Aukeratutako atala ◊ 3-Beste zenbait txosten ◊

• Ostirala, Urtarrila 26th, 2018

IruƱa-Veleiaren aurkako arerioak, ondo ordaindutako katedra batzuetatik, ingelesez gauzak plazaratzen ere hasi dira, besteak beste IruƱa-Veleiari buruz ingelesez zabaltzen hasi diren gauzen aurka egiteko (Thomsonen eta Arnaizen txostenak, bideo biak, nazioarteko berripapera…)

Txosten hau Ignacio Rodrigueze TemiƱok egin du eta Espainiako Academia de la Historiako Martin Almagro erredakzio batzordean duen aldizkari batean argitaratu da, non bestela!

Bitxiena da “aditu” bat nazionalismoaz eta kontu askori buruz hitz egitea eta ez datazioez, kataz edo auditoriez. Bejondeiola!

Euskal hedabideei buruz ere hitz egiten du eta dino Gara eszeptikoagoa izan zela baina Berriak faltsukeria gehiago babestu zuela (hasieran Alberto Barandiaranen grafologiarekin argiago zegoen, orain neutroagoa izaten saiatzen da nahiz eta iazko erreportajea, bereziki, argitzeko baino nahasteko eginda zegoen):

“Second, there has been no division in the written press between falsistasĀ  and veristas. Where as the clearlyĀ  abertzale newspaper Gara may have shown some scepticism in reporting on the forgery, Berriaā€™sĀ  support has been fundamental to the falsista faction”.

THE_EXCEPTIONAL_FINDS_OF_IRUNA-VELEIA_AL

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 09th, 2017

Gaurko egunerako denboralea, elurra eta ekaitzak iragarrita bazeuden ere, eguraldia ez da esan duten bezalakoa izan eta zirimiriaren azpian aurkeztu da gaur IruƱa-Veleiaren I. eta II. Nazioarteko Biltzarretako liburua eta gai honi buruz egindako erakusketa.

Hasieran Bibat Museoan berbaz baimena eman ziguten eta, ondoren ukatu zigutenez, museoaren sarreran egiten saiatu gara. Berehala atera dira Javier Fernandez bertako zuzendaria, segurtasunekoa eta Felix Lopez de Ulibarri (museoan lan egiten ez duena baina grafitoen gaian barruraino sartuta dagoena, Eliseo kaleratzeko agindua berak idatzi zuelako Aholku Batzordeko kide guztien iritzi guztiak kontuan hartu gabe).

Esan digute ezin genuela bertan egon, ez genuela baimenik eta liburua lasai azaldu nahi genuenez, museo barruko patiotik atera behar izan gara eta Museoaren aurrean, Aiztogile kalean aurkezpena egin. Euri fin baten azpian egonda, aurkezpena nahi baino laburragoa izan da.

Ondoren Elkarreko dendan lasaitasun gehiagoz eta jende gehiago egon da eta liburu hau zergatik den garrantzitsua azaldu da patxada eta baldintza egokiagotan:

  • Orain arte gai honi buruzko ponentzia asko jasotzen dituelako: faltsukeriaren aldeko 2 eta egiazkotasunaren aldeko 15, arlo guztietatik eginak (arkeologia, hizkuntzalaritza, historia, egiptologiaā€¦)
  • IruƱa-Veleian dugun altxorra ezagutzeko eta dagokion garrantzia emateko lagungarria delako
  • IruƱa-Veleia gure hizkuntzan eta historian dagoeneko mugarri edo ardatz nagusietako bat bihurtu delako, gure herriaren aurka ari direnen indar guztiak hor bilduta ikusten direlako

Hondemakinek indusketa eremuak bi aldiz suntsitu izana ikusi ondoren, gaia nahiko garbi dagoela ere azaldu dute. LiburuaĀ  ohiko liburudendatan salgai dago, 18 eurotan.

Museoaren aurrean, liburuaren aurkezpen laburra amaitu ondoren

Liburuaz gain, 2 Biltzarrerako inauguratu zen Erakusketaren egileak, Karlos Uragak, Elkarren azaldu du zergatik bururatu zitzaion horrelako erakusketa bat egitea, hain zuzen ere, grafitoen erreprodukzioen bidez jendeak gai honetara erakartzea. Erakusketa 23 ormirudik osatzen dela eta helburu didaktikoarekin egin duela azaldu du.

Karlos Uragak erakusketaren azalpenak eskaini dituenean

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urtarrila 30th, 2014

IPCE-Instituto del Patrimonio Cultural de EspaƱako txostenak grafitoak manipulatzen ari direla frogatu du

Institutu honek egindako grafitoen azaletako azterketaren arabera, 2008an Aldundiaren aginduz Madariagak egin zuen azterketan ez zeuden metal batzuk agertu dira.

Honakoak eskatzen ditugu:
- Arabako Aldundia piezak manipulatzeagatik epaitzea (grafitoak 2008 hasieratik bere esku daude)

- Lurmen kontrako kereila bertan behera uztea, probak kutsatuta daudelako (zaintza katea apurtuta egon delako)

- Gasteizko 1. Instrukzioko Epaitegia inhabilitatua izan dadila, alderdi batek piezak manipulatzea uzteagatik

- Nazioarteko auditoria arkeologikoa egin dadila (Lurmenen aldia eta NuƱezen suntsiketaren aldia: hondeamakina)

- Lurmen indusketara itzultzea, eta lan kontrolatua egitea (katak hasteko)

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 26th, 2012

Arabako IruƱa Argitzeko Batzordeak, blog honetan gai honi buruz idatzi diren txosten guztiak bildu nahi izan ditu, bakoitzean aurki daitekeen euskarazko laburpenarekin, erraz kontsultatzeko.

Bertan, txosten mota guztiak jaso dira eta 3 multzo nagusitan banatu dira:

a) Arabako Foru Aldundiko Batzordeak egindakoak (6 txostenek faltsutzat hartu zituzten)–> Txostenak

b) Ostrakak egizkoak izan daitezkeen adierazten duten 24 txosten (Antonio Arnaiz eta Txillardegiren gutunak barne)–<Ā  Txostenak

c) Beste zenbait txosten -> Txostenak

- Euskarazko grafitoei buruzko txostena (Idoia Filloy eta Eliseo Gil)

- Julio NuƱezen suntsiketari buruz Lurmenek idatzitako txostena

- Hondakin arkeologikoen datazioak egiteko erak

- Arabako IruƱa Argitzeko Batzordeak egindakoak

d) Argazkiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 10th, 2012

Arabako IruƱari buruz txosten asko dago. Ez dira bakarrik Aldundiko Batzordekideek egindakoak, edo egiazkotasunaren alde idatzi diren 19 txostenak (Txillardegi barne). Badira ezagutu beharrekoĀ  beste zenbait txosten ere:

- Julio NuƱezen suntsiketari buruz Lurmenek idatzitako txostena

Estimacion_del_nivel_de_afeccion_Luis_NuƱez

- Arabako IruƱa Argitzeko Batzordeak egindakoak

Suntsiketa arkeologikoa Arabako IruƱan (Munduko 86 unibertsitateetara bidalitako gai honen laburpen arin bat, historia osoa kontatuz. 9 or.)

Por el esclarecimiento de IruƱa Veleia (Egiazkotasunaren aldeko zenbait txostenaren laburpena. 33 or.)

Resumen_nefasta_actuaciĆ³n_DiputaciĆ³n_Alava_en_IruƱa (Aldundiaren jokabide okerraren historia. 36 or.)

- Hondakin arkeologikoak datatzeko erak

Metodos_de_datacion_arqueologica

- Euskarazko grafitoei buruzko txostena (Idoia Filloy eta Eliseo Gil)

Euskarazko_grafitoak_Filloy_Gil Grafitos euskera_Filloy_Gil

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)