• Asteazkena, Urtarrila 15th, 2014

Burgoseko Valdebezanako harginen hizkeran dauden euskeraren arrastoak direla eta, Ros Cubasek iruzkin hau egin zuen. Interesgarria denez, beste esparru geografiko eta laboralak aipatu dituelako, hona ekarri dugu:

Oso interesgarria. Lehenagotik ere ezagutzen genituen holakoak, harginenak ez ezik, zorroztaileenak ere. Odon Buesari egindako omenaldi liburuan Pontevedrako “arxina” eta “barallete”eneei buruzko lan xume-xume bat aurkeztu zuen Albertok Gáretek (Arabako Foru Aldundia, 1981). Hauxe dakar egileak ondorio gisa: “Las jergas profesionales tratan de ser inteligibles a los extraños a la profesión. Acuden dichas jergas para la formación de su vocabulario frecuentemente a otros idiomas”. 2004an Xuan Xosé Sanchez Vicentek “Xírigues. Lengua y vida de los artesanos asturianos ambulantes” atera zuen 2004. Aurreko lanak arreta piztua baitzidan, ez nuen erosteko dudarik izan. beste egun batean begirada bat botako diot, orain ez baitaukat eskura.

Jargoi profesionalak dira, lengoaia hauek dituzten ezaugarri guzti-guztiekin. Gáratek dio “inteligibleak” izatea dutela helburau. Lapsus bat izan zuela esango nuke, kontrakoa esan nahi zuela, alegia. Jargoi hauen ezaugarri nabari bat sekretismoa baita.

Ez dakit jargoi kategoria bereganatu zuten, baina basozainen eta ehiztarien eragina ikusi izan dut behin baino gehiagotan Santander eta Gaztelan. Ez da, beraz, populamenduz hitz egin behar, profesional ibiltariez baizik. Gure artisauei ikasitako hitzez baliatu ziren lankide kanpotarrak, beraiei ikasitakoez gureak. Villabáscones bezalako izenak badira, ordea, horren aztarna, nahiz eta dirudien, euskaldunak beti gutxiengoa osatzen zuten eta ez zioten inoiz hizkuntza propioari eutsi.

Lexikoari dagokionez, bitxia da zein ezberdin diren Bezanako hau eta Pontevedrakoa. Hitz asko dituzte antzekoak beste beste horrenbeste edo gehiago ezberdinak. Atentzioa eman dit Bezanako quicoba ‘jainko’, Pontevedrakoan Caicóo ‘jainko’ eta Caicoa ‘eliza’ bikotea. “Ur- eratorriak” deitu dituzuenak “ureta ‘ur’ eratorriak” dira guztiak, “oreta” eta “oureta” Pontevedrako kasuan. eratorri bitxiak badituzte hor ere: oretadeiro guiche ‘ibai’ eta oretadeiro gransano ‘itsaso’, eta oreteiro ‘ibai’ / oreteiro guezo ‘erreka’ zorroztaileen hizkeran. Urtea, oreta horiek, jakina, ur ‘ur’-en eratorria litzateke, besteak zeharka baino ez.

Hizkuntzalaritza historikorako baino, jargoi eta hizkuntza nahasien historia eta teoriarako dira arras interesgarriak material hauek.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu