Aukeratutako atala ◊ Antroponimia ◊

• Osteguna, Azaroa 05th, 2020

Elexpururen blogetik hartuta: “Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian” erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Hemen euskeraz eta gazteleraz Museoak erakusketaz ematen duen informazioa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako lauk badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz.

Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, Oñati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpurua, UNEDeko zuzendari Iñaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika. El Mirón de Soria

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Maiatza 25th, 2014

Ander Ros Cubasek, Xabier Kintanari egindako artikuluari erantzun dio, Academia.eu-n argitaratutako artikuluaren bidez:

8 euskal deitura eta 8 arrazoi oker. Xabier Kintanari erantzunez

1. Ez da kasualitatea Garzea, baina ez *gartze, Iparraldean agertzea. Batetik,
*gartze > gazte bilakabidea posiblea da, baina frantses zaharreko eta jatorri
ustez germanikoko garce izango genuke (garçon ezagunagoaren oinarri
femeninoa), betiere, abiapuntua, eta ‘gazte’ esanahia sekundarioa. Gazte forma orokorra dugu Euskal Herri osoan. Iparraldean ez dago *gartze formarik, bertze, bortz, ortzirale eta abar badauden bezala. Distribuzioa, beraz, oso bestelakoa da eta ez dator bat euskal dialektologiak ezta fonetika historikoak dioskunarekin.

*Gartze ‘gazte’, arazo asko dakarren oinarri dokumentalik gabeko hipotesi hutsa da. Kontuak kontu, Kintanak dena ematen du frogatutzat, “dirudienez” bat bakarra da artikulu osoan gauzak lehendabizi frogatu egin behar direla gogoratzen duen bakarra.

8 euskal deitura eta 8 arrazoi oker: Xabier Kintana jaunari erantzunez 2. Azken puntuan aipatuko dugun Patxi Salaberriren liburuaren izenburua gorabehera, aitaren izenik ez zaigu euskal deiturategi osoan ageri. Ez dago euskarazko patronimikorik, -v-iz formadunak alde batera utzita, jakina.

Horiek sortzez latinezkoak dira. Euskarazko patronimikorik izan bazen, arrastorik utzi gabe desagertu ziren. Gerora deituratzat hartutako oikonimoak dira, inolaz ere ez patronimikoak, Kintanak aipatzen dituen Antsorena, Ernandorena eta abarrekoak. Halaber, -tegi, -koa, -baita,… amaieradunak etxe izenak dira sortzez beti.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Antroponimia  |  2 iruzkin
• Larunbata, Maiatza 24th, 2014

Xabier Kintanaz artikulu oso interesgarria argitaratu du erdarazkotzat hartutako euskal abizenei buruz:

Duela zenbait egun, Espainiako telebista bateko albistegi batean, Euskal Herrian giroturiko eta arrakasta handia lortu duen film baten izenburua dela eta, berriaren aurkezleek umorezko iruzkina egin zuten, gaurko Euskal Herrian deitura ezagunenen artean ez dela euskal jatorrizkorik bat ere ageri azpimarratuz. Hori frogatzeko, bai Euskal Herrian eta bai Espainian ere deiturarik ugariena Garcia zela aipatzen zuten.

Beherago ukituko ditut -ez amaiera duten gainerako deituren ustezko gaztelau jatorriaz bat ez etortzeko arrazoiak, baina, hasteko, Garcia deiturari buruzko datu batzuk eskaini nahiko nituzke, ene ustez garrantzizkoak.

Euskaraz idatziriko liburuetan Arnaut Oihenarten Les proverbes Basques recueillis par le Sr. D’ Oihenart, plus les poésies basques du mesme auteur obrako 182. atsotitzean azaltzen da: Garzea, gaxto batak diazaguk bertzea, hau da, Garzea, gaixto batak ezagutzen dik bestea. Lehenago ere, bai latinezko eta bai erromantzezko testuetan, izen hau maiz ageri da aipaturik, non eta Nafarroako erresuman, euskaraz mintzatzen zen tokian, lehenik 789. urtean eta Nafarroa Berrean, hain zuzen.

Gaurko euskalarientzat hitzak etimologia argia du: Alfonso Irigoyen euskaltzainak bere garaian idatzi bezala, Garzea edo Garcia antzinako «garzea» hitzetik datoz, hots, «gaztea» esan nahi zuen berbatik. Hor, berze, borz, ortzadar eta hertze toki batzuetan beste, bost, ostadar eta heste bilakatu diren bezala, antzeko eboluzioa gertatu da garze/gazte hitzen artean…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 23rd, 2014

Peio J. Monteano Sorbet nafarrak famatua egin zaigun pelikula dela eta euskal abizenei buruzko artikulu bat argitaratu du Deian.

Aztertu egin ditu euskal abizenen maiztasuna eta dioen moduan Nafarroan eta Gipuzkoan lehenego edo bigarren abizena euskeraz dutenak gehiago dira beste herrialdeetan baino.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Antroponimia  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Ostirala, Abuztua 17th, 2012

Euskal abizenak/Apellidos vascos, pdf formatuan argitaratu eta 100. alera heldu zen aldizkaria dugu. Arlo honetan esperientzia handia duten Fernando Lopez Permisan eta Mikel Belasko dira horien egileak.

Ale bakoitzean 6 bat abizen aztertu zituzten eta orain arte 600 bat abizenen esanahia argitu dituzte: Aldizkari guztien aurkibidea

Horrez gain, abizenekin lotuta dauden webguneekin loturak jarri dituzte eta, guztira, 117 jaso dituzte: Abizenei buruzko webguneak

Azkenik, abizenei buruzko 6 lan interesgarri ere eskaintzen dira: Liburuak CD formatuan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)