Aukeratutako atala ◊ Jose Luis Erdozia ◊

• Ostirala, Apirila 12th, 2013

Osagaiak: etxe + (h)arri ; (h)aran + (h)ai(t)z

Esanahia: Haitzaren (Beriain) haraneko etxarria (gotorlekua)

Azalpena: Kanpionek ere horrela ikusten zuen, lehen izenari dagokionez. Gainera, nola liteke inguruan bertan Etxeberri (Irurtzunen aldamenean) mantentzea eta hemen bokalarteko /b/ galtzea? Bestalde, ikusi Amaiurko oroitarriko testua, “Amaiurko echarrian…” Gaztelaniako “fortaleza” edo “baluarte” adieraziko luke. Eta dokumentazioan Echerri eta Cherri ere agertzen da (etxe + (h)erri?), etxe batek (berezia) osatutako herria?

Bigarren izenari dagokionez, ez da dudarik Beriain malkorrak edo haitzak ingurua markatu duela betidanik. Beraz, eta ikusirik askotan ageri dela dokumentaturik Araynaz, zergatik ez da izanen (h)aran + (h)ai(t)z, burutzapen metatesiduna izanik? Aranaiz > arainaz > arañaz (XIX. mende arte bizirik izan zen elkartearen izena). Gainera, badira inguruan beste bi toponimo antzeko: Ondatz (ondo + (h)ai(t)z eta Axkondo (aitz + ondo).

Egilea: Jose Luis Erdozia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)