Aukeratutako atala ◊ Descartes ala Miscart ◊

• Asteartea, Urria 19th, 2010

Osagaiak: mihi+-zka+arte

Esanahia: Dialogoa, hitzaldia

Bilakaera:

- mihi + -zka + arte

- mizkarte

- miscart

Azalpena: Ostrakako idazkuna gezurrezkoa ala egiazkoa den epaitzeko gaitasuna ez daukat eta, nire hurrengo hitzak “suposizio filologikoren ariketa” bat bezala ulertu behar dira: testua egiazkoa balitz, hausnarketa ttipi hau hitzaren esanahia konprenitzeko proposamen bat izan daiteke; faltsuzkoa bada, behintzat ustezko faltsutzailearen gogamena erabilgarria izan liteke.

Nire ustez, MISCART- misteriotsua euskarazko hitz elkartu bat litzateke. Gaur egun “mihiz” esamoldea dugu, “ahoz, hitzez, hitz eginez” adierazten duena. -Z finala kasu instrumentalari dagokio, eta mota honetako forma askok -KA iteratibozko atzizkia aurkeztu ohi dute. Izan ere, gaur egun “miazkatu / mizkatu” aditz bat ezagutzen dugu, bere erroa “mihiazka / mihizka” esamolde adberbialetik datorrena. Aditz horrek bestelako esanahia badu ere (“mihiaz milikatu”), ez legoke problemarik uneren batean eta eskualderen batean esamolde berak “ahoz, hitz eginez” ere adieraz zezakeela onartzeko. Gainera, “arte” hitzak kasuren batzuetan “denboraldi, aldi” zentzua eduki dezake. Adibidez, badago “hitzarte” esamoldea, “hitz egiten deneko aldia” adierazten duena.

Honela bada, *mihizka-arte antzeko forma bat proposa genezake, “hitzaldi, dialogo” esanahia izanen zukeena. Geroxeago, oso hitz luzea zen eta, laburpen bat sufrituko luke, *mizkarte formarekin geratuz (maila fonetikoan), alfabeto latindarraz -SC- idatziz.

Ostrakari begiratzen badiogu, MISCART-en gainean hiru egile klasikoen izenak ditugu, eta pertsona hauek gauza bat partekatzen zuten: hirurek dialogoa maila literarioan landu zuten. Socrates bakarrik ahozkoan, baina bere solasaldiak Platonek bilduak ziren. Virgiliok “Bukolikak” lanean artzainen arteko hitzaldiak konposatu zituen, eta azkenean Senecak dialogo luzeak ere idatzi zituen.

Orduan, kontestu honetan MISCART- < *mizkarte = “dialogo” hitz hipotetikoaren koherentzia oso handia litzateke, eta agian egile haiek zertan nabarmentzen ziren irakasten ari litzateke. Hapax interesgarri baten aurrean geundeke beraz, baina ez dugu ahantzi behar idazkun hauek oso susmagarriak direla, eta oraingoz —hasieran esan dudan bezala—, hau guztia hausnarketa hutsa da. Hala eta guztiz ere, baldin ostraka hau fraude bat balitz, faltsutzailearen burmuina oso “ezohikoa” bide da, honelako hitz bat asmatzeko…

Egilea: Eduardo Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.2/10 (10 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 29th, 2010

Lekua: Arabako Iruña

Idazkuna: 51144

Testua: Gogoratu garai erromatarrean E idazteko II (bi I letra) erabiltzen zituztela:

- Lehenengo hitza Seneca da (SIINIICA).

- Bigarrena Socrates (SOCRATIIS).

- Hirugarrena Virgilio.

- Laugarrena zalantzan dagoena da: Descartes, Miscar, mizkarte

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.4/10 (5 votes cast)
• Asteartea, Urria 19th, 2010

Esanahia: Descartes

Azalpena: Azala desgastatuta badago ere, behaketa binokular baten bidez ez da M baten arrastorik ikusten. Eta, izen hau ez dator bat Antzinateko intelektual ezagunekin. Pieza hau, berriz ere, zalantzan jartzen du 51144 unitateari emandako kronologia.

Ondorio hau ateratzen dute hiru hizkuntzalariek euren txostenetan, Santos Yanguasez gain, nahiz eta, Gorratxategik, adibidez, galdera ikurren artean jarri “ÂżDescartes?”. Prentsaurrean ere (2008.10.19) hori ematen dute aditzera han zeuden guztiek.

Egileak: Santos Yanguas, Joseba Lakarra, Joaquin Gorrotxategi, Isabel Velazquez

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.3/10 (8 votes cast)
• Asteartea, Urria 19th, 2010

Esanahia: jainko baten izena (Hathor Miskar) edo pertsona izena (Mescar, var. Miscar / Miskar)

Azalpena: M. S. Gsell adituaren testu batean hauxe irakur daiteke: M. Pastorrek hiru idazkun neopuniko aztertu ditu, erromatarren garaikoak, Maktar izeneko tenplu batean. Testu neopuniko hauetan, garrantzitsuena ate baten goialdeko idazkuna da. Hathor Miskar jainkoari eskainia zegoen, erdi egiptoarra zen jainkoari, erromatarrek seguruenik Neptunorekin identifikatuta.

Baina ez ba soilik mundu mailan aditu gutxi batzuek baino ezagutzen duten jainko izen bat. Kartagoko jainko honen izena pertsona izena ere bada: Mescar, var. Miscar / Miskar. Antroponimo hau jatorri punikoa dauka, Javier Teixedor, Karel Jongeling eta Edward Lipiński adituek dioten bezala, arlo oso espezializatuetatik kanpo erabat ezezaguna.

Egilea: Hector Iglesias. Proposamen honekin bat: Martin Elexpuru

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.0/10 (6 votes cast)