Aukeratutako atala ◊ Idazkunak ◊

• Osteguna, Abuztua 23rd, 2012

Luis Silgoren lan honetan iberierazko testuetan agertutako bi osagai antroponimikoak aztertzen ditu: -kibas eta -tibas.

Horitan agertzen den -bas osagaia, Serretan agertutako esaldi batean “bask” moduan agertutakoa, hipotesi asko planteatzen ditu: iŕike:orti:gaŕokan:dadula:baśk

Luis Silgoren artikulua: -kibas -tibas

Serreta hiri iberiarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 26th, 2012

Behean lotura duen PDFn Luis Silgoren txosten bat dago idazkun honi buruzko ikerketaren oinarri gisa. Lana Domingo Fletcherrek hasitakoaren jarraipena da. Hauxe da testua:

1. labeisiltuni™. abirkakie
2. ni™. koroiekers. te™kekine™tin
3. iku. kauniste. anbo¶iltunu
4. baiseltunu. te. ukalkebarsbelaikeberta
5. se. kali¶kase. ebe™eike. e™kunin
6. ™eskinake. u™i. e™kubete. V. ™i ™kinu
7. ™er san?
8. ¶alir. labeisi™. kebelkai™a. kiteiborskul
9. e¶belau™te. borariku. esasi™a. eta™e
10.ertiketorkali. ¶ali. bale V-. o™tine
11. ]etuibelau™[

IInterpretazio orokor bat egitea zaila bada ere, ideia nagusiak atera daitezke. Antza, Labeis izeneko herri bateko biztanleak hegazti batzuen izurritea dela eta artadietan eta beste produktuetan sortutako kalteen berri eman dute. Horren ondorioz, zerga txiki bat eskatu dute.

Ondoren, KulesGbelauF izeneko pertsona batek, bost “kitei” izeneko zerga jarri die, kopuru handia antza. Ekoizle bakoitzak e™ku erdia ordaindu behar duela dio eta pertsonen zerrenda moduko bat agertzen da, ondo irakurri ezin dena idazkuna moztuta dagoelako.

Luis Silgoren Pico de los Ajos AII delakoari buruzko ikerketa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 27th, 2010

Esanahia: Alaitzen gara. Ez dagokigu guri, ez da egokia guretzat.

a)

- Jçioq dugu

- Izioki dugu (Gaudeamus)

b)

- guec ajutu eç dugu

- guek aiutu ez dugu (non nobis sufficit)

Azalpena:

a) Izioki dugu: Gaur egun Bizkaiko tokiren batzuetan ixioki hitza aurkitzen dugu, gutxi gora behera “sugarri, su egiteko gaia” adieraziz. Baina nire ustez, antzina beste esanahi metaforiko bat zeukan, eta emozio bizi baten ideia seinalatzeko erabiltzen zen. Gaur egun Bizkaian ere antzeko konposizioak agertzen dira, esate baterako irisigi / irizigi aditzak “pozik, asebete egotea” adierazten du, hitz hau izio aditzaren kausatibozko forma bat delarik. Honela, izioki dugu estruktura “nahi dugu / behar dugu / atsegin dugu” bezalako esamoldeetako taldeari legokioke, sustantibo eta aditz laguntzaile batez formaturikoak. Gainera, jatorrizko testuan “gaudeamus” aditz latindarra ikus dezakegu, eta ziurrenez izioki dugu esaldi horren itzulpena bide da.

b) guek aiutu ez dugu. Esaldi hau aurrekoa baino askoz errazagoa da ulertzea, zeren bere osagai guztiak oso ongi ezagunak baitira. Berriro “nahi dugu / behar dugu” bezalako esamolde baten aurrean gaude, oraingoan aiutu = “egoki” hitz bizkaitarra aurkitzen dugularik. Jatorrizko testuan “non nobis sufficit” = “guri ez dagokigu, ez da gauza aiutua guretzat” esaldi latindarra agertzen da, beraz, ziurrenez guek ajutu ez dugu horren itzulpena litzateke.

Egilea: Eduardo Aznar

Informazio gehiago:

http://www.errioxa.com/3_personajes/4_1_varios/aznar_martinez.htm

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Izioki dugu  |  Iruzkin bat
• Asteartea, Urria 19th, 2010

Osagaiak: mihi+-zka+arte

Esanahia: Dialogoa, hitzaldia

Bilakaera:

- mihi + -zka + arte

- mizkarte

- miscart

Azalpena: Ostrakako idazkuna gezurrezkoa ala egiazkoa den epaitzeko gaitasuna ez daukat eta, nire hurrengo hitzak “suposizio filologikoren ariketa” bat bezala ulertu behar dira: testua egiazkoa balitz, hausnarketa ttipi hau hitzaren esanahia konprenitzeko proposamen bat izan daiteke; faltsuzkoa bada, behintzat ustezko faltsutzailearen gogamena erabilgarria izan liteke.

Nire ustez, MISCART- misteriotsua euskarazko hitz elkartu bat litzateke. Gaur egun “mihiz” esamoldea dugu, “ahoz, hitzez, hitz eginez” adierazten duena. -Z finala kasu instrumentalari dagokio, eta mota honetako forma askok -KA iteratibozko atzizkia aurkeztu ohi dute. Izan ere, gaur egun “miazkatu / mizkatu” aditz bat ezagutzen dugu, bere erroa “mihiazka / mihizka” esamolde adberbialetik datorrena. Aditz horrek bestelako esanahia badu ere (“mihiaz milikatu”), ez legoke problemarik uneren batean eta eskualderen batean esamolde berak “ahoz, hitz eginez” ere adieraz zezakeela onartzeko. Gainera, “arte” hitzak kasuren batzuetan “denboraldi, aldi” zentzua eduki dezake. Adibidez, badago “hitzarte” esamoldea, “hitz egiten deneko aldia” adierazten duena.

Honela bada, *mihizka-arte antzeko forma bat proposa genezake, “hitzaldi, dialogo” esanahia izanen zukeena. Geroxeago, oso hitz luzea zen eta, laburpen bat sufrituko luke, *mizkarte formarekin geratuz (maila fonetikoan), alfabeto latindarraz -SC- idatziz.

Ostrakari begiratzen badiogu, MISCART-en gainean hiru egile klasikoen izenak ditugu, eta pertsona hauek gauza bat partekatzen zuten: hirurek dialogoa maila literarioan landu zuten. Socrates bakarrik ahozkoan, baina bere solasaldiak Platonek bilduak ziren. Virgiliok “Bukolikak” lanean artzainen arteko hitzaldiak konposatu zituen, eta azkenean Senecak dialogo luzeak ere idatzi zituen.

Orduan, kontestu honetan MISCART- < *mizkarte = “dialogo” hitz hipotetikoaren koherentzia oso handia litzateke, eta agian egile haiek zertan nabarmentzen ziren irakasten ari litzateke. Hapax interesgarri baten aurrean geundeke beraz, baina ez dugu ahantzi behar idazkun hauek oso susmagarriak direla, eta oraingoz —hasieran esan dudan bezala—, hau guztia hausnarketa hutsa da. Hala eta guztiz ere, baldin ostraka hau fraude bat balitz, faltsutzailearen burmuina oso “ezohikoa” bide da, honelako hitz bat asmatzeko…

Egilea: Eduardo Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.2/10 (10 votes cast)
• Igandea, Otsaila 13th, 2011

Argazkia

Irudia

Lekua: Arabako Iruña

Idazkuna: 13368

Testuak: Gogoratu garai erromatarrean E idazteko II (bi I letra) erabiltzen zituztela:

-          DIINOS (ala DIINOK)

-          ZURE

-          NAIA

http://ostraka.mundua.com/2010/12/11/iesus-iruna-veleian/

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 29th, 2010

Lekua: Arabako Iruña

Idazkuna: 51144

Testua: Gogoratu garai erromatarrean E idazteko II (bi I letra) erabiltzen zituztela:

- Lehenengo hitza Seneca da (SIINIICA).

- Bigarrena Socrates (SOCRATIIS).

- Hirugarrena Virgilio.

- Laugarrena zalantzan dagoena da: Descartes, Miscar, mizkarte

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.4/10 (5 votes cast)
• Igandea, Otsaila 13th, 2011

Esanahia: izen propioa

Azalpena: “Denos zure (a)naia”, hau da, Denos izeneko pertsonaren anaiaz ari da, ez Lakarrak dioen moduan “Denok zure na(h)ia”.

Izenkideak: mona (amona) eta reba (arreba) agertzen dira eta gainera, bizkaieraz loba (iloba) dugu, hau da hasierako bokala faltako zen, ilobari bezala.

Egilea: Martin Elexpuru eta Hector Iglesias

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 19th, 2010

Esanahia: Descartes

Azalpena: Azala desgastatuta badago ere, behaketa binokular baten bidez ez da M baten arrastorik ikusten. Eta, izen hau ez dator bat Antzinateko intelektual ezagunekin. Pieza hau, berriz ere, zalantzan jartzen du 51144 unitateari emandako kronologia.

Ondorio hau ateratzen dute hiru hizkuntzalariek euren txostenetan, Santos Yanguasez gain, nahiz eta, Gorratxategik, adibidez, galdera ikurren artean jarri “¿Descartes?”. Prentsaurrean ere (2008.10.19) hori ematen dute aditzera han zeuden guztiek.

Egileak: Santos Yanguas, Joseba Lakarra, Joaquin Gorrotxategi, Isabel Velazquez

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.3/10 (8 votes cast)
• Igandea, Otsaila 13th, 2011

Esanahia: izenordaina: denok

Azalpena: hemen denok irakurri behar da baina gero, arazo bat dugu naia hitzarekin, h letra falta zaiolako. Horregatik ezin da egiazko ostraka izan

Egilea: Joseba Lakarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 26th, 2013

Antonio de la Guardiak Probentzako Aubagnar herrian, kopa batean dagoen eta Kristo aurreko VI. mendekoa den idazkun honen proposamen etimologikoa:

Proposamena:

Testua: GUTITE EGIARDONE

Esanahia: GUTI (gutxi-en); TE (artean); EGIAR (gizona); DONE (sakratua, errege agian)

Esanahia batu ondoren: Errege gutxi dago hau bezalakoa (agian Landarbaso erregeagatik)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)