Aukeratutako atala ◊ Euskalduntze berantiarra ◊

• Astelehena, Iraila 26th, 2022

Bisita gidatua Iruña-Veleiara igande honetan eta euskalduntze berantiarrean Alberto Santanak apur bat atzera egin du

Gai honetan interesa duenarentzat igande honetan, urriaren 2an doako bisita gidatua egongo da Iruña-Veleiara. 11:00etan hasten da eta 13:30 inguruan amaitu. Bisitak hilabete guztien lehenengo igandeetan egiten dira, ordu berean. Etortzekoa bazara Telegram edo Whatxap bidezko mezu bat bidali 663 901 248 telefonora.

Gai honekin lotuta albiste garrantzitsu bat dago. Orain gutxi Alberto Santanak Facebooken azalpen bat eman du. Bere azalpen horretan bi kontu garrantzitsu ikusten dira. Batetik ETBko dokumentalean kontatu zigun bertsioa aldatu digula, eta orain esaten digula Nafarroan ez zutela euskera inoiz galdu. Ondorioz, euskera hizkuntza inbaditzailea izango litzateke soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, mendebaldean “zelta edo hizkuntza indoeuroparretako bat hitz egiten zelako” lehen.

“Hizkuntza indoeuroparretako bat” hitz egin omen zela baieztatzeko ez du inolako frogarik eman. ETBko dokumentalean zelta egiten zela baieztatu zuen eta, beraz, zergatik gehitu du orain beste hizkuntza bat? Bere garaian erantzun genionez, https://martinttipia.com/2016/10/09/euskalduntze-berantiarra-dokumentala-salatzen-denuncia-sobre-el-documental-la-vasconizacion-tardia/ mota guztietako argudioak daude zeltaz egiten zela zalantzan jartzeko eta oraindik idazki hura erantzunik jaso gabe dago.

Bestetik, berak dokumentalean aipatu zituen Anboto, Gorbeia, Deba, Nerbioi izen zeltak zirela. Guk ere horri erantzun genion, euskeratik sortutako proposamen etimologiko zentzuzkoagoak daudela esanez, adibidez, “Anboto” izena, zeltazko “anbatus” (esklabua) baino ez al da logikoagoa euskerazko “amildegi handia”?

Baina garrantzitsuena da zergatik Santanak aldatu duen bere bertsioa, ETBko dokumentalean argi esan zuelako Hegoalde osoan zeltaz egiten zela eta euskera Pirinioetatik etorritako giza talde batek zabaldu zuela Nafarroan 3-4. mendeetan eta gero Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 5-6. mendeetan. Zergatik dio orain Nafarroan euskera betidanik hitz egin dela. Zertara dator aldaketa hau?

Batetik bere helburu nagusia euskera ez dela hemengo betiko hizkuntza eta inbaditzailea ere badela euskaldunoi sinetsaraztea izan daiteke, hau da, gaztelera eta frantsesa bezalakoa. Eta bertsio berri honekin helburu nagusi hori ez da mantenduko litzateke.

Bigarrenik, sinesgarriago egin nahi du euren asmakizuna. Badakite politikoki eta soziolinguistikoki ezinezkoa zela lurralde bat euskalduntzea erromatarrak nagusi izan ziren bitartean (V. mende arte). Orduan bada Nafarroan (euskaldunen gutxiengoa dago han gaur egun) hor mantendu zutela diosku orain, baina euskarak beste lurraldeak inbaditu egin zituela gero esaten jarraitzen du.

Baina gezurrak adar motzak ditu eta froga asko ditugu euskalduntze bertsio light horrek ez duela zentzurik esateko: toponimia, hidronimia, Araban, Sorian, Burgosen, Errioxan… dauden erromatar garaiko hilarriak euskal hitzekin… eta Iruña-Veleiako 60 bat euskerazko hitz desberdinak, noski.

Eta seguruenik atzera egin du bere teoria salatzen ari garelako, gero eta jende eta erakunde gehiago zalantzan jartzen ari direlako eta, ondorioz, mugimendu bat egin behar izan du sinesgarritasun gehiago izan dezan. Beraz, jarraitu behar dugu gogor, eraso kultural hau testuliburuetara eta gizartera pasatu baino lehen.

Eta noski, zapaltzaileei alfonbra gorria jartzen jarraitzen die eta diosku “erromatarrek hizkuntzei eta erlijioei ez ziela jazarpenik egin”. Beraz, badakizue, Akitania eta Ebro arro osoan euskera galdu bazen erromatar garaiko horko euskaldunak axolagabeak izan zirelako da eta milaka eta milaka kristau gurutzilkatzearena asmakizun hutsa omen da.

Alberto, ez adarrik jo mesedez!

Iruña-Veleia Martxan

Facebooken Alberto Santanaren azalpena (lodiz jarritakoak gureak dira) /story.php?story_fbid=pfbid0wZvidupTjwcVgA3LchjApzA99Xt7yg3wvBPMdam7Wt43efzn9rBdGnzWtPHfZ3cZl&id=100007122210895:

Leopoldo Bárcena RojĂ­ no le des demasiada importancia, es solo un titular periodĂ­stico que busca llamar la atenciĂłn del pĂşblico de manera un poco sensacionalista, aunque en el contenido de la entrevista el euskera antiguo sea solo un tema muy secundario. Sin embargo es cierto: el imperio romano no “reprimiĂł” ni persiguiĂł, ni prohibiĂł nunca las lenguas y religiones indĂ­genas de los territorios conquistados.

En el caso vasco no hay casi ninguna evidencia de Ă©poca romana de que los pueblos várdulo, cariete, beron o autrigon hablasen una variante antigua del euskera, y sĂ­ hay numerosos indicios de que hablaban alguna lengua cĂ©ltica o indoeuropea, que desapareciĂł sustituida por el latĂ­n. AsĂ­ que si en la Alta Edad Media, al menos en el siglo X, en estas mismas regiones que habĂ­an estado ocupadas por estos pueblos con identidad Ă©tinca extinguida bajo el Imperio Romano, es decir los actuales Gipuzkoa, Araba y Bizkaia, se hablaba un rico y abundante euskera, es lĂ­cito suponer que habĂ­an sido “euskaldunizados” tardĂ­amente, o sea, despuĂ©s de la caĂ­da de Roma. Por el contrario, hubo áreas de Aquitania y la actual Navarra, que habĂ­an sido profunda y completamente romanizadas durante siglos, en las que sus Ă©lites locales siguieron siendo euskaldunas de lengua, sin ser molestadas nunca por la administraciĂłn pĂşblica romana, y algunos expertos sospechan que pudo ser desde estas regiones de las que surgiĂł el impulso y la oportunidad tardĂ­a de euskaldunizaciĂłn de los territorios occidentales de la actual Euskal Herria, despuĂ©s de la caĂ­da del Imperio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 11th, 2021

National Geographic

Astiro-astiro euskalduntze berantiarraren gezurra zabaltzen ari dira. Oraingoan National Geographicen txanda heldu da. Euskalduntze berantiarraren light bertsioa asmatu dute.

Mapak ez dauka galtzeko ezer: “Baskoiak” mantentzen dituzte (sinesgarritasun apur bat izateko, noski, 20 urte barru erabat desagertaraziko dituzten arte) baina akitaniarren kolore berarekin (euskera Akitaniatik etorri dela justifikatzeko

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi eremuetan “Aquitano residual” jartzen du. Erdigezurrak gezur biribilak!

Ez dute EAE guztiz zeltatzat hartzen baina hurrengo belaunaldirako uzten ari dira. Zeltiberismoarekin egin zuten moduan aldaketa horiek astiro egin behar dira, presarik gabe, gezur erdia zabaltzen dutenean gero beste erdia askoz errazago hedatuko dutelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 06th, 2021

Apirilaren 27an albiste hau jarri genuen, EHUk ekainean egin behar duen ikastaroari buruz:  Euskeraren mugak aztertuko dira ikastaro batean ekainean

Bertan, elkartera ikerle batek bidalitako susmo bat jarri genuen: Soriako euskera “vasco-aquitano” izango dela esango digula Gorrochateguik and companyk. Horrela euskalduntze berantiarra hankaz gora bota duten Soriako euskal hilarriek ez diete ETB eta Santanri minik egingo eta jarraitu ahal izango dute haien gezur hori etengabe ematen.

Aste honetan Deian, susmo hori baieztatuta geratu da, zoritxarrez:

Además de Sesenco, en otras estelas aparecen nombres como Oandissen, derivado posiblemente de oihandi (selva), Oandissen, Onse y su masculino Onso, Buganson, Haurce, Belscon, Agirsen, Arancis, Lesuridantar, Arancis, donde se puede reconocer el componente aran (ciruelo silvestre, espino)€ que trabajos sucesivos han vinculado cada vez con más firmeza al valle del Ebro, incidiendo en su más clara relación con un vasco antiguo, protovasco o vasco-aquitano.

Ez dute erabat baieztatu euskal-akitaniera denik baina bigarren aukeratzat ematen dute: “protovasco o vascoaquitano”
Beraz, orain enteratu gara, “zezena” eta “zezenko” akitanierazko euskalkitik datorrela. Hau adar jotzea!!! ETB eta Santana salbu daude!!! Biba Gorrochategui! Biba UPV!

Eta noski, Deiak, Iruña-Veleiari buruzko egiazko informazio guztiak zentsuratu dituenak, ez du aukerarik galdu gure ondareari erasotzeko:

“Entre los ponentes, estará JoaquĂ­n Gorrochategui, catedrático de LingĂĽistica de UPV, que formĂł parte tambiĂ©n en la comisiĂłn foral que concluyĂł que las inscripciones en euskera de Iruña Veleia eran falsas.”

Laster abizena aldatuko diogu: “Joaquin Gorrochategui Iruñaveleiafaltsua”, izan ere, egurra emateko aukerarik ez du galtzen eta.

Ikastaroari buruzko bestelako azalpen negargarriak:

“Hemos conseguido unos ponentes muy interesantes que analizarán las lenguas que se hablaban de tipo vasco fuera de los territorios que consideramos como Vasconia, que son los que hoy en dĂ­a se habla en euskera, que es la Comunidad foral de Navarra, PaĂ­s Vasco e Iparralde. Pero fuera de este territorio, hace 2.000 o 1.000 años se ha hablado tambiĂ©n un tipo de lengua que tiene que ver con el euskera actual. El euskera no es la misma lengua que hablaban estos pueblos por supuesto, serĂ­a muy distinto, pero tiene elementos comunes que hoy en dĂ­a identificamos. Pero aquellos pueblos de Aquitania o Vasconia que hablaban aquellas lenguas de tipo vasco son las que podrĂ­amos considerar algunos de nuestros antepasados”, finaliza Anton Erkoreka.

Zertan oinarritzen dira hizkuntza bera ez zela esateko? Orduan X. mendeko ingelesa ez da oraingo ingelesa? Eta 2-5. mendeko hizkuntza euskera ez bazen ze hizkuntza demontre zen? Latina? Gaztelera? …. Edo ez digute orain esango hauek zelta zela ezta?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 08th, 2017

EITBk “berritzat” ematen duen teoria zahar honen aurka hemengo ikerle askok hitz egin dute, Andres Mañarikuak esate baterako.

Bizkaiko historiari buruzko liburuan gai hau aztertu zuen:  Mañarikua

Honela laburtu zuen:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 28th, 2018

Atzo, otsailaren 27an, Euskeraren Jatorriko eta Biltzarreko Historia Saileko kide batzuk EITBn egon dira eta bertako Administrazio Kontseilukideentzako gutun bana utzi dute, Baskoniako beste historia bat sortaren “Euskalduntze berantiarra” kapitulua eman ez dezaten, gezurrez beteta dagoelako.

Gutuna Kontseiluan dauden alderdien eta kultur eta euskera arloko erakundeen kideei zuzenduta dago.

a) ETB aurrean jarritako hormirudia

b) EITBko Administrazio Kontseiluko 19 kideei emandako gutuna

Baskoniako beste historia bat (4. Atala): geure hizkuntzaren eta historiaren aurka egindako eta ETBk babestutako dokumentala kentzeko eskaera

EITBko Administrazio Kontseilukideei egindako eskaera

2014an, Patxi Lopez lehendakaria zela egin zen hitzarmen baten ondoren, ETBk “Vasconiako historia bat” pelikula babestu zuen ekonomikoki eta, ondoren, pelikula hori luzatu eta atalka zatituz, “Baskoniako beste historia bat” izeneko dokumental sorta eskaini digu, euskeraz eta ondoren gazteleraz, “sinismen eta mitoez harantzago”.

Bere garaian, dokumentala egin zenean, hedabideetan ondo oinarritutako zenbait kritika egon zen baina badirudi ez zirela kontuan hartu eta txarto hasitako bideari jarraipena eman zaiola.

Santanak eta Venerok ekoitzitako eta ETBk babestutako produktu hau, edonondik begiratuta ere, egiaren eta zientziaren aurka eta baita Euskal Herriaren aurka egindako dokumentala dela esan beharra dago. Hori esateko argudio asko dago. Hona hemen garrantzizkoenak:

1. Teoria berria? Dokumentalak dio hipotesi “berria” dela. Gezurra da, 1925. urtekoa da eta geroztik hemengo historialari guztiak eta kanpoko aditu asko horren kontra kokatu dira: Jimeno Jurio, B. Estornes Lasa, Arturo Campion, Juan Plazaola, Andres de Mañarikua, Joxemiel Barandiaran, Julio Caro Baroja, Antonio Bellido, R. Menendez Pidal, Antonio Tovar… Baita Koldo Mitxelena edo Henrike Knörr moduko hizkuntzalariak ere.

2. Aditu asko alde? Dokumentalak dio hizkuntzalari, arkeologo eta oraingo aditu asko “euskalduntze berantiarren” alde daudela. Hori ere ez da egia,  eta hizkuntza modernoetan aditua omen da Joseba Abaitua baino ez du aipatzen, indoeuropar hizkuntzez ez dakiena eta gaur egun informatika eskolak ematen dituena. Horrez gain ez dute historialari, hizkuntzalari eta genetista bat eta horien lan argitaratuak ere aipatu. Non daude alde omen dauden ikerlari horiek eta non daude argitaratuta horien lanak?

3. Froga asko dagoela? Dokumentalak dio VI. mende arte Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian zeltaz hitz egiten omen zela baina ez ditu hori egiaztatzeko froga seriorik eman: hilarri edo txanpon batzuen testuak, toponimia azalpen zentzuzkoagoak… Eta gero Pirinioen hegoaldean ez direla euskal hitzik agertu dio, eta ondoren zuzendu eta gutxi daudela dio. Baina hori ere ez da egia, erromatar garaiko hitz asko dagoelako hilarrietan euskeraz Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta oraingo Nafarroan ere: Iruña-Veleian  mende hasieran topatutako “Iluna” eta “Txikia”, Miñaoko Helasse, Olabarreko Aittia, San Romaneko Lunbelsar, Belteso, Ivilia, Lutbelscottio, Uvarna, Vinumburus. Inguruko herrialdeetan ere badaude, Errioxa, Sorian eta Burgosen: Zezenko, Agirsar, Lesuri, Suttunius, Velonsa…

4. Genetikak zer dio? Azken 10 urte hauetan eman digun informazio andanari buruzko gauza gehienak ezkutatu dira dokumentalean. EHUko DNA Bankuak ikerketa asko egin ditu eta guztietan ikusi denez ez da VI. mendean populazio aldaketarik sumatu (hizkuntza bat galduarazi eta beste bat ezartzeko bezainbeste). Eta gainera, %85ean, paleolito garaitik gaur egun arte jarraikortasun genetikoa egon dela frogatuta geratu da Hegoalde osoan.

5. Mendi izenak zeltak direla? Dokumentalak dio hemengo “mendi altuenen”  eta “ibai urtsuenen” izenak ez direla euskaldunak. Baina zeintzuk ez dira? Ez al dira Aizkorri, Jaizkibel, Larrun, Toloño, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre, Arlas, Orhi euskaldunak? Zalantzan Gorbeia eta Anboto ditugu. Horietarako proposamen batzuk daude: batetik, Gorbeia oso zabalduta dagoen abizena eta bertan dagoen Orbea baserriaren gainaldea  izatea (Go-orbea). Bestetik,  Anbotorako ere gure hizkuntzatik egindako hainbat proposamen etimologiko daude, dokumentalak nahita ezkutatzen dituena eta horien ordez jainko zelten izen bat dela diosku, Ambatus, eta gainera “jainko izena” dela dio baina hori ere ez da egia, esklabu zein liberoei jartzen zitzaien izena zelako. Ezagutzen al dugu pertsona izen arrunta duen mendi izenik? “Antonio Mendia” “Txomin mendia”?

6. Ibai izenak zeltak direla? Ibai urtsuenei dagokienez, Aturri, Ibaizabal, Urumea, Oria, Bidasoa, Lea-Artibai… ditugu eta horiek ez al dira izen euskaldunak? Zalantzak daude Ebro, Deba, Nerbioi eta Okaren inguruan. Ebro iberiarra edo euskal izena izan daiteke eta proposamen pilo dago. Deba izenean egon daitekeen “de” erroa zelten eremutik kanpo ere badago eta gainera erro gisa gorde izan dute Katalunian. Iturria-manantial adierazteko katalanen “dé”  hori Fuente De toponimoan daukagu (Iturriaren iturria izan daitekeena, Val d’Aran-en antzera). Fuente De, Deba ibaiaren iturritzat hartzen da eta bertakoek Pozu Fuente Dé esaten diote ibai honen hasiera izan daitekeenari, iturburuari. Katalanak jagon duen erro hori gakoa da hemen eta iberiera izan daiteke.

Bestetik Nerbioiren sorburua Ureta da eta amaieran Urbi dugu, biak ur erroa duten eta euskaldunak diren izenak dira. Nerbioi ere euskal izena izan daiteke. Adibidez, Nervion Urbionen bilakaera izatea Basauriko “Urbin” batzen diren ibai handietako bat delako eta gainera  “Uretan” jaiotzen delako (J. Nikolas), edo Lerbion-en bilakaera izatea (J. Goitia), Delika aldean ura bi iturritan jausten delako eta hori oso berezia delako (otsailean jarri berri duten bideo batean iturri biak ikusten dira). Eta “Ler-bi-oi”tik “Nerbioira” dagoen aldea ez litzateke arraroa izango, ler-ner alternantzia toponimian ohikokoa delako: Lebrija/Nebrija…. Eta izen latina ere izan daiteke lasai asko, Nerva edo Nervina-rekin lotuta adibidez… Baina izen zelta?? Hau da, ibai altuenek eta mendi urtsuenek euskal izenik ez dutela esatea gezurra da, nahiz eta bakanen bat kanpotarra izan daitekeen.

7. Historiak hori baieztatzen digu? Historiaren ikuspuntutik ere dokumentalak ez du oinarri sendorik. Adibidez, aztarna zelta batzuk agertu izana, bertakoak zeltak zirela esateko froga gisa aurkeztu dute. Baina horrek frogatzen duen gauza bakarra zelten tresna batzuk egon zirela edota zelta batzuk egon zirela eta ez EAEko herritar guztiak zeltak zirela. Adibidez, 800 urte barru Lekeition egindako indusketa batean ingelesezko liburu bat aurkiko balute, ez lukete ondorioztatu behar 2000ean lekeitiar guztiak ingelesak zirela. Gainera Santanak Saint-Bertrand-de-Commingesen kokatzen du kolonizazioaren abiapuntua baina San Jeronimoren esanetan, herri hori hegoaldeko baskoiez birpopulatu zen K.a. 75. urtean.

8. Sinismen eta mitoez harantzago? Baskoniako beste historia bat horrela erakutsi nahi digute baina benetan gure zientifikoek (Barandiaran, Estornes….) eta kanpokoek (Oppenhaimer…) osatu duten historia amildegitik bota nahi dute. Gainera, herritarrak nahasteko oso ondo landu duten hizkera darabil: apaizek orain arte kontatutako historia, … azken garaiko ikerle eta zientifikoek egindako ikerketen arabera… Benetan maltzurkeriaz betetako lan baten aurrean aurkitzen garela esan behar dugu, gure arerioek idatziko luketen antzera.

9. Froga zientifikorik nahi? Behean Sorian erromatarren garaiko hilarri honek (zezenko-torito) edo Iruña-Veleiako grafitoek euskalduntze berantiarra hankaz gora jarri digute aspaldi. Iruña-Veleian, noski, ez dute ganorazko dataziorik egin nahi izan, besteak beste teoria ganorabako horri eusteko. Behean dauden hiru grafitoekin, 5.000 euro gastatuta, Euskalduntze berantiarra behingoz pikutara bidal genezake. Baina, noski, ez dute egingo.

Eskaera

Guzti horrengatik, Euskeraren Jatorriak eta Biltzarreren Historiazaleok 4. atal hori (Euskalduntze berantiarrarena) bertan behera uzteko eta berriro ere ez emateko eskatzen dizuegu. Horrez gain, egindako kaltea konpontzeko, Euskal Herriko historialariek, eta genetikak, historiak eta hizkuntzak emandako frogetan oinarrituta, gaur egungo eta zuzena den ikuspegi bat emango duen dokumentala egitea eta zabaltzea eskatzen dizuegu.

Informazioa: www.euskararenjatorria.net (ETB-Baskonia erlaitzan)

Euskal Herria, 2018ko otsailaren 27an

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 09th, 2018

Gure toponimian zelta ez dena

Aitzol Altunak zeltatzat hartzen diren erro eta hitz batzuk agian zeltak ez direla dio artikulu honetan. Interesgarria da.

Dauden proposamen asko gehiago sakondu beharko lirateke eta ez lirateke zeltatzat hartu behar jatorrian ondo sakondu barik (landa, maite…)

Ya hemos hablado de los muchos errores y muy importantes que comete el documental, más propio de una tesina de universidad o de un blog particular que de un documental de divulgación de la historia del Pueblo vasco, con el agravante de estar pagado con dinero público de la parte “celta” de los vascos. Más cuando la tesis omite queriendo una pléyade de documentos, libros y profesionales de reconocido prestigio en temas vascos, que no veían ni ven fundamento alguno a esta hipótesis.

Si nos centramos en las supuestas palabras celtas en territorio de la Comunidad Autónoma Vasca de las que habla el documental, el prestigioso historiador ronkalés B. Estornés Lasa (1907-1999) decía de ellas que: “La capa céltica de nuestra toponimia, aunque escasa, marca un contacto de euskera y celta, cuya naturaleza y alcance ha de precisarse pero previamente sanados de la enfermedad de atribuir al celta cuanto semejante o parecido se señale entre ambas lenguas”.

La realidad es que las propuestas de palabras en euskera y toponimia vasca que proviene del celta son muy endebles en general. Según Juan Carlos Etxegoien “Xamar” en su libro “Euskera jendea”, vendrían del Celta: gezi, gori, landa, maite. Otros ejemplos que se dan muchas veces son: mando (mulo) y tegi “lugar de”. Según el mismo autor, habrían pasado del euskera al celta: adar (adarc), (k)arri (carrac), Andere (ainder).

(…)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 05th, 2021

Euskaltzaindiak Luis Mari Zalduaren liburu baten bidez zazpi urte eta gero euskalduntze berantiarraren erasoari erantzun dio:

“Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan”, euskalduntze berantiarraren teoriari aurre egiten dion liburua argitaratu du Luis Mari Zalduak

Liburuak toponimia hartu du oinarri, “teoria hori zalantzan jartzeko eta ez erabat baztertzeko” (beldurrez gauzak argi eta garbi esateko?)

Euskaltzaindiaren prentsa oharra (2021-03-04)

… Luis Mari Zaldua: “Teoria hori sostengatzen duten arrazoiak zalantzazkoak dira, baina teoriak berak bizirik dirau”…  “Inskripzio gutxi batzuk eta lauzpabost toponimo dira erromatarren garaian Gipuzkoan bizi zirenak euskaldunak zirela zalantzan jartzeko argudio nagusiak”, “gaurko datuen argitan, jatorri indoeuroparreko mintzairen ekarpenak gaineko geruza ematen duela, ez azpikoa, hau da, itxura batean badirudi euskaldunok hemen bizi ginela Antzinaroan”.

Teoria hori zalantzan jartzeko -erabat baztertzeko bestelako probak beharko lirateke- toponimiaz baliatu da Zaldua liburu honetan: “Euskal jatorrikoak ez diren zenbait leku-izenen hizkuntza trataerak edo bilakaerak- erromantzearekin bateraezina denak eta euskarak berezkoa edo barnekoa duenak- garbi samar adierazten du izendapen horiek sortu edo iritsi zirenean euskal enborreko hizkuntza gailentzen zela gure lurraldean, alegia, biztanleria euskalduna zela”…

Liburuaren informazioa:  Euskararen aztarnak Gipuzkoako Antzinaroan Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Euskeraren Jatorria Elkartearen eritzia. Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra: berandu eta gaizki?

Orain dela ia 7 urte, 2014ko irailean, ETBk eta Alberto Santanak “Una historia de Vasconia” dokumentala aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian. Urte hauetan gezur hori ETBn pilo bat aldiz eman dute, testu liburuetara zabaldu da, jendeak baleko teoriatzat hartzen hasi da… Nahiz eta horren atzean  ez dagoen inolako ikerketarik, ez libururik, ez eskarmentuko aditurik, ez ezer. Telebistako muntai hutsa izan da, euskaldunon diru askorekin eginda, gure teilatuari harriak botatzeko.

Gainera, horretan oinarrituta, “Baskoniako beste historia bat” dokumental sorta osatu dute gure historia, mitologia eta kulturaren kontu pilo bat hankaz gora jartzeko, bereziki Joxemiel Barandiaranen eskolakoek berreskuratutako guztia: mitologia, matrilinealismoaren aztarnak… Adibide asko eman litezke baina adibidez, erromatarrak etorri arte euskaldunok ia ez genekiela zer zen arrantza esateraino ausartu dira, nortzuei eta euskaldunoi, Santimamiñen baleak harrapatzeko orain dela 9.000 urteko arpoi bat topatu denean, erromatarrak jaio barik zeuden garaian.

Dokumental hori eman zutenean euskaldunok pozoi hori gelditu behar izan genuen, errotik baina ez. Hemen denok beste alde batera begira: EHU, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskal hedabideak… Mugitu ginen bakarrak Aitzol Altuna, Juan Martin Elexpuru, idazki bat sinatu zuten 30 bat lagun eta Euskeraren Jatorria izan ginen baina guk ere, behar zena baino gutxiago egin genuen, tamalez.

Euskaltzaindiak euskalduntze berantiarraren gezurra gelditu nahi izan balu beste estrategia bat jarraitu beharko luke, liburu bat idaztea baino haratago. Benetan, gezur hori geldiarazi nahi al du?

Euskeraren Jatorria Elkartea

Gutun hau hedabide hauek argitaratu dute: Naizek, Argiak, Zuzeuk eta Berriak. (zuzendu dugu) Hauek ez dute argitaratu: Diario de Noticias-Deia.

Antton Erkiziaren azalpena gazteleraz Ama Atan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Martxoa 10th, 2017

Aitzol Altunak euskalduntze goiztiarraren aldeko liburua egin du. Bertan, argudio pilo bat eman du ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarrari aurre egiteko, batez ere datu historiko, linguistiko eta arkeologikoak.

Liburuak 10 euro balio du eta Amazonen bidez eskuratu daiteke.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 10th, 2018

Biltzarre

Eneko Bidegainek hitzaldi batean zioenez, Iparraldean gure hizkuntzaren aurka euskera bera ere erabili izan da eta adibide modura “Eskualduna” aldizkaria jarri zuen. 1887tik 1944ra argitaratu zen. Frantses sentimendu eta nazionalismoa barreiatzeko tresna bat gehiago izan zen. Lehenengo mundu gerran “patrie”-ren alde jo ta ke. Gero bide oraindik desegokiagoak hartu zituen frankismoaren edo bigarren mundu gerran nazioen gobernu kolaborazionistaren alde. Aliatuak sartzean debekatu zuten. Hala ere hazia zabalduta zegoen, herritarrek frantsesa ikasi ahala, zertarako aldizkari bat eskuaraz, frantsesezkoak edukita?

Orain Hegoaldean ETBk askotan gauza bera egiten duela dirudi. Beste herrialdeetako produktuak edo ikuspegiak dituzten gauzak filtratu gabe eskaintzen dituenen, ETB1erako aurrekontu eskasenak bideratzen dituenean, Espainiako eta hemengo albisteak etengabe nahasten dituenean kanpoko telebisten estiloa jarratuz (haientzat hau Espainia da eta), eta, baita, gure historia espainiarrek kontatuko liguketen moduan kontatzen digunean ere.

Alberto Santanak eta Josu Venerok egin duten eta ETBk diru pilo batez sustatu dituen dokumentalek euskal historia suntsitzea dute helburu, frankismo luzean, Barandiaran, Estornes eta beste historialari bikainen musu trukeko lanari esker irautea lortu dugun historia hain zuzen ere. Dokumentalak sakon aztertu ondoren, Euskeraren Liburu Beltza osatzeko pasarte asko hartu ahal ditugu:

“mendi altuenek eta ibai urtsuenek ez dute euskal izena”

“euskaldunek erromatarrak etorri arte itsasoari bizkar emanez bizi izan ginen”

“orain arte apaizek kontatutako historia”

eta honako ideak:

Euskera hizkuntza inbaditzailea izan dela

Erromatarrak etorri arte ez genuela ganorazko elikadurarik izan…

Ez dago ikerketa zientifikorik dokumentaletan esandako gauza asko sostengatzen dutenik, ez argitalpenik, ez aditu talde zabalik. Eta euskalduntze berantiarraren teoriarekin dokumental sorta hau maila “gorenera” heldu da: II-III. mendean, erromatarrak indartsu zirenean, Akitaniatik euskera etorri eta oraingo Nafarroa osora zabaldu? Orduan erromatarrak askoz lehenago garaitu genituen??? II-III. mendean? Eta orain arte hori jakin gabe!

ETBk, Eskualdunak egin zuen antzera, gure aurkariei eman die bozgorailua. Gure teilatura -eta ETBren teilatura- harriak botatzeko.

Argazkian erromatar zapalketaren garaiko euskal izena daukan hilarrietako bat, Sorian topatutakoa: zezenko (torito). Horrelako euskal izenak hilarrietan badira, Araban, Errioxan, Nafarroan, Bizkaian… Izen horiek hankaz gora jartzen dute ETBk hainbeste maite duen “euskalduntze berantiar” hori. Ez da argudio gehiagorik behar.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 19th, 2024

Aldarea I. mendekoa litzateke, hau da, euskera ez zen Akitaniatik Nafarroara etorri III. mendetik aurrera ETBk, Alberto Santanak, Martin Almagroren Academia de la Historiak, National Geograficek, Real Sociedad Amigos del Paisek eta zenbaitek dioten moduan.

Arantzadi eta herriko jendeaz osatutako auzolan taldeak topatu du Larunbe herrian, Irurtzun ondoan.

“Larrahe” izeneko euskal jainkosari zuzenduta omen  dago (larreekin zerikusia izan lezakeena).

Gorrochategik dio ”baskoieraz” idatzita dagoela eta hizkuntza horrek zerikusia duela akitanierarekin eta euskerarekin. Eta hedabideek (Berriak, Argiak… hori kopiatzen dute hitzez hitz ezer galdetu gabe).

Hau da, Joaquinek hizkuntza berri bat asmatu du, “baskoiera”, eta denok ontzat ematen?

Burutik gaude? Irulegin berdin egin dute, “baskoieraz” dagoela. Edozein gauza esate dute, euskera ez dela esatearren.

“Larrahe” euskal hitza da, euskera da. Ez da “baskoniera”. Ez guri adarrik jo Joaquin!

Berria egunkaria

Elexpuru bloga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)