Aukeratutako atala ◊ Eskua ◊

• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: euts + ku

Esanahia: edukitzeko (eusteko) leku konkaboa

Bilakaera:

- euts + ku

- esk + ku

- esku

Azalpena: “esku” hitzak zerbait eusteko lekua adierazi nahi du

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (5 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: “eske” hitza uescor latin hitzetik dator

Esanahia: uescor = eskatzen ari naiz

Bilakaera:

- uescor

- …(zehazteke)

- eske

Azalpena: Har ditzagun horren barruan eske edo urde bezalako bi hitz; dakidanez, ez da orain arte bi hauentzako kontsensu osoko etimologiarik. Erro-ereduaz dakigunak bidera gaitzake arestian pentsa zitekeen baino urrutiago: iturri edo jatorri zehatza lortu ez arren ere, hitzon egitura hutsak biek mailegu izateko aukera handia dutela esango nuke, Mitxelenak aspaldi, dollor eta abagadaune-rekin egin bezalatsu. Gainera, eske-tik uescor ‘eskatzen naiz’ eta urde ‘zikin’-etik turpe-ra den bidea errazki edo iruzur handirik gabe egin ahal badugu, are hobe guretzat, noski.

Egilea: Joseba Lakarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (6 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: hes + koa

Esanahia: garailea eta menperatzailea

Bilakaera:

- hes + koa

- es + kua

Azalpena: Gizakiaren eskua tresna perfektua da… Berari esker gizakiak natura osoa garaitu eta menperatu izan du (Hes) eta gaur bere inperioaren gatibu bihurtu du; eta garaipen horren oroimenean, nire herriaren hizkuntza sakratuan “eskua” esaten dugu, hau da, garailea eta menperatzailea.

Izenkideak:

- eska: eskua luzatzea, eskatu

- esken: eskuaren bidez, eskaini

- esker: irribarre bat eta eskuaren keinu batez lagunduta, eskertu

- eskuontza: maitaleak eskuak elkarri emanez egiten dira senar-emaztea, ezkontza

Egilea: Agustin Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (2 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: edu + uku

Esanahia: edukitzeko “ukua”

Bilakaera:

- edu + uku

- eduku

- esku

Azalpena: esku hitzak edukiarekin zerikusia izan dezake; hala balitz, edukitzeko leku konkaboa izango litzateke bere esanahia.

Izenkideak:

- esker: esku+ager (eskuekin esker ona adierazi)

- eskuin: esku-in (egiten duen eskua); edo esku+duin

- eske: esku-en (eskua hedatu)

- eska(tu): eske-tu > eskatu

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.7/10 (3 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Azaroa 09th, 2010

Osagaiak: es + ku

Esanahia: bosteko, eskubide

Bilakaera:

- esiko

- esko

- esku

Azalpena: Norbere lur parteak ESIz inguratzen ziran, harenganako ESKUbide adierazteko. Haraz gero, ESIKO>ESKU hitzak ESKUBIDEA ere esan nahi, du, elkarrekin hizkune egiten dutelako

Izenkideak: derecho

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu