Aukeratutako atala ◊ Artikuluak ◊

• Asteazkena, Urria 10th, 2018

Onintza Irureta

Berreskura ote daiteke hika feminismotik?

(…)

Zergatik toka noka baino erabiliago?
Argi geratu zen genero rolek eragina izan dutela tokaren biziraupenean eta nokaren galeran. Besteak beste Antzuolan, Arratia bailaran eta Azpeitian egindako ikerketa lanen emaitzek arrazoi oso antzekoak biltzen dituzte. Nokak halako etiketak izan ditu (gaur egun ia erabat eroriak): zakarra, zatarra, baserrikoa, mari mutilena, bortitza, gizon plantak egitekoa, harrotutakoan erabiltzekoa, baita bekatua ere. Tokak ere motxilan eraman ditu horietako etiketa batzuk, baina ez da gauza bera bide zuzenetik emakumea ateratzea edo gizona. Gizonak beti askeago. Zein onura ekar ziezaiokeen emakumeari noka erabiltzeak halako ospea bazuen hizkerak? Moralaren gordetzaile izendatuak, alegia emakumeak, ihes egingo zion noka erabiltzeari. Estatus gutxikotzat ere bazuten hika, eta ohiko jarrera izan da hizkuntza gutxituetako emakumeek botere gabeziari aurre egiteko bigarren mailako hizkuntza alboratu eta hizkuntza menderatzaileari heltzea. Euskara alboratu eta gaztelaniari eutsi, edo noka baztertu eta zuka erabili. Bestalde, tokak eremu publikoa izan du eskura, gizona plazan ibili baita toka hitzetik hortzera. Aldiz, emakumeak eremu pribatura mugatuak izan dira, eta noka ere bai ondorioz.

(…)

Juan Martin Elexpuru

Guk hitanoa hik zergatik ez?

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.

Hitanoaren gaurko egoera ezagutzen dugu: adin handikoek hortxe-hortxe eusten diote zonalde euskaldunetan, belaunaldi gazteagoek oso galdua dute, eta ondo samar eusten zaion lekuetan ere aditz-forma traketsak nagusitu dira (hiper-hiketa) gazteenen artean; eta gizonezkoek gizonezkoena ikasi dute bakarrik, emakumeei ere berdin hitz egiten zaie. Emakumeek, berriz, gutxik dakite hika.

Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskara beraren galera izan da zalantza barik. Zukari ere hozta-hozta eutsi zaio desagerpen arriskuan egon den aro luzean. Baina ez da hori izan arrazoi bakarra. Hona hemen ahotsak.com-eko artxibotik jasotako esaldi batzuk: ¬ęHika aritzen ginen elkarrekin eta ‘hika ijitoak aritzen zirela!¬Ľ. ¬ęHika itsusi dela esaten ziguten¬Ľ. ¬ęGu hika eta ama atzetik demandan errespeturik ez geneukalako, hika egiten genuelako¬Ľ. Elizgizon eta guraso moralistenak beti saiatu dira hika baztertzen, berbaera horrek konfiantza larregia adierazten zuen nonbait, eta konfiantzak pekaturako bidea errazten.

(…)+-

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Iraila 27th, 2014

Argia

Euskarazko wikipediak 200.000 artikuluren marka gainditu du. Editoreei galdetu diegu eskuratutako markaz eta entziklopediak izan duen garapenaz. Helburu nagusia ‚Äúeuskarazko entziklopedia edo jakintzaren kalitatezko iturria‚ÄĚ izatea dela eta beraz, kopurua baino kalitatea garrantzitsuagoa dela adierazi dute.

2003an abiatu zen Euskarazko wikipedia, nahiz eta 2001ean egin jaso ziren ekarpenak. ‚Äú100.000 artikulura iristean ere inork ez zuen espero 200.000ra hain azkar iristea‚ÄĚ, aitortu dute editoreek. Artikuluen gorakada nabarmena datu baseetatik egindako testuekin izan dute, baita eskuz sortu dituzten ehunka artikuluekin ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Lur entziklopediako edukiak liberatzeak, proiektuari ‚Äúbultzada ona‚ÄĚ eman ziola azaldu dute.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak:  |  Iruzkina gehitu
• Ostirala, Urtarrila 13th, 2017

Herri batek bizirauteko duen tresna garrantzitsuena elkartasuna da, une kritikoetan denok bat egitea.

Orduan ikusten da non dagoen herria, nork osatzen duen, non dagoen bere arima.

Herri bat milaka zelulaz (gizakiak) osatutako organismoa da eta, horregatik, aurrera egiteko ezin da batzuk aurrerantz jo eta beste batzuk atzerantz edo alde baterantz, herria geldirik eta noraezean utziko dugulako.

Euskal Herriak bat egin behar du presoen eskubideen alde, inposatu diguten legea bete dadin baino ez bada ere. 1.000 kilometrotara daudenak, gaixorik daudenak, beste guztiak, 3 urtez isolamenduan dituztenak (hori bai tortura), euskal errefuxiatuak… aski da!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Abendua 16th, 2013

Diario de Noticiasen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomia irakaslea den Patxi Arangurenen artikulua agertu da. Xahoren moduko estilo epiko batean, geure hizkuntzaren zahartasun eta garrantzia nabarmendu digu:

En el principio era la palabra, y la palabra creó la primera lengua, y esa lengua fue ofrecida al hombre, al primer grupo de seres humanos que levantó la mirada al cielo. Y esa lengua primigenia habitó entre nosotros y la llamamos euskera o eskuera porque nos fue entregada en mano.

Y a los que se nos confió la custodia de esa lengua sagrada se nos dio el nombre de euskaldunak, que quiere decir poseedores del euskera. Nos fue ofrecida con la encomienda de transmitirla a nuestros descendientes, de mantenerla a través de los siglos y de cuidarla como un tesoro de gran valor.

Y para que creciese robusta y se desarrollase como un árbol frondoso se nos dio una hermosa y verde tierra que manaba leche y miel. En nuestro edén, en nuestro paraíso terrenal, que se extendía a ambos lados de unos montes rebosantes de vegetación, creció exuberante nuestra lengua mientras el cielo se llenaba de cánticos que salían de las gargantas de nuestros hijos, y de los hijos de nuestros hijos.

Nuestros ancestros juraron preservar inmaculada nuestra lengua para siempre. Pasó el tiempo, pasaron los siglos, pasaron los milenios, y los hombres se extendieron por toda la superficie de la Tierra. La lengua primigenia evolucionó de mil maneras, llegó Babel, se formaron nuevas lenguas y cada pueblo adoptó una nueva lengua ininteligible para los demás.

Pero, milagrosamente, sorteando todo tipo de adversidades e impasibles ante el paso del tiempo, los descendientes de aquel primer grupo humano que permaneció en el territorio primigenio, mantuvo viva y pura su lengua euskérica hasta el día de hoy. Hoy, el euskera sigue siendo un manantial que sigue manando desde la noche de los tiempos.

La mayor parte de los ling√ľistas est√°n de acuerdo en afirmar que el euskera es la lengua viva m√°s antigua de Europa Occidental. Su antig√ľedad se remonta como m√≠nimo a tiempos neol√≠ticos, aunque hay evidencias ling√ľ√≠sticas que demuestran que su origen puede estar mucho m√°s atr√°s.

As√≠ por ejemplo, la ra√≠z haitz (piedra) est√° presente en el nombre de varias herramientas de metal, pero que los vascos todav√≠a siguen denominando como si fueran √ļtiles paleol√≠ticos: aizkora (hacha), aizto (cuchillo), aitzur (azada) o zulakaitz (cincel). Otro vocablo antiqu√≠simo es la ra√≠z ur, que hoy traducimos como agua, pero que en su origen pudo significar materia viva. As√≠, con la ra√≠z ur se forman lur (tierra), elur (nieve), zur (madera), hezur (hueso). Tambi√©n es muy antigua la ra√≠z iz que significa energ√≠a o luz, de la cual derivan izar (estrella) izan (verbo: ser), izadi (naturaleza), izaki (criatura viviente).

La palabra vasca horma quiere decir simult√°neamente pared/hielo, lo que nos transporta a la √ļltima glaciaci√≥n, cuando las paredes de las casas eran de hielo. Estas y otras muchas evidencias han llevado a afirmar a numerosos ling√ľistas e historiadores que la lengua vasca puede considerarse heredera directa de la lengua que hablaban las gentes que habitaron hace 15.000 a√Īos las cuevas de Altamira, Ekain o Lascaux durante la √ļltima glaciaci√≥n.

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 26th, 2011

Ricardo Gómezen blogean artikulu interesgarria dago Galizian lapurtutako Codex honi buruz. Bertan, Aymeric Picaud jasotako euskarazko hitz famatuak jasota daude.

Ricardoren bloga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 22nd, 2013

Diario Vascok I√Īaki Segurolak Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketan emandako hitzaldian esandakoa jaso zuen:

Ez du merezi euskararen jatorria ikertzea

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa egin da Udako Euskal Unibertsitatearen barruan, Eibarren, eta, hizlari gonbidatu gisa, I√Īaki Segurola hiztegigilea jardun da. Esan zuenez, badaki zer ez den ikertu behar, adibidez, euskararen jatorria: ¬ęEz dago sekula iristerik hizkuntza familia baten jatorri absolutu batera.”

“Hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esateak ez dauka logikarik, hizkuntzan beti baitago jarraipen, kontinuazio bat¬Ľ. Euskararen iraupena ere hartu zuen hizpide, eta bere ustez ¬ę300 urte barru penintsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskara. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta agian katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena¬Ľ.

Segurolak urte asko eman ditu lanean Euskaltzaindian, Orotariko Euskal Hiztegia prestatzen, eta orain hiztegi etimologiko bat ari da ontzen, hori ere Akademiarako.

Hitzaldiaren hasieran esan zuen berak ez dakiela zer ikertu behar den: ¬ęHorretarako, zer jakin behar dugun jakin beharko genuke¬Ľ. Ikerlariei zer ikertu behar duten ez litzaiekela esan beharko adierazi zuen Segurolak. Ikertzeko gogoak bultzatuta mugitu beharko lirateke, bere ustez. Hitzaldiko izenburura bueltatuz, Segurolaren ustez, hizkuntza oharkabeko jakintza moduan interpretatu izan da, hots, inkontzienteki barneratzen duguna. Eta ikerketa-prozesuan ere ezagutza horiek beren lekua dutela aldarrikatu zuen, hau da, igartzen den hori.

Ikertzea hori dela dio Segurolak, ikertze logikoa baino, errespetuzko lotura bat bezala hartu behar dela, ikertuarekiko amodiozko elkarrizketa bat bezala.

Doktoretza tesiei buruz ere jardun zen Azpeitiko hizkuntzalari eta idazlea. Tesiek garai bateko soldaduskaren funtzioa betetzen omen dute: jendea nekaturik eta penaturik edukitzeko helburua dute. Segurolarentzat ikerketa eta jakintza ez datoz bat.                 Hemen informazio gehiago

Euskeraren Jatorria Elkartearen iritzia

I√Īaki Segurolak Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketan emandako hitzaldiaren harira ohar batzuk egin nahi ditu, gai hau ikuspegi zabalagotik ikus dezagun:

1. I√Īaki Segurolaren kontraesanak

a) Zer ikertu eta zer ez ikertu. Segurola hitzaldian kontraesan handitan jausten da. Batetik diosku “ikerlariei zer ikertu behar duten ez litzaiekeela esan beharko” baina jarraian euskeraren jatorria ez dela ikertu behar diosku, ez dagoelako “sekula iristerik hizkuntza familia baten jatorri absolutu batera”.

Bizitzaren arlo askotan egoera absolutuetara ezin garela iritsi gertatzen zaigu: kutsadura erabat kentzea, herritarrek bizitza publikoan erabat parte hartzea, genero indarkeria desagertaraztea…¬† Baina horregatik uko egingo diogu, mekanismo batzuk jarrita, hobekuntza handiak lortzeari? Euskeraren jatorrian gai asko argi daude, beste batzuk ez, baina zergatik ez horiek ikertu eta zabaldu, egunero erabiltzen ditugun hitzen atzetik dagoena hobeto ezagutu dezagun?

b) Hizkuntza guztiek adin bera dute? Segurolak dioskunez “Hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esateak ez dauka logikarik, hizkuntzan beti baitago jarraipen, kontinuazio bat‚ÄĚ. Hau ere erabat kontraesanean dago ondoren esaten duenarekin: “300 urte barru penintsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskara. Ingelesa gailenduko da”. Hau da, hizkuntza guztiak kontinuazio bat badira, nola esan dezake desagertuko direla, penintsulan hitz egingo litzatekeen ingeles horretan jarraitu beharko luketela esaten badu?

Segurola jauna, hizkuntzak pertsonak bezalakoak dira: jaio, garatu eta hil egiten dira. Pertsonak bezala, nahiz eta hil, bere gene batzuek ondorengoengan jarraitu dezakete (ez beti) baina gauza bat da hori eta beste bat bizirik egotea. Latina eta gaztelera bi hizkuntza desberdinak dira nahiz eta bata bestearen ondorengoa izan, egituran, terminologian eta abarretan aldaketa handiegiak daudelako batetik bestera.

Beste hizkuntzetan, euskera kasu, ez dakigu horrenbeste aldaketarik egon denik eta beraz ez dakigu antzineuskera eta euskeraren arteko aldeak horrenbestekoak diren ala ez baina jatorria ikertuz zerbait argitu ahal izan dezakegu. Beraz, hizkuntzek, pertsonek bezala, ez dute iraupen bera izaten: batzuena laburragoa da eta beste batzuena askoz luzeagoa.

c) Hiztegi etimologikoa egin jatorria ikertu gabe? Baina Segurolaren kontraesan erraldoiena hauxe da: Nola da posible, bera, Euskaltzaindiaren hiztegi etimologikoa egiten egonda,  euskeraren jatorrian ikertzea ez duela merezi esatea? Zer da ba hiztegi etimologiko bat, ez bada hitzen jatorria azaltzen duen hiztegi bat? Edo beste era batera esanda, nola egiten ari dira Segurola eta Euskaltzaindiko gainerako kideak hiztegi hori? euskeraren jatorria ikertu gabe?

2. Gaztelera penintsulan desagertuko dela?

I√Īaki Segurolak lasai asko 300 urte barru penintsulan gaztelera desagertuko dela diosku. Soziolinguistikaz apur bat dakienak, eta Euskal Herriko hizkuntzalari guztiek zertxobait jakin beharko lukete, ondotxo daki estatu bat atzean duzunean, eta hizkun kopuru hain handia, ederki eutsi ahal diozula hizkuntzari. Segurolak esandakoa ez du zentzurik.

3. Zergatik merezi duen jatorria ikertzea

I√Īaki Segurolak jatorria ikertzea ez duela merezi diosku. Gure ustean guztiz kontrakoa da eta hori arrazoitzeko adibide batzuk emango dizkiogu:

a) Euskera batua hobeto egiteko. Euskera estandarra jatorria ikertu gabe egiten ari da eta horren kalteak leku askotan ikusten dira, adibidez, geure hizkuntzaren izendapenean: euskara. Bere etimologiari dagokionez, lehenengo osagaian (eusk) proposamen asko egon dira baina bigarren osagaian adostasuna erabatekoa izan da: -era atzizkia (modua).

Horretan oinarrituta, hizk-era moduko hitzak ditugu, edo Azkuek ederki sortu zituen gipuzk-era, nafarr-era, lapurt-era…, edo Euskaltzaindiak orain gutxi atzizki hau erabiliz izendatutako munduko hizkuntzak (egipto-era, japoni-era, ukrani-era…). Baina, orduan, nola da posiblea, Euskaltzaindiak eusk-ara eta erd-ara hobetsi izana? Zergatik ez zen, Bittor Kapanagak zioen moduan, eusk-era hobetsi?

b) Jendarte ala gizarte-ren artean erabakitzeko. Jatorria ikertzeak ere egunero erabiltzen ditugun hitzak hobeto ulertzeko eta erabiltzeko balio du. Adibidez, azken urteotan jendarte hitzaren erabilera zabaltzen ari da, gizartea ordezkatuz. Jatorria ikertuz gero, argi ikusten da erabaki hau ez dela egokia, gizarte ez delako gizonen artekoa, gizakien artekoa baizik. Eta, bestetik, giza erroa bi generoetarako erabiltzen dugulako: gizajo, gizaldi…

Edo genero gaietan jarraituz, gazteleraz modan jarri den empoderamiento esateko ahalduntzea hitz egokia ez dela jakiteko balio du. Zergatik ez bultzatu euskeraz orain dela ehunka urte dugun burujabetzea hitza?

c) Iru√Īa-Veleia argitzeko. Jatorria ikertzeak gauza askoz gehiagotarako ere balio du, adibidez, Iru√Īako grafitoak argitzeko. Txillardegik, Hector Iglesiasek, Martin Elexpuruk eta Jean Baptiste Orpustanek, oso atzera joan gabe egin duten ikerketetan, egiazkoak direla ondorioztatu dute. Beste bi ikerlek, Joseba Lakarrak eta Joaquin Gorrochateguik faltsuak direla ondorioztatu dute. Ikerketan aurrera egiteko eta nor dagoen zuzen eta nor oker jakiteko datazioak zeuden baina, kasualitatea!, eztabaidan interes zuzena zuen alderdi batek (Lakarrak eta Gorrochateguik) datazioak egiteari uko egin zion Adituen Batzordeko guztien adostasunarekin noski.

I√Īaki Segurolaren Iru√Īa-Veleiaren grafitoei buruzko iritzia: faltsuak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 18th, 2013

Hirugarren atalburuan berreraiketa teoriko gehiegi egiten duela dio, beste ikerle guztien kontrara:

3. La metodología de Lakarra se limita a reconstrucciones teóricas, sin explorar apenas fuentes reales

Los Coloquios sobre Lenguas y Culturas Paleohisp√°nicas son una serie de congresos que se vienen realizando desde hace d√©cadas en Espa√Īa y Portugal, en los que estudiosos del m√°s alto nivel internacional debaten y exponen sus investigaciones acerca de las lenguas prehist√≥ricas de la Pen√≠nsula.

En su calidad de catedr√°tico de lengua vasca, el profesor Lakarra ha participado en ellos regularmente durante los √ļltimos a√Īos. Llama la atenci√≥n que mientras el resto de investigadores se centran en el an√°lisis de textos o fragmentos epigr√°ficos, toponimia antigua e investigaciones arqueol√≥gicas, Lakarra se aparte del uso general y se centre casi en exclusiva en ra√≠ces hipot√©ticas creadas por √©l mismo.

La situación se repite también en congresos realizados dentro de Euskal Herria, entre los que podemos citar como ejemplo el de 2008 titulado Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina, publicado por Euskaltzaindia en forma de libro. Mientras que el resto de autores trabajaron sobre fuentes de información reales, el profesor repasó por enésima vez sus repetidas ideas.

El título de su informe es significativo: Aitzineuskararen berreraiketaz: egindakoaz eta eginkizunez. Reconstrucción exclusivamente teórica de la lengua, con lo que implica de correr el riesgo de perderse en hipótesis sin base científica.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 30th, 2020

Guadalajarako jatorrizko izena Arriaka omen da, Erdi Aroan jasotako testigantzen arabera. Gero musulmanek arabierara itzuli zuten izena baina esanahi berdina dauka: ‚ÄúGuadalajara‚ÄĚ=‚ÄĚArriaga, arrien lekua‚ÄĚ. Gaur egun bertakoei gazteleraz ‚Äúguadalarajarenses‚ÄĚ deitzeaz gain, ‚Äúarrienses‚ÄĚ deitzen zaie, antzinako erroari eutsiz.

Lenguaiberikan  Jose Antonio Ranz Yubero eta Jose Ramon Lopez de los Mozosen lan interesgarri hau jaso dute. Ikerle bi hauen iritziz hor dauden iberiera-euskerazko izen batzuk berpulazio baten ondoriozkoak izan daitezke eta gutxi batzuk erromatar aurrekoak. Eta denak iberiarren garaikoak balira?

Topónimos de la provincia de Guadalajara de posible adscripción a la lengua vasca
LABURPENA Azterlan honek euskal hizkuntzaren bidez ulertu anai diren laurogei toponimo baino gehiago hartzen ditu. Horietatik lau erromatarren aurreko garaietako euskal toponimo gisa sailkatu dira. Beste hogeita zortzi toponimo IX. eta XII. mendeetan hedapen baten ondorioz izan zen jendeztatze-prozesuaren aldikoak (Lapesa) direla jo da. Guztiak aztertu dira, baita hainbat hipotesi eman ere, eta behin betiko ondorioa da, euskal hizkuntzarekin harremana izan zein ez izan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 19th, 2019

Nabarralde. Aitzol Altuna: El castellano de Valpuesta y el euskera

Gaztelerazko artikulu horretan Valpuestari buruz hainbat kontu interesgarri idatzi du Aitzolek. Lehendabizi historian zehar Gaztelan, Nafarroan eta azkenik Gaztelan egon dela sartuta diosku, nahiz eta herri hori Arabako lurraldeekin erabat inguratuta dagoen.

Ondoren Burgosko Justo Perez Urbel (1895-1979) historialariaren lanen berri eman digu. Justok¬† ‚ÄúLos vascos en el nacimiento de Castilla‚ÄĚ liburua egin zuen eta bertan dio Valpuesta euskal onomastikaren erdigunea dela eta handik inguruko lurraldeetara zabaldu zela: Tovilla, Losa, Tobalina, San Millan, Cerezo, Oxako erriberak eta Okako mendiak ia Burgoseraino.

Besteak beste honako izenak topatzen direla Valpuestakon idazki famatuetan: Vigila edo Vela (belea), Velasco (bele¬† txikia), Amunna (amama), Eita (aita), Jaunti (jauna), Anderezo edo Andregoto (anderea), scemenus, Sancius, Hurraca, Anderquina, Ennecus, Ulaquides, Analso, Amusco, Uzanco, Azanus, Garc√≠a / Garsea (gazteaa), Herramel eta Oggoiz o Lupus (‚Ķ)‚ÄĚ

Horrez gain, inguruetako herri askok honako izenak dituztela: Vascones, Vasconcillos, Villasvascones (Lerma inguruan)…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 25th, 2017

Berria

Munduan ba ote dago bere nazio hizkuntza gorrotatzen duen poliziarik? Ez dira asko izango, nahiz eta kolonialismoaren atzaparrak denboran eta geografian luzeak eta zabalak izan diren eta diren. Hala ere, orain eta hemen, Europa ¬ędemokratikoaren¬Ľ testuinguruan gertatzea, marka guztiak haustea da. Hizkuntza minorizatuak indarberritzeko politiketan eredugarria omen da EAE edo Euskadi; bere nazio hizkuntza gorrotatzen duen polizia sortzen ere aitzindaria dela dirudi.

¬ęNik berarekin euskaraz aritu nahi nuela eta, ezinezkoa zela zirudienez, zerbitzua euskaraz emango zidan norbait eskatu nion, jator. Berak, berriz ere, [euskaraz] ez zekiela erantzun zidan. Nik gauza bera errepikatu nion eta ertzain taldeko arduradunarengana joan zen. Handik gutxira, arduraduna etorri zitzaidan ¬°Con que con √©stas estamos! esanez. Nik, hari ere, euskaraz esan nion aurrekoari esan nion gauza bera: administrazioarekin, Ertzaintzarekin, harremana euskaraz nahi nuela. Hark, ordea, ¬ŅQu√© quieres, a las buenas o a las malas? erantzun zidan¬Ľ (I√Īaki Arruti, 2009-07-22).

Gure polizia ¬ęintegrala¬Ľ ez da soilik herritarrei horien hizkuntzan zerbitzua ukatzen diena; horretaz gainera, eta horrekin batera, hizkuntza nazionala gorrotatzen duten ertzainak dauzka erakundearen barruan.

¬ęErtzainak erdaraz hasi zitzaizkidan, eta nik, mesedez, euskaraz egiteko esan nien. Orduan hasi zen kalbarioa! [...] Orduan euskaraz hitz egin nahi zuen norbait bidal zezaten eskatu nien eta bost bat minutura uniforme beltzez jantzitako lau ertzain agertu ziren, eta euskaraz zekiten galdetu nienean inortxok ez zidan erantzun. Ez zetozen, antza, ni laguntzera… pare bat minutura ¬°Detenida! esan eta konturatu nintzenerako bultzaka ninderamaten eta euskaraz hitz egitea baino ez nuela nahi oihuka hasi nintzenean, gorroto biziz, eskuburdinak jarri zizkidaten martxan gindoazela¬Ľ (Olatz Berrojalbiz, 2006-03-21).

Gorrotoaren auziak eman izan dit beti zer pentsatua ertzainen jokabidean: Berrojalbizek ere ¬ęgorroto biziz¬Ľ jokatu zutela aipatzen du. Zure nazio hizkuntza gorrotatzen baduzu, edo gaixo zaude edo bestela beste nazio bateko hizkuntzak eta identitateak bizi zaitu. Ertzain bakarren baten jokabidea soilik izan balitz, lehenengo hipotesiak izango luke lekua. Baina euskararekiko eta euskaldunekiko gorroto hori ez da izan bakarren baten jokabidea. Beraz, bigarren hipotesira jo beharko dugu gorrotoaren atzean zer dagoen jakiteko.

Euskarari, euskaldunari, euskal identitateari eta, oro har, nazio euskaldunari gorroto dion ertzainaren motibazioak jatorri nazionala baldin badu, zein da jatorrian dagoen beste nazio hori? Ipar Euskal Herrian ertzainik ez dagoenez, nazio horrek izen bat du: Espainia. Beraz, espainolismotik mintzo da eta espainolismoak gidatzen du ertzainaren jokabide larderiatsua; Euskal Herrian espainolista izateak ematen dion larderiatik uler daiteke gorroto horren zergatikoa. Gorrotozko jokabide hori ezin da azaldu polizia izateak ematen duen halako agintekeriatik-edo; nazio batek bestea kolonizatzen duen posizioari darion ideologia larderiatsuaren argitan ulertu behar dela uste dut.

Polizia frantsesak Frantzian edo espainolak Espainian ankerkeria handiak egin ditzakete atxilo hartutako beren herritarrekin, baina polizia frantsesaren eta herritarraren artean ez dago nazio-gorroto bizirik, delako herritar hori etorkina-edo ez baldin bada behintzat. Beste horrenbeste esan dezakegu espainiar poliziaz: polizia espainolak ez du gorrotatzen ¬ęgaizkilea¬Ľ herritar espainola delako, ¬ęgaizkileak¬Ľ ustez egin duena egiteagatik gorrota dezake beharbada. Polizia eta herritarra nazio identitate berekoak dira Frantzian eta Espainian, hizkuntza berbera darabilte eta hizkuntza horrek elkartzen ditu, eta seguru asko biak duin eta nor sentituko dira duten nazio identitatearen altzoan.

Ertzaintzarekin gauza bera sentitzen al dugu? Nazio identitate berekoak al gara euskaltzaletasuna gorrotatzen duten ertzainak eta euskaldunok? Ez dut uste. Ertzaintza ez da euskaldunon polizia (ez naiz hemen bizi diren herritar guztiez ari, euskalduntasunean bizi nahi duten herritarrez ari naiz). Izatez eta egitez, beste nazio bateko polizia da Ertzaintza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)