• Igandea, Uztaila 24th, 2011

Osagaiak: osagai nagusia: “aba”

Esanahia: familiaren inguruko berbak

Bilakaera:

- asaba = asi-aba (arbasoa). as ahoskia “hasiera” ustea adieraziko luke: as-i. Hau da, hasierakoak

- ozaba = oz-aba (osaba)

- izaba = iz-aba (izaba, izeba). iz ahoskia (izatasuna), izeko eta aizpan bezala

- iloba = il-oba. il ahoskia du

- alaba = al-aba. al ahoskia  ar-en aldakia izan daiteke. Hau da, “aba”ri jarraipena emateko gaitasuna duena, umeak egiteko gaitasuna duelako

- arreba = ar-eba.  ar ahoskia du

- neba = n-eba. Agian: eme-aba->emeba ->meba->neba

- ugazaba = ugatz-aba. ugatz: beste ama baten (amaordea) esnez hasitakoa. Hau da, “ugazaba” jatorriz amaordea izendatzeko erabiltzen zen. Gero, langileak dituen pertsona izendatzeko aldatu zen.

Azalpena: “aba” familiarekin zerikusia duten hitz askoren osagai nagusia dugu

Izenkideak: asaba, osaba, izeba, iloba, alaba, arreba, neba, ugazaba

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (1 vote cast)
Aba (familia)6.5102
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu