Aukeratutako atala ◊ Hizkuntz politika ◊

• Igandea, Maiatza 03rd, 2015

Umilazioa, auzo lotsa, haserrea, … gauza asko sentitu daitezke ikusi dugunean Eusko Legebiltzarrarentzat zer diren hizkuntz eskubideak: hutsaren hurrengoa. Kontuz, denon hizkuntz eskubideak ez!, soilik euskaldunon hizkuntz eskubideak!

Erdaldunen hizkuntz eskubideak %100ean betetzen dira baina euskaldunena:

%22an. Ez  ahaztu kopuru hau, euskaldunok hiru lurraldeetako legebiltzarkideentzat merezi dugun kopurua da eta. Eta nafar eta Iparraldekoen eskubideak azterketan sartu izan bagenitu, %22 baino gutxiago oraindik! Ze errespetu gutxi Europako herri zahar honi!

Historia apur bat egitea komenigarria da. Ibarretxe garaian lehenengo aldiz Hizkuntz Eskubideen Dekretua onartu zen. Enpresa gutxiri (%7) baina salmenten %50 zutenei eragiten zien, hau da, enpresa handiak sartzen ziren hor: energiakoak, telekomunikaziokoak, garraiokoak, supermerkatu kateak, merkataritza zentroak, enpresa publikoak etab. Logikoa zen hasieran ahalmen ekonomiko handia zuten enpresekin eskatzea. Horrela, enpresa horiei 4 urteko epea jarri zitzaien bezeroentzako euskerazko (erderaz bazituzten) ahozko eta idatzizko komunikazioak eskaintzeko, eta bestela isun txiki batzuk (Kontsumitzaileen Dekretuan dagoen txikiena, hau da, edozein tabernari jarri ahal zaionetatik txikiena) aurreikusi ziren.

Patxi Lopezen gobernuak kendu egin zituen isunak eta, horrela, legea ezerezean geratu zen, apaingarri hutsa.

Orain Jaurlaritzak azterketa bat egin du eta bertan ikusi denez, enpresa handi horiek %22an betetzen dute dekretua, hau da, komunikazioen %78 erdara hutsean eskaintzen dituzte, Franco hil eta ia 40 urte geroago! ¡Viva el Estatuto!

Horren aurrean Bilduk isunak ipintzea berriro eskatu du baina ez Dekretuan hasieran zegoen moduan baizik eta hiru sektoreei soilik (banku, energia eta telekomunikazio enpresei). Gogoratu beharra dago Ibarretxeren garaian HBk eta Kontseiluak ez  zutela Dekretua bultzatu gutxi iruditzen zitzaielako eta orain Bilduk garaikoa baino txarragoa planteatu du! Beherapenak euskerarentzat!

Hala ere, nahiz eta Bilduk hasierako Dekretua baino gauza askoz apalagoa planteatu, ez dute onartu eta EAJk bere botoak UPyD, PP eta PSOErekin batu ditu euskaldunon eskubideen kontra. Ez hori bakarrik, gainera adarra jotzeraino doan diskurtsoa bota du: isunekin ez dela euskera bultzatzen! Hobe dela sustapena egitea… Beraz, espero dezagun Ertzaintzak isunak kentzea (ez dute hobeto gidatzen laguntzen), Ogasunak (ez dute herritarrek hobeto ordaintzen laguntzen), udalek…

Aburtok ondo esan zuen moduan, Marotok etorkinen kontra aritu izan da boto batzuk eskuratzeagatik eta boto horiek har ditzala, ez dute merezi eta. Hemen ere gauza bera esan genezake, EAJk isun barregarri hori ez onartzean (6.000 euro jartzekotan hiru sektore hauetako enpresei jarriko liekete, adibidez, Santanderri, Repsoli (Aupa Imatz!) edo Telefonicari soilik) boto gutxi batzuk ez galdetzeko balioko zaio EAJri, baina zinez, har ditzala boto horiek, ez dute merezi  eta.

Sabino Aranari esan beharko diogu, berak sortutako alderdiaren kumeek euskera kontuetan sarriegitan batzen dituztela botoak berau telegrama bat bidaltzeagatik kartzelatu zuten ondorengoen ordezkariekin! Euskera kontuetan PPrekin ados egotea!!!!  Tira, hamaika ikusteko jaioak gara!

Horixe egin beharko genuke euskaldunok: zergen %22a ordaindu besterik ez!

Eta, noski, Eusko Legebiltzarreko parlamentariei soldataren %22 ordaindu! Hori bai, motibatu egingo genituzke, sustatu eta horrelako gauzak, soldata txikiagorekin haien lana egiten jarrai dezaten!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 08th, 2018

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urria 12th, 2015

Ez da ezer ospatzeko eguna, kultura, hizkuntza eta etnia batzuen suntsipenaren hasiera baino ez zelako izan.

Zerbait egitekotan, Amerikako herriei dagokiena itzultzen hastea, adibidez, Espainiar estatuan  hango urrearekin orain gutxi jasotakotxanponak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Iraila 11th, 2014

Berriz ere, herri katalanak kalea hartu du haien independentziaren nahia adierazteko. Jadanik ez dute aurreko hiru hamarkadetan bezala, identitate katalana erreibindikatzen, orain burujabetza eskatzen dute, zuzen eta artez.

Izan ere, independentzia politikoa norberaren hizkuntza, identitatea eta ekonomia zaintzeko  munduan dagoen aukera ia bakarra da, are gehiago gauden estatu antidemokratikoan (Bretaina Handiaren aldean oso nabarmen geratu dena).

Eutsi goiari, laster zu zeuek izango zarete!

Zuen hedabideetan, eskoletan, enpresetan… katalana %100era zabalduko duzue!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Martxoa 18th, 2014

Xabier Isasi: Euskararen erabilera normalizatzea. Berria:

Hizkuntza politikak, berez, jarduera kontzertatua izan beharko luke. Kontzertatua lurraldeen artean, herri-administrazio desberdinen artean, herri-administrazioen eta euskalgintzaren artean eta erakunde desberdinen artean. Bide horretan ulertu behar dugu, aurrenik eta behin, normalizazio prozesua irekia dela eta eragile anitzekoa dela. Adibidez: euskarazko irakaskuntzaren sorrera eta hedapena (ikastolak eta beste), euskararen ofizialtasunaren aldeko borroka (1978-82), euskalduntze-alfabetatzearen aldeko mugimendua, euskarazko hedabideen sortu eta hedatu, irratiak, ETB1, Egunkaria, BERRIA, aldizkariak… Aipatu guztiak faktore anitzeko ondorioak izan dira, ez dira izan hizkuntza politika jakinak ekarriak. Gertaera horiek beren esparruan eragile jakinek sustatuak izan dira, eta, kasu gehienetan, atzeraezineko aldaketa ekarri dute. Ez dugu dudarik euskararen normalizazio prozesua XX. mendeko azken 50 urteetan eredugarria izan dela, euskararen hiztun elkartearen bilakabidea harrigarria eta erakusgarria izan dela.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Planaz:

Hizkuntz eskakizunak izan dira administrazioa euskalduntzeko giltzarrietako bat. Bizkaiko Foru Aldundiak alor horretan zenbaki onak dituela azaleratu du azken ebaluazioak: hamar langiletik sei euskara gaitasuna egiaztatuta daude. Hala ere, ohar egin dute gaitasun horiei buruz. Eskakizun apalek bermerik ez dutela uste du diputazioak: «Eskakizun batzuek ez dute euskararen gaitasun maila nahikorik bermatzen eguneroko zereginei aurre egiteko; ez eta norberaren eta ingurukoen arteko harremanak hizkuntza horretan izateko ere». Lehen eskakizunarekin hori «nabarmena» dela azaldu dute, eta bigarrenean ere bai, «zereginen arabera». Jendaurrean aritu behar duten langileei hirugarren maila eskatuko diete.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 26th, 2016

Eusko Jaularitzak Lurralde Antolakuntzarako Gidalerroei buruzko biltzarrak antolatzen ditu, lurralde politikari buruz aritzeko. Haien izena argiago ezin da izan: “Euskal Hiria Kongresua”.

Izena izana da. Izenak izanera garamatza. Izenean baitan izana. Nola deitu ahal diote lurraldeari “hiria”???

Bai, Eusko Jaurlaritzaren lurralde politika euskal senaren eta euskeraren aurkako politika argia darama sortu zenetik, frankismok bultzatutako politikaren jarraitzaile sutsuak izan dira: “Gran Bilbao” eta hiriburuen hazkunde erraldoiaren batera, metropolizazio prozesu geldiezina. Eta berarekin batera, boteregune gero eta zentralizatuagoak, erdaldunagoak eta herritarrengandik urrunagoak. Eta kalte handiak ekologiari, lurralde orekari eta noski, euskerari ere bai.

Euskal Hiriak Kongresuak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Iraila 25th, 2014

Europapres:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntzen kudeaketan euskarari lehentasuna emango dion dekretua onartuko du foru erakundeak datozen asteotan. Dagoeneko praktikan euskarari lehentasuna ematen badio ere, Aldundiak nahi du lehentasuna modu formalean jasota egotea.

Dekretua foru erakundearen hizkuntzen politikaren oinarria izango da hurrengo bost urteetarako. Bere jardueraren esparru publiko guztiei eragingo die, eta, era berean, barneko alderdiei ere (lanpostuen hizkuntza eskakizunak, atalak)….

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 22nd, 2014

Bideoa ikusi

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 27th, 2018

Agente bati euskeraz egitea edo euskeraz hartatu gaitzan exijitzea jarrera desegokia da?

Argia

Horrez gain euskerari dagokionez, kexa gehien jaso duen udala omen da Bilbo:

Kexa gehien Bilbon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 22nd, 2017

Arlo guztien ikuspuntuak kontuan hartuta, baita euskeraren normalizazioa ere, estatua berreskuratzeko prozesuan dagoen bateragunearen aurkezpenak egiten ari dira: gaur Donostian eta asteartean Durangon.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)