Aukeratutako atala ◊ Soziolinguistika ◊

• Osteguna, Maiatza 03rd, 2012

Atzera begira, euskeraren jatorrian bagabiltz ere, etorkizunerantz begiratzeko aukera galdu gabe, Berria egunkarian Joxe Manuel Odriozola eta Andoni Olariagaren arteko eztabaida ekarri dugu honera.

Joxe Manuelentzat euskerarik gabe ez dago nazioa eraikitzerik, nazioa egiten gaituena hizkuntza bera delako. Andonirentzat independentzia lortzeko euskaltzaleez gain, feministak, langileen eskubideen aldekoak… batu eta elkartu behar dira.

Egia esan, euskeraren jatorriak zertxobait diosku gai honetan. Etimologikoki, euskaldunen herria euskaraz mintzo direnen herria da, euskal-dun, euskaradun, euskara dutenak. Gure hizkuntza lehenengo lerroan jartzen ez duen proiektu politiko batek lagunduko luke balizko geroko egoera horretan (independentziarekin) lehenengo lerroan jartzen?

Artikulua Berrian

Jose Manuel eta Andoni

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Azaroa 01st, 2012

Ondoren internetetik zabaltzen ari den gutun bat jarri dugu, Kataluniako ikasle batek Telemadrid-i bidalitakoa, bertan emandako dokumental bat dela eta.

Eraso hauen aurrean bidea argi dago, FundaciĂł Catalunya Estat erakundeak egindako azterketak dioten moduan: Katalunia_eta_independentzia

Escribo esta carta para Telemadrid, espero que la lean y se pongan en mi lugar (sé que no va a ser así). Les hablo en castellano para que me entiendan  con facilidad  y no se tengan que esforzar en usar un traductor.

He visto su documental llamado ‘Ciudadanos de segunda’ Âży saben quĂ©? Me han hecho llorar. Suena penoso, Âżno? Me da igual, no tengo reparo en mostrar mis sentimientos.

Les contarĂ©, me llamo Arnau, soy de un pueblo de ‘ la Anoia’ (provincia de Barcelona ) llamado Capellades, de unos 5000 habitantes, he sido escolarizado toda mi vida en la escuela pĂșblica, donde nunca he destacado y siempre he ido justo a la hora de pasar cursos,  llegando a repetir 1Âș de bachillerato. Actualmente estoy cursando 2Âș del  ya dicho curso,  tengo dieciocho años. Sin embargo, me considero plenamente capaz de presentarles ya sea verbalmente o escrita cualquier tipo de argumentaciĂłn en su lengua.

Y no solo me atrevo a decirles esto, sino que también me atrevo a  decirles que desconozco cualquier persona que no sea capaz de hacerlo. También me considero capaz de hablarles con suma facilidad en su lengua, me siento capaz de sentarme delante de ustedes y expresarles en castellano mis sentimientos con toda facilidad.


[... + info]

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urria 17th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 05th, 2018

Juan Inazio Hartsuaga Zuzeun

Edo Irlanda eta Finlandia (bide batez, ez dakit zergatik ez dugun euskaraz Finlanda esaten, gaztelaniaren imitazioagatik ez bada). Bi nazio, behiala berezko hizkuntza gutxitua zutenak, (biak ala biak hizkuntza “arraroak” eta ingurukoak ez bezalakoak gainera), estatu propioa osatzea erdietsi zutenak, eta,- horraino berdintasunak-, hizkuntzari eusteko garaian emaitza ezin diferenteagoak izan dituztenak: Suomiera hizkuntza normalizatua da eta gaelikoa berriz, komatik atera ezinean dugu aspaldi etsita. Zergatik egin zuen batek gora eta besteak behera? Batzuen eta besteen lege eta erakundeei erreparatu ohi zaie diferentzia ulerbideratzeko, baina ez genuke ahaztu behar legeak eta erakundeak gizakiek egiten dituztela, eta indar-erlazio baten fruitu adina, hizkuntzaren balio eta prestigioaren inguruko irizkidetza baten fruitu direla baita ere.

Oiloa eta arrautzaren debatea aurkitzen dugu hemen berriro, beste hainbatetan bezala. Jendeak ez du euskaraz gehiago egiten behar hainbat menderatzen ez duelako ala ez du hobeto menderatzen behar hainbat egiten ez duelako? Legeek eta erakundeek hizkuntza prestigiatzen dutelako egiten du hizkuntzak gora, ala hizkuntzak prestigioa duelako egiten dira haren aldeko lege eta erakundeak, hizkuntzak gora egitea eragingo dutenak?

Euskarak eta katalanak lege-uztarri berbera pairatzen dute, ezin dira beren esparrutan nagusi izan, ezin da haien ezaguera derrigortu, baina halere bada alderik bien bilakabideen artean. Katalanak gora egiten du nabarmen eta euskarak ez. Batzuk berehala argitzen dizute alde horren jatorria: katalana gaztelaniatik hurbilago dago euskara baino, eta hurbiltasun horrek mesede egiten dio. Nahikoa da, frantsesetik hurbil dagoen okzitanieraren egoerari begiratzea aurreko ulerbidearekin ez konformatzeko. Eta lege estatusa bera ez dela arrazoiaz  ihardesten duenari esango nioke katalanaren egoera okzitanierarena baino hobea zela baita frankismoaren azken urte gordinetan ere.

Kontua da, ulermenaren ilusioa sortzen digun lehen esplikazioarekin ez konformatzea, eta aitzitik, inguruan dugun datu mordoa sakon aztertu eta ondo ustiatzea, arrakastaren gakoa non egon ote daitekeen asmatzeko.

Zein ezaugarrikidetza dute Flandriak, Finlandiak eta Kataluniak?  Zein Irlandak eta Okzitaniak? Orain arte haiei buruz ikasi dugunarekin agortu al dugu eskain diezaguketen zer erakutsia?

Errumanian 200.000 alemaniar bizi dira, 800 urtez arazorik gabe beren hizkuntzari eutsi diotenak hogeita bi miloi errumaniarren artean. Zoaz berriz Hego Amerikako euskal etxeetara eta zaude zain euskaraz noiz entzungo duzun lehen hitza. Euskal emigranteek beren hizkuntza azkar galdu ohi zuten, irlandarrek bezala, italiarrek bezala. Gehienez hirugarren belaunaldirako, eta normalean hori baino lehenago, arbasoen hizkuntzaren arrastorik ez. Ulerbiderik ba al dugu kidetza eta desberdintasun hauek argitzeko?

Euskara eta bere ohiko salbuespen estatusa tartean ez baleude eta industria edo ekonomia arloko kontuez ariko bagina, zalantzarik ez dut forentsearen pazientziaz eta fintasunez jardungo zuela administrazioak, inguruko esperientzia horietatik datuak biltzen eta aztertzen, biltzen eta aztertzen, matrize mardula osatuz,  arrakastaren gakoen bila. Hori da gauzak ondo egiteko bidea, helburuak erdiestera daraman bidea.

Gaur oraindik, euskararen presentzia  galgatzen duten aldagaien azterketa ez dago esplizituki EAEko Hizkuntza Politikaren Sustapen Zuzendaritzaren helburuen artean. Dena bageneki bezala ekiten diogu sustapengintzari, eta emaitzei erreparatuz  gero, bada zantzurik dena jakitetik urrun samar gabiltzala susmatzeko. Ez al da garaia une batez gelditu eta patxadazko gogoetaldia abiatzeko?  Abraham Lincoln-ek esana da, zuhaitza eraisteko ordubete izango balu, hiru ordu laurden aizkora zorrozten emango zituela. Guk ere hobe genuke, aizkora kamutsarekin kolpeka alferrik lehertu beharrean, aizkora zorrozteari tartetxo bat emango bagenio.

https://www.ipetitions.com/petition/hizkuntza-politika-integrala

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abuztua 15th, 2017

Lurraldez lurraldeko bilakera:

Ondorio asko atera daitezke, eta benetan hizkuntz politika aldatzeko indartzailea izan beharko litzateke baina, orain bost urte gertatu zen bezala, seguruenik ez du ezer aldaraziko herrian, ez euskalgintzan eta ezta, noski, administrazioetan ere. Orain 15 urteko neurketan lehenengo beherakadak ikusi ziren baina ez da ezer aldatu eta emaitzak gero eta kaxkarragoak dira. Arazoa ez da soilik Jaurlaritzarena, herriak oro har eta euskalgintzan dauden erakundeek ere (Behatokia, ikastolak, euskaltegiak, euskera elkarteak…), ez dute behar beste indarrekin aldatzearen beharra plazaratu.

Guk ondorio garbi bat atera dugu: Eusko Jaurlaritzak Nafarroa eta Iparraldearen aurrean hizkuntz politikaren alorrean erakutsi duen ondo egitearen diskurtsoa hutsaren hurrengoa dela. Erabilera Bizkaian 15 urtez jaisten ari da eta Gipuzkoan azken 5 urte hauetan ere. Zergatik? Araban igotzeak ez du inondik inora konpentsatzen Bizkaiko eta Gipuzkoako jaitsierak.

Gauza asko ondo egiten ari gara baina, badirudi, txarrago egiten ari garenak gehiago direla. Alda ditzagun!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 14th, 2017

Orain aste batzuk Euskal Herriko Kale Erabileraren datu nagusien berri eman genituen. Orain datu gehiago azalduko ditugu. Soziolinguista Klusterrak egindako lanaren txostena ez da oso luzea (18 orrialde) eta begiratzea merezi du.

Txostenean, 18. orrialdean emaitzak laburtuta datoz:

Euskararen kale-erabilera apaldu egin da Euskal Herrian azken hamar urteetan.

Beste hizkuntzen kale-erabilerak azken bost urteetan behera egin du.

Argi-itzalak daude lurraldeka, euskararen kale-erabileraren bilakaerari dagokionez:

- Bizkaia: azken hamar urteetan behera.

- Gipuzkoa: azken bosturtekoan atzera.

- Araban, eta batez ere Nafarroan, gora azken bost urtean.

- Ipar Euskal Herrian inoizko erabilera-indizerik baxuena jaso dugu.

Euskararen ezagutzaren araberako eremuetako euskararen kale-erabileraren bilakaerari

dagokionez:

- Hego Euskal Herrian: azken bost urtean, ezagutza gutxiagoko eremuetan mantendu,

ezagutza gehiagokoetan atzera.

- Ipar Euskal Herrian: azken bost urtean, ezagutza gutxiagoko eremuetan jaitsi,

ezagutza altueneko eremuan (Nafarroa Beherean eta Zuberoan) gora.

Hiriburuetako euskararen kale-erabileraren bilakaerek beren lurraldeetako joera bera izan

dute, Iruñean izan ezik:

- Iruñea: bere horretan dago 1997tik.

- Gasteiz: igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean.

- Donostia: azken hamar urteotan atzera egiten ari da.

- Bilbo: azken hamabost urteotan behera egin du.

- Baiona: apaldu egin da 2011tik, eta gaur egun, gaztelaniaren erabileraren bezainbestekoa da euskararena.

Euskal Herrian, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara.

- Hogeita zazpi urteko bilakaeran (1989-2016), haurren, gazteen eta helduen erabilerak

gora egin du. Adinekoen erabilerak, berriz, etengabeko beherakada izan du.

- Baina azken hamar urteotan adin-talde guztietan atzerakada gertatu da.

Emakumezko haur, gazte eta helduek euskara gehiago erabiltzen dute.

- Portaera errepikatua da azken hiru edizioetan.

- Portaera orokorra da lurralde guztietan.

Haurren presentzia eragin handiko aldagaia da euskararen kale-erabileran.

- Joera orokorra:

Erabilera daturik altuenak haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean jasotzen

dira.

Erabilera daturik baxuenak nagusiak haurren presentziarik gabe ari direla.

- Euskal Herrian, azken hamar urtean, haurren arteko euskararen erabilerak jaitsiera izan du. Nabarmentzekoa da Ipar Euskal Herriko haurren arteko euskararen erabilera 2,5 puntuan igo izana azken hamar urteetan.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 29th, 2017

Soziolinguistika Klusterrak zazpigarren kale neurketa egin du eta datuak ematen hasi da. Ia uda garaian egiten ari da, aurreko neurketan egin zuen bezala, momentu erabat desegokian euskeraren osasunari buruzko datu objektiboenari dagokion garrantzia emateko. Aurrekoan bezala, datu kezkagarri hauek ez dituzte hizkuntz politikan aldaketarik ekarriko seguruenik. Ez dute daramagun bide desegokia norabidez aldaraziko, antza.

Datu nagusiak ikus ditzagun:

- Baskongadetako gazteen artean 2004tik 2016ra erabilera %48tik %38ra jaitsi da. Datu okerrena Bizkaian

- Erabilera handia izan duten herrietan jaitsiera egon da, adibidez, Gernikan, Bermeon eta Ondarrun. Igorren, Zaldibar eta Erandion igoeratxoak ikusi dira.

- Bermeon erabilera urtero %1 jaisten da eta une honetan %33koa da. Ondarrun %93tik %80ra jaitsi da da 5 urteetan. Eta Gernikan ia %5 jaitsi da 3 urteetan %52tik %49ra (2006an %57koa zen).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 17th, 2017

Berria

… Alacanteko Mercat Central eta Bilboko Erriberako Azokan bost hizkuntz-behaketa eginda (azken hiru urteetan guztiak eta pareko baldintzak aplikatuz), nahiko emaitza finkoak agertzen zaizkigu bi azoketan: Alacanteko azokan %1,6 eta %6,2 arteko katalanaren erabilera, Bilboko Erriberakoan %0 eta %2,4 arteko euskararen erabilera (eta ageri denean, baserritarrak edo umeak tarteko beti, hots, hiriko ikuspegi tradizionalaren funtsa eta gaur egungo kaleko errealitatearen funtsa) eta bietan gaztelera ez diren beste hizkuntzen erabilera askoz altuagoa: %5 eta %14 artekoa Alacanten eta %6,6 eta %25 artekoa Bilbon.

Alacant eta Bilbo ustez oso urruti dauden hizkuntz-errealitate urbanoak dira, eta errazago aritzen gara ispilu bila Bartzelonan edo Valentzian. Nolanahi, azken bi hauetako kale erabilera datuetatik oso urruti dago Bilbokoa, eta, azoketako behaketetan behintzat, ez da heltzen ezta Alacanteko zenbakietara ere. Mediterranear masa-turismoaren eredutzat dugun Alacant eta Bilboren arteko antzekotasunak uste baino gehiago dira edonola ere: hiri-eraldaketa prozesu bizia izan du azken hamarkadetan, turismoari begira bizi den hirien paradigma da, familia askotan jatorrizko katalan hizkuntza galbidean sartu da azken hamarkadetan hizkuntz-estigmaren ondorioz (testigantza jasoak), 1936ra arte katalan hutsezko prentsa idatzia izan zuen (El TĂ­o Cuc astekaria), gerran sekulako bonbardaketak jasan zituen (azokan bertan 300 hildako 1938ko maiatzaren 25ean), hiritik oso hurbil katalanez bizi diren eskualdeak daude, herrietatik erosketetara, bizitzera edo lanera etortzen diren katalan-hiztun gehientsuenek hizkuntzari uko egin, ezkutatu edo harreman ezagunetara mugatzera pasatzen dira, hezkuntzaren bidez hizkuntza ikasten duten gazteek ia ez dute erabiltzen… ezagunak denak Bilbon.

Bilbon badugu berreskurapen baten bizipen erreala, Ibaizabalen berpiztea hain zuzen. Egin ez den Deustuko Kanalaren berreskurapenak, ia hiru kilometroko esparru libre handi bat sortzeko aukera ematen zuenak, euskararen berreskurapenerako sekulako aukera espaziala eskaintzen zuen. Ea hurrengoa ez den galtzen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Soziolinguistika  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Urria 25th, 2016

Berria

Patxi Saezen gutuna Berria egunkarian:

Kataluniako Carme Junyet hizkuntzalariak BERRIA egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: «Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. ‘Bai, noski!’, erantzun zigun. ‘Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza’».

Aipamen horren harira Allartean-ek bere blogera ekarri duen pasadizoa ere oso ederra eta esanguratsua iruditu zait: «Guillen d’Efak abeslaria Mallorcako Guardia Zibil baten eta printzesa ginear baten semea zen, eta, politikoki oso zuzena ez den era batean esanda, beltza zen. Eta 60ko hamarkadako Mallorcan pertsona beltz bat ikustea ez zen batere ohikoa. Jakin-mina sortzen zuen. Diotenez, egun batean D’Efak Palmako taberna batean sartu, barrara gerturatu eta katalanez eskatu zuen. Tabernariak, katalanez horrek ere, zera erantzun zion: «Jauna, hizketan entzun zaitudan arte, beltza zinela uste izan dut». Hau da, mallorkeraz mintzatzen bazara mallorcarra zara, eta, garai hartako tabernari harentzat mallorcarra eta beltza izatea pentsaezina zenez, ez zela beltza izango ondorioztatu zuen».

Bi istorio horiek agerian uzten dute hizkuntzen eta hiztunen arteko elkarrekintza edota elkarreragina: hizkuntzak gure identitate soziala eraikitzen du, «egiten dugunak egiten gaitu».

Alemanian jaio eta alemanez egiten duena, alemanez bizi dena, alemaniarra izango da, nahiz eta ingelesa ere jakin. Ingalaterran jaio eta ingelesez bizi dena ingelesa izango da, nahiz eta beste hizkuntzaren bat ere mintzatzeko gai izan. Frantzian jaio eta frantsesez bizi dena frantziarra izango da beste hizkuntza batean ere mintzo den. Espainian jaio eta gaztelaniaz bizi dena espainola izango da, ingelesez eta frantsesez mintzatzeko gauza izan arren. Zer izango dira, orduan, Bilbon, Iruñean edo Donostian jaio eta gaztelaniaz bizi diren gazteak, nahiz eta euskaraz hitz egiteko gai izan?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Iraila 27th, 2016

Uztailean Gara egunkariak Victor Morenoren bi artikulu argitaratu zituen, euskeraren garrantziaren aurka:

Identidad lingĂŒĂ­stica  Victor Moreno

Todavía se sigue diciendo que «somos la lengua que hablamos» y que «el día que la perdamos dejaremos de ser». También se afirma que «somos lo que leemos» y «lo que comemos». Y así podríamos concitar frases mås o menos ocurrentes con la pretensión de solucionar la metafísica del big bang, es decir, del ser y sus circunstancias.

Egunkari berean  Itziar Aizpuruak gogor erantzun zion:

Euskarak egiten nau, euskaraz egiten dudan heinean  Itziar Aizpurua

Victor Morenoren bi artikuluk, euskarari buruzkoak, ez naute hotz utzi, eta bai kezkatua eta guztiz minduta. Irakurri ditut Moreno jaunak jaso dituen bi erantzun Jonjo Agirre eta Joseba Alvarezen aldetik, guztiz aproposak bestalde, eta idazten ari naizen artikulua baino egokiagoak, zalantzarik gabe.

Baina erantzun gehiago bidali dira, Joxe Manuel Odriozolak esaterako eta argitaratzeari uko egin diote, ez Garan ez Naiz webgunean ere ez. Lotsagarria iruditzen zaigu, polemika bati ateak zabaltzea (Garari zorionak horregatik) eta gero, erantzun batzuk zentsuratzea. Hona hemen Joxe Manuelen erantzuna Berrian eta Nabarralden agertutakoa:

Hizkuntza eta identitatea  Joxe Manuel Odriozola

Hizkuntzaren eta identitatearen arteko harremanaz Victor Morenok (Identidad linguística, Gara, 2016-07-17) dauzkan iritzi batzuk zuzenak iruditzen zaizkit hizkuntzaren eta «sistema soziokulturalaren» arteko loturaz diharduenean. Baina bere ideiak oso zalantzagarriak, eta, are, kritikagarriak direla esango nuke «sistema nazionalaz» edo «nazio-identitateaz» diren bezainbatean. Bere iritziak jorratzeko, berriz, modu bat besterik ez dagoela uste dut: ideia horietako batzuk banan-banan xehatzea.
Hasteko, hizkuntzaz mintzo dela zera dio: «parece extraño que se la considere como nota imprescindible de la identitad individual y colectiva» (Iparraldeko irakurleak barkatuko ahal dit aipuak itzuli gabe ematea; bidenabar esateko, artikulu hau ustez argitaratu behar zuenak ez du onartu nahi, hizkuntzak erdal nazio espainola sendotu egiten duela eta nazio euskalduna minorizaziora kondenatu). Giza identitatea sozializazioaren sorkari bat baldin bada, identitatea jainkoa bezala leku guztietan dago. Beraz, hizkuntzaz haratago ere beti dago identitatearen ezaugarria gizakion nortasun egituran. Baina baldin eta urlia nazio eta hizkuntza arazoak gurutzatutako komunitate batean jaio eta bizi bada, orduan hizkuntzaren aferak eragin nabarmena izango du harengan. Diodana egia izateak ondorio hauxe du: Morenok uste duenaz bestera, urliaren nortasun indibidualaren eta identitate kolektiboaren zer-nolakoan eragin ukaezina duela hizkuntzaren auziak.
Goazen aurrera: «Nadie como los dictadores han dado tanta importancia a la lengua de los demås para destruirla. Pensaban que mataban un pueblo destruyendo su lengua. Olvidaban que el pueblo es mucho mås que la lengua que habla». Diktadoreak? Zoaz Ipar Euskal Herrira eta galde iezaiezu hango euskaldunei zenbat diktadore izan dituzten XX. mendean euskaldunak munduko mapa linguistikotik erauzteko. Bai, jakina, herria hizkuntza baino gehiago da, baina lehen Euskal Herria eta euskaldunak zeuden lurraldean orain Frantzia eta frantsesak daude, alde honetan Espainia eta espainolak dauden bezala. Herriak bizirik jarraitzen du noski, ez da gertatu erabateko genozidiorik hitz horren zentzu hertsian, baina eragin duten etnozidioak pertsonak «diferente» bihurtu ditu.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)