————————————————————————————————————————-

2.- Iruña-Veleiako eremu arkeologikoko izaera bereziko grafitoetan dauden motibo ikonografikoei buruzko txostena –> 02-Nuñez_Volpe ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Foggiako Unibertsitateko Giuliano Volpe Dok. eta EHUko Julio Núñez irakaslea.

Gaia: Ikonografia

Laburpena: G. Volpe irakaslearen irizpenean agertutako kristau gaiak ezin direla V-VI mendekoak izan dio. Julio Nuñez irakasleak grafitoak ezin direla benetekoak izan dio, agertutako hainbat hitzengatik: “cuore”, ““familiae” eta ez “familias”, etab.

Luzera: 28 orrialde

Sarrera data: 2008ko abenduaren 4

—————————————————————————————————————————————————-

3.- 2005 eta 2006an Iruña-Veleian aurkitutako grafitoei buruzko txosten epigrafiko-historikoa.–> 03-Cipres-Santos ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Pilar Ciprés eta Juan Santos Yanguas EHUko irakasleak.

Gaia: Epigrafia eta  Historia

Laburpena: Bi irakasle hauek, urte eta erdi lehenago materiala benetakoa zela esan zutenak, oraingo txostenean ostrakak faltsuak direla diote, hainbat argudioengatik: agertutako hainbat akats gramatikalak (fortunate eta ez fortunatae…), gramatika arloko koherentziarik eza, nominatibo, datibo eta ablatiboarekin dagoen nahasketa…

Luzera: 57 orrialde

Sarrera data: 2008ko azaroaren 20

—————————————————————————————————————————————————-

4. Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruz Joaquín Gorrochateguik Arabako Foru Aldundiko Aholku Batzorderako egindako irizpena.-2005 eta 2006ko kanpainak –>04-Gorrochategui ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Joaquín Gorrochategui, EHUko irakaslea

Gaia: Euskara eta Latina

Laburpena: Irakasle hau, Yanguas eta Santos Cipresekin batera, urte eta erdi lehenago grafito berdinen egiazkotasunaren alde azaldu zen, baina txosten honetan faltsuak direla dio hainbat arrazoi direla eta: kakotxen agerpena, ergatiboaren falta, agertutako aditz forma batzuk, “polita” edo “zutan” hitzak, hasierako “R” fonemaren presentzia…

Luzera: 72 orrialde

Sarrera data: 2008ko ekainaren 25. Adierazi beharra dago azaroaren 19 baino lehen ofizialki entregatu zen txosten bakarra dela, beste guztiak Lurmen kanporatu eta geroago eman zirelako.

—————————————————————————————————————————————————-

5.-Veleiako balizko antzineko euskal idazkunei buruzko txostena.–> 05-Lakarra ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Joseba Lakarra, EHUko irakaslea

Gaia: Euskara

Laburpena: Lakarrarentzat grafitoak faltsuak dira hainbat arrazoi fonetikoengatik (hasperenak, “nere”), morfologiakoengatik (artikulua, posesiboak…), sintaktikoengatik (ergatiboak, konkordantzia markak) eta lexikalengatik (Descartes…).

Luzera: 57 orrialde

Sarrera data: 2008ko azaroaren 19

—————————————————————————————————————————————————-

6.- Iruña-Veleiako latinezko grafitoei buruzko txostena –> 06-Velazquez ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Isabel Velázquez, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea

Gaia: Latina

Laburpena: Velazquezentzat grafitoak ez dira arkeologoek esan bezala, erromatar garaikoak, besteak beste ondorengo arrazoiengatik: elkarrekin dauden ostraka zati batzuetan, batzuetan amaitu gabeko testuak daude eta ondoko zatietan, falta diren testuak egon beharrean ez da ezer agertzen; maiuskularen erabilera garai horretan erabiltzen zena baino askoz nabarmenagoa da, J letraren erabilera I letraren ordez, puntuazio zeinu modernoen erabilera, “Descartes”, etab.

Luzera: 50 orrialde

Sarrera data: ez du zigilurik

—————————————————————————————————————————————————-

7.- Iruña-Veleiako indusketako azterketa eta ikerketa. Azterketa kimikoak. –> 07-Madariaga ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Juan Manuel Madariaga, EHUko irakaslea

Gaia: Analisi kimikoa, Ruben Cerdanen txostenaren azterketa

Laburpena: Madariagaren iritziz grafitoak garai erromatarrekoak direla ezin da zientifikoki frogatu, baina ezin da faltsuak direla ere esan. Horretarako honako arloak landu ditu: kation tasa, patinaren jarraikortasuna eta pieza eta estruaren arteko korrespondentzia.

Txosten hau ez dator bat 2008ko azaroaren 18an egin zituen adierazpenekin. Izan ere, ostrakak faltsuak zirela esan zuen topatu zuen osagai moderno bategatik. Ondoren, Eliseo Gilek hondakin horiek zeramika zatiak lotzeko erabiltzen zuten kolaren osagaiarenak zirela erantzun zion.

Luzera: 64 orrialde

Sarrera data: 2008ko abenduaren 3

—-

07_Juan_Manuel_Madariaga_2_Informe

Gaia: Informe de los análisis espectroscópitos realizado a aglunas piezas del yacimiento de Iruña-Veleia con posterioridad a noviembre de 2008

Laburpena: 2. txosten honetan Madariagak Arkaiako aztarnategiko 3 pieza aztertu ditu kontrol gisa, eta Iruña-Veleiakoetan topatutako gauza bera aurkitu du: ez dagoela patinaren jarraitutasunik, txostenaren 1. taulan ageri den bezala. Beraz, txosten honek ere ez du balio Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla frogatzeko, Arkaiako egiazko grafitoetan ikusten den fenomeno bera ikusten delako hemen. Hala ere, Madariagak ez du horri buruz ezer aipatu txostenean, emaitzak taula batean jarri du eta kitto.

Luzera: 10 orrialde

Sarrera data: 2019ko urriaren 3

—————————————————————————————————————————————————-

8.- Iruña-Veleian aurkitutako balitz hieroglifiko eta izen egipziarren grafitoen zerrenda eta azterketa. .–> 08-Jose_Manuel_Galan ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Jose Manuel Galán, CSICeko Giza eta Gizarte Zientzietako Zentroa

Gaia: Hierogrifiko eta izen egipziarrak

Laburpena: Grafiko batzuek egipziar itxurako grafia badute ere, ezin da esan hieroglifiko egipziarrak direla edo ezagutzen dugun egipziar zaharra edo proto-sinaitikoa dela.

Luzera: 3 orrialde

Sarrera data: 2008ko abenduaren 10

—————————————————————————————————————————————————-

9.- Julio Trebolléren txostena –> 09_Julio_Trebolle ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Julio Trebollé Barrera, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea

Gaia: Hebraierazko hitzak

Laburpena: Hitz batzuk garai horretakoak ez direla dirudi. Adibidez, “Y” traskripzioa Yavhe moduko hitzetan ez dago jasota garai horretan, eta “Yahv”, “Yavhe” ere harrigarriak dira. Bestetik Miriam, Maria izendatzeko anakronikoa da, normalean Maria edo Mariam hitzak erabiltzen zirelako.

Luzera: 4 orrialde

Sarrera data: 2008ko azaroaren 24

—————————————————————————————————————————————————-

10.- Fernando Legerdak Iruña-Veleiako Aholku Batzordeak esleitutako lanei buruz egindako lanen laburpena. –> 10_Fernando_Legarda ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Fernando Legarda, EHUko irakaslea

Gaia: Karbono 14 analisiari buruzko iritzia

Laburpena: Legardak karbono 14ko analisiak ondo egin direla baieztatu du eta beraz, grafitoen zeramika garai erromatarrekoak direla.

Luzera: 2 orrialde

Sarrera data: 2008ko azaroaren 20

—————————————————————————————————————————————————-

11.- Ondorioak –> 10-Conclusiones ES

—————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Felix Lopez Lz. Ulibarri, Arabako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren Zerbitzuko Burua

Gaia: Txostenak direla eta ateratako ondorioa eta indusketaren itxiera

Laburpena: Aldundiko Zerbitzuko arduradun honek txostenen laburpena egin du, bakarrik faltsutasunaren aldekoen iritziak jasoz, eta indusketa eremua ixtea proposatu du.

Sarrera data: 2008ko azaroaren 19

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)