Aukeratutako atala ◊ Erdera ◊

• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: erd (i) + era

Esanahia: erdizkako hizkuntza

Bilakaera:

- erd (i) + era

- erdera

Azalpena: proposamen honen arabera erdera hizkuntza ez osatua litzateke

Egilea: Ezezaguna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.8/10 (4 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Iberieraz ERD(I) ere erdia edo  kimuak ernatzea esan nahi du

Iberierazko berbak: ERD(E) (erdian).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.7/10 (3 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: er + d + era

Esanahia: kanpotarren hizkuntza

Bilakaera:

- er + d + era

- erdera

- erdara

Azalpena: ER hotsak, toponimian, hegala, bazterra, kanpoa adierazten du; beraz, erdara, kanpotarren hizkuntza izan daiteke esanahiari dagokionez. Bilakaerari dagokionez, hasieratik bertatik sartuko zen /d/ hori, ER eta ERA hizkien lotura fonetiko gisara.

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.3/10 (3 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: erdu + era

Esanahia: erduen (etorritakoen) hizkuntza

Bilakaera:

- erdu + era

- erduera

- erdera

Azalpena: hizkera batek bereizten ditu familiako direnak: euskaldunak euskaraz. Kanpotik ERDUAK (erdu=etorri) ez dira familiakotzak hartzen, euskera barik, beste hizkera bat egiten zutelako/dutelako, lehen gaur bezala. Horrek ERDUAK ziran eta euren hizkuntza, beraz, ERDERA.

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.5/10 (2 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu