Aukeratutako atala ◊ Produktuak ◊

• Asteazkena, Abendua 21st, 2016

Iruña-Veleiako altxorra ezagutarazteko 2. bilduma latinez idatzitako grafitoez osatuta dago. Bigarren bilduma honetan Loitz zeramika lantegiko Alexek terra sigillataren teknika erabili du. Teknika hau erromatarrek erabili zuten eta beraren bidez, buztina esekiduran utzi ondoren goian geratzen ziren partikula finez estaltzen zituzten piezak, egosi aurretik. Azaleko buztin hori barrukoa baino finagoa zenez, gehiago berotzen zen, eta ondorioz iragazgaitzago geratzen zen, gaur egun esmalteen antzera, ura buztin barrura ez sartzeko.

Sei katilu dira, agertutako testu garrantzitsuekin. Katilu bakoitzak 15 € balio du balio (+ bidalketa) eta seiko bilduma osoa hartuz gero 80 € (bidalketa barne). Bilduma osoa hartu nahi izanez gero hilabete bateko epea behar da une honetan, batzuk amaitu direlako. Eskaerak: euskerarenjatorria@gmail.com

2. Latinezko hitzen bilduma katiluetan

Bigarren bilduma honetan latin arrunteko testuak daude eta horiei buruzko informazio gehiago txosten honetan aurkitu daiteke: 22 Alicia_Satué: El latín de Iruña Veleia

a) abisus abisum / invocat (Amildegiak amildegia dakar-El abismo llama al abismo). Oso adierazgarria, mundu mailan gertatzen ari diren gerra odoltsuak nola itzultzen diren ikusten dugulako. Baita herriak eta nazioak zapaltzearen ondorioz mundu mailan gertatzen ari den zibilizazio honen hondamen itzuliezina.  Ostrakabasea: 12384

b) dii iisv fausto (Janari zoriontsuaz-De la comida feliz). Euskerazko Jan edan lo ildotik doala dirudi. Ostrakabasea: 11363

d) amicus ciirtvs rii inciirta ciirnitvr (Benetako laguna egoera zailetan agertzen da) (El amigo de verdad aparece en la situación difícil). Beste egi berdadero bat! Ostrakabasea: 12390

e)  amor absvrdo (Maitasun absurdoa). Oso bitxia da, idazkia atzekoz aurrera idatzita dagoela idatzi duen edukiari nolabait indar gehiago emateko. Ostrabasea:  12459

f) Jainko eta jainkosen izenak. (lista de nombres de dioses y diosas). Perefone, Proserfina,  Diana, Hades, Plvton, Cronos, Satvrno, Polo, Febo, Eros, Cvpido, Bac, Efestos, Vvlcano, Deme, Ioniso, Baco, Hera, Vesta, Scvlapio, Ivpiter, Ade. Ostrabasea: 11429

g) at minerva cor (Minervarentzako bihotza) (Corazón para Minerva) Ostrabasea: 11355 Grafitoan ere emakume baten bular biluzia ikusten da. Testu honi buruz asko idatzi da eta goian aipatutako txostenean informazio gehiago bilatu daiteke.

h) Urdin x Izar. Hau latinezko bildumatik kanpo dago eta euskeraz askotan aipatzen den grafitoa da. 1. bilduman aipatutakoa: Grafito honi buruz ponentziak eta guzti idatzi dira, adibidez Miguelena: Miguel_Thomson_Okatsu. Ostrakabasea: 15147

3. Latinezko hitzak ontzian

Minerva cor esaldiarekin ontzi bat ere egin da. Igaliak edo frutak uzteko baliagarria da, adibidez.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)