• Larunbata, Martxoa 01st, 2014
Joseba Ximenezek gure hizkuntzaren izenari buruzko gogoeta hau bidali du:
Eskuera=Basko+era

Waskoera — Gaskoera (gaskoen era) / Vaskoera (vaskoen era) / Uaskoera=(u)askoen era

Uaskoera —- Askoera — Askuera — Eskuera (Araban eta Iparraldean erabilitakoa)

Hasteko, Erromatarren Baskoi hitzak (vascón, etab.) Akitaniako Gaskoiekin zerikusia duela antzeman daiteke. Zenbait usteren arabera, aitzina Akitania zen Euskararen eremu berezkoena, eta bertan aurkitu izan dira euskaraz idatzitako lehen hitzak. Bestalde, Akitanieraren eta Euskararen arteko erlazio posiblea askotan izan da aipatua, Euskararen jatorriari eta hizkuntza familiari buruz hitzegitean elkarrekin jartzeraino. Ez litzateke harritzekoa Gaskoiera-Waskoiera-Vaskoiera hizkuntza berbera izatea.

Nire uste apalean, Zuberoa da Euskal Herri guztietatik izaera bereizi bat gehien mantendu duena. Izan ere, Zuberoa da, nola edo hala, Euskararen lurraldea, baserri ingurua eta larreak irudikatzean burura etortzen zaiguna. Zuberoa da, euskararen atzerakadan azken milurtean zehar aldatu gabe egon dena, eta Lapurdin, Nafarroan, Araban eta Bizkaian euskarak atzera egiten zuen bitartean, Zuberoak nola edo hala aldaketa gutxirekin eutsi zien erdal hizkuntzei. Beharbada, hirigune handirik ez izatean eta industrializazio prozesu sakonik ez edukitzean ez zen erdaldun inmigraziorik gertatu, bertako hizkuntzaren biziraupenari lagunduz. Amaitzeko, K.a. I. mendeko mapei erreparatuz gero Zuberoa ikus daiteke euskal eremuaren erdigunean.

Honengatik guztiagatik, “eusk” edo “usk” erroak baztertu eta Iparraldean eta baita Araban erabilitako “esku” edo zergatik ez, “asku” erroak onartuko nituzke. Egia da, halere, Zuberoako eta Erronkariko adiera Uskara dela berez eta horrek nire teoria zeharo arbuiatzen du. Nik, halere, Niko Etxarti hainbat alditan adituriko Eskuera edo eskualdun hitzak ditut gogoan behin eta berriz, eta ezin dut burutik kendu.

Gainera, 2011ko Kanpanagaren artikuluan aise irakur daiteke Araberaren eta Lapurteraren arteko antzekotasuna, Nafar-gipuzkoar euskalkiek erdibituta. Honen azalpen bi otu zitzaizkidan, edo Nafar-gipuzkoar “euskalerritar” inmigrazio batek bertako “eskualerritarrak” erdibitu zituela, edo “eskualerritarrak” “euskalerritarrengadik” jaio zirela eta bi aldeetan dibergentziaz sortu zirela. Nik lehendabizikoaren alde egingo nuke, baina ez dut uste ziurrik.

Azken hausnarketa batekin amaitu nahiko nuke. Hitzak gauzak besteengandik ezberdintzeko sortu ziren. Harri hitza zura harritik ezberdintzeko edo dena delakoa. Hasierako euskaldunek euskara baino ez zeukaten… Zergatik jarriko liokete izena horren gauza unibertsal eta nabariari? Baliteke “hitz” hitzaz jabetzea eta asmatzea, baina niretzat zaila zait irudikatzea euren izaera propioaz jabetu zirela eta euren hizkuntza propioari izen bereizi bat jarri ziotela…
Tira, dena delakoa, hau uste ero bat besterik ez da, baina zergatik ez? Baliteke euskara hitzaren erroa euskalduna ez izatea, latindarra-edo baizik…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Euskera  | Etiketak: , ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

3 iruzkin

  1. Horixe: lelokeri eta zorakeriak.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. Zergatik ez?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. Apenas dagoelako lerroren bat non gutxieneko printzipio metodologiko batzuk errespetatzen diren. Kontua bada “nik neure metodologia erabiltzen dut, nik nahi dudan emaitzak (aldez aurretik ezarriak) lortzeko”, ados.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu