Irakurle batek “-aga” atzizkiaren esanahiaz galdetu du. Hau diosku:
âagaâ atzizkiari buruzko argibideren baten bila ari nintzela iritsi naiz webgune honetara.
Baina baita hona ere:Â Aga atzizki lokatiboa
Eta azken horretan esaten denez, orrialde honetan esaten denaren justu kontrako bertsioak defenditu zituzten aditu batzuk. Hau da, zuek hemen diozuenez:
ââ-agaâ atzizkia, lekua adierazteaz gain zabala ez dela esaten digu, âgaâ osagaia duelako (negatiboa). Horrela, Arriaga toponimoak zera adierazi nahi du: harriak dauden leku bat dela baina harri askorik ez dagoela”
Aipatu dizuedan beste horretan dioenez, ordea:
“- Manuel Agud eta Antonio Tovarren aburuz, -aga-k badu zerikusirik pluraleko morfemarekin, atzizki multzokaria da, zerbaiten ugaritasuna adierazten duena”.
Honi buruz zehaztapen txiki bat: Astarloak âagaâ atzizkia plurala dela dio baina ez kantitate handia adierazteko, txikia baizik.
Felix Zubiagak, atzizki honi buruz zera dio:
-aka >-aga dator. Tokizenetan “NON/NONGO toki” adierazten du, behin ere ez “ukapena”.
Sumerian -KI bezala agertzen da: Duranki “zerulurren tokia” . Tokizen bera da TUDANKA, TUDANKO>DURANGO.
Bere kokapena bikoitza da, atzizki edo aurrizki moduan: ZUBIAGA/ AKAZUBI, SUBIAKO (Italian)
MARRAKO/AKAMARRE.
GALARRAGA/ LARGAL Â ”Egaleko larre”
Azkenik, Jabier Goitiak penintsulan dauden âeta eta âaga atzizkiak aztertu ditu:
Nahiko argi dago âagaâ atzizkia, ugaritasunaren berria ematen duela. Bestetik, âetaâ atzizkia, askotasun ideia.
Espainiako toponimian begiratuta, âagaâ atzizkiarekin amaitzen diren lekuizenak, 1.977 dira eta âetaâ atzizkiarekin amaitzen direnak, 8.676. Hau esaten du gure abazaharren ekonomiarako, arduratsuago zirela ugaritasunaren ideia, askotasunarena baino.
10.653 lekuizen horiek ez daude Euskal Herrian bakarrik: Malaga, Valzaga, Ullaga, Españaga, Yaga, Gaga, Jabaga, Jadraga, Aliaga, Baga, La Raga, Santiaga, Malpaga, Moraga, Braga, Chavaga, Salvapaga, A Caseta, A Maleta, Aleta, Alqueta, Beteta, Bernaveta, Cometa, Coroneta, Norieta, Veleta, Silleta, Viboreta, La Caseta, Meseta, Marieta etabar, ez daukate euskaldunen itxurarik, baina euskaldunak dira !!!.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)