Aukeratutako atala ◊ Hiztegia ◊

• Larunbata, Apirila 04th, 2020

Jon Goitiak proposamen hau luzatu digu: koronako ilea. Ondoren hau ikusita gogoeta hau etorri zaigu: eta ez al da izango KORONA eta ILA? izan ere atziki euskal iberiar hori txikitasuna adierazteko erabiltzen da: neska-neskatila, chica-chiquilla. Kasu honetan “korona-ila” korona txikia litzateke. Gogoeta bat, besterik ez.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: K  |  2 iruzkin
• Larunbata, Iraila 21st, 2013

Osagaiak: amai+ka

Esanahia: amaierarik gabea

Bilakaera:

- amai+ga

- amai+ka

- amaika

Azalpena: Hamaika hitza, nahiz eta h-dun hamar eta hamabi artean egon, ez du haiekin zerikusirik. Bere etimologia hauxe izan daiteke: amaierarik ez duena, “ga” eta bere bilakaera den “ka” erroak horixe adierazten duelako. Izan ere, zenbaki hau gure arbasoek hamar arte zenbatzen zekiten garaikoa omen da, bere bigarren esanahiak (askotxo) ederki adierazten digun moduan.

Egilea: Jabier Goitia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 18th, 2011

Osagaiak: eg+iz+ki

Esanahia: goiko argitasun zatia* (Jesusen proposamenaren interpretazioa)

Bilakaera:

- eg + iz + ki

- egizki

- eguzki

Azalpena: Euzkara, izadi eta gizaki arteko harremanetatik sortutako hizkuntza degularik, euzkararen sustarrek izadiaren adierazpenarekin uztartuta behar dute. Hitzak batzutan, nahiz hizki berdinekoak izan, sustar ezberdinekoak, adierazpen ezberdinekoak izan daitezke. Izadiak gezurrik ez duelarik, berau izango degu euzkarako sustarraren egiztaille.

Eguerdiko eguzkiari aurrez aurre begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek molkoz bustiz gainera, itxutu egin gaitezke. Egizkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da. Hortaz, “iz” sortzen duela, bere izena “egizki” behar luke, “egizki” da. Egizkiak daraman “eg” bigarren sustarra, aurreraxo azalduko degu.

Egilea: Jesus Segurola

Oharra: Jesusen testuaren zenbait hitz batura egokitu ditugu: bear -> behar…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 08th, 2017

Felix Zubiaga: a-h-o; abu-o

Josu Naberan: a-h-o; abu-o: “a” mugagabea “o” lekuan; jatorrizko gunea

Eñaut Etxamendi:

AHO, AGO < AH ! oiene (interjekzio)+ -O /-U  ahoski lemazalea, OIHU < OI ! + -U bezala. Hizkuntzak hasieran oihu batzutarik abiatu datezke, gero oihua aberastuz hitza eraikitzeraino, noizbait deklinbideen kodoak bideratu, etabar luze bat. Ferdinand de Saussure-kin ez-ados, uste dugu mintzaira ihakinetarik (onomatopeietarik) datorrela.

AHO, OIHU-ren erantzukizunetan aipu izpi  batzuren emaiteko: AUSEKI “morder”< AHOZ+ SEK-I (secâre…)= hortzez ebaki edo SAKU egin. Beste hau ABEST-I, batzuk forma arbitrariotzat asma lezaketena,  << AU-/AHO- + ETSI , cf.gr.aeidoo “abesten dut”, aêdoon >Hsch. abêdona “errexiñola: ruiseñor”; audê “giza-abotsa”.

Jabier Goitia: Ao (Ao, Ago, Abo)

Esanahia: badia, golkoa, ahoa, sakonunea

Concavidad (sakonunea) latinezko “cavus”etik datorrela diote baina kunk-aba aukera ez genuke baztertu beharko, hau da, txeparen sakoneunea

Morvan

(1571) Aldaerak: ago, abo. Jatorrizkoa abo (1320) bazen, *gab- “hueco” eurasiarretik etorri zitekeen.

Cf. protoaltaico gabu, xabu > abu “ahoaren barrukaldea”. Agian aho “soplo”?

Cf. hokan shasta ahu “boca”.

Agud-Tovar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 03rd, 2012

Osagaiak: ur+din

Esanahia: uraren antzekoa

Bilakaera:
- ur+din
- urdin

Azalpena: “din” atzizkia antzekotasuna adierazten du, berdin hitzan bezala (bera+din>berdin)

Egilea: Bittor Kapanaga eta beste zenbait

Iturria: Royalty Free Photos and Pictures

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 11th, 2017

Eñaut Etxamendi: ZAKU, jakina! erderatik… Bainan hitza dator ZAHA-GI “aker-larru: pellejo” Lhande1061, eta ZAHA-= * SEKA- ebaki lat. secâre (<securis “aizkor-a,), cf. ZARRAKA “jaral”? Azk.415, (XARA ZARE; SASU, SITZI / XITXI, eta  HARA-GI , denak datoz *KARR-, *HARR- “harri: piedra”>>KARRAKA-tu >> gr. keirô “ebaki”, armen. k’erem “karrakatzen”; lat. caro “haragi”, corium “larru”, gr. kreas eta sarx “haragi”, g.g.z. sceran “ebaki”, irl. scar(a)im “bereizi”… cf. EGUR, BIZKAR (<biktimak bizkar-hezrretik ebakitzen ziren bi zatitan).

Hara nolaz dugun gr sàkos “larruzko arradola handia”, Chantraine 985 “mot i.-e. qui signifie originellement “peau”, cf. skr; le nom-racine tuàc- “peau”; Ez da batere “nom-racine bainan aditz bihurturiko bat… Bada ere gr. sàkkos “oihal arruntezko zakua”: Chantr. 985 “Empuht sémitique certain, probablement phénicien; on a l’akkadien xaqqu , xaq-”…!!!!!

Josu Naberan: azal-uku. Gauzak sartzeko lekua (uku, 32.1)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Z  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Otsaila 12th, 2013

Osagaiak: atz + amar

Esanahia: gizakiaren hatzak, “atzamarrak”

Bilakaera:

- “atz” + “amar”

-”atzamar”

Azalpena: “amar” osagai hori inguruko erromantze hizkuntzetan egoteak (calamar), edo beste hitzetan (karramarro) zera adierazten digu, jatorriz euskeratik datorrela.

Egilea: Jabier Goitia

Azalpen osagarria

Esta voz no es algo aislado; se repite en palabras que fueron euskéricas y que han salvado de la pérdida algunos romances cercanos y en el propio Euskera. Me refiero en concreto al célebre “CALAMAR”, al pulpo o “AMARRATZ” (amorrotz más corrientemente) y al modesto “CARRAMARR-O”, todas pertenecientes a animales con diez elementos prensiles  en simetría homotécica pentagonal (como nuestras manos o pies).

Como antes, la explicación elemental es la canónica inteligente y buena. Atzamar no significa otra cosa que los diez dedos, de “ATZ” dedo y “AMAR”, diez.

El dedo, anatomía preciada donde la hubiera, ha tenido otros nombres simultáneos a “atz”,  “beatz” (dedo del pie), “arr” y “erro”, estos dos últimos más destinados a describir su geometría que la función. Los dedos eran perdidos con cierta frecuencia en las primeras etapas de la civilización, como se comprueba en numerosos grabados y su valor era tan alto que en Euskera, las gracias se daban con esta expresión “esku errak eman”, esto es, se ofrecían los dedos de la mano (chocar la mano es un invento nuestro), que en esa versión se llamaban “errak”.

Al hilo de esta voz, los lingüistas del grupo de J.L., no pierden la ocasión de sacar a relucir el “arrapa” y el “rappare” vascos como muestra de toma de préstamos de nuestra lengua, pero sus argumentos  no son convincentes.

Ya en el Diccionario de Terreros (1786), seguramente por influencia de Larramendi (1745), se decía exactamente: “Arrapar. V. arrebatar. Basc. Arrapatu”, sin embargo, Joan Corominas (1980) lo “borda” al asignarlo a su Catalán “arrapar” desde el Italiano “arrapare” y ambos del gótico “hrapon. No hay porqué ir tan lejos cuando el Euskera tiene en la escala silábica la explicación canónica:

“Ær” es un morfema indiscutible para indicar “terminal, prolongación, raíz, apéndice, dedo, tentáculo…” y “pæ”, subyaciente, “debajo de…”, de manera que cualquier aldeano de Amoroto sabe que “ærpæ”, se refiere a las garras de los felinos, cuyas uñas están bajo el dedo. “Erpekada” es un arañazo  y “erpetu” (arrapatu) es afianzar la presa, sujetar al ratón, totalmente diferentes de las uñas planas (y superiores) de los simios como nosotros.

De “ærpæ” ha salido la “arrapa” catalana, y la “zarpa” castellana.

A nuestros filólogos de esta saga que o no saben esto, o sabiéndolo tratan de “hidrogenar” el “arrapatu” con una hache que nunca ha existido para acercarlo a “su modelo”, les esperan sudores fríos. La epéntesis de la “a” inicial es lo que ha mudado el préstamo y le ha dado apariencia romana: “raptus”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 14th, 2010

Josu Naberan

AITA: buelta asko eman arren ez diot aurkitzen etimologia konbentzigarrik. Izan ere “ahaide” beste hitz bat da bere zentzu bereziarekin, “AITA” hitzetik desberdina.

Aurkeztekotan, honela aurkez daiteke:

AITA/AITE(A): ahaide hitzaren zentzu berarekin?. Horrela balitz, (ahaide=*aho-(ha)-ide?)  enbor bereko kide, berbereek AÏT hitzari ematen dioten antzeko esangurarekin: leinua (Aït Merghat, Aït Sedrat…)

Formari dagokionez, ATTA da beharbada jatorrizkoa (horrela ageri da Kaukasoko varkun eta kubatxi hizkuntzetan; eta Iruña Okan ATA), eta gero  AITA… bilakatu.

Seguruenik, hasiera batean ez zeukan maskulinotasun zentzurik (hitz jentilizio zatekeen), harik eta AMA hitzarekin kontrajarri arte.

Antonio Arnaiz

AITA zalantzarik gabe euskalkietan berdintsua da.

Honako hizkuntza hauetan ere badago: ibiriera, etruskoera, sumeriera eta egiptoera, esanahi berberarekin.

ATA=Atea (erlijio usko mediterraniarra),

Nahiz eta gurutze ondoan agertu, edo “Aita” zentzuarekin (Iruña Okako ostraketan), badirudi erlijio kristau berriak erlijio usko mediterraniarra ordezkatu nahi duela dirudi, antzekotasun semantiko fonologikoak aprobetxatuz.

Gauza bera gertatzen da ADAN eta EDEN Bibliaren Hasieran (Genesis). ADAN ez da pertsona gisa aipatzen, antzineko erlijioko s EDEN, ATA edo ATAN da. Bakarrik, Jerusalemgo Bibliaren 4:25 bersetean Adan Set-en aita gisa agertzen da. Erlijio judeo-kristauak baino ez du pertsonifikatu.

AMA daukaten hizkuntza usko mediterraniar berberetan agertzen da ATA. AITA ez da beste hizkuntzetan agertzen eta, beraz, kontzeptu hau beranduagoko adela dirudi.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aita  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: erd (i) + era

Esanahia: erdizkako hizkuntza

Bilakaera:

- erd (i) + era

- erdera

Azalpena: proposamen honen arabera erdera hizkuntza ez osatua litzateke

Egilea: Ezezaguna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.8/10 (4 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Otsaila 13th, 2013

Garan Joseba Aurkerenaren artikulu interesgarria agertu da, inauteriaren etimologiaz eta esanahiaz:

a) Etimologiaz: Julio Caro Barojaren teoria

“Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IÑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, eurite…) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeria…)

Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iñotea, ihotea, iñautea, ihautea…) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergela…), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoa…).”

Irudia: euskaraz.net

b) Esanahiaz

“Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu. Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri:

Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira.

Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelats…) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriak…) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean….”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)