Aukeratutako atala ◊ Zuberoa ◊

• Astelehena, Martxoa 28th, 2011

Osagaiak: zur+bel+o+aga

Esanahia: oihan beltzak (baso sarriak)

Bilakaera:

- zur+bel+o+aga

- zuberoa

Azalpena: Zubero asko dago eta toponimo horrek (gehienek bezala) lekuaren nolakotasuna edo berezitasuna adierazten du.

Toponimo honen kasuan bat nator gorago aipatutako Morvanekin: ZUR-BEL, zur (bois), bel (noir), hau da, OIHAN BELTZA (zura konkretua generikotzat hartuta). Frantsesez bois hitzak zura nahiz oihana adierazten du.

Euskaraz ere zur hitzak zenbaitetan, “egur” edo “ohol” konkretua baino adiera zabalagoa izan dezake. Horrela, Azkuek jasotzen duenez, zura eta lurra adierazten du (B-oñ-ots), “tout le bien, lit.: bois et terre”

Beraz, ZUR-BEL (oihan beltz), gehi O (lokatiboa), gehi AGA (ugaritasuna). Hots, baso sarriak dauden lekua. Honen bitartekoa den toponimo interesgarri bat dago Nafarroan, hegoaldetik Urbasara sartzean: ZUNBELTZ, oihan beltza antzinako galtzadak zeharkatzen zuen baso sarriaren atarian.

Izenkideak: Zubero, Zunbeltz

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (1 vote cast)
Atala: Zuberoa  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Martxoa 28th, 2011

Osagaiak: zu+ bero+a
Esanahia: goialdearen erpina

Bilakaera:

- utu+buru+a

- zu+buru+a

- zuberoa

Azalpena: UTU/ OTA “goia” adierazten du, BURUA, goiaren erpina.

BURU<BERO egitea bokalen egokitasunari dagokio: XIBERUA / ZIBURUA / ZUBERO / ZUBIRU formetan ikusten den bezala.

Izenkideak: Otaburu, Suburu, Otagan

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Zuberoa  |  Iruzkina gehitu