Aukeratutako atala ◊ Ur ◊

• Larunbata, Otsaila 16th, 2013

Berrian hidronimiari buruzko artikulu interesgarria agertu da. Bertan, ibai izenei buruzko hainbat datu jaso dira eta, horretarako, Patxi Gale eta Mikel Belasko elkarrizketatu dituzte, hidronimian adituak. Patxi Galek Euskaltzaindian egiten du lan eta Euskal Herriko ibaien izenen azterketa osoa egin du.

Artikuluan aipatzen denez, ibai askok izen bat baino gehiago izan dute baina bat aukeratu beharraren ondorioz bakarra geratu dela.

Zorionez, ikuspegi zabala du artikuluak eta amaieran Vennemann aipatu dute:

“Euskararen aitzindaria Europa osoan mintzatu zela dio Venneman hizkuntzalariak

Europa osoan hitz egin zen euskara iraganean. Bai, behintzat, euskararen aitzindari izandako hizkuntza bat. Hori da Theo Venneman hizkuntzalari alemaniarraren teoria. Kritika ugari jaso ditu horregatik, baina deigarria da azalpena. Zenbait teoriaren arabera, ibai izenak omen dira gehien irauten duten leku izenak, eta hori da Vennemanen arrazoibidearen oinarria.

Izan ere, badira Europan lekuan lekuko hizkuntza erroekin bat ez datozen ibai izen batzuk. Vennemanen arabera, ┬źeuropar zaharra┬╗ izeneko hizkuntza baten aztarnak dira, eta gaur egungo euskararekin lotuta dago hizkera hura. Eta Arga ibaia aipatu izan du horren frogatzat, Iru├▒eko ibaiaren izen bera duen izen bana badelako Lituania, Suitza eta Frantzian. Zenbait toponimia adituren ustez, ordea, ez dago argi euskara ote den izen horren jatorria.”

Irudia: Agauntza ibaia Ataundik pasatzean. Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)