• Osteguna, Abendua 25th, 2014

Azaroan Euskeraren Jatorria Elkarteak 6 katiluetako bildumaren berri eman zuen,  Arabako Foru Aldundiari honako hau eskatzeko:  grafito bat berme guztiak eskainiko dizkigun Europako laborategi batean datatzea.

Dagoeneko 1.400 euro jaso dira saltzen ari diren katiluei esker eta zenbait norbanakoek eta enpresa batek emandako diruari esker.

Katiluen eskaera gehiago egin daitezke (euskararenjatorria@gmail.net) eta helburua martxoa baino lehen behar den dirua jasotzea da. Gero Arabako kultura diputatuari baimena eskatu egingo zaio eta ukatuz gero, Arabako Batzar Nagusietan egingo dugu eskaera.

Eskerrik asko zuon laguntzagatik!

——————————————————————————————–

Une honetan grafitoak faltsuak direla dioten 7 txosten daude baina 24 txosten, irizpen eta gutun (2) egiazkoak izan daitezkeela diotenak:

http://euskararenjatorria.net/?p=2236

Bilduman jaso diren testuak:

– lura (lurra), sua
– urdin x izar
– eda(n), ian (jan), lo
– neu Veleia Gorin bizi na (naiz)
– Geure ata (aita) zutan (zeruetan)
– Veleian oso lagun Marcus

Kanpainan laguntzeko bi modu daude:

a) Katiluren bat erosi (bakoitzak 15 € balio du eta seiko bilduma osoa 80). Katiluak erosteko:

- Araban: Nonbait dendan (Andra Mari Zuriaren plaza)
- Gainerako lekuetan eskatu euskararenjatorria@gmail.com-en bidez

b) Edo diru ekarpen txiki bat zuzenean kontu honetan egiten (e-posta jarrita, kanpainaren informazioa helaraziko dizugu)

- Laboral Kutxa:  Iruña-Veleia Datazioak oraintxe
- 3035-0038-96-0380086410

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Iruña-Veleiako katiluak: 1.400 euro batu dira jada9.0102
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

7 iruzkin

  1. 1
    Antton Erkizia 
    Igandea, 2. Azaroa 2014

    Egun on:
    Barkatu hain “estua” izateagatik baina…

    Diozue: katilua lortu nahi izatera, Araban halako tokian, Gipuzkoan eta Bizkaian, emailez… Kontxo, ta Nafarroatik ezin dugu eskatu? Edo Baionatik, adibidez?
    Euskararen jatorria ahantzi al zaio Euskararen Jatorria Elkarteari?

    Freud-ek adituko baliguke…

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    Euskeraren Jatorria 
    Asteartea, 4. Azaroa 2014

    Antton,
    Ez zara “estua”, ez horixe, baina ez pentsatu EAEkerietan jausi garenik.

    Kontua da katilu bakoitzak daukan marjin osoa datazioen aldeko kontura joan dadin, Bilboaldean eta Donostialdean jendeari zuzenean emateko elkarteko pertsona batzuk baditugula (bidalketa gasturik egon ez dadin), ez ordea Iruñaldean. Horregatik da. Hala ere, ikusiko dugu nola konpondu eta, zuzendu dugu testua.

    Mila esker.

    UA:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. 3
    Antton Erkizia 
    Asteartea, 4. Azaroa 2014

    Ulertzekoa da. Eta dena kritika izan ez dedin, hara, neu arduratuko nintzateke Iruñaldera ekartzen eta lekuren batean uzten (Karrikiri elkartean edo…), eskaleek jaso dezaten.
    Ongi baderitzozue.
    Goian duzuen korreora idatziko dizuet, neure emaila emanaz eta elkarren berri izateko.
    Iparraldean ?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  4. Gernikera ekarteko aukerarik ala Bilbora joan behar da batzera?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  5. 5
    Alicia Satué 
    Astelehena, 24. Azaroa 2014

    Bai ederrak dira!!!!!!!!!!!!Izugarri gustatzen zaizkit!!! Eskerrikasko!!!! Ideia bikaina!!!!! Zorionak!!!!!!!
    Atzo gauean estrenatu nituen kalabaza krema batekin, bero-bero mantentzen dute :)

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  6. 6
    Felix Zubiaga 
    Ostirala, 26. Abendua 2014

    Bai. oraindino esne zopak hartu behar ditut, Aliziak bezala, katiluotan. Zorotzat hartu naien? Ez, oraindino Veleiako barriren barri ez dakiten zorokilei aditzen emoteko baiño.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  1. [...] amaieran Datazioen aldeko diru bilketa egiteko Euskeraren Jatorriak katiluak egin [...]

Iruzkina gehitu