Aukeratutako atala ◊ Inguruko gaiak ◊

• Asteazkena, Ekaina 05th, 2013

Denboraren poderioz, pertsonak eta hauek egindako lanak, tamalez, ahazten dira. Horregatik, liburu honetan Antonio Tovarren mendeurrenean, berak egindako lana berreskuratu nahi izan du Alvaro Ocariz hizkuntzalariak.

Nor izan zen Antonio Tovar? Gure hizkuntza ikertu eta maite izan zuen persona bat. Haur bat zenean,  Elorrion bizi izan zen eta han hasi zen gure hizkuntza  ikasten. Frankismoren garai ilunetan Katedra bat sortu zuen Salamankan eta Koldo Mitxelena jarri zuen Katedra horren buru. Euskarari buruz hiru liburu idatzi zituen, eta hiruak agertzen dira laburbilduta  liburuan: “La lengua vasca” , “El euskera y sus parientes” eta “Mitologia e ideología de la lengua vasca”. Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta hainbat euskal erakunderi laguntza eman zien.

Gure hizkuntza altxor bat zela konturatu zen eta bere iraupenaren alde lan egin zuen. Liburu honetan bere bizitza eta bere lana  isladatzen dut, euskararen alde hainbeste lan egin zuenari omenaldi bat egiteko asmotan, denok ezagut dezaten nor izan zen eta zer egin zuen euskararen alde .

Liburuaren ale bat jaso nahi izanez gero bidali mezu bat helbide honetara (20 euro, bidalketa dohainik): alvaroocariz[abildua]yahoo[puntu]es

Liburuaren aipamena prentsan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abendua 03rd, 2016

Euskeraren Jatorriak Iruña-Veleiari buruz egin diren bi nazioarteko biltzarretako ponentziak liburu batean argitaratu ditu. Lehenengoa 2012an egin zen eta 2. biltzarra aurtengo maiatzean egin da.

Helburua afera hau ondo ezagutzea da, gure historia eta hizkuntzarako ezinbesteko aurkikuntza bihurtu direlako.

Liburuan kanpoko zein hemengo 26 adituk hartu dute parte, arlo guztietakoek: arkeologia, historia, hizkuntzalaritza, egiptologia eta paleopatologia.

Liburua Nabarralderen standean erosi daiteke.

Bestetik Gerediaga antolatzaileen lekuan Bittor Kapanagaren lan guztiak jasotzen duen 1. liburua ere salgai dagoela gogoratu beharra dago.

Iruña-Veleiari buruzko beste liburu biak

Iruña-Veleiari buruz dagoen argitalpen garrantzitsua  Hector Iglesiasen liburua da: Les inscripctions d’Iruña-Veleia. Ez dago Durangoko Azokan salgai baina baina Amazonen.

Eta argitaratu zen lehenengo liburua Juan Martin Elexpururena zen. Ia agortu zenez, orain doan jaitsi daiteke bere webgunetik: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. Hala ere, Azokako Arabera (Txalaparta barruan) argitaletxean aleren bat salgai dago

Horiez gain, bi txosten ere aldizkari zientifikoetan argitaratu ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 23rd, 2012

Xabier Amuritza bertsolariak euskeraren etorkizunari buruzko bigarren gogoeta  liburua argitaratu du: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako.

Liburu honetan euskera funtzionalagoa egin behar dugula proposatzen du, inguruko hizkuntzekiko hitzak hartzeko konplexu barik.

“Hizkuntza bat ez dute militanteek salbatzen, masak salbatzen du” dio argudio gisa, hau da, mundu globalizatu honetara arinago egokituko den hizkuntza eskaini behar dugula.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 02nd, 2012

Maiatzean Irungo Ficoban egindako biltzarrean, Dennis J. Stanford eta Bruce A. Bradley ikerleei entzuteko aukera egon zen. Ikerle hauen iritziz, solutrense garaian, orain dela 22.000-15.000  urte, izotzak Europa eta Iparramerika lotuta zegoen garaian, baliteke Bizkaiko Golkotik abiatutako jendea Iparramerika kolonizatzea.

Hipotesi horren oinarria besteak beste AEBko Virginia estatuan aurkitutako arkaitzez egindako hainbat tresna izan dira, Europako solutrense garaikoen ia berdin-berdinak.

Hipotesi hori liburu batean jaso dute orain “Across Atlantic Ice” eta dagoeneko Amazonen-en salgai dago. Liburuari buruz, iraileko Muy interesante aldizkarian artikulu luze bat egin dute, gaia nahiko ondo laburtzen duena. Artikuluan gutxitan entzun dugun kontzeptu berri bat dakar: kronorrazismoa, hau da hainbat jendek gure arbasoez duten ikuspegi eskasa, ezer egiteko gauza ez zirela uste zutenen pentsamendua.

Informazioa Kaliforniako Unibertsitatean

Amazon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 27th, 2012

Sarean Guillermo Piqueroren liburu interesgarria dago, gizakiaren historiaz. Bertan, Europako hasierako lehenengo kulturen kosmobisioa aztertu du sakonki eta bertan Munduko gainerako herri indigenen antzera, lurraren kontra baino, lurrarekin bat eginda bizi ginela diosku. Webgunean jarritako azalpena:

“Ser nativo es asunto del corazón, no del color de tu piel. Es aceptar caminar con la tierra, no sólo sobre ella.”

Hubo un tiempo en el que la cosmovisiĂłn de las primeras culturas europeas en nada se diferenciaba de la del resto de pueblos indĂ­genas de nuestro planeta.  Durante un inmenso periodo de mĂĄs de 35.000 años (del PaleolĂ­tico al NeolĂ­tico) y segĂșn las evidencias del arte simbĂłlico prehistĂłrico y las mitologĂ­as arcaicas, una misma cosmovisiĂłn en torno a la figura de la Gran Madre Naturaleza fue compartida en todo el continente euroasiĂĄtico: desde el CantĂĄbrico hasta Siberia, llegando hasta Oriente PrĂłximo y el Valle del Indo.

Esta visión de la naturaleza como una Gran Madre era ya plasmada en el arte prehistórico hace nada menos que 40.000 años (Venus de Hohle Fels) y sobrevivió como figura central de la mitología Europea hasta hace unos 5.000 años, cuando los primeros pueblos militarizados comenzaron a imponer una nueva forma de concebir el mundo que se prolonga hasta nuestros días.

Existen suficientes evidencias arqueolĂłgicas, mitolĂłgicas y antropolĂłgicas para asegurar sin miedo a equivocarse que en aquel tiempo los europeos entendĂ­an a la naturaleza como sagrada y que las primeras sociedades humanas estuvieron basadas en la fraternidad y el apoyo mutuo, segĂșn muestra, entre otros, el extraordinario trabajo de la arqueĂłloga Marija Gimbutas.

Europa IndĂ­gena nace pues, con el objeto de recuperar la memoria robada de nuestro continente, aquella que nos permita re-conectarnos con las verdaderas raĂ­ces del ĂĄrbol de nuestros antepasados y derrumbar de este modo, los falsos mitos en los que se sustenta la llamada CivilizaciĂłn Occidental.”

Artikulu osoa:   Europa Indígena

Liburua jaisteko: Liburua


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)