Aukeratutako atala ◊ Euskera ◊

• Larunbata, Urria 02nd, 2010

Osagaiak: henau(t)si + -(k)era

Esanahia: mintzatzeko modua

Bilakera:

- henau(t)si + -(k)era

- henauskera

- (h)enuskera (Garibaik 1571an “enusquera” grafia erabili zuen)

- ehuskera

- euskera

Azalpena: Proposamen honen lehen egilea Alfontso Irigoien izan zen (erreferentzia nagusia: “Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay”, Fontes Linguae Vasconum nº 56, 139-148 orriak, 1990).

Gaur egun nahiko seguru dirudi *enautsi bezalako aditz bat existitu zela, “hitz egin, mintzatu” adierazten zuena. Oraindik agertzen da bizkaieraren “dinost-diñaust, dinotsat” (= esaten dit / diot) bezalako aditz flexioetan, non “*inotsi / *inautsi” aditza berreraiki baitezakegu. Gainera, erauntsi aditzak ere gordeko luke beste forma deribatu bat, kausatibozko -ra- artizkiaz (< *eranauntsi), bizkaieraren “dirautsat-dirautsagu” bezalako formetan bizirik iraun duela. Hau ikusita, ez legoke ausko- erro hipotetikoarekin erlaziorik.

Bestalde, -(k)era atzizkia oso ezaguna da, eta ez dauka problemarik, zeren “era, modu, forma” esan nahi baitu.

Egileak: Alfontso Irigoien

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.3/10 (19 votes cast)
• Astelehena, Urria 11th, 2010

Osagaiak: ahozko + era

Esanahia: ahoz egiteko era

Bilakera:

- ahozko + era

- euskera

Azalpena: Lehen, lehen, hola edo hala egiteko, era-tzeko, keinuaren gainetik “era” hitza oihukatuko zuten…  Gero keinu bateren edo bestearen lekua eta adiera hartuko zuen hitz berri batek… Hitz berri asmatuekin, gauzak, zatiak, guneak, lekuak izendatuko zituzten (begiak, belarriak, sudurra, ahoa…)… Hori dena AHO-tik ateratzen zen… Eta korpus bat osatzen zen heinean sortzen zuten… “Ahozko-era” … Euskara …

Proposamen hau ariketa bat da, gure kontzientzia gaixotua sendatzeko. Oraindik garaiz, behar bada …

Egilea: J.P. Erbin

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.6/10 (8 votes cast)
Atala: Euskera  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Iraila 20th, 2010

Osagaiak: egu + hizkera

Esanahia: hizkera ona, argia

Bilakaera:

- egu+hizkera

- euskera

Azalpena: egu, argiaren sinonimoa izanik, hizkera argia adieraziko luke

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (7 votes cast)
• Larunbata, Urria 30th, 2010

Osagaiak: euts(i) + era/ara

Esanahia: eutsi dun hizkuntza eta bizimodua (arbasoenak, sustraienak)

Bilakera:

- euts + era

- euskara

- euts + ara

- euskara


Azalpena:
Etimologia debatean, nere ustez, euskara euts(i)+era/ara da, ‘euskarri’ hitzaren bezala.

Alternatiboki euts(i)+gara/kara, ‘eukailu’ hitzaren bezala – baina ez da izango. ‘Era’ hitz ez du bakarrik esan nahi hizkutza/hizkera baina bizimodua, identitatea, ere. “American way of life” bezala izaten ahal zen.

Etorkin hizkuntzak, beste aldera, erdara esaten zuten, herriak erditzen duten  hizkuntzak zirelako (euskaldun primigenioen ikuspuntutik). Eusten duen ‘era’ (hizkuntza baina identitatea ere), euskera, lehena izango zen, berak konformatzen zuen gizakia (mundua, errelitatea).

Baina momentu batetik eta gero (Neolitikoan, keltarrak?) beste hizkuntzak etorri ziren eta herriaren batasuna erditu zen, horrelako beste hizkuntzak erdera esaten da.

Eutsi erresititu zentzuan erabiltzen da ere bai, ez dakit ea idea hau konzeptu originalan bazela ala ez. Etimologia simpleagoa da ere.

Egilea: Maju

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (3 votes cast)
Atala: Euskera  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 04th, 2010

Osagaiak: e + uts + ko + era

Esanahia: garbien hizkera?

Bilakera

- e + uts + ko + era

- eusko + era

- euskera

Azalpena: ez dago argi baina garbien hizkera izan liteke. Antzeko hitz bi ditugu: “usko” eta “osko” iberieraren esparruan agertutakoak, Italian eta baita Iparramerikan ere (Ata-Uskoak edo oraingo atabaskoak).

Egilea: Antonio Arnaiz

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.4/10 (7 votes cast)
• Astelehena, Iraila 20th, 2010

Osagaiak: auzko + era

Esanahia: menditarren edo goi haranetakoen hizkera

Bilakaera:

- auzko+era

- eusko+era edo eusko+elea

- euskera

Azalpena: eusko/euzko gure herriaren izenari dagokionez eta gure hizkuntzan dagoen erroa izanik, *auz-ko izan daiteke (latinez Ausci deitua) “

Egileak: Josu Naberan, Felix Zubiaga.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (6 votes cast)
• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: esku + era

Esanahia: keinuen zientzia, eskuz  hitz egiteko artea

Bilakera:

- esku + era

- euskuara

Azalpena: Eskua hizkuntzaren laguntzailea da eta bere adierazkortasunak antzineko hizkuntzarekin bat egingo zuen. Zeinuak begiei egiten die hitz, soinuak entzumenari; biek izpirituari ulertarazten diote. Zein herrik, gurea ez den beste inork, izan zuen berbaren inspirazioa eta keinua pentsamenduarekin bat egitearen armonia? Mimikaren arte adierazkor hori, beso, esku eta hatzamarren mugimendu kalkulatu horrek lagundu, eta batzutan, ordeztu egiten zuen ahozko hizkuntza; “eskuara” izena jarri zioten, hau da, keinuaren zientzia, eskuz hitz egiteko artea.

Egilea: Agustin Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.9/10 (7 votes cast)
• Larunbata, Urria 02nd, 2010

Osagaiak: eusko + era

Esanahia: goialdekoen hizkera

Bilakaera:

- euts + go +era

- eus + ko + era

- euskera

Azalpena: eust (eutsi) jabego edo lurralde moduan uler daiteke eta go goialdea. Hau da, goiko lurraldea litzateke. Honen kontrakoa euts + pe litzateke, beheko lurraldeak espe eman duena eta hortik esperia (Hesperia), Espainiako antzinako izena izan litekeena, alegia, goiko aldekoak eta beheko aldekoak.

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (3 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 01st, 2014
Joseba Ximenezek gure hizkuntzaren izenari buruzko gogoeta hau bidali du:
Eskuera=Basko+era

Waskoera — Gaskoera (gaskoen era) / Vaskoera (vaskoen era) / Uaskoera=(u)askoen era

Uaskoera —- Askoera — Askuera — Eskuera (Araban eta Iparraldean erabilitakoa)

Hasteko, Erromatarren Baskoi hitzak (vascón, etab.) Akitaniako Gaskoiekin zerikusia duela antzeman daiteke. Zenbait usteren arabera, aitzina Akitania zen Euskararen eremu berezkoena, eta bertan aurkitu izan dira euskaraz idatzitako lehen hitzak. Bestalde, Akitanieraren eta Euskararen arteko erlazio posiblea askotan izan da aipatua, Euskararen jatorriari eta hizkuntza familiari buruz hitzegitean elkarrekin jartzeraino. Ez litzateke harritzekoa Gaskoiera-Waskoiera-Vaskoiera hizkuntza berbera izatea.

Nire uste apalean, Zuberoa da Euskal Herri guztietatik izaera bereizi bat gehien mantendu duena. Izan ere, Zuberoa da, nola edo hala, Euskararen lurraldea, baserri ingurua eta larreak irudikatzean burura etortzen zaiguna. Zuberoa da, euskararen atzerakadan azken milurtean zehar aldatu gabe egon dena, eta Lapurdin, Nafarroan, Araban eta Bizkaian euskarak atzera egiten zuen bitartean, Zuberoak nola edo hala aldaketa gutxirekin eutsi zien erdal hizkuntzei. Beharbada, hirigune handirik ez izatean eta industrializazio prozesu sakonik ez edukitzean ez zen erdaldun inmigraziorik gertatu, bertako hizkuntzaren biziraupenari lagunduz. Amaitzeko, K.a. I. mendeko mapei erreparatuz gero Zuberoa ikus daiteke euskal eremuaren erdigunean.

Honengatik guztiagatik, “eusk” edo “usk” erroak baztertu eta Iparraldean eta baita Araban erabilitako “esku” edo zergatik ez, “asku” erroak onartuko nituzke. Egia da, halere, Zuberoako eta Erronkariko adiera Uskara dela berez eta horrek nire teoria zeharo arbuiatzen du. Nik, halere, Niko Etxarti hainbat alditan adituriko Eskuera edo eskualdun hitzak ditut gogoan behin eta berriz, eta ezin dut burutik kendu.

Gainera, 2011ko Kanpanagaren artikuluan aise irakur daiteke Araberaren eta Lapurteraren arteko antzekotasuna, Nafar-gipuzkoar euskalkiek erdibituta. Honen azalpen bi otu zitzaizkidan, edo Nafar-gipuzkoar “euskalerritar” inmigrazio batek bertako “eskualerritarrak” erdibitu zituela, edo “eskualerritarrak” “euskalerritarrengadik” jaio zirela eta bi aldeetan dibergentziaz sortu zirela. Nik lehendabizikoaren alde egingo nuke, baina ez dut uste ziurrik.

Azken hausnarketa batekin amaitu nahiko nuke. Hitzak gauzak besteengandik ezberdintzeko sortu ziren. Harri hitza zura harritik ezberdintzeko edo dena delakoa. Hasierako euskaldunek euskara baino ez zeukaten… Zergatik jarriko liokete izena horren gauza unibertsal eta nabariari? Baliteke “hitz” hitzaz jabetzea eta asmatzea, baina niretzat zaila zait irudikatzea euren izaera propioaz jabetu zirela eta euren hizkuntza propioari izen bereizi bat jarri ziotela…
Tira, dena delakoa, hau uste ero bat besterik ez da, baina zergatik ez? Baliteke euskara hitzaren erroa euskalduna ez izatea, latindarra-edo baizik…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Euskera  | Etiketak: , ,  |  3 iruzkin
• Ostirala, Azaroa 01st, 2013

Deia egunkarian artikulu interesgarria agertu da Bilboko jatorrizko azken euskaldunei buruz.

Bizkaiko hiriburuko berezko euskalkiaren hiztun gutxi batzuk geratzen dira Arbolantxa eta Buiako baserri guneetan. Ainhoa Zabartek eta Iñigo Callejak dokumental batean batu dituzte aldaera horren testigantzak.

KARMELE Kortajarena baserriko atera irten da, Linda txakurra zain baitauka. Euskaraz hitz egin dio Lindari, bizkaiera dotorean. Ekintza arrunta da hori Euskal Herriko leku askotan, baina Seberetxe auzoan gaude, Bilboko zati den Buian. Karmele umea zela, auzoan barra-barra entzuten zen euskara baina, orain, 83 urte betetzear dela, inguruko euskaldun bakarrenetakoa da.

Hortaz, belaunaldiz belaunaldi mantendu den euskalki tradizionala bizirik dago hiriburuan, hiztun gutxi batzuk baino ez dauden arren. Ainhoa Zabarte zaldibartarrak eta Iñigo Calleja bilbotarrak Bilboko euskararen inguruko dokumentala egin dute, Mondragon Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazioko graduaren proiektu gisa. Karmele Kortajarena eta Arbolantxa auzoko Josu Agirre bihurtu dira lanaren ardatza, galtzear den euskara mota baten lekukotza fidelaematen baitute. “Gure hasierako asmoa, Bilbo eta euskararen arteko harremana modu orokorragoan azaltzea zen”, argitu dute bi gazteek.  Osorik irakurri

“auskerie” aldaera, Josu Naberanen “euskera” hitzaren etimologiaren ildotik doa testigantza hau. Izan ere, Josuren iritziz, “auzo” erroa izan liteke gure hizkuntzaren lehenengo osagaia, hau da, auzo-era -> auzkoera (menditarren hizkera, Kantabriako “montañes” izendapenaren antzera)

Irudia: Deia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)