Aukeratutako atala ◊ Historia ◊

• Astelehena, Iraila 26th, 2022

Bisita gidatua Iruña-Veleiara igande honetan eta euskalduntze berantiarrean Alberto Santanak apur bat atzera egin du

Gai honetan interesa duenarentzat igande honetan, urriaren 2an doako bisita gidatua egongo da Iruña-Veleiara. 11:00etan hasten da eta 13:30 inguruan amaitu. Bisitak hilabete guztien lehenengo igandeetan egiten dira, ordu berean. Etortzekoa bazara Telegram edo Whatxap bidezko mezu bat bidali 663 901 248 telefonora.

Gai honekin lotuta albiste garrantzitsu bat dago. Orain gutxi Alberto Santanak Facebooken azalpen bat eman du. Bere azalpen horretan bi kontu garrantzitsu ikusten dira. Batetik ETBko dokumentalean kontatu zigun bertsioa aldatu digula, eta orain esaten digula Nafarroan ez zutela euskera inoiz galdu. Ondorioz, euskera hizkuntza inbaditzailea izango litzateke soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, mendebaldean “zelta edo hizkuntza indoeuroparretako bat hitz egiten zelako” lehen.

“Hizkuntza indoeuroparretako bat” hitz egin omen zela baieztatzeko ez du inolako frogarik eman. ETBko dokumentalean zelta egiten zela baieztatu zuen eta, beraz, zergatik gehitu du orain beste hizkuntza bat? Bere garaian erantzun genionez, https://martinttipia.com/2016/10/09/euskalduntze-berantiarra-dokumentala-salatzen-denuncia-sobre-el-documental-la-vasconizacion-tardia/ mota guztietako argudioak daude zeltaz egiten zela zalantzan jartzeko eta oraindik idazki hura erantzunik jaso gabe dago.

Bestetik, berak dokumentalean aipatu zituen Anboto, Gorbeia, Deba, Nerbioi izen zeltak zirela. Guk ere horri erantzun genion, euskeratik sortutako proposamen etimologiko zentzuzkoagoak daudela esanez, adibidez, “Anboto” izena, zeltazko “anbatus” (esklabua) baino ez al da logikoagoa euskerazko “amildegi handia”?

Baina garrantzitsuena da zergatik Santanak aldatu duen bere bertsioa, ETBko dokumentalean argi esan zuelako Hegoalde osoan zeltaz egiten zela eta euskera Pirinioetatik etorritako giza talde batek zabaldu zuela Nafarroan 3-4. mendeetan eta gero Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 5-6. mendeetan. Zergatik dio orain Nafarroan euskera betidanik hitz egin dela. Zertara dator aldaketa hau?

Batetik bere helburu nagusia euskera ez dela hemengo betiko hizkuntza eta inbaditzailea ere badela euskaldunoi sinetsaraztea izan daiteke, hau da, gaztelera eta frantsesa bezalakoa. Eta bertsio berri honekin helburu nagusi hori ez da mantenduko litzateke.

Bigarrenik, sinesgarriago egin nahi du euren asmakizuna. Badakite politikoki eta soziolinguistikoki ezinezkoa zela lurralde bat euskalduntzea erromatarrak nagusi izan ziren bitartean (V. mende arte). Orduan bada Nafarroan (euskaldunen gutxiengoa dago han gaur egun) hor mantendu zutela diosku orain, baina euskarak beste lurraldeak inbaditu egin zituela gero esaten jarraitzen du.

Baina gezurrak adar motzak ditu eta froga asko ditugu euskalduntze bertsio light horrek ez duela zentzurik esateko: toponimia, hidronimia, Araban, Sorian, Burgosen, Errioxan… dauden erromatar garaiko hilarriak euskal hitzekin… eta Iruña-Veleiako 60 bat euskerazko hitz desberdinak, noski.

Eta seguruenik atzera egin du bere teoria salatzen ari garelako, gero eta jende eta erakunde gehiago zalantzan jartzen ari direlako eta, ondorioz, mugimendu bat egin behar izan du sinesgarritasun gehiago izan dezan. Beraz, jarraitu behar dugu gogor, eraso kultural hau testuliburuetara eta gizartera pasatu baino lehen.

Eta noski, zapaltzaileei alfonbra gorria jartzen jarraitzen die eta diosku “erromatarrek hizkuntzei eta erlijioei ez ziela jazarpenik egin”. Beraz, badakizue, Akitania eta Ebro arro osoan euskera galdu bazen erromatar garaiko horko euskaldunak axolagabeak izan zirelako da eta milaka eta milaka kristau gurutzilkatzearena asmakizun hutsa omen da.

Alberto, ez adarrik jo mesedez!

Iruña-Veleia Martxan

Facebooken Alberto Santanaren azalpena (lodiz jarritakoak gureak dira) /story.php?story_fbid=pfbid0wZvidupTjwcVgA3LchjApzA99Xt7yg3wvBPMdam7Wt43efzn9rBdGnzWtPHfZ3cZl&id=100007122210895:

Leopoldo Bárcena RojĂ­ no le des demasiada importancia, es solo un titular periodĂ­stico que busca llamar la atenciĂłn del pĂşblico de manera un poco sensacionalista, aunque en el contenido de la entrevista el euskera antiguo sea solo un tema muy secundario. Sin embargo es cierto: el imperio romano no “reprimiĂł” ni persiguiĂł, ni prohibiĂł nunca las lenguas y religiones indĂ­genas de los territorios conquistados.

En el caso vasco no hay casi ninguna evidencia de Ă©poca romana de que los pueblos várdulo, cariete, beron o autrigon hablasen una variante antigua del euskera, y sĂ­ hay numerosos indicios de que hablaban alguna lengua cĂ©ltica o indoeuropea, que desapareciĂł sustituida por el latĂ­n. AsĂ­ que si en la Alta Edad Media, al menos en el siglo X, en estas mismas regiones que habĂ­an estado ocupadas por estos pueblos con identidad Ă©tinca extinguida bajo el Imperio Romano, es decir los actuales Gipuzkoa, Araba y Bizkaia, se hablaba un rico y abundante euskera, es lĂ­cito suponer que habĂ­an sido “euskaldunizados” tardĂ­amente, o sea, despuĂ©s de la caĂ­da de Roma. Por el contrario, hubo áreas de Aquitania y la actual Navarra, que habĂ­an sido profunda y completamente romanizadas durante siglos, en las que sus Ă©lites locales siguieron siendo euskaldunas de lengua, sin ser molestadas nunca por la administraciĂłn pĂşblica romana, y algunos expertos sospechan que pudo ser desde estas regiones de las que surgiĂł el impulso y la oportunidad tardĂ­a de euskaldunizaciĂłn de los territorios occidentales de la actual Euskal Herria, despuĂ©s de la caĂ­da del Imperio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 11th, 2021

National Geographic

Astiro-astiro euskalduntze berantiarraren gezurra zabaltzen ari dira. Oraingoan National Geographicen txanda heldu da. Euskalduntze berantiarraren light bertsioa asmatu dute.

Mapak ez dauka galtzeko ezer: “Baskoiak” mantentzen dituzte (sinesgarritasun apur bat izateko, noski, 20 urte barru erabat desagertaraziko dituzten arte) baina akitaniarren kolore berarekin (euskera Akitaniatik etorri dela justifikatzeko

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi eremuetan “Aquitano residual” jartzen du. Erdigezurrak gezur biribilak!

Ez dute EAE guztiz zeltatzat hartzen baina hurrengo belaunaldirako uzten ari dira. Zeltiberismoarekin egin zuten moduan aldaketa horiek astiro egin behar dira, presarik gabe, gezur erdia zabaltzen dutenean gero beste erdia askoz errazago hedatuko dutelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 06th, 2021

Apirilaren 27an albiste hau jarri genuen, EHUk ekainean egin behar duen ikastaroari buruz:  Euskeraren mugak aztertuko dira ikastaro batean ekainean

Bertan, elkartera ikerle batek bidalitako susmo bat jarri genuen: Soriako euskera “vasco-aquitano” izango dela esango digula Gorrochateguik and companyk. Horrela euskalduntze berantiarra hankaz gora bota duten Soriako euskal hilarriek ez diete ETB eta Santanri minik egingo eta jarraitu ahal izango dute haien gezur hori etengabe ematen.

Aste honetan Deian, susmo hori baieztatuta geratu da, zoritxarrez:

Además de Sesenco, en otras estelas aparecen nombres como Oandissen, derivado posiblemente de oihandi (selva), Oandissen, Onse y su masculino Onso, Buganson, Haurce, Belscon, Agirsen, Arancis, Lesuridantar, Arancis, donde se puede reconocer el componente aran (ciruelo silvestre, espino)€ que trabajos sucesivos han vinculado cada vez con más firmeza al valle del Ebro, incidiendo en su más clara relación con un vasco antiguo, protovasco o vasco-aquitano.

Ez dute erabat baieztatu euskal-akitaniera denik baina bigarren aukeratzat ematen dute: “protovasco o vascoaquitano”
Beraz, orain enteratu gara, “zezena” eta “zezenko” akitanierazko euskalkitik datorrela. Hau adar jotzea!!! ETB eta Santana salbu daude!!! Biba Gorrochategui! Biba UPV!

Eta noski, Deiak, Iruña-Veleiari buruzko egiazko informazio guztiak zentsuratu dituenak, ez du aukerarik galdu gure ondareari erasotzeko:

“Entre los ponentes, estará JoaquĂ­n Gorrochategui, catedrático de LingĂĽistica de UPV, que formĂł parte tambiĂ©n en la comisiĂłn foral que concluyĂł que las inscripciones en euskera de Iruña Veleia eran falsas.”

Laster abizena aldatuko diogu: “Joaquin Gorrochategui Iruñaveleiafaltsua”, izan ere, egurra emateko aukerarik ez du galtzen eta.

Ikastaroari buruzko bestelako azalpen negargarriak:

“Hemos conseguido unos ponentes muy interesantes que analizarán las lenguas que se hablaban de tipo vasco fuera de los territorios que consideramos como Vasconia, que son los que hoy en dĂ­a se habla en euskera, que es la Comunidad foral de Navarra, PaĂ­s Vasco e Iparralde. Pero fuera de este territorio, hace 2.000 o 1.000 años se ha hablado tambiĂ©n un tipo de lengua que tiene que ver con el euskera actual. El euskera no es la misma lengua que hablaban estos pueblos por supuesto, serĂ­a muy distinto, pero tiene elementos comunes que hoy en dĂ­a identificamos. Pero aquellos pueblos de Aquitania o Vasconia que hablaban aquellas lenguas de tipo vasco son las que podrĂ­amos considerar algunos de nuestros antepasados”, finaliza Anton Erkoreka.

Zertan oinarritzen dira hizkuntza bera ez zela esateko? Orduan X. mendeko ingelesa ez da oraingo ingelesa? Eta 2-5. mendeko hizkuntza euskera ez bazen ze hizkuntza demontre zen? Latina? Gaztelera? …. Edo ez digute orain esango hauek zelta zela ezta?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 28th, 2021

Frantsesez 1900. urtean argitaratu zen liburu honetan euskaldunen jatorriari buruz ikerle batzuek esandako aipamen batzuk jasotzen dira: Estrabonek, Humboldtek…

Horrez gain, euskerari buruz hainbat kontu aipatzen du

Arbe J. Espagnolle L’origine des Basques

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 08th, 2017

EITBk “berritzat” ematen duen teoria zahar honen aurka hemengo ikerle askok hitz egin dute, Andres Mañarikuak esate baterako.

Bizkaiko historiari buruzko liburuan gai hau aztertu zuen:  Mañarikua

Honela laburtu zuen:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Uztaila 10th, 2016

Eusko Lurra Fundazioa (gazt)

Alberto Santanak ideologiaz betetako lana sortu du

Teoria berria dela diosku baina epigrafia, elkarrizketa batzuk eta objektu arkeologikoaren bat nahi duen moduan baino ez du erabiltzen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Martxoa 06th, 2016

Jon Gorriñok Stephem Oppenhaimer eta Bruce Bradleyren lanak ikusita, honako istorioa idatzi du, Iberiatik Iparramerikarainoko solutrense garaiko bidaia irudikatuz.

Arbasoei buruzko gogoetak eta istorio labur bat

Hotzaldi handiko garaian, Solutre eta Madeleine aldien artean, orain dela 17.000 urte gutxi gora behera, idatzi honen bigarren zatian datorren istorio laburra hasten da Ereñozar, Saspilexeta eta Ondaro kobazuloen inguruan.

Gaur egun erraza da konputagailu eta kalkulu numerikoaren bidez garai hartako klima eta geografia simulatzea. Egun badakigu kasketa polarra hemendik hurbil zegoela, gaurko Bordele ingururaino iristen zela eta handik buelta emanez planetan zehar, Europa deitzen dugun gehiena, ehun metro altuerako izotz geruza batek estaltzen zuela. Kontinente denean 25.000 inguru pertsona biziko ziren, haien erdiak babesleku Akitaniar-Eusko-Kantabriarrean.

Arbasoei buruzko gogoeta bat

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 12th, 2015

Ez da ezer ospatzeko eguna, kultura, hizkuntza eta etnia batzuen suntsipenaren hasiera baino ez zelako izan.

Zerbait egitekotan, Amerikako herriei dagokiena itzultzen hastea, adibidez, Espainiar estatuan  hango urrearekin orain gutxi jasotakotxanponak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 06th, 2016

Sustatu: Juan Martin Elexpuru:

Datorren astelehenean, azaroak 7, mahai-inguru eta eztabaida izango da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 7etan, gai honen inguruan. Hizlarien artean egongo gara Joseba Abaitua (dokumentalaren gidoilaria), Aitzol Altuna eta Juan Martin Elexpuru.

Gauza ezaguna denez, ETBren “Baskoniako historia bat” dokumentalak hautsak harrotu ditu eta hainbat erreakzio eragin. Horietako bat, hemen iragartzen dugun hitzaldia, alde biak ordezkatuta izango dituena. “Euskalduntze berantiarraz eztabaidan” izenburupean, mahai-ingurua izango da Bilboko Kafe Antzokian: datorren astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 19.00etan.

Duela urtebete estreinatu zuen EITBk Baskoniako historia bat. Alberto Santana izan da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria. Dokumentaleko saio batean “Euskalduntze berantiarraren” gaia aipatzen da. Tesia, azken batean, hauxe da: akitaniarrak ziren euskaldun bakarrak erromatarren garaian. Inperioa erori zenean, Bidasoa hegoaldea inbaditu zuten eta 4 lurraldeak euskaldundu zituzten. Euskarak 1500 urte bakarrik ditu lur hauetan. Teoria honek baditu ia ehun urte. Eta moraleja garbia zen: hemendik aurrera ez duzue zilegitasunik izango mendebaldeaz, haren inbaditzaileak baitzarete, eta, nork daki, agian genozidak.

Laburbilduz: Euskal Herrian (hegoaldean, behinik behin) ez zen garai batean euskararik egiten, eta “beranduago” etorri zen gure hizkuntza lur hauetara. Hortik datorkio euskalduntze berantiarra izena.

Tesi horrek hautsak harrotu ditu azken 12 hilabete hauetan. Hasiera-hasieratik jaso zuen hainbat adituren erantzuna. Aitzol Altunak argitaratu zuen idatzi luze, sakon eta ongi dokumentaturikoa teoria honetaz: Una película sobre la falsa teoría de la euskaldunización tardía. Ezinbestekoa gaian kokatzeko. Beñi Agirre euskara irakaslearen artikulu bikaina ere agertu zen Garan, Zientzialari berantiarrak. Orain dela hilabete batzuk Patxi Aranguren nafarrak Inquietos vascones idatzi zuen teoria defendatuz, eta Inquietos vascones, pero no tanto artikuluaz eman nion erantzuna. Sustatun ere idatzi genuen gai honetaz: Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat?

Gerora ere, eztabaidak bizi jarraitu du eta duela aste batzuk “Euskalduntze berantiarra dokumentala salatzen” izeneko agiria sinatu eta aurkeztu zuten Euskal Herriko 31 adituk, hainbat arlotakoak. Hipotesia 1925ean  GĂłmez Moreno arkeologoak sortutakoa da, eta Claudio Sánchez Albornoz historialari eta batez ere politikari espainiarrak zabaldua (1956). Bere garaian gure historialari gehienek ez zioten ia jaramonik egin hipotesi honi, asmo politiko nabarmenekoa zelako batez ere, oinarri historiko ahulekoa izateaz gain. Agiri horren sinatzaileek euren protesta azaldu zioten EITBri, erakunde publikoa den neurrian, gure historialari eta hizkuntzalari ia guztiekin bat ez datozen hipotesiak ezin dituelako finantzatu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Historia  | Etiketak:  |  Iruzkin bat
• Asteazkena, Otsaila 28th, 2018

Atzo, otsailaren 27an, Euskeraren Jatorriko eta Biltzarreko Historia Saileko kide batzuk EITBn egon dira eta bertako Administrazio Kontseilukideentzako gutun bana utzi dute, Baskoniako beste historia bat sortaren “Euskalduntze berantiarra” kapitulua eman ez dezaten, gezurrez beteta dagoelako.

Gutuna Kontseiluan dauden alderdien eta kultur eta euskera arloko erakundeen kideei zuzenduta dago.

a) ETB aurrean jarritako hormirudia

b) EITBko Administrazio Kontseiluko 19 kideei emandako gutuna

Baskoniako beste historia bat (4. Atala): geure hizkuntzaren eta historiaren aurka egindako eta ETBk babestutako dokumentala kentzeko eskaera

EITBko Administrazio Kontseilukideei egindako eskaera

2014an, Patxi Lopez lehendakaria zela egin zen hitzarmen baten ondoren, ETBk “Vasconiako historia bat” pelikula babestu zuen ekonomikoki eta, ondoren, pelikula hori luzatu eta atalka zatituz, “Baskoniako beste historia bat” izeneko dokumental sorta eskaini digu, euskeraz eta ondoren gazteleraz, “sinismen eta mitoez harantzago”.

Bere garaian, dokumentala egin zenean, hedabideetan ondo oinarritutako zenbait kritika egon zen baina badirudi ez zirela kontuan hartu eta txarto hasitako bideari jarraipena eman zaiola.

Santanak eta Venerok ekoitzitako eta ETBk babestutako produktu hau, edonondik begiratuta ere, egiaren eta zientziaren aurka eta baita Euskal Herriaren aurka egindako dokumentala dela esan beharra dago. Hori esateko argudio asko dago. Hona hemen garrantzizkoenak:

1. Teoria berria? Dokumentalak dio hipotesi “berria” dela. Gezurra da, 1925. urtekoa da eta geroztik hemengo historialari guztiak eta kanpoko aditu asko horren kontra kokatu dira: Jimeno Jurio, B. Estornes Lasa, Arturo Campion, Juan Plazaola, Andres de Mañarikua, Joxemiel Barandiaran, Julio Caro Baroja, Antonio Bellido, R. Menendez Pidal, Antonio Tovar… Baita Koldo Mitxelena edo Henrike Knörr moduko hizkuntzalariak ere.

2. Aditu asko alde? Dokumentalak dio hizkuntzalari, arkeologo eta oraingo aditu asko “euskalduntze berantiarren” alde daudela. Hori ere ez da egia,  eta hizkuntza modernoetan aditua omen da Joseba Abaitua baino ez du aipatzen, indoeuropar hizkuntzez ez dakiena eta gaur egun informatika eskolak ematen dituena. Horrez gain ez dute historialari, hizkuntzalari eta genetista bat eta horien lan argitaratuak ere aipatu. Non daude alde omen dauden ikerlari horiek eta non daude argitaratuta horien lanak?

3. Froga asko dagoela? Dokumentalak dio VI. mende arte Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian zeltaz hitz egiten omen zela baina ez ditu hori egiaztatzeko froga seriorik eman: hilarri edo txanpon batzuen testuak, toponimia azalpen zentzuzkoagoak… Eta gero Pirinioen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, eta ondoren zuzendu eta gutxi daudela dio. Baina hori ere ez da egia, erromatar garaiko hitz asko dagoelako hilarrietan euskeraz Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta oraingo Nafarroan ere: Iruña-Veleian  mende hasieran topatutako “Iluna” eta “Txikia”, Miñaoko Helasse, Olabarreko Aittia, San Romaneko Lunbelsar, Belteso, Ivilia, Lutbelscottio, Uvarna, Vinumburus. Inguruko herrialdeetan ere badaude, Errioxa, Sorian eta Burgosen: Zezenko, Agirsar, Lesuri, Suttunius, Velonsa…

4. Genetikak zer dio? Azken 10 urte hauetan eman digun informazio andanari buruzko gauza gehienak ezkutatu dira dokumentalean. EHUko DNA Bankuak ikerketa asko egin ditu eta guztietan ikusi denez ez da VI. mendean populazio aldaketarik sumatu (hizkuntza bat galduarazi eta beste bat ezartzeko bezainbeste). Eta gainera, %85ean, paleolito garaitik gaur egun arte jarraikortasun genetikoa egon dela frogatuta geratu da Hegoalde osoan.

5. Mendi izenak zeltak direla? Dokumentalak dio hemengo “mendi altuenen”  eta “ibai urtsuenen” izenak ez direla euskaldunak. Baina zeintzuk ez dira? Ez al dira Aizkorri, Jaizkibel, Larrun, Toloño, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre, Arlas, Orhi euskaldunak? Zalantzan Gorbeia eta Anboto ditugu. Horietarako proposamen batzuk daude: batetik, Gorbeia oso zabalduta dagoen abizena eta bertan dagoen Orbea baserriaren gainaldea  izatea (Go-orbea). Bestetik,  Anbotorako ere gure hizkuntzatik egindako hainbat proposamen etimologiko daude, dokumentalak nahita ezkutatzen dituena eta horien ordez jainko zelten izen bat dela diosku, Ambatus, eta gainera “jainko izena” dela dio baina hori ere ez da egia, esklabu zein liberoei jartzen zitzaien izena zelako. Ezagutzen al dugu pertsona izen arrunta duen mendi izenik? “Antonio Mendia” “Txomin mendia”?

6. Ibai izenak zeltak direla? Ibai urtsuenei dagokienez, Aturri, Ibaizabal, Urumea, Oria, Bidasoa, Lea-Artibai… ditugu eta horiek ez al dira izen euskaldunak? Zalantzak daude Ebro, Deba, Nerbioi eta Okaren inguruan. Ebro iberiarra edo euskal izena izan daiteke eta proposamen pilo dago. Deba izenean egon daitekeen “de” erroa zelten eremutik kanpo ere badago eta gainera erro gisa gorde izan dute Katalunian. Iturria-manantial adierazteko katalanen “dé”  hori Fuente De toponimoan daukagu (Iturriaren iturria izan daitekeena, Val d’Aran-en antzera). Fuente De, Deba ibaiaren iturritzat hartzen da eta bertakoek Pozu Fuente Dé esaten diote ibai honen hasiera izan daitekeenari, iturburuari. Katalanak jagon duen erro hori gakoa da hemen eta iberiera izan daiteke.

Bestetik Nerbioiren sorburua Ureta da eta amaieran Urbi dugu, biak ur erroa duten eta euskaldunak diren izenak dira. Nerbioi ere euskal izena izan daiteke. Adibidez, Nervion Urbionen bilakaera izatea Basauriko “Urbin” batzen diren ibai handietako bat delako eta gainera  “Uretan” jaiotzen delako (J. Nikolas), edo Lerbion-en bilakaera izatea (J. Goitia), Delika aldean ura bi iturritan jausten delako eta hori oso berezia delako (otsailean jarri berri duten bideo batean iturri biak ikusten dira). Eta “Ler-bi-oi”tik “Nerbioira” dagoen aldea ez litzateke arraroa izango, ler-ner alternantzia toponimian ohikokoa delako: Lebrija/Nebrija…. Eta izen latina ere izan daiteke lasai asko, Nerva edo Nervina-rekin lotuta adibidez… Baina izen zelta?? Hau da, ibai altuenek eta mendi urtsuenek euskal izenik ez dutela esatea gezurra da, nahiz eta bakanen bat kanpotarra izan daitekeen.

7. Historiak hori baieztatzen digu? Historiaren ikuspuntutik ere dokumentalak ez du oinarri sendorik. Adibidez, aztarna zelta batzuk agertu izana, bertakoak zeltak zirela esateko froga gisa aurkeztu dute. Baina horrek frogatzen duen gauza bakarra zelten tresna batzuk egon zirela edota zelta batzuk egon zirela eta ez EAEko herritar guztiak zeltak zirela. Adibidez, 800 urte barru Lekeition egindako indusketa batean ingelesezko liburu bat aurkiko balute, ez lukete ondorioztatu behar 2000ean lekeitiar guztiak ingelesak zirela. Gainera Santanak Saint-Bertrand-de-Commingesen kokatzen du kolonizazioaren abiapuntua baina San Jeronimoren esanetan, herri hori hegoaldeko baskoiez birpopulatu zen K.a. 75. urtean.

8. Sinismen eta mitoez harantzago? Baskoniako beste historia bat horrela erakutsi nahi digute baina benetan gure zientifikoek (Barandiaran, Estornes….) eta kanpokoek (Oppenhaimer…) osatu duten historia amildegitik bota nahi dute. Gainera, herritarrak nahasteko oso ondo landu duten hizkera darabil: apaizek orain arte kontatutako historia, … azken garaiko ikerle eta zientifikoek egindako ikerketen arabera… Benetan maltzurkeriaz betetako lan baten aurrean aurkitzen garela esan behar dugu, gure arerioek idatziko luketen antzera.

9. Froga zientifikorik nahi? Behean Sorian erromatarren garaiko hilarri honek (zezenko-torito) edo Iruña-Veleiako grafitoek euskalduntze berantiarra hankaz gora jarri digute aspaldi. Iruña-Veleian, noski, ez dute ganorazko dataziorik egin nahi izan, besteak beste teoria ganorabako horri eusteko. Behean dauden hiru grafitoekin, 5.000 euro gastatuta, Euskalduntze berantiarra behingoz pikutara bidal genezake. Baina, noski, ez dute egingo.

Eskaera

Guzti horrengatik, Euskeraren Jatorriak eta Biltzarreren Historiazaleok 4. atal hori (Euskalduntze berantiarrarena) bertan behera uzteko eta berriro ere ez emateko eskatzen dizuegu. Horrez gain, egindako kaltea konpontzeko, Euskal Herriko historialariek, eta genetikak, historiak eta hizkuntzak emandako frogetan oinarrituta, gaur egungo eta zuzena den ikuspegi bat emango duen dokumentala egitea eta zabaltzea eskatzen dizuegu.

Informazioa: www.euskararenjatorria.net (ETB-Baskonia erlaitzan)

Euskal Herria, 2018ko otsailaren 27an

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)