Aukeratutako atala ◊ Bilbao - Bilbo ◊

• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: bil + abo

Esanahia: ura biltzen den lekua (ahoa-aboa)

Bilakaera:

- Bil – abo

- Bilabo

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Txurrukaren arabera aboa (ahoa) eta bil lirateke osagaiak, alegia, uraren bilgunea.

Egilea: Evaristo Txurruka

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.0/10 (4 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 16th, 2010

Osagaiak: Bil + bao

Esanahia: zokogune biribila edo bildua

Bilakaera:

- Bil + bao

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena:

Lehen osagaia BIL edo BILB. Lehen osagaiari dagokionez, biribila, bildua adierazten den izenlaguna izan daiteke. Baina bigarren osagaia interpretatzean sortu da eztabaida handiena: BIL-bao ala BILB-ao?

Irigoienek eta beste batzuek biribil-ao irakurtzen dute. Miribilla, Biribila, Biribil-ao, Bilbao. Hipotesi honi Bilbao/Askao alderaketak ematen dio indarra.

Beharbada -bao da interpretatu behar dena. Hala ulertu zuen Iturrizak eta biribil-bao “vado redondo” itzuli zuenean.

Nire ustez, BAO ez da vado. Gure Entziklopedia batek honela definitzen du: bao (Eraik.) horma batean irekitako tarte huts edo zulogunea (Latinez, vanus).

Gaztelaniazko vaguada hitza da bao hizkitik hurbilena: linea que marca el fondo de un valle y es el camino que siguen las aguas naturales.

BILBAOaz gain, bada gurean LIBANO/LIBAO (*lea-bao) eta Kantabrian eta Asturiasen beste zenbait (Asturiasen BAO biluzia dago Ibias bailaran).

Beraz (eta bigarren hipotesia da), BILBAO zokogune biribila edo bildua: “Botxoa”, bilbotarrek aspalditik deitzen dioten moduan.

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (2 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 16th, 2010

Osagaiak:  Be + ili + ibi + ate

Esanahia: ibigunearen hiria.

Bilakaera:

- Be + ili + ibi + ate

- Bil + be + tu

- Bil + bide/bado/ibide

- Bilbado

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Ibaizabal-Nervion urek duten azken IBIgunea da, edo itsas ahotik hara, lehenen pasaleku berezia da, historiak azaltzen duen bezala: San Anton zubipean antzinako ibiaren gurdi errailen zeinuak agertzen dira-eta.

Bilbo Zaharreko esaerak BILBADO ahozkatzen zuten eta botxeroen abestiak “adios BILBADITO adios” dino.

Bere antzera ba dago Conchas de  Haro gunean  BILIBIO deitzen zaion pasalekua ere. Aldi haretan ibi tokiok estrategia handiko guneak izan ziran, harek dekribatzen zituzten tokia eta handik jasotzen zuten izena.

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (3 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: bi + albo

Esanahia: bi aldeak

Bilakaera:

- Bi + albo

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Ibaizabal ibaiaren alde biek osatzen duten Bilbo uria eta horregatik Bilbo-berri eta Bilbo-zar.

Egilea: Aita Arana (Euskal Erria aldizkaria, I. tomoa, 256. or.)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.7/10 (3 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: (i)bil + (i)bil + is

Esanahia: ibilgu asko duen ingurunea (edo ibaia)*

Bilakaera:

- Bilbilis

- ?

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Catalayuden antzinako izena ere bada Bilbilis eta, Bilbo bezala, ibaiak inguratzen du, ibilguak eginez

Egilea: Zurita Morales, Mariana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.7/10 (3 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 16th, 2010

Osagaiak: Bil + aho edo Bilb + aho

Esanahia: (ibaiaren) ahoa/sarrera biribila*

Bilakaera:

- Bil + aho

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Euskarazko aho hitzak,  hasierako bilb- zatiarekin, agian, bil ‘biribila’ erroarekin nolabaiteko lotura dauka, edo bestela bilbe hitzarekin.
Irigoienek argudio historiko eta geografikoak erabiltzen ditu. Iturriza aipatzen du baina honek, aldi berean, Juan Iñiguez Ibarguen ere aipatzen du, 1300. urtean Begoña aldean uria sortu zenean honako deskripzioa eman zuelako:

“poblándola, -la villa-, … varios pescadores y venaqueros que vivían en Ascao y Meazabal, y comerciantes venidos de Bermeo, en una pradera de entradas angostas llamada Bilbao”.

Irigoienek Askao hitzan (aska ‘pesebre’, ‘abrevadero’, ‘zanja’, ‘hoyo’) eta aho ‘boca’ lotzen ditu. Horrela, Askao eta Bilbao ibaiak egiten duen ferra itxurako alde biak izango ziren.
Izenaren lehenengo osagaia azaltzeko zaila da. Bizkaitar Bilbatua, toponimoarekin lotu izan da,  bilbe-ren ‘trama’. –tu partizipioarekin. Bestetik, bil- biribil hitzaren osagai bat izan liteke.
Esaera zahar bat ere gogoratzen du: Bilbao, an bere dongeak birao.

Egilea: Alfontso Irigoien (Irigoyen 1986, I, 2-77.)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.0/10 (3 votes cast)
• Igandea, Ekaina 30th, 2013

Osagaiak: bi aukera: bilb-aho ala bil-aho

Esanahia: “Ibi egonkortua” (vado asentado) edo “ibi okertua” (vado curvo)

Bilakaera:

- Bil(b)-aho

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Bi aukera egon daitezke lehenengo osagaiaren arabera: BILD (eraiki, egonkortu -entramar-enlazar…) edo BIL (okertua, kurboa). Bigarren osagaia AHO litzateke, “ahoa”.

Jabier Goitiak, ondorengo 13 orrialdetako PDF honetan gaia sakon aztertu du alderdi asko kontuan hartuz: azterketa hidrologikoa, San Antongongo zubiaren eraikuntza, antzeko toponimoak, etab.:   Bilbao

Egilea: Jabier Goitia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 25th, 2011

Osagaiak: Bil-iba-ao

Esanahia: errekaren ahoa inguratzen duena

Bilakaera:

- Bil-iba-ao

- Bilibao

- Bilbao

Azalpena: errekaren ahoa inguratzen duena:

BIL=   batzea, biltzea, elkartzea.
IBA=   erreka  (IBAIA=   iba-aia=   errekaren korrontea)
AO =   ahoa, sarrera-irteera

Egilea: Ibon Telleria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: biribil+bao

Esanahia: ibi biribila

Bilakaera:

- Biribilbao

- Bilbao

-Bilbo

Azalpena*: Ibia, Zazpikaleak eta Bilbo zaharra lotzen duen aldea litzateke eta biribila formagatik

Egilea: Iturriza (Historia de Vizcaya)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 15th, 2010

Osagaiak: ?

Esanahia: etxe baten izena

Bilakaera:

- Bilbao

- Bilbo

Azalpena: Garibai historialariaren arabera, uri honen izena antzina zegoen beste uri baten izenetik hartu zuen. Uri horretan Bilbao izeneko etxe bat zegoen baina, alde hori zaharragoa zenez alde horrek Bilbo zaharra izena hartu zuen, beste aldea, Zazpikaleak Bilbao izenarekin geratuz.

Egilea: Esteban Garibai (XIII liburua, XXVIII kap.)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)