• Larunbata, Urtarrila 10th, 2015

Diman egin genuen etnografiari buruzko Euskeraren Jatorrariaren Biltzarrera gonbidatu baina etortzerik ez zuen izan. Adinak ez duela bakarkatzen esan zigun. Orain joan zaigu euskal sena ondo baino hobeto ezagutzen zuen euskaldun hau:

Berria

Hiru laurdeneko botilan ezin litroa sartu. Esaera horrekin laburbiltzen zuen Juan Garmendia Larra├▒agak euskaltasunari, euskaldun izateari buruzko bere pentsamendua. Norberak jakin behar duela nor den eta non dagoen. ┬źHortik abiatuta, hau da, geure nortasunaren gaineko konbentzimendutik, bide erdia eginda daukagu┬╗. Eta konbentzimendua zuen berak.

Lepora diezaieketenaren gainetik, beste edozeren gainetik, euskaldunak euskaldun direla. ┬źGutxi garela? Noiztik neurtzen da kalitatea buruen kopuruaren arabera?┬╗. Euskal kultura eta, zehatzago esanda, Euskal Herriko etnografia izan zituen aztergai Garmendiak bizitza osoan, eta horrek euskararekin lotzen zuen haren lana.

Eusko Ikaskuntzak 2005ean argitaratutako elkarrizketa luzerako Josemari Velez de Mendizabalek galdetzen ziolarik zertarako balio duen etnografiak, Garmendiak hitz gutxirekin laburbiltzen zuen bere lana: ┬źGure kasu konkretuan, euskalduna zer izan zen eta zer den ezagutzeko. Euskaldunaren bizimodua aztergai izan dugu eta dugu, oraindik ere, etnografian┬╗.

Wikipedia

Mikel Zalbide

Hizkuntza kontuan gabiltzanok, zahar eta gazte, beti dugu kulturarekiko mira. Jakin badakigu, aditu handi izan gabe ere, elkarren eskutik doazela maiz hizkuntza eta kultura. Ez da harritzekoa, horregatik, euskal kulturaren alorreko bide-urratzaileak gogoko eta erakargarri gertatzea gehienoi. Bidegile horietarikoa genuen Juan Garmendia Larra├▒aga. Gipuzkoan bereziki, baina ez Gipuzkoan bakarrik, aparteko sona izanik du Juanek, bere lanaren zabalaz eta zintzoaz. Aparteko sona, ongi merezitakoa…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu